Garaje, soto eta etxebizitzetan urak eragindako kalteak garbitzen ibili dira gaur. Lanzaroteko agintariek bertan behera utzi dute euri-jasengatik larunbat honetan ezarritako larrialdi egoera. Tahiche udalerrian metro koadro bakoitzeko 100 litro baino gehiago pilatu dira.
Kanarietako Gobernuaren Larrialdietako Zuzendaritza Nagusiak larrialdi egoera ezarri du larunbat honetan, 16:00etatik aurrera uholdeak izateko arriskuagatik eta hala izan da. Arrecife, Teguise eta San Bartolome izan dira herri kaltetuenak.
Egeo itsasoko Greziako hainbat uharte —Mykonos turistikoa, kasu— astindu dituzten uholde larriek kalte handiak eragin dituzte tokiko azpiegituran. Larrialdi-taldeek harrapatuta zeuden dozenaka pertsona erreskatatu behar izan dituzte.
200 bat elkartek eta erakundek deitu dute, Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko. 228 pertsona hil ziren 2024ko urriaren 29ko uholdeen ondorioz. Justizia kudeaketaren nondik norakoak eta abisuak berandu iritsi ote ziren ikertzen ari da.
Azken egunetako euriteen ondorioz, Asua ibaiak gainezka egin du, eta ur-putzu handiak sortu dira. BI-704 errepidean, Loiu eta Asua artean, suhiltzaileek zirkulazioa eten behar izan dute, ur guztia ateratzea lortu duten arte.
Azken egunotako euriteak marka guztiak hausten ari dira. Madrilen, esaterako, erregistroak daudenetik ez dute horrenbeste egun segidan euritan ikusi. Martinho ekaitza ahultzen ari da, baina oraindik zenbait lekutan euria eta elurra egitea aurreikusten da.
Avilako Udalak "larrialdi-egoera" ezarri du, hiriburuaren hegoaldeko eremu handi bat ur azpian dagoelako. Adaja eta Chico ibaiek gainezka egin dute, eta garaje, etxabe, negozio, kale, errepide eta ondasun publikoak estali dituzte.
Desagertuak Constantinako (Sevilla) senar-emazteak dira, eta 70 urte inguruko gizon bat Añoran (Kordoba). Andaluziako Juntak gainditutzat jo du azken orduetako euriteek eragindako "arrisku handiena", eta aurreratu du egoerak "hobera egiteko eta egonkortzeko" joera duela.
Suhiltzaileek emakume bat erreskatatu behar izan dute Lorcan, ibilgailu barruan harrapatuta geratu ostean. Herriko Udalak mezu bat argitaratu du bere sare sozialetan herritarrei etxetik ez ateratzeko gomendioa emanez.
Kalte materialak "ezin ziren saihestu, heriotzak bai", esan du Valentzian goi-geruzetako depresio isolatuaren kudeaketari buruzko ikerketa judiziala zentralizatzen duen magistratuak. Uholdeetan 224 pertsona hil ziren eta hiru desagertuta daude oraindik.
Urri amaierako uholdeek eragindako kalteak garbitzen ari zirela hildako bigarren langilea da gaurkoa. Azaroaren 24an, 51 urteko gizonezko bat hil zen Massanassako Luis Vives ikastetxean, atariko sabaiaren zati bat gainera erorita.
Erriberako hiriburuan, ibaiak emari maximoa 13:45 aldera harrapatzea espero dute. Badaezpada, Tuterako Udaltzaingoak urak hartu ohi dituen garajeetako ibilgailuak ateratzeko gomendioa eman du.
Gasteizko Udaltzaingoak Eraztun Berdearen oinezkoen bidea itxi du, uholdeen beldur. Nafarroan, Arga ibaia maila gorenera iritsi da hainbat puntutan, baina behera egin du Iruñean. Hala, larrialdi fasea bertan behera utzi du Udalak.
Zadorra, Ega, Arga eta Irati ibaien bilakaera zaintzen ari dira larrialdi zerbitzuak. Nafarroako Gobernuak Larrialdi Planaren 0 fasea aktibatu du, Iruñeko arroan eta erkidegoaren iparraldean uholdeak izateko arriskua baitago. Nafarroako hainbat errepidetan arazoak izan dira gauean.
Arrisku gehien duten eremuak Corralillos, Parque Runa, Igeriketa eta Magdalena dira. Gainera, ibai ertzetatik gertu ez paseatzea gomendatzen da, badaezpada.
Bilboko Udalak zein Getxokoak adierazi dute urak har ditzakeen tokietatik autoak erretiratzea komeni dela. Leioako Udalak, bestalde, bertan behera utzi du biharko deituta zegoen nekazaritza eta abeltzaintza azoka, eta beharrezkoa ez bada autoz ez ibiltzeko ere eskatu du.
Duela 41 urte, 1983ko abuztuko uholde izugarrien ondoren, hiribilduak bere berreraikuntzari aurre egin behar izan zion. Bizkaiko Foru Aldundiak uholdeetarako zerga berezi bat sortu zuen, 5-6 urte iraun zuena. Gaur prozesua nolakoa izan zen jakin izan dugu.
2024ko urriaren 29a valentziar askoren oroimenean grabatuta geratuko den eguna da. Uhaldi handi batek hainbat udalerri suntsitu zituen, 222 hildako eta kalte izugarriak utziz.
Eli Zunzunegi eta Itziar Benede ETBko kazetariek dena galdu dutenen testigantzak hurbilduko dizkigute eta gizakiaren ekintzek hondamendi natural honen ondorioak zenbateraino areagotu dituzten aztertuko dituzte adituekin. 'Lokatzetatik zutitu' erreportaje berezia gaur emitituko da, 20:45ean, ETB1en.
Massanassako Lluis Vives ikastetxeko sabaiaren zati bat erori da, eta garbiketa lanak egiten ari zen behargin bat harrapatu du. Paco Comes Massanassako alkateak azaldu duenez, goialdeko depresioak astindu ondoren, "gorriz" nabarmenduta zegoen ikastetxea.
Felipe VI.a eta Letizia berreraikitzen ari den Chiva herrira iritsi dira, Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentearekin batera, segurtasun neurri zorrotzekin, azaroaren 3an Paiportara egin zuten bisitan izandako istiluak saihesteko.
Valentziako Generalitateak susperraldi ekonomiko eta sozialerako presidenteordetza sortu du, urriaren 29ko goi-geruzetako depresio isolatuak eragindako kalteak berreraikitzeko eta hondamendien aurreko prebentzioa indartzeko.
Valentziako presidenteak esan duenez, "ahal zen onena egin zen" zuten informazioarekin. PSPVk bere botoak eskaini dizkio Gobernuari berreraikitze prozesurako, Voxen menpe egon beharrik izan gabe, betiere PPk Mazon kargutik kentzen badu.
Euriaren ondorioz, 4.000 pertsona inguru atera behar izan dituzte etxeetatik, eta Malaga hiriburuko erdigunea urez bete da. Abisu gorria ezarrita zegoenez, errepideak ia hutsik egon dira gaur eta eskolak bertan behera geratu dira.
10:00etatik eta egun osoan, euri-jasengatik abisu gorria (muturreko arriskua) dago indarrean Malagako Axarquia eta Costa del Sol eta Guadalhorce eskualdeetan
Malagan, osasun zentro asko itxi eta milaka herritar etxetik atera behar izan dituzte. Gainera, Espainiako Meteorologia Agentziak maila gorrira igo du Valentziako probintziaren kostaldean 21:00etatik ostegun eguerdira arte egingo duen euriteengatiko abisua.
Kolonbiako Gobernuak hondamendi natural egoera ezarri du herrialde osoan, Bogotan, La Guajiran eta Chocon izandako euriteen ondorioz; 46.000 familia inguru kaltetu dira uholdeetan.
Azken egunotan, Algemesiko bizilagunek ikusi dute herriko kaleetan pilatutako objektuak kentzen joan direla. Hala ere, badirudi "erabateko normaltasuna" berandu iritsiko dela Valentziako herrira.
Goialdeko depresio honek gurean ez du euri askorik utziko, baina Mediterraneo inguruan asko bota dezake. "Hala ere, ez dugu uste duela bi astekoa gertatuko denik", adierazi du Andoni Aizpuruk.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioari buruzko legearen arabera, Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak espediente administratiboak erreklamatzea erabaki du.
EAEko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak bi bide ditu herritarrei abisuak emateko: SOS Deiak aplikazioa (aplikazioa instalatuta dutenek bakarrik jasoko dute abisua) eta ES-Alert (telefono adimendun guztietara mezuak bidaltzeko aukera ematen du).
Egun osoan egindako euriteen ondorioz, urak herriko hainbat kale hartu ditu. Udalerria zeharkatzen duen ibaiaren emaria handituz joan da, eta urak ubidean aparkatuta zeuden 32 ibilgailu eraman ditu arrastaka.
Hirigintzako Mundu Eguna den honetan, Euskal Herriko herri eta hiriak uholdeei aurre egiteko ondo egokituta dauden jakin nahi izan dugu. Ekain Jimenez arkitektoak uholdeei aurre egiteko hainbat neurri proposatu ditu, tartean obra hidraulikoak edo lurzoru iragazkorrak.
Euskal Herrian uholde arriskua txikia bada ere, zenbait herri eta hiri urpean geratzeko arriskuan egon litezke. URA agentziara jo dugu, horien zerrenda osatze aldera.
Bilbon uholde larriak izan ziren 1983. urtean. Lau hamarkada igarota, kalte larriak jasan zituzten saltokietara itzuli da EITB Media hondamendia gainditzeko zenbat denbora eta zenbat baliabide behar izan zituzten jakiteko.
Salome Pradasek adierazi duenez, teknikari batek eman zien, urriaren 29ko arratsaldean, ES-Alert sistemaren berri. Alarma 20:00ak jota zirenean bidali zuten, Poyoko ubideak gainezka egin eta herri askotan urpean zeudenean.