Hablará sobre la decisión de excluir teléfonos, ordenadores, pantallas y otros componentes tecnológicos chinos de las listas de bienes a los que se les aplicarían aranceles del 145 %, así como por la posibilidad de que su Gobierno anuncie gravámenes para los semiconductores que entren a EE.UU.
Teknologia gailuak erosten dituzten kontsumitzaileengan izango du, beraz, eragina AEBko presidentearen iragarpenak, eta, besteak beste, Apple nahiz Samsung Electronics enpresei ere egingo die mesede.
Herrialde asiarrak uste du produktu estatubatuarrek jada ez dutela "benetako merkaturik Txinan", eta bestelako zerga batzuk ezartzea "hutsala" izango litzatekeela.
Donald Trump AEBko presidenteak hasitako gerra komertzialak eta Txinak iragarritako errepresaliek hainbat eragin izango dute bi herrialdeetako enpresetan. Sektore kaltetuenak teknologia, nekazaritza, makineria eta abiazioa izango dira.
"Espainiaren kanpo politika ez doa inoren kontra, herrialdeen arteko akordioaren, ordena multilateralaren eta merkataritza askearen alde baizik", esan du Sanchezek Espainiaren Beijingo Enbaxadan emandako prentsaurrekoan.
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur Pekinen (Txina) adierazi duenez, Espainiaren kanpo politika "ez doa inoren kontra", eta "koherentea" da beste administrazio batzuek egin dutenarekin.
AEBetako Presidentetzak ostegun honetan argitaratu du Pekini ezarritako zergak % 125era igotzea jasotzen duen zuzenketa, eta ehuneko hori gehitu egiten zaio apirilaren 2an Trumpek munduko ia herrialde guztiekin merkataritza gerra hasi aurretik zegoen % 20ko kargari.
AEBko zor handiak eta haren zati garrantzitsu bat atzerriko inbertitzaileen esku egoteak, besteak beste, Txinaren esku; 10 bilioi dolarreko galera eragin duten burtsen beherakadek eta Trumpen gertukoenen arteko ika-mikek erabakia bultzatu ahal izan dute.
Trumpen muga-zergen inguruan hartutako azken erabakiak Asian bidaia ofizialean harrapatu du Espainiako Gobernuko presidentea. Gaur Txinara joatekoa da, eta mezu zuzena iritsi zaio Estatu Batuetatik: Txinarekin lerrokatzen bada, galtzen aterako dela ohartarazi diote.
Munduko Merkataritza Erakundeak gogorarazi duenez, bi potentziek munduko merkataritzaren % 3 ordezkatzen dute elkarrekin, eta bien arteko konfrontazioak "inplikazio zabalagoak ditu, aurreikuspen ekonomiko globalak kaltetu ditzaketenak".
Trumpek Txinari mehatxu egin dio % 50eko muga-zerga gehigarria ezartzearekin (% 104ko muga-zerga guztira) baldin eta Txinak AEBtik inportatzen diren salgai guztiei iragarritako % 34ko muga-zerga erretiratzen ez badu.
Donald Trump AEBko presidenteak muga-zerga orokor batzuk ezarri dizkie mundu osoko herrialdeei, merkataritza globalaren egoera nabarmen alda dezaketenak, eta iPhone bezalako kontsumo-produktuak kaltetuenetakoak izan daitezke.
Muga-zerga orokorra indarrean sartu eta ordu gutxira izango da batzarra, eta Europar Batasunari % 20ko zerga gehigarria ezarri baino ordu batzuk lehenago.
Zerga gehigarriak, EBren kasuan % 20koa, asteazkenean iritsiko dira. Burtsetan segituan nabaritu da eragina, eta beherakada nabarmenak izan dira mundu osoan.
Txinako Finantza Ministerioak nabarmendu duenez, Trumpek Txinatik Estatu Batuetara egiten diren esportazioen inguruan iragarritako neurriak "nazioarteko merkataritzaren arauekin bateraezinak" dira.
Txinak azpimarratu duenez, "protekzionismoa irteerarik gabeko kalezuloa da", eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak adierazi du Gobernu britainiarrak "buru hotzez eta lasaitasunez" erantzungo duela.
Presidenteak "askapenaren eguna" aldarrikatu du, % 10eko muga-zerga orokorra iragarrita. Gainera, EBren kasuan muga-zergak % 20koak izango dira eta Txinakoak % 54koak.
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak berretsi du muga-zerga berri horiek "berehala" sartuko direla indarrean, eta pazientzia eskatu die estatubatuarrei, prezioen balizko igoeraren aurrean. "Funtzionatuko du", ziurtatu du.
Pekingo agintariek William Lai Taiwango presidentea "independentistatzat" eta "zalapartatsutzat" jo dute. Laik maniobra horiei "zorrotz" erantzuteko agindu die segurtasun nazionaleko eta defentsako departamentuei.
Orain arte, altzairuaren eta aluminioaren inportazioei ezarritako muga-zergak indarrean sartu dira, bai eta Mexiko, Txina eta Kanadako produktuei, neurri desberdinean, aplikatutakoak ere.
NBEk eta Txinak laguntza humanitarioa eta erreskate taldeak bidali dituzte. Thailandian gutxienez 10 hildako izan dira, eta hondakin artean bila jarraitzen dute.
Richter eskalan 7,7 graduko indarra izan duen lurrikara batek Myanmar erdialdea astindu du ostiral honetan, eta Mandalay hiritik gertu izan du epizentroa. Thailandiako hiriburuan, Bangkoken, eta Txinako Yunnan probintzian nabaritu dute lurrikararen indarra.
Txinako ibilgailu ekoizlearen "super e-platform" berriak 1.000 volteko gehieneko karga potentzia du, eta segundoko bi kilometroko autonomia kargatzeko aukera ematen du. Munduko karga abiadurarik azkarrena lortu du.
Robotek 12.000 laguni egin beharko diete aurre. Helmugara iristen diren lehenengo hirurek, gizakiak nahiz robotak, saria izango dute. Beijingeko Garapen Ekonomiko eta Teknologikorako Departamentuak prestatu du lasterketa, robotika humanoidearen eta adimen artifizialaren berrikuntzak erakusteko.
Akordioa Donald Trump AEBko presidenteak Txinako ustezko eraginagatik ozeano arteko pasabidea berreskuratzeko hainbat hilabetez egindako presioen ostean etorri da.
Adimen Artifiziala esparru guztiak iraultzen ari da, aplikazio militarretatik eguneroko zereginetaraino. Mundu osoko enpresak horren mende daude gero eta gehiago, eta herrialdeak, berriz, AArik aurreratuena garatzeko lehiatzen ari dira, beren intereserako.
Teknologia horren aplikazioa irekia eta etikoa izatea eskatzen du adierazpenak. Guztira 60 estatuk eta estatuz gaindiko erakundek egin dute bat adierazpenarekin. Sinatzaileen artean daude Europar Batasunaren 27 estatuak, Txina, India, Japonia, Australia, Kanada, Brasil, Txile eta Vatikanoa.
Txina da bi metal horien ekoizle nagusia, beraz, baliteke Pekinek zerga gehiagorekin erantzutea. Hain justu, gaur sartu dira indarrean AEBko hainbat produkturi Asiako erraldoiak iragarritako % 10-15eko muga-zergak.
Txinako merkataritza elektronikoko bi enpresa handiok azkar hazi dira, besteak beste, prezio txikiko bidalketek duten zerga-salbuespenari esker. Hala ere, AEB eta EB orain ikertzen ari dira, ustezko praktika desleialengatik eta legez kanpoko produktuak saltzeagatik.
Nazioarteak, Israelek izan ezik, ia aho batez errefusatu du AEBko presidenteak Gaza "kontrolpean hartzeko" eta berreraikitzeko duen ideia, "Ekialde Ertaineko Riviera" berria bihurtuz.
Ameriketako Estatu Batuetako Posta Zerbitzuak (USPS) asteartean utzi zion Txinako eta Hong Kongeko paketeak onartzeari, Txinako produktuen aurkako muga-zerga berriak indarrean sartzearekin bat.
Aurreikuspenen arabera, astearte honetan sartuko dira indarrean Trumpen muga-zergak: Kanadako produktuei % 25, eta Txinak AEBra esportatzen dituen produktuei, % 10. Mexikorako aurreikusitako muga-zergak hilabete atzeratuko dira.
Datozen orduetan Txinarekin hitz egingo duela iragarri du Trump presidenteak. Ohartarazi du akordiorik lortu ezean, muga-zergak are gehiago igo daitezkeela.