Euskadi Turismo

1 / 30 Hurrengoa
Euskadiko hoteletako sarrerak % 6,4 jaitsi dira 2025eko martxoan, eta ostatu-gauak % 6,3

Euskadiko hoteletako sarrerak % 6,4 jaitsi dira 2025eko martxoan, eta ostatu-gauak % 6,3

2024ko Aste Santuarekiko desfaseari egozten diote jaitsiera; Bilbok bakarrik ihes egin dio joera negatiboari.
Clara Navas: ''Gero eta turista gehiago heltzen dira AEBetatik''

Clara Navas: ''Gero eta turista gehiago heltzen dira AEBetatik''

Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendariak azpimarratu du urtero 80.000 turista estatubatuar iristen direla Donostiara eta 60.000 Bilbora. Elkarrizketa Radio Vitorian.

Lekeitiok aparkaleku ordenantza berria izango du, Justiziak iazko dekretua baliogabetu ostean

Lekeitiok aparkaleku ordenantza berria izango du, Justiziak iazko dekretua baliogabetu ostean

Orain arte dekretu bidez zegoen araututa udako aparkaleku sistema. Iragan apirilaren 7ko udalbatzan, baina, ordenantza berria onartu zuten, EAJren babesik gabe. Aldaketa gutxi izango du aurtengo sistemak, iazkoarekin alderatuta.
''Ohorea da Pasio Bizian parte hartzea''

''Ohorea da Pasio Bizian parte hartzea''

Balmaseda urteko egunik garrantzitsuenak bizitzeko prest dago. Euskal Herriko Pasio Bizirik ezagunena egin ohi dute eta bertan parte hartuko dutenak urduri baina ilusioz beteta daude.

Ihes gelak: mundu osoko turistak Euskal Herrira erakartzen dituen fenomenoa

Ihes gelak: mundu osoko turistak Euskal Herrira erakartzen dituen fenomenoa

Duela hamarkada bat iritsi ziren ihes gelak Euskal Herrira. Ordutik, sektorea indartzen joan da eta, gaur egun, milaka jarraitzaile erakartzen ditu. Euskal Herria, gainera, zaleen erreferente bilakatu da, Gasteizen baitago Europako gela onenaren eta munduko bigarrenaren saria eskuratu duen aretoa.
Europako ihes gela onena eta munduko bigarrena Gasteizen dago

Europako ihes gela onena eta munduko bigarrena Gasteizen dago

Mayto Kingdom etxeak hainbat ihes gela ditu Arabako hiriburuan. Horietako birekin munduko zerrendetako gorenera iristea loru dute eta turista ugari erakartzen dituzte.

Gasteizko landare-eskultura Andre Maria Zuriaren plazara itzuli da, berritu ondoren

Gasteizko landare-eskultura Andre Maria Zuriaren plazara itzuli da, berritu ondoren

Belarra erabat ordezkatu da, ureztatze-sistema berrikusi da eta barne-egitura saneatu da, Aste Santuari eta egunotan Gasteiz bisitatzen ari diren milaka pertsonei begira eskulturak itxura ezin hobea izan dezan.

Iritsi dira gurera Aste Santuko lehen turistak

Iritsi dira gurera Aste Santuko lehen turistak

Askok atariko asteburu hau baliatu dute bisitariek oporraldiari ekiteko. Hotelak eta tabernak betetzen hasi dira, eta goizetik inguruaz gozatzen daude.

Bizkaiko lehen paradorea har dezake Durangok

Bizkaiko lehen paradorea har dezake Durangok

Pinondo Etxea, Garai Jauregia eta ospitale zaharra dira paradore izateko aukera duten Durangoko eraikinak.
Zer plan ezin duzu galdu Bilbon Aste Santuan?

Zer plan ezin duzu galdu Bilbon Aste Santuan?

Bilbao Basque Fest 2025 jaialdiak musika, kultura, kirola eta euskal gastronomia ekarriko ditu apirilaren 16tik 19ra.
Emakumeentzat soilik den Euskal Herriko lehen hostelak ateak ireki ditu, Bilbon

Emakumeentzat soilik den Euskal Herriko lehen hostelak ateak ireki ditu, Bilbon

Lamia BBK Women Hostela, turistentzat ez ezik, zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeentzat ere bada. Proiektuak turismoa eta gizarte-ekintza uztartzen ditu.

Bilboko Portuak 90 gurutzaontzi eta 150.000 bisitari inguru jasoko ditu 2025ean, inoiz baino gehiago

Bilboko Portuak 90 gurutzaontzi eta 150.000 bisitari inguru jasoko ditu 2025ean, inoiz baino gehiago

Horrela, 2024ko 81 gurutzaontziren eta 137.477 bidaiariren langa gaindituko du Bilboko Portuak. Maiatza, 19 gurutzaontzirekin, eta abuztua, 15 gurutzaontzirekin, izango dira jarduera handiena izango duten hilabeteak.

EUDELek gida bat osatu du udalei etxebizitza turistikoak arautzen laguntzeko

EUDELek gida bat osatu du udalei etxebizitza turistikoak arautzen laguntzeko

Orientazio gida bat da, ez "nahitaezko erregulazio-eredu bat"; eta helburua "turismo jasangarria" ahalbidetzea da, "gizarte, ekonomia eta ingurumen mailan".
Tasa turistikoak gure inguruan: non eta zenbat?

Tasa turistikoak gure inguruan: non eta zenbat?

Katalunian bisitariek eguneko euro bat eta 3,50 euro artean ordaindu behar izaten dute. Balearretan, euro bat eta 4 euro artean.
Hauek dira tasa turistikoa duten erkidego autonomikoak

Hauek dira tasa turistikoa duten erkidego autonomikoak

Katalunian bisitariek eguneko euro bat eta 3,50 euro artean ordaindu behar dute. Balearretan, euro bat eta 4 euro artean.

Eneko Goia: ''Garaia da proposamen zehatz bat mahai gainean jartzeko''

Eneko Goia: ''Garaia da proposamen zehatz bat mahai gainean jartzeko''

Eneko Goia Donostiako alkateak esan du 7 edo 8 milioi tartean jaso gabe dagoela zerga oraindik indarrean ez dagoelako.

Goiak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio turismo-zerga bat ezartzeko beharrezko urratsak eman ditzala

Goiak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio turismo-zerga bat ezartzeko beharrezko urratsak eman ditzala

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak nabarmendu duenez, zerga-figura hori arautzeko modua aztertzen ari dira oraindik Ogasun eta Turismo sailak.
Turista atzerritarrak, Bilbon: bikotean datoz nagusiki, hoteletan hartzen dute ostatu eta 51 bat urte dituzte

Turista atzerritarrak, Bilbon: bikotean datoz nagusiki, hoteletan hartzen dute ostatu eta 51 bat urte dituzte

Bilboko Udalak emandako datuen arabera, atzerritik heldutakoak Espainiako Estatutik baino gehiago dira jada. Lau egun pasatxo ematen dituzte Bizkaiko hiriburuan, eta pertsonako 705 euroko gastua egiten dute, batez beste.
Bilbok lehen urratsa eman du bete-beteta dauden auzoetako pisu turistikoak mugatzeko

Bilbok lehen urratsa eman du bete-beteta dauden auzoetako pisu turistikoak mugatzeko

Erabilera turistikoko logelak (HUT) eta erabilera turistikoko etxebizitzak (VUT) parekatuko dituzte jarduera horrek gehien kaltetutako auzoetan. Hilabeteko epea ireki dute dokumentuari alegazioak aurkezteko.
EAEko apartamentu turistikoetako sarrerak % 21,1 handitu dira 2024an, eta gaualdiak % 14,8

EAEko apartamentu turistikoetako sarrerak % 21,1 handitu dira 2024an, eta gaualdiak % 14,8

Nafarroan, 2024an % 3,9 handitu dira ostatu-gauak hoteletan, aurreko urteko aldi bereko datuekin alderatuta.
Euskadik ''turismo iraunkorraren eta bizikidetzaren erreferente'' gisa aldarrikatzen du bere burua Fiturren

Euskadik ''turismo iraunkorraren eta bizikidetzaren erreferente'' gisa aldarrikatzen du bere burua Fiturren

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak nabarmendu duenez, 2024an Euskadin turismoak gora egin zuen. Kanpotik etorritakoak izan ziren turista gehien-gehiena, eta udako sasoitik kanpo. Ondorioz, sektoreak hazkunde iraunkorra eta desestazionalizatua izan du.

Euskadik bere eskaintza turistikoa aurkeztu du Fiturren, eta turismo arduratsu eta jasangarria bultzatuko du

Euskadik bere eskaintza turistikoa aurkeztu du Fiturren, eta turismo arduratsu eta jasangarria bultzatuko du

Euskadiren standa tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen txalaparta handi gisa diseinatutako 900 metro koadroko gune berritzailea izango da.
Bilbok HAPO aldatu du pisu turistikoen ezarpena mugatzeko

Bilbok HAPO aldatu du pisu turistikoen ezarpena mugatzeko

Erabilera turistikoko logelak eta etxebizitzak lehen solairuan baino ezin izango dira Bizkaiko hiriburuko auzorik kaltetuenetan.
Aburto: ''Bilbon etxebizitza turistikoak mugatzeko unea iritsi da''

Aburto: ''Bilbon etxebizitza turistikoak mugatzeko unea iritsi da''

Bilboko alkateak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean esan duenez, oraingoz turismoa ez da arazoa Bilbon, baina iritsi da pisu turistikoen kopurua arautzeko eta mugatzeko unea.

EAEko landetxeek % 72ko okupazioa izango dute Gabon zahar gauean

EAEko landetxeek % 72ko okupazioa izango dute Gabon zahar gauean

Betetze mailak gora egingo du Gabon gauarekin alderatuta, Nekaturrek zabaldutako datuen arabera, baina iazko gau berarekin alderatuta % 12 jaitsiko da. Arabako ostatuak dira egun horietan gehien betetzen direnak.
Agirrezabal, Turismo sailburuordea: Loaldiaren eta lolekuaren araberakoa izango da turismo zerga berria

Agirrezabal, Turismo sailburuordea: "Loaldiaren eta lolekuaren araberakoa izango da turismo zerga berria"

Eusko Jaurlaritzako turismo sailburuordeak iragarri duenez, udaberrian aurkeztuko dute zerga berriaren eredua eta 2026an eramango dute Legebiltzarrera, lege forma emanda. Hainbat Udalek eskatzen dutenaren kontra, erkidego mailako zerga izatea nahi dutela berretsi du Turismo arduradunak.
Bilboko Aireportuak beste helmuga batera hegaldi zuzena izango du 2025ean: Cork (Irlanda)

Bilboko Aireportuak beste helmuga batera hegaldi zuzena izango du 2025ean: Cork (Irlanda)

Hegaldiak asteazken, ostiral eta igandeetan izango dira, apiriletik hasita, urrira arte. Cork Irlandako bigarren hiri jendetsuena da, Dublinen ondotik, eta uharteko hirugarren populatuena, Belfasten atzetik.
Euria eta turistak nagusi zubi honetan EAEko hiriburuetan

Euria eta turistak nagusi zubi honetan EAEko hiriburuetan

Euria egin arren, turistaz bete dira EAEko hiru hiriburuak. Goiza lasaia izan da, ia hutsik egon dira kaleak, baina jai giroak kaleak hartu ditu eguerdirako.

Gaur sartu da indarrean bidaiarien erregistro berria, sektore turistikoaren kritikak gorabehera

Gaur sartu da indarrean bidaiarien erregistro berria, sektore turistikoaren kritikak gorabehera

Neurri berri hori dela eta, zalaparta sortu da ostatu eta bidaia sektoreetan. Izan ere, salatu dute neurriak zama burokratiko handia, lehiakortasuna galtzea eta bidaiarien pribatutasuna urratzea dakartzala.
Bilboko Udalak urtebetez eten ditu etxebizitza turistikoak ezartzeko baimenak

Bilboko Udalak urtebetez eten ditu etxebizitza turistikoak ezartzeko baimenak

Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean pisu turistikoak arautzeko aldaketak egin bitartean, kautelaz, ez da lizentzia berririk emango.
Turismo sailak 57,8 milioiko aurrekontuaren erdia inguru bideratuko du laguntza-programetara

Turismo sailak 57,8 milioiko aurrekontuaren erdia inguru bideratuko du laguntza-programetara

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak azaldu duenez, sailaren 2025erako aurrekontua 57,8 milioi eurokoa da, aurtengoa baino % 8,3 gehiago, eta erdia inguru laguntza-programetara bideratuko da.

Kardiologia kongresuak eragin ekonomiko handia izango du Bilbon

Kardiologia kongresuak eragin ekonomiko handia izango du Bilbon

Kongresuko 4.000 parte-hartzaileek hotelak eta jatetxeak bete dituzte.

EAEko hotelek iazko udan baino % 2,6 turista atzerritar gehiago hartu dituzte aurtengoan

EAEko hotelek iazko udan baino % 2,6 turista atzerritar gehiago hartu dituzte aurtengoan

Udako hiru hilabeteotan 1,17 milioi turistak hartu dute ostatu EAEko hotel-establezimenduetan, eta gero eta handiagoa da atzerriko bisitarien portzentajea. Espainiako Estatutik etorritakoak, aldiz, ia % 3 egin dute behera.
Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektua gelditzeko eskatu dute milaka lagunek Gernikan

Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektua gelditzeko eskatu dute milaka lagunek Gernikan

Manifestariek egitasmoa gelditzeko eskatu dute, "Busturialdearen etorkizunaren alde". Guggenheim Urdaibai Stop plataformak deituta, parte-hartzaileek salatu dute proiektuak ez diela eskualdearen beharrizanei erantzuten, "erakunde pribatu baten nahiei baizik".
Manifestazio zaratatsua deitu dute larunbaterako, Urdaibain Guggenheim berria eraikitzearen aurka

Manifestazio "zaratatsua" deitu dute larunbaterako, Urdaibain Guggenheim berria eraikitzearen aurka

Guggenheim Urdaibai plataformak esan du proiektuak "marra gorri" guztiak zapaltzen dituela ingurumen legeriaren arloan, eta salatu du "fundazio pribatu" baten nahiak asebetetzen dituela, "gutxi batzuen mesedetan".
Bilboko Udalak lan egingo du New Yorkerako hegaldiak 2025eko irailetik aurrera luzatzeko

Bilboko Udalak lan egingo du New Yorkerako hegaldiak 2025eko irailetik aurrera luzatzeko

Bitartean, Arabako PPk EAJri eta PSE-EEri leporatu die "ez betetzea Forondarekin hartutako konpromisoak eta Foronda Atlantikoan zeharreko hegaldietarako EAEko aireportu nagusia izango zela iragartzen zuen gobernu-akordioa".
United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu maiatzetik

United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu maiatzetik

United Airlinesek hiru hegaldi eskainiko ditu astero Bilbo eta New York artean maiatzaren 31tik irailaren 23ra bitartean. Zerbitzua Boeing 757-200 hegazkinekin eskainiko da, eta 176 eserleku izango ditu hegaldi bakoitzak.

Joseba Goirigolzarri: ''Bilborentzat eta Bizkaiarentzat oso albiste ona da''

Joseba Goirigolzarri: ''Bilborentzat eta Bizkaiarentzat oso albiste ona da''

"Turistek, batez beste, bi gau igarotzen dituzte gurean, baina badakigu Estatu Batuetatik datozenek 4-5 egun igarotzen dituztela. Horrela, turista kopuru berarekin gaualdi gehiago lortzen ditugu" adierzi du Destino Bilbaoko lehendakari eta Zenit Hoteleko zuzendariak. 

Goiak uste du etxe turistikoei buruzko Gorenaren azken epaiek Donostian ez dutela eraginik izango

Goiak uste du etxe turistikoei buruzko Gorenaren azken epaiek Donostian ez dutela eraginik izango

Donostiako alkateak gogora ekarri du etxebizitzak alokairu turistikorako erabiltzeko lizentzia berririk ez dela ematen jada hirian.
Gorenak babestu du auzokideen erkidegoek hiru bosteneko gehiengoz debeka dezaketela alokairu turistikoa

Gorenak babestu du auzokideen erkidegoek hiru bosteneko gehiengoz debeka dezaketela alokairu turistikoa

Auzitegiak argitu behar zuen debekua hiru bostenen gehiengoz edo aho batez onartu behar zen. Gorenak azaldu duenez, hiru bosteneko gehiengoa onartzen ez bada, nahikoa izango litzateke jarduera aurrera eraman nahi duen pisuaren jabearen kontrako botoa, erabakia hartzea eragozteko.
1 / 30 Hurrengoa

  • Última Hora Bakio

    Última Hora Bakio

    Consulta las fotos, vídeos y últimas noticias sobre Bakio hoy en eitb.eus

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen