Miriam Ortizen eskutik Tolosako babarrunak ohiko moduaz haratago zelan kozinatu ikusi ditugu. Falafel, hummus eta entsaladan jan daitezke. Gainera, errezetak laktosarik eta glutenik gabekoak dira.
Hugo González sukaldariak Fume jatetxea ireki zuen abuztuan Bilboko erdigunean. Sukaldaritza tradizionala eta kalitatezkoa ditu oinarri. Plater arrakastatsuena olagarroa da eta Hugoren aiton-amonengandik jasotako errezeta erabiltzen jarraitzen dute.
Galdakaoko Uraburu golf zelaiaren barruan dago Galanga gastrobarra. Eunate Ganuza da honen jabea, eta Amaia Cabazos sukaldariaren errezeta erakutsi digu. Golfaz gain, futgolfa ere eskaintzen dute, golf makilekin barik futbol erara jokatzen dena.
Galdakaoko Uraburu golf zelaiaren barruan dago Galanga Gastrobar taberna. Eunate Ganuza da jabea eta Amaia Cabazos sukaldariaren errezeta erakutsi digu. Golfa eskaintzeaz gain, futgolf kirola ere eskaintzen da: golf makilekin jokatu beharrean, futbolean bezala jokatzen da.
Jon Gurrrutxaga da Zarauzko malekoian dagoen Olatugain Erretegiaren jabea. Duela 4 urte ireki zuten erretegia. Batez ere arraina eta txuletoia ematen dituzte, parrilan prestatuta. Astegunetan ere badaukate menua.
Guztiz eraberrituta dago Tolosako Alejandro Goya harategia. Sukaldea gaineratu diote eta plater elaboratuak egiten dituzte bertan. Arrakasta handia dute bertako albondiga frijituek, baita Miguel Cruz harakinak prestatu digun katxopoak ere. Pausoz pauso nola egin duen ikusi nahi?
Getxoko Memoria del Paladar jatetxe italiarrean Pallote cacio e ova (gazta bolak tomate saltsarekin) errezeta berezia prestatuko digute. Jatetxeak Italiako eskualdeetako platerak biltzen ditu hilero aldatzen duten menu batean.
Suliz eta Issis Valle ahizpa hondurastarrek Tolosan duten jatetxean, Hondurasko eta Latinoamerikako jakiak eskaintzeaz gain, hemengo platerak ere eskaintzen dituzte. Gainera, Txeiky jatetxean tako-potea egiten dute. Hondurasko piper-opilak nola egiten dituen erakutsi digu Issisek.
Duela bost hilabete landatutako tipulinak jasotzen lagundu diogu Amaia Odriozola Karabeleko ekodendako kideari. Baratza modu ekologikoan zaintzeaz eta ekoizpen mota horren onurez aritu zaigu. Horrez gain, tipula gorriaren sustraiak eta hostoak jangarriak direla ikasi dugu.
Zer aukera osasungarri izan dezakegu kanpoan jaten dugunean? Hainbat gomendio eman dizkigu Andrea Larreak, Durangoko On Ekin Nutrizio Zentrotik. Ibilaldietan, jatetxeetan edota buffet libreetan zein aukera ditugun aztertu ditu. Eta, batik bat, gure nahi eta beharrekin konektatzea funtsezko dela dio.
Jon Andikoetxeak azaldu digunez, Laura Razquinek gozo beganoak, gluten eta azukrerik gabekoak eskaintzen ditu Lula's Bakery Barakaldoko gozotegian. Gozogintza pertsonalizatua eskaintzen du, eta tailerrak ere ematen ditu. Crookieak prestatu ditu, croissantak eta gailetak uztartuta.
Urtero birritan edo hirutan egiten du Donejakue bidea. Herri txikiek duten xarma berezia gustuko du Usabiagak, eta orain arteko bizipen nabamenenak partekatu ditu Joseba Argiñanorekin.
Monica Santisok nabarmendu duenez, Donostian kokatutako Labe Jatetxean tokian tokiko ekoizleekin lan egiten dute, denboraldiko produktuak oinarri izanda "proposamen sortzaileak eta dibertigarriak eskaintzeko bezeroei".
Bilboko Uribarri auzora joan gara olagarroa prestatzeko era berritzaileen bila. Gon-Vaz jatetxeko plater kutunena aurkeztu digute sukaldariek. Ikusi zer den pankoa eta nola prestatzen duten!
Kola gehien edaten den freskagarrienetarikoa izan arren, bere errezeta misterioa da oraindik. Horregatik, Joseba Argiñanok edariaren bertsio propioa egitera animatu da. Probatu nahi al duzu?
Entsalada batekin plater bakar eta osasungarri bat prestatu dezakegu. Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak jatordu baterako egokiak izan daitezkeen entsaladak proposatu dizkigu.
Jurgi Arejita sukaldariak sushia egiteko aholkuak emango dizkigu Bilboko Malaespera txokoan. Uramakiak, Hosomakiak, Futomakiak, Nigiriak eta Sashimiak egin dizkigu, pausoz pauso.
Ane Ortizek Pobeñatik (Muskiz) azaldu digunez, Itsaslur proiektuaren bidez bazterketa arriskuan dauden pertsonei prestakuntza eta lana ematen diete, eta lurreko hainbat produktu ekoizten dituzte. Gehigarririk gabeko produktu naturalak eskaintzen dituzte: gazpatxoak, barazki kremak…
Mikel Madariagak azaldu digunez, Sondikako Victor harategian lurraldeko nekazariek ekoizten duten haragia eskaintzen saiatzen dira, ahal den heinean. Bestetik, plater prestatuak ere eskaintzen dituzte. Odolki fideua nola egiten duten azaldu digu Jon Uriondo sukaldariarekin.
Gaur Hanburgesaren Nazioarteko Eguna da eta Algortako Tipula Burger berrira hurbildu gara eta "El Pijo" hanburgesa txapelduna egin digute. Hanburgesa hau Espainiako txapelketan Bizkaiko garaile eta Euskadiko 3. hoberena hautatu zuten.
Juanjo Intxausti Legazpiko Azpikoetxe jatetxeko arduradunak dioenez, eguneko menua eskaintzen dute, baita asteburukoa eta pintxoak ere. Plater tradizionalak prestatzen dituzte. Zigalatxoak pipermorroekin nola kozinatzen dituen erakutsi digu Juan Mari Arzaken ikaslea izandakoak.
Algortako La Birrotxa "tabeerna"ko bazkideak dira Edu Gartzia, Tito Esteban eta Sira Antolin. Eduk azaldu digunez, Titok ekoizten duen garagardoa eskaintzen dute, baita "beermuta" eta kalimotxoa ere. Txibierro beltzak edo black rabas nola prestatzen dituzten azaldu digute.