Euripean zati batzuetan, ateri besteetan, oinez, eta zaldi gainean ere bai batzuk, abiatu dira mendi tontorrera. Tradizioari jarraituz, Kornitea deitzen den opil berezia jan dute bertan, arrautza eta txorizoz betea.
Santurtziko ziklistak amaiera emango dio bere ibilbide profesionalari. Hamahiru urte eman ditu maila gorenean, eta 2025eko abenduan hartuko du erretiroa.
Santurtziko ziklistak amaiera emango dio bere ibilbide profesionalari. Hamahiru urte eman ditu maila gorenean, eta 2025eko abenduan hartuko du erretiroa.
TVE1eko "La Revuelta" saioan santurtziar bat igo da agertokira 'Avatar' filmeko pertsonaia baten gisan jantzita, eta "Desde Santurce a Bilbao" abestu du dantza egiten zuen bitartean. Ikuskizun ederra eman du Oier santurtziarrak.
Udalak deitutako protesta 12:00etan izango da, udaletxearen aurrean. Gainera, Udalak eta Berdintasun Kontseiluak bat egingo dute "mugimendu feministak deitu dezakeen elkarretaratzearekin".
Bizkaiko futbol taldeak salaketa aurkeztu du Ertzaintzan "kontakturik gabeko" sexu erasoa egotzita, eta entrenatzailea behin-behinean apartatu du, adingabeen babeserako protokoloari jarraiki. Biktimak 15-17 urteko neskatoak dira.
Aurrerantzean, portuetan bertan eta sarbide mugatuko eremuetan herritarren babesaz, bide segurtasunaz eta itsas eta aire espazioaren kontrolaz arduratuko dira Ertzaintzaren agenteak.
Sua goizaldeko ordu txikitan hasi da, eta 07:00etarako hartu dute kontrolpean. Eraikina eraisten hasita ziren, etxebizitzak egingo baitituzte orubean. Intoxikatutako pertsonetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute.
Azaroaren 22an, 25ean eta 26an egingo dituzte maniobrak, industria kimikoetako ihes toxikoen aurrean herritarrak sirena hotsarekin eta ondoren hartu beharreko neurriekin ohitzeko asmoz.
1996an ireki zen Izarra gozotegia Santurtzin, eta 2003an hartu zuen agintea Alberto Penasek. Ogia eta gozoak egiten dituzte, denak artisau-lanak, eta almendrazko croissantak dira gehien saltzen direnak. Nola egiten dituzten ikusiko dugu gaur.
Pablo Berger zinemagileak jaso zuen atzo, larunbata, Santurtziko Zine Jaialdiaren itxiera galan, 2024ko Serantes saria. David Perez Sañudo bilbotarrak jaso zuen EITB Euskal Pantailak saria, "El Rey de la Semana" izeneko lanari esker.
Fiskaltzak, Osakidetzak eta Erizainen Elkargoak 7 urteko espetxe-zigorra eskatuko dute osasun-langilearentzat; akusazio partikularrak, berriz, 17 urtekoa eskatuko du.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Mailaz igotzeko play-offetako bi onenak izan dira Gipuzkoako eta Coruñako taldeak; beraz, maila gorenean lehiatuko dira datorren denboraldian. Bestalde, San Pedrok ezin izan dio mailari eutsi, eta KAE-1 Ligan arituko da 2025ean.
Eusko Label Ligako play-offeko 1. jardunaldia jokatu da larunbat honetan Bermeon, eta Ares izan da onena. Galiziarren atzetik San Juan sailkatu da, garaileengandik segundo bakarrera.
Santurtzi asteburuan jokatuko diren play-offetan lehiatuko da. 'Itsasoko Amak' Eusko Label Ligara itzultzea amesten du. Horretarako, Bermeon hasita, dena emateko prest dira. Alexander Esteban entrenatzailearekin izan gara.
Astillerok irabazi du ETE Liga eta Kantabriako taldeak Euskotren Ligara igotzeko play-offa jokatuko du Zumaia, Chapela, Rianxo eta Cabo taldeekin. KAE1 Ligako titulua San Juanentzat izan da, eta Pasaiakoak Eusko Label Ligara igotzeko fasea jokatuko dute; baita Santurtzik ere.
Ama Birjinaren irudiak Nerbioi ibaia zeharkatu du itsas prozesioan, segizioko ontzietan joateko sarrerak agortu dituzten elizkoiekin batera. Marinelek onik itzultzean egiten zuten bezala, amatxuri salbea abestu diote.
Zarama talde mitikoko abeslari ohiak azaldu duenez, ez zuten inoiz espero abesti horrek hainbesteko arrakasta lortzea. Taldearen abesti ezagunetakoa izan arren, sormen prozesuan lan handiagoa izan duten beste batzuk badituztela azpimarratu du.
KAE Ligan, San Juanek denboraldiko zazpigarren bandera irabazi zuen larunbatean, eta igandean, aldiz, Santurtzi nagusitu zen. ETE Ligan, Astillero eta Zumaia lehia bizian dira eta bi puntuko aldea dago bien artean, amaierarako bost jardunaldiren faltan.
Santurtzi eta itsasoa batera doaz, horregatik, Karmen eguneko prozesioa uretan ospatzen da. Ama birjina itsasoratzen den txalupa urtean behin ateratzen den arren, arraunlariak herritarrak dira, ez profesionalak. Anabel Arraiza, lehorreko pertsona izanda, nola moldatu da arraunekin?
Euskal Herriko edozein jaietako arima dira kuadrillak. Hori dela eta, Santurtziko kuadrillero onenekin elkartu gara, Karmengo festetan duten lanaren berri izateko, eta, aldi berean, aukeratuak nola izan ziren jakiteko.
Carlos Glaria historialariak Santurtziko emakume arrain saltzaileen papera nabarmendu du, izan ere, herriko ikur berezienak eta ezagunenak ziren sardinerak. Jai giroa aprobetxatuz, Nati Artetxe sardinera ohia ezagutu dugu.
Santurtziko Karmen egunean, eguerdiko meza amaitu ostean, ohikoa da kanta tradizionalak abestea. Santurtzi Kantari taldea entseiatzen topatu dute Anabel Arraiza eta Agus Barandiaranek, eta nola ez, ahotsa berotzera batu dira. Zelan joan zaie?
Santurtziko Karmen egunean murgilduko gaituzte Anabel Arraizak eta Agus Barandiaranek aste honetan, irudi ikusgarri, testigantza eta musika eta dantza emanaldiekin. Ez ezazu galdu "Erromerian" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Gizonak bikotekidea jo du kalean, eta atxilotu egin dute, genero-indarkeria egotzita. Bestalde, mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako, 19:00etan, udaletxe parean.
Jendetza bildu da arratsaldean portuan; izan ere, lore-eskaintza egin diote arrantzaleen babesle den Karmengo Ama Birjiniari. Kuadrillek ere hainbat jarduera prestatu dituzte egunotan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, "emakumeei errespetua zor zaie, giza eskubideen oinarrizko kontua baita", eta giza eskubideen edozein urraketa salatzera animatu du, "hori baita ikertzeko eta horren aurka borrokatzeko bide bakarra".
50 urteko langilea MAKINA kurbatzaile batean ari zen lanean, piezaren eta makinaren artean harrapatuta geratu denean. Bestalde, asteazkenean Idiazabalen (Gipuzkoa) izandako istripuan zauritutako kamioilarietako bat egun horretan bertan hil zen.
Epaileak zehaztu duenez, ikertuak "404 adingaberi txertoa ukatu zien", 2021eko otsailetik 2022ko irailera arte, Kabiezeseko osasun-zentroko pediatria-eremuan. Ebazpena ez da irmoa, eta haren aurka helegitea aurkez daiteke.
Ezkerraldeko hainbat kolektibok eta ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CGT-LKN sindikatuek deitu dute protesta, "baliabide publikoak eta zaintza duina" eskatzeko. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da Sestaoko Kasko plazatik.