Psoe

1 / 30 Hurrengoa
Begoña Gomezek lehen aldiz deklaratu du epailearen aurrean, bere abokatuaren galderei erantzunda

Begoña Gomezek lehen aldiz deklaratu du epailearen aurrean, bere abokatuaren galderei erantzunda

Aurreko zitazioetan, ez deklaratzeko eskubidea baliatu izan du Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak. Gaur, Madrilgo Complutense Unibertsitaterako software baten kontratazioan ustez iruzurra egiteagatik eman ditu azalpenak.
Koldo Garciak epailearen aurrean ukatu egin du legez kanpoko komisioak jaso izana

Koldo Garciak epailearen aurrean ukatu egin du legez kanpoko komisioak jaso izana

Auzitegi Gorenean eman ditu azalpenak, eta ia bi ordu eta erdiko deklarazioan, Abalos ministro ohi sozialista defendatu du behin eta berriz, hark ere ez zuela legez kanpoko eskupekorik jaso esanez.
Koldo Garcia Auzitegi Gorenera iritsi da

Koldo Garcia Auzitegi Gorenera iritsi da

Koldo García, Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiaren aholkulari eta konfiantzazko gizona, Auzitegi Gorenera iritsi da. Epaitegietan hitz egiten duen lehen aldia izango da.

Horrela sartu ziren UCOko hogei bat agente Koldo Garciaren etxean

Horrela sartu ziren UCOko hogei bat agente Koldo Garciaren etxean

UCOko 20 agente inguru Koldo Garciaren etxean sartu ziren otsailaren 20an, pistola eskuan zutela, ariete eta ezkutuekin. Etxean Koldo Garcia bera, bere emaztea eta hiru urteko alaba zeuden. Koldo Garciaren etxean jarritako kamera batek grabatu zituen irudiak.

Eneko Andueza bigarren aldiz izendatu dute PSE-EEren idazkari nagusi, hautagai bakarra izan den hautaketan

Eneko Andueza bigarren aldiz izendatu dute PSE-EEren idazkari nagusi, hautagai bakarra izan den hautaketan

PSE-EEk gogorarazi du Estatutu Federalek hautagai bakarra aldarrikatzea aurreikusten dutela, militanteen artean abalik jaso beharrik gabe. "Ohore bat, berriro ere, euskal sozialisten buru jartzea, hazten jarraitzeko", esan du Anduezak, EAEko sozialisten idazkari nagusi izendatu ondoren.
De Aldamak esan du lau milioi euro banatu zituela komisiotan, eta zati bat PSOErentzat zela

De Aldamak esan du lau milioi euro banatu zituela komisiotan, eta zati bat PSOErentzat zela

Enpresaria Desokupako eskuin-muturreko pertsona ezagun batekin batera iritsi da Auzitegi Gorenera, eta komisioen ordainketak frogatuko lituzketen WhatAapp mezu batzuk aurkeztu ditu.
De Aldama enpresaburua Auzitegi Gorenean da 'Koldo auzia'n deklaratzeko

De Aldama enpresaburua Auzitegi Gorenean da 'Koldo auzia'n deklaratzeko

Daniel Esteve Desokuparen buruarekin batera iritsi da epaitegira, eta ikertu gisa deklaratuko dute Leopoldo Puente epailearen aurrean. Asteartean, Koldo Garciaren txanda izango da.
Victor de Aldama eskuin muturrarekin lotutako Desokupa erakundearen buruzagiarekin iritsi da Gorenera

Victor de Aldama eskuin muturrarekin lotutako Desokupa erakundearen buruzagiarekin iritsi da Gorenera

Komisioak kobratzea leporatu zion enpresaburuak Jose Luis Abalos ministro ohiari, eta gaur Auzitegi Gorenean deklaratzea egokitzen zaio. Daniel Esteve eskuin muturrarekin lotura duen Desokupa erakundearen buruarekin azaldu da epaitegian.

Sanchezek eta presidente autonomikoek migrazioa eta finantziazio eredua izango dituzte hizpide gaurko bileran

Sanchezek eta presidente autonomikoek migrazioa eta finantziazio eredua izango dituzte hizpide gaurko bileran

Eusko Jaurlaritzak eta Kanariar Uharteetako Gobernuak adingabe migratzaileen banaketa "orekatua, koordinatua, ordenatua eta bidezkoa" planteatuko dute, eta eta diru gehiago ematea "ahalegin handiagoa" egiten duten erkidegoeei. Hala ere, ez dirudi akordiorik lortzeko aukera handiegirik dagoenik.
Abalosek komisiorik kobratu ez duela ziurtatu eta erantzukizuna Koldo Garciarena dela esan du Gorenean

Abalosek komisiorik kobratu ez duela ziurtatu eta erantzukizuna Koldo Garciarena dela esan du Gorenean

Hiru orduko deklarazioan, Garraio ministro ohiak baztertu egin ditu, puntuz puntu, Victor de Aldama ustezko ustelkeria sarearen komisionistak bere kontra egindako salaketak.
Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkideek konpainia energetikoei ezarritako tasa luzatzea adostu dute

Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkideek konpainia energetikoei ezarritako tasa luzatzea adostu dute

Ogasun Ministerioak eta Parlamentuko ezkerreko bazkideek ordubete pasatxoko bilera egin dute, eta Errege Lege Dekretu baten bidez neurria urtebetez luzatzea adostu dute.
''Zenbaki gorritan'' dagoela esan dio Juntsek Sanchezi, eta gobernuburuak akordioak beteko dituela agindu dio

''Zenbaki gorritan'' dagoela esan dio Juntsek Sanchezi, eta gobernuburuak akordioak beteko dituela agindu dio

Miriam Nogueras Juntseko bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari konpromisoak betetzea eskatu dio, une honetan bere kreditua "zenbaki gorritan" dagoelako. Horren aurrean, alderdi horrekin sinatutako akordioak beteko dituela ziurtatu du Sanchezek.

PPk eta Juntsek zuzenketa bat adostu dute, elektrizitatea sortzeko zerga bertan behera uzteko saiakeran

PPk eta Juntsek zuzenketa bat adostu dute, elektrizitatea sortzeko zerga bertan behera uzteko saiakeran

Ekimenak aurrera egin zuen, Voxen, ERCren eta EAJren babesa izan zuelako. PSOE eta Sumar energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga ezerezean utziko lukeen proposamen horren aurka daude, eta, Trantsizio Ekologikoko Batzordean egin beharreko tramitazioa atzeratu egin dute.
Konstituzioa berritu nahi du Sanchezek, aurrerakada erreakzionarioaren aurrean eskubideak blindatzeko

Konstituzioa berritu nahi du Sanchezek, "aurrerakada erreakzionarioaren" aurrean eskubideak "blindatzeko"

Horri erantzunez, PPko buru Alberto Nuñez Feijook esan du Sanchez askatasun judiziala "hondatzen" eta "dekonstrukzio konstituzionala bultzatzen" ari dela.
Abalosek ukatu egin du atzerrian dirurik edota ondarerik duela

Abalosek ukatu egin du atzerrian dirurik edota ondarerik duela

"Estolda mediatiko" baten jomuga sentitzen da, eta penaturik dago "erabili eta botatzeko material" bihurtu dutelako, bere familia ere tartean sartuta. Espainiako Garraio ministro ohiaren iritziz, prozesu horretan bere intimitatea "lehertu" dute, eta aurretik zuten erabakita bera inputatzea.
Akordiorik gabe amaitu da Espainiako Gobernuak eta PPk adingabe migratzaileen harrerari buruz egindako bilera

Akordiorik gabe amaitu da Espainiako Gobernuak eta PPk adingabe migratzaileen harrerari buruz egindako bilera

Espainiako Gobernuak uste du irtenbidea Atzerritarrei buruzko Legearen 35. artikuluaren erreforma dela, autonomia-erkidegoek adingabe horiek hartu behar izan ditzaten; PPk, berriz, migrazio-politikari buruzko eztabaida sakonagoa mahai gainean jartzeko eskatu dio Gobernuari.
Exekutiba berriarekin aurreneko bilera egin du Pedro Sanchezek

Exekutiba berriarekin aurreneko bilera egin du Pedro Sanchezek

Sevillako Kongresuaren biharamunean, Pedro Sanchezek Exekutiba berriarekin bilera egin du.

Ikusgune: ''LGTBIQ+ sigletatik Q+ ezabatzea neurri erabat transfoboa da''

Ikusgune: ''LGTBIQ+ sigletatik Q+ ezabatzea neurri erabat transfoboa da''

PSOEk LGTBIQ+ sigletatik Q+ ezabatzea erabaki du. Horren harira, Amets Martinez de Heredita Ikusguneko koordinatzaileak adierazi du agerikoa dela alderdi sozialistan trans kolektiboaren eskubideen kontrako sektore oso indartsua dagoela, eta transak ikusezin egiteko asmoa dutela.  

Sanchezek baztertu egin du atzera egitea, eta 2027ko hauteskundeak irabazteko deia egin dio PSOEri

Sanchezek baztertu egin du atzera egitea, eta 2027ko hauteskundeak irabazteko deia egin dio PSOEri

Pedro Sanchezek alderdiaren 41. kongresu federaleko ordezkarien % 90en babesa lortu du Exekutiba berria osatzeko. KOngresuaren amaiera hitzaldian etxebizitza enpresa publiko "handi" bat sortuko duela agindu du.
Aroa Jilete eta Nora Abete euskal herritarrak PSOEren zuzendaritzan sartuko dira

Aroa Jilete eta Nora Abete euskal herritarrak PSOEren zuzendaritzan sartuko dira

Santos Cerdan iruindarrak alderdiaren Antolakuntza idazkari izaten jarraituko du, Patxi Lopezek ere zuzendaritzan jarraituko du, eta Sanchezek alderdiaren nukleoari eutsiko dio.
Sanchezen kontrako jazarpena salatu eta haren politikak defendatu ditu PSOEk

Sanchezen kontrako "jazarpena" salatu eta haren politikak defendatu ditu PSOEk

Idazkari nagusi kargua berretsiko du Pedro Sanchezek, ez da ezustekorik espero; baina igandean izango da hori, Exekutiba sozialista berria izendatzearekin batera. 
Lobatok notario-akta eta mugikorra eman dizkio fiskal nagusia ikertzen ari den Goreneko epaileari

Lobatok notario-akta eta mugikorra eman dizkio fiskal nagusia ikertzen ari den Goreneko epaileari

Juan Lobato sozialistak Auzitegi Gorenean deklaratu du. Epaileak argitu nahi zuen Ayusoren bikotekidearen filtrazioa nondik atera zuen. Lobatok berretsi duenez, Madrilgo presidentearen mutil-lagunari buruzko informazio sekretua jaso zuen whatsapp baten bidez.

PSOEk 41. Kongresua egingo du Sevillan, Lobatoren irteerak eta Aldamaren akusazioek markatuta

PSOEk 41. Kongresua egingo du Sevillan, Lobatoren irteerak eta Aldamaren akusazioek markatuta

Kongresutik Exekutiba Federal berri bat aterako da. Ikusteko dago Sanchezek alboan mantenduko dituen bere laguntzaile nagusiak: Maria Jesus Montero idazkariorde nagusia eta Santos Cerdan Antolakuntza idazkaria.
David Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen anaiak ikertu gisa deklaratuko du urtarrilaren 9an

David Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen anaiak ikertu gisa deklaratuko du urtarrilaren 9an

Badajozeko epaitegi batek Miguel Angel Gallardo Badajozeko Diputazioko presidentea ere deklaratzera deitu du, Manos Limpias ultraeskuineko elkarteak aurkeztutako salaketa baten harira, influentzia-trafikoa, bidegabeko eralgitzea eta prebarikazioa egotzita.
Lobatok dimisioa eman du PSOEren Madrilgo idazkari nagusi gisa

Lobatok dimisioa eman du PSOEren Madrilgo idazkari nagusi gisa

"Ez jarraitzeko erabakia hartu dut", adierazi du hedabideetara bidalitako eskutitz batean, eta, bertan, adierazi du bere dimisioak Madrilgo PSOEren barruan sortzen ari zen "liskar eta zatiketa egoera larri bati galga jarri" nahi diola.
Victor de Aldama: 'Zerbait gertatuko balitzait, dagokionaren aurka joko nuke'

Victor de Aldama: 'Zerbait gertatuko balitzait, dagokionaren aurka joko nuke'

Victor de Aldamak Copen egindako elkarrizketa batean esan duenez, bere segurtasunaren beldur da, eta bere familiari zerbait gertatuko balitzaio, dagokionaren aurka joko lukeela.

Aldama beldur da: Zerbait gertatzen bazait, jardun behar dudanaren aurka egingo dut

Aldama "beldur" da: "Zerbait gertatzen bazait, jardun behar dudanaren aurka egingo dut"

'Koldo auzian' ustez zubilana egiten zuen enpresaburuak Pedro Sanchez Espainiako presidenteari erantzun dio. Hark "gaizkilea" eta "pertsonaia hutsa" izatea leporatu zion Aldamari. Gaur, Aldamak erantzun du Sanchezek "emaztea eta anaia" inputatuta dituen arren "dimisioa" ez duela ematen .
Juan Lobatok Madrilgo PSOEren idazkari nagusi karguan jarraituko du

Juan Lobatok Madrilgo PSOEren idazkari nagusi karguan jarraituko du

Auzitegi Gorenak lekuko gisa deklaratzera deitu du ostiralean Isabel Diaz Ayusoren bikotekideaz idatzitako mezuak direla eta, eta PSOEren hainbat kargudunek dimititu dezan eskatu dute.
Juan Lobatok PSOEko kideen ''lintxamendua'' salatu du

Juan Lobatok PSOEko kideen ''lintxamendua'' salatu du

Auzitegi Gorenak lekuko gisa deklaratzera deitu du ostiralean Isabel Diaz Ayusoren bikotekideaz idatzitako mezuak direla eta. PSOEko hainbat kargudunek dimititu dezan eskatu dute.

PSOEk salaketa bateratua aurkeztu du Aldamaren aurka, sozialistei egindako akusazioengatik

PSOEk salaketa bateratua aurkeztu du Aldamaren aurka, sozialistei egindako akusazioengatik

Komisionistaren adierazpenen aurrean, iturri sozialistek uste dute "Espainia bezalako herrialde batek ezin duela onartu agenda politikoa frogarik gabe iraintzen duten gaizkileek markatzea, soilik Soto del Realetik atera eta etxean lo egin ahal izateko".
Epaileak Victor de Aldama aske uzteko agindu du komisioak ordaindu zituela adierazi ostean

Epaileak Victor de Aldama aske uzteko agindu du komisioak ordaindu zituela adierazi ostean

Magistratuak aintzat hartu du enpresaburuaren eskaera, eta kautelazko neurriak hartzea erabaki du, Fiskaltzak eskatu bezala: pasaportea kentzea eta astero epaitegian agertzeko betebeharra.
Aldamak dio Santos Cerdanek 15.000 euro jaso zituela eta 250.000 eman zizkiola Abalosi eta 100.000 Koldori

Aldamak dio Santos Cerdanek 15.000 euro jaso zituela eta 250.000 eman zizkiola Abalosi eta 100.000 Koldori

Horretaz gain, Victor de Aldamaren esanetan, Angel Victor Torresek ere 50.000 euro eskatu zizkion musukoak erosteko Kanarietan egindako gestioengatik.

Erreforma fiskala onartzeko akordioa itxi dute Podemosek eta PSOEk

Erreforma fiskala onartzeko akordioa itxi dute Podemosek eta PSOEk

Energia enpresei zerga berezi bat ezartzea ahalbidetuko duen lege proposamena sustatzea adostu dute bi alderdiek. Horretarako, batzorde negoziatzaile bat jarriko da martxan.
Santos Cerdanek ukatu egin du Aldamaren dirurik jaso izana, baita elkar ezagutzen dutela ere

Santos Cerdanek ukatu egin du Aldamaren dirurik jaso izana, baita elkar ezagutzen dutela ere

Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkariak ukatu egin du Victor de Aldama 'Koldo' auziaren ustezko lortzailearen dirurik jaso izana, eta esan du ez duela ezagutzen eta ez dela inoiz berarekin egon. "Gezur biribila", adierazi du.

PSOEk 4,9 puntura igo du PPri ateratzen dion aldea, Valentziako hondamendiaren ostean

PSOEk 4,9 puntura igo du PPri ateratzen dion aldea, Valentziako hondamendiaren ostean

Sozialistek bikoiztu egin dute popularrekiko duten aldea. Sumarrek koska bat egin du gora, eta % 7ra iritsi da.
Mazonen kontrako zentsura-mozioa aurkeztea proposatu du Compromisek

Mazonen kontrako zentsura-mozioa aurkeztea proposatu du Compromisek

Joan Baldovi buru duen alderdiak (15 diputatu) sozialistei (31 diputatu) eskatu die babesa, Valentziako presidentearen aurkako zentsura-mozioak aurrera egin dezan hango Parlamentuan.
Zerga erreformaren auzian Podemosen jarrera salatu du EAJk: Tentazioa izan lezake bozak berriro egiteko

Zerga erreformaren auzian Podemosen jarrera salatu du EAJk: "Tentazioa izan lezake bozak berriro egiteko"

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak "oso zail" ikusten du gaurko bozketa, eta negoziazioak azken unera arte izatea aurreikusi du. Uste du ezkerreko taldeek (Podemosez gain, EH Bildu eta ERC) "eurena" bakarrik defendatzen dutela, eta "gutxieneko bat" adosteko dei egin die.
Zerga erreformaren auziari berriro heldu eta bidean izandako oztopoak gainditzeko formulak bilatuko ditu PSOEk

Zerga erreformaren auziari berriro heldu eta bidean izandako oztopoak gainditzeko formulak bilatuko ditu PSOEk

Sozialistek ez badute hori lortzen, Europako zerga besterik ez dute onartu ahal izango, PPren babesa baitaukate horretarako.
Espainiako Gobernuaren zerga-erreforma labean dago oraindik, ez baitu babes nahikorik oraingoz

Espainiako Gobernuaren zerga-erreforma "labean" dago oraindik, ez baitu babes nahikorik oraingoz

Gobernu-bazkideak ez datoz bat hainbat puntutan, eta inbestidura-blokeko bazkideek dagoeneko buruan dute enpresa multinazionalei gutxieneko % 15eko zerga berria ezarriz gero aurrerabidea ematearen alde egitea. Ogasun Batzordea astelehenera arte atzeratu da.
Torresek batasuna eskatu du Valentziako hondamendiaren arrean: Helduko da erantzukizunak argitzeko ordua

Torresek batasuna eskatu du Valentziako hondamendiaren arrean: "Helduko da erantzukizunak argitzeko ordua"

Kongresuan egin duen agerraldian, iragarri du kaltetuei laguntzeko eta horien eskariak bideratzeko Goi Batzorde bat sortuko dutela. Orain, "erakundeen indarra" kaltetuei bideratu behar zaiela nabarmendu du.
1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena