Horrela, gaurtik aurrera ez da derrigorrezkoa izango 13 urtetik beherakoek Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako Multikirola programan parte hartzea kirol klub batean izena eman ahal izateko.
1904an, Eibarko musika banden lehiaketa irabazi zuen Konstantzia bandak. Sari gisa, palma eder bat eraman zuen Donibanera. Gertaera horri buruzkoa da, hain justu, 'Palma eder bat' abestia. Kanta gaurkotu eta ontzi baten gainean abestu digute Iker Laurobak eta Maria Amolategik bertsio modernoa.
Pasaiako Portu Agintaritzak kirol arrantza debekatu zuen martxoaren 1etik portu-eremuan, hondakinak pilatzen direla eta bizilagunei arazoak eragiten diela argudiatuta. Arrantzaleek arrantza librea arautzeko eskatu dute, eta horretarako lekuak jartzeko.
43 elkarte, sindikatu eta mugimendu sozialek deitutako martxak baliabideak eskatu dizkie erakundeei migratzaileak kriminalizatzen dituzten mezuei irmo aurre egin ahal izateko.
Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide oroitu dituzte, Espainiako Poliziak hil zituela 41 urte bete direnean. Gaurko omenaldia, gainera, berezia izan da familientzat; izan ere, Jaurlaritzak ofizialki aitortu berri ditu Aizpuru, Delas, Isart eta Izura indarkeria politikoaren biktima gisa.
Sua 13:00ak aldera piztu da Talaia izeneko eremu batean, Jaizkibel mendiaen iparraldeko hegalean, itsasoan amaitzen den eremuan. Printzipioz, ez dago arriskurik pertsonentzat edo inguruko etxebizitzentzat.
Pasai Donibanen, Jaizkibel mendiaren magalean, piztu da sua, itsaso aldean. Oraingoz ez dute suaren tamainaren gaineko informaziorik eman, baina haizea indartsu dabil inguruan. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gauerdira arte, baso-sute arriskua dela eta.
Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Rafael Delas eta Jose Mari Izura, Komando Autonomo Antikapitalisten kideak, Espainiako Polizia Nazionalak tiroz hil zituen Pasaian (Gipuzkoa), 1984ko martxoaren 22an.
Gainera, zortzi euskal jatetxe estreinatu dira Eguzki bakarrarekin: Muka (Donostia), Iriarte (Berrobi) eta Casa Camara (Pasaia) gipuzkoarrak; Amaren (Bilbo) eta Mendi Goikoa Bekoa (Atxondo) bizkaitarrak; Karmine (Gasteiz) arabarra; eta El Choko de Remigio (Tutera) eta Koku (Iruñea) nafarrak.
Etxean bizi diren eta zaurgarritasun- eta mendekotasun-egoeran dauden adinekoen arreta eta zainketa hobetzeko helburua du ekimen aitzindari honek. Gipuzkoako 18 udalerri dabiltza sistema honekin lanean, eta 8 herri gehiagotan hasiko dira laster.
Joan den urtean %2,2 jaitsi zen salerosgaien trafikoa Pasaiako Portuan. Urteko balantzea azaldu, eta 2025eko aurreikuspenak egin ditu David Candelario Portu Agintaritzako zuzendariak, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.
Gorka Iturriaga zuzendariak sinatutako dokumentuak dioenez, 2024ko Eusko Label Ligako Getariako estropadan Cristian Garma San Pedroko patroiari kontrola egin zioten, Traineruen Kluben Elkarteko langilleek horretarako gaikuntzarik ez izan arren.
Pasaiako familia batek salatu ondoren, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu Gipuzkoan eskola-kirola arautzen duen foru-aginduaren hainbat artikulu. Orain arte, 13 urtetik beherakoak Multikirola programan parte hartzera behartuta zeuden, kirol-talde batean izena emateko.
Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
Algeposa logistika arloko enpresak erosi du, lau milioiko inbertsioa eginda. Garabiak % 100ean modu elektrikoan lan egin dezake. 400 tonako pisua du eta 35 metroko altuerara iritsi daiteke.
Biktimen senideek gogorarazi dute ez dela lehen aldia monolito horrek eta beste batzuek erasoak jasaten dituztela Azpeitian eta Pasaian. Horregatik, deitoratu egin dute pertsona batzuek "bazterketan oinarritutako memoria desitxuratua" eraiki nahi izatea.
Gizonaren gorpua herriko Oliden kanpinean topatu dute, 12:30 aldera. Autopsiaren zain, lehenengo ikerketen arabera, suizidioa da heriotzaren hipotesi nagusia. Antza denez, ez du arma bat erabili bere burua hiltzeko, eta atzo gauean ikusi zuten azkenekoz bizirik.
Joan den larunbatean izandako hilketa matxistaren biktimari eta haren gertukoei laguntzeko hainbat elkartek egindako lana eskertu du Udalak, gaur zabaldutako adierazpen batean.
Etxeko langile talde bat, SOS Arrazakeria erakundeko kideak, herriko dozenaka herritarrekin batera, Antxoko San Fermin elizaren aurrean bildu dira, eta bertara sartzeko eskaileretan pankarta bat zabaldu dute.
Pasaian eraildako emakumeak 2020an salatu zuen bikotekidea, eta urruntze agindua ezarri zioten gizon matxistari. Handik urtebete eta erdira, 2021eko ekainean, atestatua zabaldu zuten gizonak urruntze agindua urratu zuela eta. Espedientea artxibatu egin zuten.
"Nazkatuta eta nekatuta gaude", adierazi du Imanol Pradalesek. Hala, adierazi du Jaurlaritza ez dela "inoiz" geldituko "berdintasunean aske bizi diren emakume eta gizonen Euskadi" eraiki arte.
Arartekoak jakin nahi du "zergatik, Leonorrek salaketak egin arren, ezin izan duten emakume hori babestu". "Emakundeko zuzendaria entzun dugu protokoloak ondo funtzionatzen duela esaten. Zer da ondo funtzionatu duena?", galdetu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak.
Aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezohiko batzarra egin du, azken hilketa matxistari gaitzespena adierazteko. Ustezko egilea atxilotuta dago, eta hurrengo orduetan igaroko da epailearen aurrera.
53 urteko gizon matxista larunbatean atxilotu zuten, bikotekide ohia hil eta gutxira. Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarretaratzea egingo du eguerdian, hilketa salatzeko eta biktimaren gertukoei babesa adierazteko.
Hilketa gertatu eta denbora gutxira atxilotu zuten gizona, bere burua Villabonako Udaltzaingoaren komisarian entregatu zuen eta. Elkarretaratzea egin dute Pasaian, gertatutakoa gaitzesteko. Astelehen honetan ere protesta bat izango da Foru Aldundiaren atarian.
300 pertsona, erakundeetako ordezkariak eta herritarrak tartean, elkartu dira eguerdian, Mugimendu Feministako kideek deituta eta Udalak babestuta, egin den elkarretaratzean. Pasaiako Udalak hiru dolu-egun ezarri zituen larunbatean. Astelehenean, berriz, elkarretaratzea izango da Foru Aldundian.
Pasaiako Udalak hiru eguneko dolua ezarri du. Hainbat erakundeetako ordezkariak izan dira bertan, tartean, Emakundeko zuzendaria eta Gipuzkoako ahaldun nagusia.
Biktima eta hiltzailea bikotekide ohiak ziren. Larunbatean, 16:00ak pasatxo zirela, emakumearen etxean sartu zen gizona eta tiroz hil zuen hura. Ihes egin zuen gero eta Villabonako Udaltzaingoan bere burua entregatu zuen. Atxilotuta jarraitzen du epailearen aurrera pasatzeko zain.
Suzko armaz hil du, alabetako baten aurrean. Ihes egin du gero eta Villabonan entregatu du bere burua. Pasaiako Udalak hiru eguneko dolua ezarri du eta bat egin du igande eguerdirako Pasaiako Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzearekin.
16:00etan Pasaiako etxebizitza batean emakumea hil eta ihes egin du gero. Villabonako Udaltzaingoan entregatu du gero bere burua eta atxilotu egin dute.
Ane Gabarain aktorea "Hamaika Entzuteko" saioan izan da Klaudio Landarekin telebistako eta zinemako bere ibilbideaz, sariez eta azkenaldiko arrakastaz hitz egiten. Dioenez, bera beti izan da oso langilea, eta 40 urte baino gehiagoko ibilbidearen ostean, oraindik asko dauka hobetzeko.