Benito Lertxundi abeslari oriotarrari esker ona emanez itxi dute Landako. Hainbat musikari eta sortzailek jarri diote ahotsa Lertxundiren abesti ezagunari, areto nagusian, bertan zeuden bisitariak kantura batuz.
Musikagintzan egindako bidea amaitutzat emango zuela iragarri duenetik lehenengo elkarrizketa eskaini digu oriotarrak. Aitortu duenez, pandemia garaiko etxeratzetik ez zeukan oholtzara itzultzeko gogorik, eta erabakia gauzatu izanarekin "oso ondo" sentitzen da orain.
Benito Lertxundik euskal kulturari egin dion ekarpena azpimarratu dute Jon Maia bertsolariak eta Joxemari Iriondo eta Joseina Etxeberria kazetariek. Oriotarraren moduko artista gutxi egon direla uste dute.
Zarauztarra San Nikolas ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti klubeko presidenteak EITBri baieztatu dionaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.
Zarauztarra 'San Nikolas' ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti presidenteak ETBri konfirmatutakoaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.
Gaur, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko nazioarteko hainbat proiektu aurkeztu dira Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskadin, Bakio da proiektu horietako bat gauzatuko den udalerrietako bat.
Hasi da Kantauri itsasoan atungorriaren arrantza berreskuratzeko proiektua. Arraina gizentzeko Euskadiko lehen haztegiak izango dituen bi kaioletatik lehena itsaso zabalera eraman dute jada, eta operazioa berdina egingo da bigarrenarekin, aste honen amaieran edo datorrenaren hasieran.
Iker Zabala izango da Orioko entrenatzailea datorren denboraldian, hau da, Mikel Arostegiren tokia hartuko du. Arostegi minduta dago, beste urtebetez jarraitzeko "aukera irabazi" duela uste baitu.
Oriok, asteartean, Urdaibaitik iritsitako Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du. Zabalak hitzeman du gogotik lan egingo duela, eta adierazi du, oraingoz behintzat, Iñigo Larrinaga dela traineruko patroia, baina onartu du klubak Gorka Aranberrirekin hitz egin duela.
Ibon Gaztañazpik eta Nagore Urdapilletak "Errio" dokumentala sortu dute, Oria ibaia ardatz duena. Urdapilletak dioenez, modu oso berezian bildu dituzte Orioko barratik Mapilera aurkitu dituzten istorio asko. Orion aurkeztu dute, eta oso urduri egon ziren.
Luizia 17:00etan gertatu da, N-634 errepideko 5. kilometroan, Usurbil eta Orio artean. Ertzaintza Orioko biribilgunetik eta Belartzako biribilgunetik (Donostia) bideratzen ari da zirkulazioa eta auto-ilarak sortu dira.
Ane Otamendi eta Joseba Bernardoren proiektua da The Pass, surf & waves. Kafetegi, denda eta askotariko ekintzak egiteko erabiltzen duten patioa dauka The Pass, surf & wavesek, Orion. Bertan saltzen dituzten produktuak aurkeztu dizkigute eta bi errezeta gozo prestatu dute Sukalerrian saiorako.
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaile ohiak Euskadi Irratian adierazi du orain arte ez duela ezer Oriorekin. Gaineratu du, aste honetan hitz egingo duela Gipuzkoako taldearekin eta ikusiko dela elkarrekin lan egingo duten ala ez.
Oriotarrak diren jatorri ugarietako ikasleak dituzte Orioko Zaragueta herri eskolan. Biba Zuek! saioak eskolara egin du bisita eta Julen Barriuso eskolako ikasketaburua eta Marije Pikabea irakaslearekin mintzatu da Afrika Bibang.
Txalupa urdin txiki batean, motorraren tor-tor-tor hotsa lagun, errioan gora egin dute elkarrizketa Orion filmatu duten "Errio" dokumentalaren zuzendariarekin eta protagonistarekin.
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia ekainaren 29an hasiko da, Galizian, Coruñako VIII. Banderarekin, eta irailaren 15ean amaituko da, Portugaleten, El Corte Ingles Banderaren L. edizioarekin.
Galizako Rias Baixas eta San Juan dira Kontxako Banderako trainerurik sarituenak, bost garaipenekin. Arran Lagunakek, ordea, azken bi edizioak irabazi ditu.
Orioko trainerua historiako talderik sarituena da, 32 garaipenekin. Hala ere, talde horiaren azken garaipena 2017an izan zen. Ordutik, Hondarribiak hirutan (2018, 2019 eta 2020), Santurtzik (2021) eta Urdaibaik (2022, 2023 eta 2024) hartu dute haren lekukoa.
Adur Tapia eta Nagore Iturralde Orioko arraunlariek Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiaren atarian hitz egin dute. Zaila ikusten duten arren, ahalik eta lanik onena egiteko asmoa agertu dute.
Gogotik egin du euria larunbat arratsaldean euskal kostaldean. Taberna atarian zerbait hartzen harrapatu ditu bat baino gehiago baina laster hustu dira terraza guztiak.
Asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte Kontxako Banderan parte hartzeko probak. Zazpina txartel daude jokoan, eta faboritoak faborito, borroka bizia izango da.
Orio bigarren izan da Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako 1. jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Zazpi metroko luzera zuen belaontzi frantziarra Getarian ainguratuta zegoen. Igandeko galernan amarralekua galdu zuen eta noraezean geratu zen eskifaiarik gabe. Ontziaren zatiak Igeldon aurkitu dituzte, Orio eta Donostia artean.
Orio hirugarren izan da Eusko Label Ligako Adinberri Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Getaria hirugarren izan da Eusko Label Ligako Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Zierbena bigarren izan da Eusko Label Ligako Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Arraun Lagunakek ez die atsedenik eman aurkariei, eta igande honetan Orioko uretan jokatu den Euskotren Ligako Orio Kanpina Bandera ere irabazi du. Beste behin ere, sailkapen nagusiko liderra nagusi izan da itsasoan, eta hamabigarren garaipena lortu du txapelketan, ohorezko txandan nagusituta.
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Orio Kanpina Bandera, baina Donostiako taldeari epailearen ontzia gurutzatu zaio azken luzean; hala ere, oztopoak oztopo, garaipenak ez dio ihes egin.
Orio hirugarren izan da Euskotren Ligako Orio Kanpina Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Bigarren luzearen hasieran, epailearen ontzia Arraun Lagunaken aurretik igaro da ziztu bizian, olatuak eraginez. Andrea Astudillo patroiak gogor kritikatu du epailearen ontziak egindako maniobra hori.