Eusko Jaurlaritzako jarduneko Hezkuntza sailburuak hezkuntzak dituen erronkak nabarmendu ditu bertan: euskararen erabilera sustatzea, berrikuntza digitala eta kudeaketaren hobekuntza.
Igande honetan, 10:00etan, hasiko dira Arabako ikastolen aldeko jaia dela eta antolatutako ekitaldiak Olarizuko zelaietan. Aurten, Oiongo San Bizente ikastolarentzat izango da bildutako dirua. EITB ere Gasteizen izango da, Makusiren proiekzioekin eta "Go!azen"en karaokearekin, besteak beste.
Arabako ikastolen jaia ekainaren 16an itzuliko da Olarizuko zelaietara, "Mugaezin" lelopean. Bildutako dirua Oiongo San Bizente ikastolari zuzenduko zaio.
Mugikorrak eskaintzen dizkien edukietan harrapatuta, gazteenek irakurtzeari erabat uzteko arriskuaz ohartarazi dute aditu askok. Gurean, neska-mutilak liburuetara hurbiltzeko programak 25 urte bete ditu. Idazleak eskoletara joaten dira.
Edurne Azkarate, Intza Alkain eta Mikel Ibarguren "Album" antzezlaneko zuzendaria eta aktoreak izan ditugu gonbidatu. Gazteei buruz hitz egiten du obrak, batez ere erantzukizunak kudeatu ezinean dabiltzanen diagnosia jaso dutelako.
Isamen familiari babesa erakutsi nahi izan diote Oiongo bizilagunek, horregatik mila lagun inguruk elkarretaratzea egin dute, hilketa krudela salatzeko.
34 urteko gizasemea korderik gabe topatu zuten ostegunean Logroñoko parke batean, eta biharamunean zendu zen ospitalean. Sei atxilotuetako bi adin txikikoak dira.
Sutea gaur eguerdian piztu da Oiongo "El Puntido" industrialdeko enpresa kimiko batean. Industrialdeaerabat hustu dute (Arabar Errioxa / Rioja Alavesaren bideoa).
Logroñoarrak koronabirusaren aurretik bestelako patologiarik ez bazuen ere, joan den ostegunean ospitaleratu egin behar izan zuten eta egun bat beranduago, ostiralean, hil zen.
Zahar-etxeetan, ordea, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" osasuna bermatze aldera.
Hibai Etxebarriak gomendatu bezala, haien indarrak nabarmentzen saiatu da Oiongo abesbatza, taldeak dituen ahotsetara moldatzen den besti bat aukeratuz.
'Axuri beltza' abestia aukeratu dute bigarren probarako. Haiek pozik bukatu dute, baina Hibaik abesti konplexuegia izan dela uste du. Azken probarako abestia ondo aukeratzeko gomendatu die.
'El revolcón del Katxi' abestia aukeratu dute lehen probarako; herriko pertsonaia ezagunari buruzko abestia. Hibaik, ordea, musikalki arazo asko ikusi dizkio abesbatzari.
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Oionen izan dira 'Herri Txiki Infernu Handi'n. Arabako Errioxan 'deabrutxoek' bizitako momenturik onenak bildu ditugu.
Upategira heldu baino lehen, Susanak Labrazako gida-lanak egin dizkio eta zonaldeko pasadizo bitxiak kontatu dizkio. Munduko Harresi Ederrenaren saria jaso zuen Labrazak 2008an.
Jeltzaleek, bestalde, akordioak lortzeko ''zailtasunak'' helarazi dizkiote PPri, baina ''aukera guztiak zabalik'' daudela adierazi dute. EH Bildurekin eta PSE-EErekin bildu ostean erabakiko dute.