Paz de Ziganda Ikastolak hirugarrenez antolatuko du datorren urtean Nafarroako ikastolen aldeko festa. Ikastolaren espiritua goratzea bilatuko du edizio berri honek.
Goizean goizetik, giro ederrean igaro dute eguna bertara joandako herritarrek eta bisitariek. Irekiera ekitaldian, lau argi-zuzi piztu dituzte, helburu bakoitzeko bat: kalitatezko hezkuntza euskalduna, auzolana, jasangarritasun energetikoa eta baliabideak.
Nafarroako ikastolen aldeko jaia ospatzen ari dira Zangozan. Milaka euskalzale bertaratu dira festaz gozatzera. Aurten, 3,5 kilometroko ibilbidea eta egun beteko eta gustu guztietarako egitaraua prestatu dute.
Asteburuko osoko egitaraua antolatu dute Zangozako ikastolako kideek eta larunbatetik ekin diote festa giroan murgiltzeari. Iganderako 3,5 kilometroko ibilbidea prestatu dute eta denetariko ekintzak izango dira hiru gunetan.
2016an ezarri zuten KiVa bullying kasuei aurre egiteko programa finlandiarra Foru Gobernuko 15 ikastoletan. Prebentzioan begirada jarrita, ikasleen jarreretan eragitea da helburua.
Andra Mari ikastolatik "oso eskertuta" agertu dira igande honetan Nafarroa Oinez-en jaso duten babesagatik. Jaiak "orokorrean inpresio ona" uztzi duela nabarmendu dute eta "aipatzeko moduko gorabeherarik gabe" joan dela eguna. Zangozako Ikastolak jaso du Nafarroa Oinez lekukoa.
Eguraldia lagun, hiru kilometroko ibilbidean antolatutako egitarauaz gozatu dute, "Hotsein!" lemapean. Andra Mari ikastolak antolatu du aurtengo hitzordua.
Nafarroako ikastolen jaia euskararen aldeko aldarrikapenen aldekoa ere bada. EITBren medioek Nafarroa Oinez jaiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean.
Igandean, 2023ko Nafarroa Oinez ospatuko da Etxarri Aranatzen, eta aurtengo edizioak izango dituen berrikuntza eta ekitaldi desberdinak izan ditugu hizpide gaurko bi gonbidatuekin: Ion Barbarin eta Oihane Uribetxeberria.
Datorren igandean, urriak 8k, Etxarri Aranazek hartuko du Nafarroako ikastolen aldeko festa handia, "Hotsein" lelopean. Gozatzeko eguna izateaz gain, aldarrikapenak zabaltzeko eguna ere badela gogoratu dute Andra Mari Ikastolako ordezkariek.
Nafarroa Oinez jaiak prest du jada aurtengo abestia. Musika Joseba Tapiak egin du eta letraz Maddalen Arzallus arduratu da. Abestiarekin, Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna eskatzen da
“Sakana euskararen arnasgune” dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta “belaunaldiz belaunaldi jende anitzek egindako ahaleginari esker” ikastolak bizi-bizirik jarraitzen duela.
Bi urteren ondoren, berriro bueltatu da Nafarroa Oinez, aurten Tafallan ospatu da, eta 3 klubak ez du hutsik egin hitzordura. Antxus, 3 klubeko maskotarekin, argazkiak egin ahal izan dituzte bertaratutako haur, gazte eta helduek.
Egun osoan zehar jendez gainezka izan dira lau guneak (Hazi, Kimu, Sustrai eta Zuhaitz) eta euskara izan da protagonista nagusia, nola ez. Tafallako Garces de los Fayos Ikastolak datorren urteko Nafarroa Oinez antolatzeko lekukoa eman dio dagoeneko Etxarri Aranatzko Andra Mari ikastolari.
Jendetza batu da Tafallan, Nafarroako ikastolen aldeko jaian eta, eguraldia lagun, bisitariek era guztietako ekintzez gozatu ahal izan dute Garces de los Fayos Ikastolak atondutako lau guneetan. Egunaren amaieran, "oso pozik" agertu dira antolatzaileak.
Jendetza batu da Tafallan, Nafarroako ikastolen aldeko jaian. Eguraldia lagun, giro paregabean ari dira ospatzen eguna, eta ohi bezala, festa eta aldarrikapena uztartu dituzte.
Milaka lagun batu dira Nafarroa Oinez 2022 festan. Urtero bezala, festak eta aldarrikapenak bat egin dute. Euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatuko dituen legedia eskatu diote Foru Gobernuari.
Nafarroa Oinez izango da igandean Tafallan. Garces de los Fayos Ikastola da aurtengo egun berezi honen protagonista eta Paula Arregui zuzendariak esan digunez badute eskarmentua honetan, laugarrenez ari baitira egun berez hau antolatzen.
Nafarroa Oinez urriaren 16an izango da, Tafallan. Aurtengo kantua Amaiur Esparzak (Rotten XIII, Odolkiak Ordainetan) sortu du, eta Maialen Ramirez eta Luana Agerri ditu lagun ahotsetan, Mikel Urrizak egindako bideoklipean ikus daitekeenez.
Lankidetza hitzarmena berritu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Ikus-entzunezko taldea Ikastolen Elkarteko jaietan izango da aurten ere, haur eta gaztetxoentzako edukiekin, eta jarduera eta ekitaldien berri emango dute bere medioek.
Aurten Lizarran ospatu den Nafarroa Oinezeko edizioaren balantze gazi-gozoa egin dute antolatzaileek. Euskarak jasotako babesareik pozik daude, baina helburu ekonomikoak ez dituzte bete. Horregatik, ekarpenak egiten jarraitzeko deia egin dute.
Jendetza hartu du gaur Lizarrak, ikastolen ekimenaren 'Hegan Oinez' edizio berrian. Pandemia hasi zenetik lehen aldiz ospatu ahal izan dute eta, eguraldi kaxkarra gora-behera, arrakasta izan du jaiak. Datorren urterako lekukoa Tafallak jaso du.
Aitor Urrestirekin gas naturalaz. Lizarratik Nafarroa Oinezen berri eta pobreziaren eta bazterketaren aurkako egunaz gogoeta, Zero Pobrezia plataformakoekin.
Bi egunetan zehar ospatuko da Nafarroa Oinez Lizarran asteburu honetan. Joseba Tristan Lizarra Ikastolako zuzendariarekin izan gara xehetasun guztiak ezagutze aldera.
Pandemiak sortu dituen egoera ezberdinen ondorioz, jaia egokitzen joan behar izan dute, hasieran aforoak kontrolatzeko eta ondoren ahalik eta festa zabalena egin ahal izateko. Lizarrako ikastolak 50 urte bete dituela ere ospatuko dute jai honekin.
Ikastolen jaia bi egunetan ospatuko dute: urriaren 16an eta 17an. Ez da ohiko zirkuitua izango eta ekimenak hirian sakabanatuta egongo diren zazpi gunetan antolatuko dituzte.
Covid-19aren aurkako neurriak duela astebete aldatu zirela eta, ez dute astirik izan ezagutzen dugun ohiko jai handi bat antolatzeko. Nahi baino mugatuagoa izango da eta bi egunetan ospatuko da: urriaren 16an eta 17an.
Lankidetza hitzarmena berritu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Hurrengo hitzordua Araba Euskaraz da, eta bertan egongo da EITB.
Honen adibide dira Kilometroak, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez, Herri Urrats eta Ibilaldia. Ikastolen premiak oso handiak izan ziren garaian sortu ziren eta garrantzi izugarria izan zuten.
Aurtengo Nafarroa Oinez jaia Lizarran zen egitekoa bi urteurren berezirekin bat eginez. Ikastolak 50 urte bete ditu eta 1990ean antolatu zuten ekitaldiaren abestiak 30
"Datak gerturatu ahala, ikusiko dugu aurrera egin dezakegun, edo atzera egin beharko dugun; baina, gaur-gaurkoz, determinazio osoa dugu jaiak ospatzeko", adierazi dute.
HIRU3 gunea Nafarroa Oinez jaian izan da. Ene Kantak taldeak ikuskizuna eskaini du bertan eta Gorritxok ere, ez du festa galdu nahi izan eta bertaratu direnekin argazkiak atera ditu.
Eguraldi txarra tarteko, espero baino jende gutxiago joan zen Nafarroa Oinezera. Nahiz eta balantzea orokorrean ona izan, zorrak kitatzeko laguntza ekonomikoa eskatu dute.