Iker Salaberria eta Andoni Gaskue dira 2025eko B Serieko Binakako txapeldunak. Finalean Egiguren V-Bikuña bikotea menderatu zuten. Final handia nola bizi izan zuten, zelan ospatu zuten eta zer moduz sentitzen diren kontatu digute.
Binakako Txapelketako finala jokatuko du Artolak Mariezkurrena II.arekin batera Ezkurdia-Rezusta bikotearen aurka, martxoaren 30ean. Iñaki Artolak finalaren aurreko egunak nola bizi dituen kontatu digu: batez ere, bertsolaritzak laguntzen dio final handiaren aurreko egunak hobeto eramaten.
Goizean Bidaniako estazioan 38,8 litro metatu dira metro koadroko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egun osoan zehar egongo da indarrean abisua, eta 24 orduan 60 litro pilatu daitezke metro koadroko. Nafarroako Kantauri isurialdea ere abisupean izango da, eta han ere antzeko kopurua meta daiteke.
Durangon etzi eztabaidatuko dute, eta Gasteizen, apirilaren 16an. Ehun izeneko mugimendu independentistaren ekimena da, iazko maiatzean Plentziako Udalak onartutako mozioa aurkeztu zuenarena. Mugimendua bertan behera utzi dute, baina horren aurretik, aldarria beste herri batzuetara ireki nahi dute.
Era berean, Johan Sorozabalek eta Aritz Erkiagak Banakako Seriesen finala jokatuko dute, Bi neurketak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, 22:15ean.
Lehen erronka nagusia maiatzaren 17an izango dute, Arguedasen Erriberako euskararen eguna ospatuko baitute, adin guztietako pertsonei zuzendutako egitarau zabal eta anitz batekin.
Salaberriak eta Gaskuek 18-22 irabazi diete Egiguren eta Bikuñari Labritek jokatu den B serieko Binakako Txapelketako finalean. Lehen tantoetan atzetik joan diren arren, seina berdindu ondoren aurretik joan dira eta oso final lehiatua bereganatzea lortu dute.
Iker Salaberriak eta Andoni Gaskuek B serieko Binakako txapela irabazi dute, Julen Egiguren eta Iñigo Bikuña 18-22 mendean hartuta. Finala Labriten jokatu dute.
PSNk 13. Kongresua egin du asteburuan Iruñean. 1.200 militantek parte hartu dute, eta Nafarroako 51 talde sozialistetako 173 ordezkari izan dira bertan.
Maria Chivite PSNko idazkari nagusi berraukeratu dute % 99,4ko babesarekin, "Nafarroa gidatzen" lemapean asteburu honetan Iruñean izandako PSNren 13. Kongresuan.
17 urteko neska baten argazkia hartu, eta manipulatu egin zuen, biluzik zegoela emateko. Hori dela eta, adingabeen pornografia zabaltzeagatik ere ikertzen ari dira.
Iruindarrak futboleko botak ditu afizio eta ofizio. 200 pare baino gehiago ditu. Ekoizleek bidali eta berak sareetan iritzia ematen du. Babeslerik gabe egiten du lan. Horrela sinesgarriagoa da bere ustetan.
Larunbatean, goizean goiz, haize-bolada zakarrak izango dira oraindik ere, baina eguraldi haizetsuak euriari, hotzari eta elurrari emango dio bide egunak aurrera egin ahala.
EITBren Primeran plataformak "Glaziarrak agurtzen" dokumental sorta estreinatuko du ostiral honetan, Glaziarren Munduko Egunarekin bat eginez; izan ere, adituen aurreikuspenen arabera, 2050. urterako ez da glaziarrik geratuko Pirinioetan, eta horretaz ohartaratzea helburu du saioak.
Pirinioetan glaziarrak galzorian daude, eta hainbat ikerketek zehaztu dutenez, glaziarrek euren azaleraren heren bat galdu dute hamarkada bakar batean. Monte Perdidon eta Aneton, berbarako, izotz-galera izugarri bizkortu da.
40 bat erakunde batu dira plataforma "apolitiko" batean, helburu oso zehatzak lortze aldera: Abiadura handiko korridore nafarra lehenbailen planifikatu eta eginkaritu dadin ahaleginak egitea, eta Nafarroako Gobernuari babes osoa ematea Espainiako Gobernuari hori eskatzeko orduan.
Istripua 15:50ean gertatu da, eta zauritutako emakumea Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dute, besoan traumatismoa eta belaunean kolpea zituela.
Donostiako alkateak "berekoitzat" jo du Arabako ahaldun nagusia, AHTa Nafarroarekin Gasteizen bidez lotzea aldarrikatzeagatik, Ezkio-Itsasoko aukeraren kaltetan, eta Gonzalezek "errespetua" eskatu dio Goiari.
Duela hiru urte abiatutako proiektuaren sustatzaileak pozik agertu dira lortutako emaitzarekin, baina ohartarazi dute tresna erabiltzaileengana iristeko azken urratsa falta dela, teknologia horrek "ordenagailu ahaltsuak" behar izaten dituelako.
Espainiako Futbol Federazioak baieztatu du, ostegunean, EA Sports Ligako 27. Jardunaldiko Bartzelona-Osasuna atzeratutako partida martxoaren 27an jokatuko dutela, ostegunez; ondorioz, 29. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia hilaren 30ean izango da, igandez, ez 28an.
Josu Urkijo Innpalako jabea da Dan Necolekin batera, eta EITB Mediarekin hitz egin du enpresaren eta palisten arteko lan-gatazkari buruz. Batzarra egin dute, baina ez dute akordiorik lortu; beraz, palistek grebara joko dute martxoaren 21ean. (adierazpenak gaztelaniaz)
Ez dute akordiorik lortu Innpala enpresaren kudeatzaile berriekin, eta greba egingo dute ostiral honetan; ondorioz, ez dute jokatuko martxoaren 21erako aurreikusita zegoen Urrezko Pala Pro txapelketako 5. jardunaldia.
Suhiltzaileak istripuaren lekura joan dira erreskateko helikopteroarekin, eta zauritua egonkortu dute. Ondoren, pazientea helikoptero medikalizatuz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Lantegiko 300 langileek 6 hilabete daramatzate aldi baterako lan-erregulazioan, eta irtenbide bat bilatzeko eskatzen diete Nafarroako Gobernuari, Sodenari eta administrazio konkurtsalari.
Aimar Olaizola Baiko Pilotako kirol zuzendariak Mikel Urrutikoetxeak emandako maila goraipatu du, zaratamoztarrak erretiroa irailaren 20an hartuko duela iragarri duen prentsaurrekoan.
Lasterketako 64. ekitaldiko etaparik luzeena da, eta Nafarroan jokatuko dute, osorik. Mendate puntuagarri bakarra du, 3. mailakoa, La Oliva, jardunaldiko lehen zatian; ondorioz, baliteke irabazlea esprintean erabakitzea.
Jose Manuel Rodriguez Uribes Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiaren presidentea Euskadiko Pilota Federazioak Nazioarte Federazioaren onarpena jaso izanaz mintzatu da. Espainiako eta Euskadiko Federazioen arteko gatazka ere izan du mintzagai. (adierazpenak gaztelaniaz)
Mikel Urrutikoetxeak amaiera jarriko dio bere kirol ibilbide profesionalari 2025eko irailaren 20an. Pilotaren historiako onenen artean da, besteak beste, hiru txapel handiak irabazi baititu: Buruz Burukoa, Binakakoa eta Lau t'erdikoa.
Euskal Herriko Itzuliak badu bere abestia, 'Dap Dap' izena duena. Janus Lesterrek jarri dio musika lasterketari. Lehen aldiz izango du bere abestia Itzuliak. Bideo honetan duzu entzungai.
Zaratamokoak esku pilota profesionala uztea erabaki du, 35 urterekin, eta palmaresean hiru txapel handi dituela. Bere azken partida irailaren 20an jokatuko du, Bilbon.
BSHk Ezkirotzen duen lantegiko langileek (multinazionalak lantegi hori itxiko zuela iragarri zuen) lantegirako sarbidea blokeatu dute, egiten ari diren negoziazioetan protagonismo gehiago eskatzeko. Foruzaingoak protesta hustu du eta langileak banan-banan atera ditu.
Ciudad Realeko atezaina joan den denboraldian iritsi zen Nafarroako taldera, Guadalajaratik. 21 neurketa jokatu ditu orain arte: 20, Asobal Ligan, eta bat, Errege Kopan.
Zuzenean kontratatzen dituen 660 langileren etorkizunak erabat ilun jarraitzen duen bitartean, goizean bertan abisatu dute lantegian hasi duten protesta ekintzaz.
Egun berean, EH Baik ere bere konferentzia egingo du, Angelun. Ezker independentistako udal hautetsiek, besteak beste, etxebizitzaren arazoan oinarrituko dituzte larunbateko eztabaidak.
Iñaki Urrutia palistak EITB Mediarekin hitz egin du Innpala enpresa Dan Necolek eta Josu Urquijok erosi dutela jakin ostean. Palistek ez zuten espero kontuak hortik joatea, eta harrituta daude, Negoziatzeko borondatea azakdu dute, baina martxoaren 21erako greba deialdia ez dago baztertuta.