Museoak

1 / 14 Hurrengoa
Mundu osoko animalia espezieak gordetzen ditu Mañariko Hontza museoak

Mundu osoko animalia espezieak gordetzen ditu Mañariko Hontza museoak

Leire Huerta eta Igor Notario Hontza museoaren zuzendaria eta diruzaina dira. Mañariko museoan mundu osoko espezie ezberdinak daude ikusgai eta espezie horietako batzuk ekarri dituzte egiten duten lana erakusteko.

Ertzaintzak eginbideak hasi ditu Guggenheimeko objektuak lehergailu bat simulatzen zuela egiaztatu ondoren

Ertzaintzak eginbideak hasi ditu Guggenheimeko objektuak lehergailu bat simulatzen zuela egiaztatu ondoren

Larunbatean Bilboko Guggenheim museoan pakete susmagarria nork jarri zuen eta alarma sortzeko asmoa izan ote zuen argitu nahian ari da Ertzaintza.
Bilboko Guggenheim museoan topatutako objektua arriskutsua ez zela baieztauta, bere onera itzuli da egoera

Bilboko Guggenheim museoan topatutako objektua arriskutsua ez zela baieztauta, bere onera itzuli da egoera

Museoa irekitzerako, langileek eman dute musoean objektu susmagarri bat zegoen abisua, eta segurtasun protokoloa aktibatu da. Musoearen ataria eta inguruko kaleak hesituta egon dira eta Tranbia ere eten dute La Casilla eta Pio Baroja artean.
Alarma faltsua izan dela egiaztatuta, berriz ireki dute Bilboko Guggenheim museoa

Alarma faltsua izan dela egiaztatuta, berriz ireki dute Bilboko Guggenheim museoa

Goizean Guggenheim museoan langileek topatu duten objektua ez zen arriskutsua, eta hori baieztatuta, bere onera itzuli da egoera inguru horretan. 

Bilboko Guggenheim museoa hustu dute objektu susmagarri bat aurkitu ondoren

Bilboko Guggenheim museoa hustu dute objektu susmagarri bat aurkitu ondoren

Museoa itxi eta Ertzaintzak ingurua hesitu du, ez bakarrik museroaren ataria, baizik eta baita inguruko kaleak ere. Tranbia ere moztu behar izan dute La Casilla eta Pio Baroja artean. 

Erreferentziazko museoa izateko prestatzen ari da Baionako Bonnat

Erreferentziazko museoa izateko prestatzen ari da Baionako Bonnat

2011an itxi zuten eraberritzeko eta azaroan zabalduko ditu berriz ateak, 35 milioi euroko inbertsioaren ondoren. 7.000 obra izango ditu ikusgai, horietako asko goi mailakoak.

Bilboko Guggenheim museoak 20:00etan itxiko du eta astelehenetan irekita egongo da Aste Santuan

Bilboko Guggenheim museoak 20:00etan itxiko du eta astelehenetan irekita egongo da Aste Santuan

Apirilaren 14an eta 21ean zabalik egongo da. Gainera, ohi baino ordutegi zabalagoa izango du Aste Santu osoan.
Gaur irekiko dituzte Irungo Oiasso Museoko erromatar termak

Gaur irekiko dituzte Irungo Oiasso Museoko erromatar termak

Asteburu osoan zehar, bisita gidatuak egongo dira. Sarrerak doakoak izango dira, bai museokoak eta baita termetakoak ere. Sartu aurretik, baina, bisitariek txartel bat eskuratu beharko dute museoaren webgunean.
Parisko Louvren dauden zenbait obra Baionako Bonnat museoan izango dira ikusgai

Parisko Louvren dauden zenbait obra Baionako Bonnat museoan izango dira ikusgai

Parisko Louvre museoa elkarlanean arituko da datorren azaroan ateak berriz irekiko dituen Baionako Bonnat Museoarekin. 2028an elkarlan berezia egingo dute ere Goya margolariari buruz, haren jaiotzaren 200 urteurrenean.

Miren Arzalluz eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Museoaren botere-eskualdaketa prestatzen hasi dira

Miren Arzalluz eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Museoaren botere-eskualdaketa prestatzen hasi dira

Museoaren zuzendari berria eta bere aurrekoa bildu dira, funtzioen eskualdatzea prestatzeko. Hilabete elkarlanean izango dira. Arzalluz "oso pozik" agertu da komunikabideen aurrean. "Egun berezia da, eta ohore bat da", azpimarratu du zuzendari berriak.

Arte Ederren Bilboko Museoak Funts Berriak erakutsiko ditu

Arte Ederren Bilboko Museoak Funts Berriak erakutsiko ditu

Eduardo Zamacoisen, Guiard familiaren, Felipe Manterolaren, Patricio Echeverria artxiboko, Saul Steinbergen eta Maria Franciska Dapenaren oinordekoen eskutik jasotako materiala ikusgai jarri du Bilboko museoak.

Xabier Goikok “Los Williams” aurkeztu du, bi anaien eta haien amaren bizi-ibilbidea jasotzen duen artelana

Xabier Goikok “Los Williams” aurkeztu du, bi anaien eta haien amaren bizi-ibilbidea jasotzen duen artelana

Bilboko Berreginen Museoan, "Ametsa eta Argia, Sueño y Luz" espazioa inauguratu du; bertan, Xabier Goiko artistak Williams anaiak eta haien ama, Maria Arthuer, protagonistak diren artelan batzuk izango dira.

Irulegiko Eskua, Nafarroako Museoan ikusgai

Irulegiko Eskua, Nafarroako Museoan ikusgai

Nafarroan azken urteetan egin diren aurkikuntza arkeologiko nagusiak hartuko ditu gaur ezkero Iruñeko museoko Historiaurreko Gelak: Irulegiko Eskua eta Loizuko Gizona. Bisita doakoa da.

Gipuzkoa, totalitarismoak, floraren irudikapena eta Amazonia, San Telmo Museoaren aztergaiak 2025ean

Gipuzkoa, totalitarismoak, floraren irudikapena eta Amazonia, San Telmo Museoaren aztergaiak 2025ean

Lau erakusketa nagusiez gain, Argia dantza taldeaz eta Jazzaldiaren 60 urteko ibilbideaz gehiago jakiteko aukera ere eskainiko du datorren urtean, Donostian, "Euskal Gizartearen eta Herritarren Museoak".
Arte Ederren Bilboko Museoko lanak atzeratu egingo dira

Arte Ederren Bilboko Museoko lanak atzeratu egingo dira

2025eko uztailerako gauzatua behar zuen Agravitas proiektuak, baina, lanean ari den enpresa baten arazo ekonomikoak direla eta, 2025eko azarora atzeratu dute amaiera data.
Miren Arzalluz izango da Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria

Miren Arzalluz izango da Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria

Azken sei urteetan, modaren inguruan mundu osoan dagoen museorik garrantzitsuena zuzendu du Arzalluzek, Parisko Palais Galliera, hain justu. Apirilaren 1ean hartuko du kargu berria.
Miren Arzalluz, Balenciagaren lanaren inguruan mundu osoko aditurik handiena

Miren Arzalluz, Balenciagaren lanaren inguruan mundu osoko aditurik handiena

Modaren eta artearen munduan nazioarteko erreferente bihurtuta itzuliko da Euskal Herrira.
Urtebete barru amaitu nahi dute Bilboko Euskal Museoaren birmoldaketa integrala

Urtebete barru amaitu nahi dute Bilboko Euskal Museoaren birmoldaketa integrala

Egiturak indartu behar izan dituzte, proiektuan jasota ez zeuden egiturazko gabeziak agertu baitira lanak abiatutakoan, eta proiektua urtebete luzatu eta ia sei milioi euro (% 40,68 gehiago) garestitu da.
Arte Ederren Bilboko Museoak Arriola-Lerchundi Liburutegiko eskuizkribuen sorta hautatu bat bildu du

Arte Ederren Bilboko Museoak Arriola-Lerchundi Liburutegiko eskuizkribuen sorta hautatu bat bildu du

XII. mendetik XIX. mendera bitartean datatutako 40 eskuizkribuko sorta bat paratu dute Bilboko museoan. Jose Maria Arriola bilbotar notarioak eta Rosa Lerchundi haren emazteak 20.000 ale inprimatu dauzkate, horien artean 140 inkunable, eta 15.000 eskuizkribu.

Guggenheim Bilbao Museoak doan irekiko ditu ateak asteburu honetan

Guggenheim Bilbao Museoak doan irekiko ditu ateak asteburu honetan

Gainera, igandean 'Drawing the Guggenheim' nazioarteko marrazki-topaketaren zortzigarren edizioa egingo da, aldi berean, New Yorkeko, Veneziako eta Bilboko Guggenheim museoetan.
Urdaibaiko Guggenheim museoari buruzko berehalako elkarrizketa prozesu bat iragarri du Bengoetxeak

Urdaibaiko Guggenheim museoari buruzko berehalako elkarrizketa prozesu bat iragarri du Bengoetxeak

Erakundeez kanpoko lantalde bat osatu dela iragarri du sailburuak, eta horiek ari direla datozen asteetan martxan jarriko duten "elkarrizketa prozesua" diseinatzen.
Albaola Itsas Kultur Faktoria 'National Geographic' aldizkariaren +Historia sarietarako izendatu dute

Albaola Itsas Kultur Faktoria 'National Geographic' aldizkariaren "+Historia" sarietarako izendatu dute

Herri kulturaren museo onenaren golardoa lortzeko lehiatuko da, hain zuzen. Sari horrek proposamenaren "originaltasuna" eta "ohiz kanpoko ekimen bat bideratzeko prozesua" baloratzen ditu.
Bergé Bildumaren dohaintza jaso du Arte Ederren Bilboko Museoak

Bergé Bildumaren dohaintza jaso du Arte Ederren Bilboko Museoak

Azken hiru hamarkadetan ekoitzitako Europako, Ipar Amerikako eta Latinoamerikako artearen obrak jaso ditu museoak.

Surrealismoaren mendeurrena ospatzeko, Miroren eta Daliren lanen erakusketa ireki dute Bilbon

Surrealismoaren mendeurrena ospatzeko, Miroren eta Daliren lanen erakusketa ireki dute Bilbon

Miro, Dalí eta beste hainbat margolari surrealistaren lanak biltzen dituen erakusketa ireki dute BBVAren San Nikolas Jauregian. Bilbo arte surrealistaren hiriburua izango da irailaren 22ra arte.

Yoshitomo Nararen ''karikatura moldeko irudi ausartak'', Guggenheimen

Yoshitomo Nararen ''karikatura moldeko irudi ausartak'', Guggenheimen

Japoniar sortzailearen lau hamarkadako ibilbidea jasotzen duen erakusketa ireki du Bilboko museoak. 

Eduardo Chillidaren eta Godofredo Ortega Muñozen lanak aurrez aurre, Arte Ederren Bilboko Museoan

Eduardo Chillidaren eta Godofredo Ortega Muñozen lanak aurrez aurre, Arte Ederren Bilboko Museoan

BBKateak ekimenaren baitan, Godofredo Ortega Muñoz (San Vicente de Alcántara, Badajoz, 1899-Madril, 1982) eta Eduardo Chillida (Donostia, 1924-2002) artisten 21 lan aukeratu ditu Javier González de Durana historialariak.

''Sota familia. Artea eta mezenasgoa'' erakusketa, Arte Ederren Bilboko Museoan

''Sota familia. Artea eta mezenasgoa'' erakusketa, Arte Ederren Bilboko Museoan

Hirurogei lanetik gorako aukeraketa baten bidez (margolanak, eskulturak, kartelak eta plano arkitektonikoak), erakusketak Ramón de la Sota y Llanok eta haren ondorengoek sortu zuten arte bilduma erakusten du. 

Sasoiko ospatuko du mendeurrena Baionako Euskal Museoak

Sasoiko ospatuko du mendeurrena Baionako Euskal Museoak

Gaur irekiko dute, Errobi ertzeko etxean, ehun urteak ospatzeko egingo duten lehen erakusketa: "100 urte jadanik! Museoa bere mendean".
Guggenheim museoak berriro ateak ireki dizkie eskola-ume sortzaileei

Guggenheim museoak berriro ateak ireki dizkie eskola-ume sortzaileei

Guggenheim museoak azken 26 urteetan egin duen modura, aurten berriz ere ateak ireki dizkie eskola-ume sortzaileei. Sei eta hamabi urte arteko ia 100 umek euren arte lanak sortu dituzte.

 

El Pobaleko Burdinolak 20 urte bete ditu

El Pobaleko Burdinolak 20 urte bete ditu

20 urteko ibilbidean, Muskizko espazioak burdinaren industria historikoa nabarmendu du Bizkaian.

Arte gotikoa ikusgai, Sopuertan

Arte gotikoa ikusgai, Sopuertan

Enkarterriko Museoak eskualde horretako arte gotikoaren erakusketa aurkeztu du gaur. XIII. eta XVI. mendeen arteko lanak dira.

Eureka! Zientzia Museoak 2026an itxiko ditu ateak, eta Tabakalerak hartuko du horren lekukoa

Eureka! Zientzia Museoak 2026an itxiko ditu ateak, eta Tabakalerak hartuko du horren lekukoa

Espazio berria Tabakalerako 0, 1 eta 4. solairuetan egongo da, eta erakusketarako, inspiraziorako, prestakuntzarako eta elkarlanerako guneak izango ditu. Udazkenean irekiko ditu ateak.
Atenea espazioak jarraipena emango dio Tabakaleran Eureka Zientzia Museoari 2026tik aurrera

Atenea espazioak jarraipena emango dio Tabakaleran Eureka Zientzia Museoari 2026tik aurrera

Kutxa Fundazioaren Plan Estrategiko berriak 15 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du 2026ko udazkenean Tabakaleran Atenea espazio berria abian jartzeko. Horrek jarraipena emango dio Eureka Zientzia Museoari, eta urte horretako lehen seihilekoan itxiko da Miramongo museoa.

San Telmok Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketa ireki du

San Telmok "Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970" erakusketa ireki du

Chillida bere garaiko arteekin elkarrizketan jartzen du bildumak, eta duela mende bat jaiotako eskultorearen obraren lehen hamarkadak ditu ardatz.
Greenpeaceko 'Arctic Sunrise' ontzia Bilbon porturatu da

Greenpeaceko 'Arctic Sunrise' ontzia Bilbon porturatu da

Ekainaren 7tik 9ra bitartean Bilboko Itsasmuseumeko portuan bisitatu ahal izango da ontzi izotz-hauslea. Greenpeace erakunde ekologistak, gainera, tailerrak eta kontzertu solidario bat eskainiko ditu ekainaren 8an, larunbata, Ozeanoen Nazioarteko Egunaren harira.

Zein da gerraren soinua?

Zein da gerraren soinua?

Gazako droneek ez dute Gernika bonbardatu zuten hegazkinen soinu bera egiten. Bonbardaketen aurretik ez da beti sirena jotzen. Entzun gerraren hotsak Xabier Erkizia Amarauna saioko soinu artistak Gernika-Lumoko Bakearen Museoan jarri duen Aire Errea erakusketaren harira
Ekintzaile ekologista bat atxilotu dute Parisen Moneten obra batean poster bat jartzeagatik

Ekintzaile ekologista bat atxilotu dute Parisen Moneten obra batean poster bat jartzeagatik

Moneten "Mitxoletak" obraren aurkako erasoa egin dute berotze globalaren aurka protesta egiteko. Parisko Orsay Museoan dagoen obra horren gainean posterra itsatsi du aktibista batek, eta atxilotu egin dute. Aurretik ere egin dituzte antzeko ekintzak berotze globala salatzeko.

Alemaniako selekzio-enpresa batek aukeratuko du Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari berria

Alemaniako selekzio-enpresa batek aukeratuko du Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari berria

Bingen Zupiriak adierazi duenez, hautagaiek goi mailako ikasketak izan beharko dituzte artearen arloan, esperientzia profesional nabarmena, eta Solomon R. Guggenheim Fundazioaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren balioekin bat etorri beharko dute.

Refik Anadol, Tarsila do Amaral, Maria Helena Vieira da Silva eta Barbara Kruger, Guggenheimen 2025ean

Refik Anadol, Tarsila do Amaral, Maria Helena Vieira da Silva eta Barbara Kruger, Guggenheimen 2025ean

Museoaren patronatuak datorren urteko programazioaren aurrerapena onartu zuen; Hungariako Arte Eder Museo/Galeria Nazionaletik ekarritako grabatu eta irudiak ere erakutsiko dituzte, eta "in situ" proiektua hasiko da, museoaren espazioetarako propio sortutako artelanen zikloa.
Juan Ignacio Vidartek Guggenheim Museoko zuzendari izateari utziko dio urte amaieran

Juan Ignacio Vidartek Guggenheim Museoko zuzendari izateari utziko dio urte amaieran

Erabaki horrekin 32 urteko ibilbideari amaiera emango dio Vidartek, orain arte museoak izan duen zuzendari bakarrak, eta udazkenean amaituko den errelebo prozesuari ekin dio. Hala ere, prozesua amaitzean, Vidartek museoari lotuta jarraituko du zuzendari emeritu gisa.
1 / 14 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen