12 urterekin linfoma bat atzeman zioten Gaizkari eta, azken hilabeteotako tratamendu oso gogor baten ostean, sendatzeko bidean dago. Minbizia duten 15 urtetik beherako pazienteen biziraupenak gora egin du EAEn.
Horregatik, Farmaprest egitasmoa jarri dute abian Gurutzetako Ospitalean, SMS bidez informazioa bidalita paziente onkologiko pediatrikoen arreta prozesua hobetzeko.
Kirian Rodriguez Las Palmas taldeko kapitainak futbola utziko du sei hilabetez, minbiziak jota. Jokalariak berak eman du horren berri prentsaurreko baten bidez. 2022an minbiziak jo zuen, osatu zen orduan, baina berriz gaixotu da.
Minbiziek heriotzen % 27 eragiten dute. 2024an 15.000 minbizi kasu inguru detektatu ziren, eta diagnostikatutako pazienteen batez besteko adina 68 urtekoa izan zen. Emakumeen artean bularreko minbizia da ugariena; eta gizonezkoen artean, prostatakoa.
Osakidetzak bost urte daramatza mastektomia egin behar izan dieten emakumeei areola eta titiburuen mikropigmentazioa eskaintzen. Urtean 80 bat egiten ditu Donostialdeko ESIak.
Elkarte eta adituek uste dute gaixotasuna publiko egiteak estigmak apurtzen laguntzen duela eta errealitate horri ikusgarritasun soziala ematen diola. Ez da erraza, baina proiekzio publikoa duten hainbat pertsonek egin duten bidea da.
Duela urtebete hezurretako minbizia diagnostikatu ziotenean hasi zen ibilbide gogor eta neketsua. Marieta oso egoera larrian iritsi zen La Paz ospitalera. Koma eragin behar izan zioten. Esnatzean barruan zeraman gailu berria.
Immunoterapia gehitu diote kimioterapiako botikei, eta emaitzak "tumorearen kontrako jarduera esanguratsua erakutsi du, segurtasun-profil onargarriarekin, bularreko minbizi hirukoitz negatibo aurreratua duten pazienteengan, tumore mota honetan erasokorrena.
Milaka pertsonak egin dute bat bularreko minbiziaren ikerketen aldeko X. Martxa Solidarioan. Katxalin elkarteak deitutako martxa Alderdi Ederren hasi da, eta erdiguneko eta Groseko kale nagusiak igaro ditu.
Gero eta minbizi kasu gehiago detektatzen diren arren, gaixotasunaren eragina murriztu egiten da detekzio goiztiarrari esker eta tratamendu "gero eta pertsonalizatuagoak, eraginkorragoak eta albo-ondorio gutxiagokoak" aplikatzeari esker.
Maider Santamariari bularreko minbizia atzeman zioten 2021ean. Hasieratik argi utzi zioten jarduera egiteak eta elikadura egokiak prozesuan lagunduko ziotela. Idoia Garde onkologian espezializatutako nutrizionista eta Jon Madinabeitia minbizia eta ariketa fisikoan aditua izan ditu bidelagun.
Adin guztietako lagunek hartu dute parte Arabako hiriburuan zabaldu den "olatu berdean". Bizitza osasungarri baterako ohiturak sustatzea eta gaitza pairatzen dutenei laguntzea aldarrikatu dute.
Gizonezkoen bularreko minbizia kasuen % 1 inguru bada ere, gora egiten ari da. Mikel Reyes, Marius Soler eta Cristina Alfarorekin hitz egin dugu gaixotasun honen ezjakintasunaz eta ikerketa faltaz.
Izaskun Iparragirre leitzarrari bularreko minbizia diagnostikatu ziotenean, Amaia ahizpak prozesua azaltzeko beharra sentitu zuen. Bularretik ehundutako testigantzak dokumentalean, Izaskunek eta beste lau emakumek bizitako esperientzia bildu du. Leitzan izango da estreinaldia.
Iker Badiola EHUko irakasle eta ikertzailearen ustez, terapia berriak bultzatu behar dira, hain agresiboak izan ez daitezen, pazienteen bizi-kalitatea hobetu dezaten eta egungoak baino eraginkorragoak izan daitezen.
Olatz Egigurenek azaldu digunez, Lekeitioko Orekan Bat kirol klinikan minbizia izan duten pertsonentzako ariketak prestatzen dituzte, oreka lehenbailehen berreskuratu dezaten.
Minbizia jasan duten emakume arraunlariek osatzen dituzte Dragon Boat izeneko traineruak. Euskal Herrian Getxon eta Hondarribian topatu ditugu. Ahalduntze adibide ikusgarri bilakatu dira.
Nazioarteko 29 adituk egindako azterketa baten arabera, areagotu egiten dira emakumeen obarioetako minbizi-kasuak talko-hautsak perineo-eskualdean (pubisean eta uzkian) erabiltzen direnean.
Junek 7 urte ditu, eta 15 hilabeterekin buruan tumore bat atzeman zioten. Izaskun amak atzo balitz bezala gogoratzen du une hori. Aspanovas elkartearen laguntza ezinbestekoa izan da hasieratik familiarentzat.
Festa handi batekin ospatu dute Bilbon Aspanovas minbizia duten haurren familien elkartearen 35. urteurrena. Gorka Garcia ETBko Arte eta Programa zuzendariak jaso du golardoa.
Lasterketaren helburua bularreko minbiziaren aurka borrokatzeko dirua biltzea eta, aldi berean, emakumeek eta emakume kirolariek gizartean duten papera ikusaraztea da.
Gaur bildutako diru guztia minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarteak gaixoei zein senideei doako zerbitzuak eta arreta eskaintzen jarraitzeko izango da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak gaur goizean sinatu dute Onkologikoa osasun-zentroa Osakidetzan behin betiko integratzeko hitzarmena.
14 urte zituenean Hodgkin linfoma minbizia diagnostikatu zioten Beñat Garrori, hilabete gutxira gailendu zuen. Prozesuan hurbileko pertsonen laguntzaren eta naturaltasunaren garrantziari buruz hitz egin digu.
Egitasmoa "erkidego guztien lanaren emaitza da", nabarmendu du Monica Garcia Osasun ministroak, Lurralde arteko Kontseiluaren bileraren amaieran. Azkenean erkidegoek testua babestu dute, eta "orain" lege bihurtuko da, gaineratu du.
"Logikoki, ezin dugu aurka egin, estrategiaren alde orokorrekin ados gaudelako", esan du Nafarroako Osasun kontseilariak, "baina ezin dugu aldeko boto argirik eman, informazioa falta baita", zehaztu du.
Windsorko jauregiaren San George elizan egindako Pazko igandeko mezan egon da erregea, Camilla erreginarekin batera. Galesko printze-printzesak ez dira egon. Kate Middletonek ere minbizia duela zabaldu zuen orain aste batzuk.
Prostata minbizia sakonago ulertzeko CIC bioGUNEn egiten ari diren lanaz hitz egitera heldu da Carracedo "Faktoria"ra. Ikerlari gaztea da barakaldarra, baina karrera oparoa du dagoeneko. Minbiziaren ikerkuntzan mundu mailan erakunde onenetan aritua da, eta ezagun du.
Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotzi denak sare sozialetan argitaratutako bideo batean azaldu duenez, hilaren 26an ebakuntza egingo diote, eta lanetik kanpo egongo da egun batzuez. "Indarberrituta" itzuliko dela hitz eman du.