Kataluniako, Kanarietako eta EAEko ikertzaileek hamar urtez 57.000 pertsonarekin (Lasarte-Oriako 4.700 tartean) egindako ikerketa zientifikoak frogatu du bi probek eraginkortasun maila bera dutela.
Apiriletik aurrera, familia-medikuntzako, pediatriako eta psikiatriako lanpostuetarako izen-ematea irekiko da, eta pizgarriak emango dira, besteak beste, joan-etorrietako denbora lanaldi gisa zenbatzea, prestakuntza lehentasunez eskuratzea eta etorkizuneko prozesuetan aparteko puntuak ematea.
Alberto Martinez Osasun sailburuak Osasun Ministerioa kritikatu du, Eusko Jaurlaritzak mediku faltaren arazoa konpontzeko hainbat proposamen egin dituelako eta "ez digulako erantzun. Etsigarria da. Ez digute egiten uzten, ezta egiten ere", adierazi du.
Igande honetan argitaratutako ohar batean Alberto Martinez sailburuak esan duenez, "gurpilean makila" sartzearen parekoa da Gorenaren erabakia, eta gaur egun eskumen hori bere gain duen Osasun Ministerioari dei egin dio arlo horretan "erantzukizunez jokatu" eta "erreakzionatu" dezan.
Guztira, osasun-profesionalen aurkako 1.176 eraso zenbatu zituzten; horietatik 283, fisikoak eta 893, hitzezkoak. Osakidetzaren ustez, salatutako erasoen kopuruak gora egin du osasun profesionalak kontzientziatuago daudelako.
Nafarroako Medikuen Sindikatuak (SMN) ez du grebari buruzko "datu-gerran" sartu nahi. Aitzitik, arrazoiak nabarmendu dituzte berriz ere: "gehiegizko lankarga" eta "lan baldintzak hobetzeko beharra".
Nafarroan, medikuak grebara itzuli dira astelehen honetan, hobekuntzak eskatzeko eta lan-gainkarga salatzeko. Osasun Departamentuaren datuen arabera, jarraipena % 2koa izan da; izan ere, sindikatu bakar batek, Nafarroako Medikuen Sindikatuak, deitutako lanuztea da.
Nafarroako Medikuen Sindikatuak greba egiteko aldarrikapen asko dituen arren, medikuentzat lehentasunez negoziatu beharreko bi gai daude: "lan-gainkarga" eta "lan-baldintza guztiak hobetzea".
Alberto Martinez Osasun sailburuak Monica Garcia ministroari eskatu dio, halaber, medikuek erretiroa 72 urtera arte luzatzeko aukera izatea, Osakidetzak "salbuespen egoera kritikoa bizi duelako profesional faltagatik".
Erretiroa hartzeko adina, batez beste, 65 urtekoa da Europar Batasuneko herrialdeetan. Hala ere, hainbat estatukidek 67 urtera atzeratzea erabaki dute. Halaber, zenbait gobernu erretiro aktiboa bultzatzen ari dira, langile eskasiari aurre egiteko.
Biktimak erakartzeko iragarkiak jartzen zituzten sare sozialetan. Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak tranpa bat jartzea erabaki zuen. Salaketa jarri ondoren, Ertzaintzak 39 eta 40 urteko bi emakume atzerritar atxilotu zituen, lizentziarik gabe eta homologatu gabeko produktuekin lan egiteagatik.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak mediku faltari aurre egiteko hainbat neurri proposatuko dizkio: Lehen Arretan borondatezko erretiroa 72 urtera atzeratzea, lanpostu espezializatuak handitzea edota atzerriko tituluak homologatzea.
Umetokiaren prolapsoa eta hura kentzeko ebakuntza noiz den egokia azaltzeaz gain, Felix Zubiak paziente eta haien familiakoei informazioa egoki emateak duen garrantziaz hitz egin digu. 'Taupaka' trtean, berriz, migrazioaz aritu gara.
Larrialdietan zegoela egin zion eraso emakume sendagileari. Ukabilkada bat eman zion aurpegian, eta jarraian inguruan zeuden pertsonei jotzen saiatu zen, lanbas baten makilarekin.
Azterketa honetan lortutako notaren arabera, eurek aukeratutako prestakuntza espezializatua eskuratu ahal izango dute. 765 pertsona aurkeztu dira EAEn eta 559 Nafarroan. Osakidetzak 566 plaza eskaintzen ditu eta Osasunbideak 196. Estatu espainiar osoan, 11.943 plaza esleituko dira.
Transplanteen Erakunde Nazionalak (ONT) 2024. urteko jardueraren balantzea argitaratu du ostegun honetan. Datuen arabera, EAE hamaikagarren postuan dago dohaintzetan. Nafarroa, emaileen tasa 76,1ekoa izanik, hirugarren urtez jarraian eutsi dio erkidego eskuzabalenen bigarren postuari.
Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariaren arabera, aurten gripea "atzeratu" da, baina aurtengo intzidentzia eta aurreko urteetakoak "antzekoak" dira. Lehen Arretan eta ospitaleetan ari da nabaritzen gehien, baina larritasun gehiegirik gabe egoerari aurre egitea espero du Osakidetzak.
Nora Rezola Merino familia medikua da eta, haren ustez, jendeari oraindik arrotza egiten zaio neska gazte bat medikua dela ikustea. Dioenez, zalantzati izateko hezten dira emakumeak gizartean, eta hori arazo estrukturala dela nabarmendu du.
Arnas infekzio akutuen tasa 505 kasukoa izan da 100.000 biztanleko azken astean, aurrekoa, ordea, 461ekoa izan zen. Nafarroan, aldiz, tasa 898 kasukoa izan da 100.000 biztanleko.
Osasunean genero ikuspegia txertatzearen garrantziaz lehenik, bapateko heriotza zerk sortzen duen eta nola lagundu daitekeen jakiteko aholkuak gero, Felix Zubiarekin.
Duela urtebete hezurretako minbizia diagnostikatu ziotenean hasi zen ibilbide gogor eta neketsua. Marieta oso egoera larrian iritsi zen La Paz ospitalera. Koma eragin behar izan zioten. Esnatzean barruan zeraman gailu berria.
Orain 60 urte baino 11 urte gehiago bizi dira batez beste gizonezkoak, 9 emakumezkoak. Euskal Autonomia Erkidegoan gora doa bizi esperantza eta horren arrazoietako batzuk azaldu ditu Felix Zubiak.
Josean Alarcon Duque Donostia Ospitaleko bihotz errehabilitazioko unitatearen koordinatzailea da. Dioenez, gurean emakumeak gaixotasun kardiobaskularrek jota hiltzen dira gehien. Hala ere, orain arte ikerketa gehien-gehienak gizonekin egin dituzte. Bihotza osasuntsu izateko aholkuak eman dizkigu.
10.000 emakumeko 3,81 emagin daude EAEn, Europako batez bestekoa 9,1ekoa izan arren. "Zergatik udan erditzen diren emakumeek ezin dute erditu ondorengo talderik eta edoskitze talderik izan? Eskubideak ez dira urtaroen araberakoak", salatu dute kolektiboaren ordezkariek.
Salburuako osasun zentroko Minaren Unitatean 768 gaixo artatu dituzte lehenbiziko urtean. Osakidetzaren helburua da esperientzia pilotu hori, arian-arian, Lehen Mailako Arretako sare osora zabaltzea.
Zorabiatu eta zangoetako indar faltaren ondorioz erortzea arrazoi desberdinengatik gertatzen da. Felix Zubiak arrazoi horiek aipatu dizkigu. Kasu batzuk larriagoak dira beste batzuk baino. 'Taupaka' tartean, HIESaz aritu gara.
45.000 langile baino gehiago daude botoa ematera deituta 355 ordezkari aukeratzeko, aurreko hauteskundeetan baino 39 gehiago. Gaur egun, SATSE erizainen sindikatuak eta ELAk ordezkarien ia erdiak dituzte sektorean, % 48,1.
Belauneko minarentzat erabiltzen duten plasma hori aldakako desgastearentzat erabilgarria ote den galdetuta, Felix Zubiak aipatu digu zailagoa dela eta gainera sendatu ez duela egiten, ebakuntza atzeratu bai baina sendatu ez.
Azaleko gaitz autoimmunea da soriasia, sorbaldako tendoiak hazita sortzen den gaitza tendinitisa. Biez hitz egin digu Felix Zubiak. Mariano Garmendiak talidominaren ondorioz besoak ondo osatu gabe ditu. Bere testigantza utzi digu Itxarongelan.
Nerabezaroa pertsonaren izaera, baloreak, harremanak sortu eta garatzeko oso garai garrantzitsua da. Horregatik aro horretan gerta liteke buru osasuna ahultzea. Badira gainera faktore fisikoak ere: garuna, hormonak... guztiari buruz hitz egin dugu Felix Zubiarekin.
Oso hunkituta hitz egin du Iker Galartzak bere gaixotasunaz, "Hamaika Entzuteko" saioan. Legionella bakterioak infekzioa eragin zion. 9 egun egin zituen koman, 20 ZIUn eta hilabete baino gehiago ospitalean. Oso eskertuta dago artatu duten osasun-langileekin eta Gure Zirkuko familiarekin.
Alberto Martinez Osasun sailburuak azaldu duenez, eragileek egindako ekarpenekin 1.000 orrialdeko dokumentua dute, eta espero dute asteazkenean horren inguruko "akordio komuna" lortzea.
Victor Ambros eta Gary Ruvkun zientzialariak dira saritutakoak. ARN molekula berri batzuk atzeman zituzten, txiki-txikiak, geneen erregulazio gako direnak.
Garazi Urkola Go!azeneko aktoreak zeliakia du, baina 13-14 urte izan arte ez zuen diagnostikorik izan; beherako pila bat eta buruko min handiak izaten hasi zen, eta pisu asko galdu zuen. Glutena jateari utzitakoan berriz jaio zen; hasieratik nabaritu zituen hobekuntzak.
Osakidetzako medikuek gutun bat bidali diote jada Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, ospitale-bisita hori egiteari uko egin diotela jakinarazteko, jasotako zenbatekoekin ados ez daudelako.