Asteazkenean, Merkurio, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno sasi-ilaran ikusiko ditugu zeruan. Aparteko fenomenoa da, sumatu ahalko ditugun planeta kopuruagatik (6). Beste 10 urte itxaron beharko ditugu mota horretako hurrengo lerrokatzea ikusteko.
Txinak bere espazio programa berria iragarri du, eta datozen hamarkadetan Ilargia, Marte eta Jupiter esploratzeko asmoa du. Hurrengo misioak Ilargian izango direla aurreratu dute, ingurumenaren eta satelitearen poloko baliabideen esplorazioa.
Europako Espazio Agentziaren Mars Express zundak 20 urte daramatza Marte esploratzen, eta baieztatuko balitz, planeta gorriaren ekuatorean aurkitutako ur kantitate handiena litzateke.
Europako espazio agentziak Guyana frantsesean duen basetik jaurti duen JUICE zundak Jupiterrerako bidea gaur hartu behar zuen, baina baldintza metereologikoengatik atzeratu egin da. Zientzialariek uste dute bertan ura egon litekeela. Euskal enpresa eta zientzialariak ere ari dira parte hartzen.
NASAren Mars 2020 misioak bigarren urteurrena bete duen honetan, bertan parte hartzen ari den Euskal Herriko Unibertsitateak aurkikuntza harrigarria egin du: Marteko arrokak eta Armintzakoak oso antzekoak omen dira.
Marteko egun baten iraupena, airearen tenperatura, haize-zurrunbiloen funtzionamendua eta beste datu asko argitaratu dituzte Nature Geoscience aldizkarian.
Marteko meteorologiari buruzko azterketaren emaitzak plazaratu ditu NASAk. Nature Geoscience aldizkarian argitaratuko da Marteko atmosferaren azterketa. Marten -55 gradu zentigratuko tenperatura egiten du.
Perseverance ibilgailuak daraman teknologian ere bada euskal ekarpenik. Espazioko ikerketarako teknologiaren diseinuan eta garapenean eskarmentua du AVS enpresak. Marten lanean hasiak dira, eta badauzkate etorkizunerako proiektuak ere. "Teknopolis" saioan, horiek ezagutzera joan dira.
Marteko lurra bai, baina zerua ere aztertzen ari dira UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeak. "Teknopolis" saioan, bertako kide den Asier Munguirarekin egon dira.
Urtebete da Perseverance ibilgailua Martera iritsi zenetik. Jasotzen ari den laginen datuak Lurrera heltzen ari dira nazioarteko lantaldeek aztertzeko. EHUko Leioako campusean, Marteko arroken konposizioa aztertzen duten hiru eragiketa-zentroetako bat dago, eta bertan izan dira "Teknopolis"en.
'Euskaldunak Marten' izenburupean, urtebete honetan Mars 2020 misioan egindako aurkikuntzen errepasoa egingo dute, gugandik gertu egiten den lanari erreparatuta.
Urte bat pasa da Perseverance ontzia marteratu zenetik. Proiektu hartan parte hartu zuten zenbait euskal ikerlari elkarrizketatuko dituzte larunbateko 'Teknopolis' saioan.
2024an iristeko helburua "ez zen bideragarritasun teknikoan oinarritu", Bill Nelson NASAko administratzaileak baieztatu duenez. Txina baino lehenago iristea espero dute. Programa espazial "oso agresiboa eta ona" dute txinatarrek.
Txinak 360 graduko irudi panoramikoa eta Marteko gainazalaren eta Tianwen-1 zundaren amartizatze moduluaren aparatuen kolorezko beste bi argazki argitaratu ditu.
Perseverance ibilgailuko robotek Marteren argazkiak hartu eta 360 graduko panoramika egin dute. Jezzero kraterraren inguruan dauden mendiak ikusten dira.
Itziar Garate astrofisikaria da eta EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea. NASAren Perseverance ibilgailuak Marten egingo duenaz eta planeta gorriaren ezaugarriez aritu da “Ahoz Aho”n.
Martera inoiz egindako misiorik garrantzitsuenak arrakasta izan du. Perseverance ontzia bertan da inoiz bizitzarik izan den eta bizitza posible den aztertzeko.
Marten lur hartu duen Perseverance roberraren proiektuan hartu dute parte EHUk eta Euskal Herriko bi enpresak. Arkaitz Larmanek AVS enpresako ingeniariak azaldu du parte-hartzea zertan gauzatu den.
Marterako lehiaren atzean dagoen interesa, bereziki, teknologikoa dela azpimarratu digute Iñaki Pinto ingeniariak, Virginia Garcia Aranzadiko kideak eta Mikel Aramendi nazioarteko adituak.
Planeta gorrian bizitza mikroskopikoa aurkitzen saiatuko da robota. EHUk eta AVS eta Sener Aeroespacial euskal enpresek parte hartu dute NASAren Mars 2020 misioan.
NASAko Perseverance ibilgailua Martera iritsi berri da. UPV/EHUk eta AVS euskal enpresak proiektuan parte hartu dute. Arkaitz Larman AVSko ingeniari mekanikoa da, hunkituta agertu da “Eztabaidan”en.
Elgoibarko AVS enpresan asmatutako bi gailu ditu 'Perseverance' ibilgailuak. Getxoko Sener enpresak, berriz, antenaren norabidea markatuko duen gailua egin du.
NASA eta ESArako lan egiten du, besteak beste, Elgoibarren dagoen AVS enpresak. Bihar, otsailaren 18an Martera helduko den Perseverance ibilgailurako bi pieza egin dituzte eurek.
Ondo bidean, bihar gauean helduko da Martera NASAren "Mars 2020" misioa. Auto baten tamainako ibilgailu bat kokatuk dute Marten, ikerketak egiteko laborategi mugikorra.
Espazio-ontziak maiatzean hartuko du lur Utopia lautadan, planetaren ipar hemisferioan. Barruan ibiligailu bat darama eta helburua hiru hilabetez planeta arakatzea da.
Eneko Axpe ikertzaile barakaldarra “Biba Zuek!”en izan da. San Frantzisko bizi da eta NASAn ari da lanean astronauten gorputzak ikertzen. Gainera, musikari ere bada, Maisha MC gisa ezaguna.