NBEk eta Txinak laguntza humanitarioa eta erreskate taldeak bidali dituzte. Thailandian gutxienez 10 hildako izan dira, eta hondakin artean bila jarraitzen dute.
1.500 hildako baino gehiago daude, eta ehunka desagertu. Noizean behin, miraria izaten da: emakume bat bizirik erreskatatzen dute Mandalay hirian, behera etorritako etxebizitza-eraikin bateko hondakinen artean.
Larrialdi egoera ezarri dute sei zonaldeetan: Sagaing, Mandalay, Magway, Shan, Naipyido eta Bago. NBEk eta Txinak laguntza humanitarioa eta erreskate taldeak bidali dituzte.
Garikoitz Goñi ingeniaritza ikasketak egiten ari da Thailandiako hiriburuan. Lurrikara gertatu den unean gimnasioan zegoen eta korrika atera da kalera. Agintarien aldetik dagoen informazio falta kritikatu du.
Ostiral honetan Myanmarren izandako lurrikarak dozenaka hildako eta ehunka zauritu eragin ditu. Gainera, Bangkok (Thailandia) ere astindu du, eta han ere izan dira hildakoak.
700 pertsona inguru zauritu ditu lurrikarak, eta ehunka desagertu dira. Myanmarko batzorde militarrak laguntza eskatu dio nazioarteari, eta larrialdi egoera ezarri du. Gobernuz kanpoko erakundeek laguntza humanitarioari trabarik ez jartzeko eskatu diote Myanmarko batzorde militarrari.
Richter eskalan 7,7 graduko indarra izan duen lurrikara batek Birmaniako erdialdea astindu du ostiral honetan, epizentroa Mandalay hiritik gertu duela. Thailandiako hiriburuan, Bangkoken, eta Txinako Yunnan probintzian nabaritu dute lurrikararen indarra.
Adituen esanetan, azken egunetako jarduera sismikoak ez du zerikusirik Santoriniko sumendiarekin, baizik eta inguruko urpeko failekin. Datuek adierazten dutenez, dardara horiek "multzo sismikoak" dira, eta horrek esan nahi du ez dela handiagorik espero.
Dozenaka lurrikarak, 4,9ko indarrekoak batzuk, Santorini eta Amorgos uharteak astindu dituzte azken egunotan. Agintariek prest egoteko eta jarraibideak betetzeko eskatu diete herritarrei. Turistak uhartea uzten ari dira.
Ehunka pertsona zaurituta daude, gainera. Lur astindua Txinan 09:05 zirenean jazo da, eta 6,8ko indarra izan du. Bangladeshen, Nepalen, Bhutanen eta Indian ere sentitu dute dardara, baina han ez da biktimarik izan.
Dardarak Tingri konderriari eragin dio. Konderriak 4,2 biztanle ditu kilometro karratuko, eta Himalaia mendikatearen oinetan dago, itsas mailatik 5.000 metrora, batez beste.
4,8 graduko lurrikara bat izan da New Yorken, bertan 10:20 zirenean (16:20 Euskal Herrian), baina ez omen da biktimarik izan. Janti Soeripto Save the Children gobernuz kanpoko erakundearen presidentea Segurtasun Kontseiluaren aurrean ari zen hizketan dardara gertatu denean.
Gutxienez 9 pertsona hil dira eta 1000 inguru zauritu, atzo izandako lurrikaren ondorioz. Ritcher eskalan 7,4 gradukoa izan zen astindu handiena. 28 erakin baino gehiago erori ziren.
Biktima kopuruak gora egingo duela uste dute, hainbat pertsona hondakinen artean baitaude harrapatuta. Seismoak Hualien eskualdea (ekialdea) astindu du bereziki. Ondoren hainbat erreplika izan dira eta ez da baztertzen lurrikara gehiago izatea. Azken 25 urteotako seismorik indartsuena da.
Atikan eta Kretan ere nabaritu dituzte, epizentrotik 450 kilometrora. Hain zuzen ere, Strofades uharteen ekialdetik 14 eta 17 kilometrora izan dute epizentroa lurrikarek, Itsaso Jonikoan, Zante hegoaldean.
Urtebete bete da gaur Turkiako hego-ekialdea eta Siriako ipar-mendebaldea astindu zituzten lurrikaretatik. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak orduan agindutakoa ez da bete; suntsitutako eremuak hondakinez beteta eta milaka herritar etxerik gabe daude oraindik.
Urtarrilaren 1ean Japonia mendebaldean izandako 7,6 graduko lurrikararen ondorioz hildakoen kopurua 82koa da, agintariek baieztatu dutenez. 30.000 pertsona baino gehiago ebakuazio-zentroetan daude.
Lurrikararen epizentrotik gertu dauden herrietan oraindik ari dira eraikin eta egitura eroriak kuantifikatzen saiatzen. Gainera, 14 hiri eta herri ur eta energia mozketak jasaten ari dira.
Biktima gehienak Suzu eta Wajima hirietan izan dira, 20na hildakorekin. Biktima kopuruak gora egingo duela uste da, behera etorri diren eraikinen azpian dozenaka gorpu egon daitezke eta.
Erreskate taldeek pertsonak bilatzen jarraitzen dute hondakinen artean. Gobernu japoniarra kalteen balantzea egiten ari da, Urte Berri egunean kostaldea astindu zuen dardararn ostean.
Gutxienez 30 pertsona hil dira lurrikararen ondorioz. Gainera, lurrikarak kalte material handiak eragin ditu, eraikin batzuk hondoratu dira eta baliteke harrapatuta geratzea eta sute bat izatea.
Japoniako agintariek ohartarazi dutenez, bost metroko olatuak neurtu daitezke mendebaldeko kostalde ia osoan. 30.000 etxebizitza inguru argindarrik gabe gelditu dira, eta Japoniako Gobernuaren esanetan ez da kalterik izan herrialdeko zentral nuklearretan.
Japoniako agintariek baieztatu dutenez, tsunamiak iritsi dira jada mendebaldeko kostaldera, bereziki Ishikawako prefekturara, 7,6ko indarra izan duen lurrikara izan eta ordu batzuetara.
Richter eskalan 1,7 graduko indarra izan du, eta badirudi Gallartan nabaritu dutela gehien. SOS Deiakek herritar kezkatu ugariren deiak jaso ditu, baina Segurtasun Sailak baieztatu du ez dela kalterik izan.
Lurrikararen ondorioz, milaka eraikin eta azpiegiturek kalteak jasan dituzte, eta ur, elektrizitate eta errepide mozketak eragin dituzte. Txinako Gobernuak 1.440 suhiltzaile bidali ditu bertara.
Sismologoek eta bulkanologoek erupzio bolkanikoa espero dute herrialdearen hego-mendebaldean. Erregistratutako datuek ez dute zalantzarik uzten: 590 lurrikara izan dira azken orduetan.
MOEk jakinarazi du 6,5 graduko lurrikara bat izan dela, eta beste erreplika batzuk ondoren. Joan den astean, mila pertsona baino gehiago hil ziren inguru horretan lurrikaren ondorioz, Afganistango Hondamendiak Kudeatzeko Ministerioaren arabera.
Lurrikarak bereziki astindu du Zindah Jan barrutia, Herat probintzian. Bertan dozena bat herrixka erabat suntsituta geratu dira. 1998tik Afganistanen izan den hirugarren lurrikararik hilgarriena da.
Litekeena da hildako eta zauritu kopuruak gora egitea. Zinda Jan barrutiko hamabi herri guztiz suntsituta geratu dira. 2.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte.
Bilboko komunitate marokoarrak laguntza jasotzeko gune bat jarri zuen martxan atzo, asteartea, Karmelan (Fika kalea 44). Bilketak astebete iraungo du, gutxi gorabehera. Gainera, bihar beste puntu bat zabalduko dute Ermuan, eta etzi Errenterian.
Zehazki, Barne Ministerioak 2.862 hildako eta 2.562 zauritu erregistratu ditu orain arte. Marokoko agintariek, bitartean, kaltetutako eremuetan lanean jarraitzen dute.
Gaur-gaurkoz, 30.000 marokoar baino gehiago bizi dira Euskadin, baina gehienak iparraldekoak dira jatorriz; gutxi dira lurrikarak astindutako Marrakex ingurukoak. Bilbo Zaharrean denda ugari dituzte. Bertan izan da EITB.
Zenbait herrixka isolatuta daude oraindik Marokoko lurrikararen epizentrotik gertu, errepideak suntsituta daudelako. Horrek oztopatu egiten du herritarrek arreta medikoa eta oinarrizko laguntza jasotzea.