Gorenaren ustez, "ez da ikur alderdikoia, eta ez du inolako ika-mikarik sustatzen". Espainiko Estatuko LGTBI+ Federazioak azpimarratu duenez, "aurrerapauso nabarmena da kolektiboaren eskubideekiko konpromiso instituzionalean".
PSOEk LGTBIQ+ sigletatik Q+ ezabatzea erabaki du. Horren harira, Amets Martinez de Heredita Ikusguneko koordinatzaileak adierazi du agerikoa dela alderdi sozialistan trans kolektiboaren eskubideen kontrako sektore oso indartsua dagoela, eta transak ikusezin egiteko asmoa dutela.
EHGAM Nafarroak salatu duenez, azaroaren 8an jazo zen Nafarroako hiriburuko "cruising" eremu batean. Gazte talde batek bertan zegoen pertsonetako bat iraindu zuen eta autoarekin jarraitzen ibili zitzaion.
Biktima bi aldiz jarraian itotzen saiatu zen erasotzailea, hori lortu ez eta objektu batekin kolpatuz hiltzen saiatu zen. 2021ean Bizkaiko hiriburuan gutxienez bost gizon hiltzeagatik epaitzen ari diren gizon bera da akusatua.
Akusatua 10 urteko zigorra betetzen ari da dagoeneko, hitzordua homosexualentzako aplikazioen bidez jarri ondoren gizon bat hiltzen saiatzeagatik. Guztira, bi hilketa saiakera eta bost heriotza leporatzen dizkiote.
Gehituk eta akusazio partikularrak epaiketa atzeratzea eskatu zuten, biktima ustez hiltzeagatik zabaldutako kausa Auzitegi Konstituzionalaren esku baitago.
Sudergintza eta Eihera kooperatibek udalekin batera LGTBIQ kolektiboaren egoera aztertzen dute. Zuriñe Rodriguezek eta Iñi Etxezarretak azaldu dutenez, gero eta udal gehiagorekin ari dira lanean. Udalei politika integralak eskatzeko baliatzen dituzte diagnostikoak.
'Transintonia', transexualitateari buruzko podcasta EITB Podkast plataforman entzun daiteke. Aitzole Araneta sexologoak gidatutako saioak dira eta lehen pertsonan kontatuko dituzte transexualitateari buruzko gaiak.
Gehitu elkarteak Donostiako jaialdian ematen duen LGTBIQA+ sariaren arduradunek "120 battements par minute" filmaren proiekzio berezia antolatu dute irailaren 22rako, asteazkena, Principe zinema aretoetan.
Ospitale psikiatrikoan hirugarrenez ingresatzear zela, Mattin Garikanok bere terapia "alternatiboa" deskubritu zuen: drag artea. Geroztik, Bella Bellucci da
Ana Redondo Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak gogorarazi du sexu-aldaketa batek ezin duela legearen aplikazioa saihestu, eta transen eta LGTBIren eskubideak urratuz lege-iruzurra egiten dutenek bi delituri egin behar dietela aurre.
Gipuzkoako fiskalburuak adierazi duenez, "legez ministerio fiskalak prozesu judizial bat aurkez dezake pertsonen egoera zibilarekin lotutako ekintza bat baliogabetzeko, baina ustezko delitu hori gertatu izanak ez du nahitaez baliogabetzea ekarri behar".
Begoñako basilikan ostegunean emandako predikuan esan duenez, gaur egungoa "garai bitxia" da, "gorputza existituko ez balitz bezala" jokatzen delako. "'Zu nahi duzuna izan zaitezke' esaten zaigu, baina badakigu ez dela horrela", erantsi du.
Begoñako basilikan ostegunean emandako predikuan esan duenez, gaur egungoa "garai bitxia" da, "gorputza existituko ez balitz bezala" jokatzen delako. "'Zu nahi duzuna izan zaitezke' esaten zaigu, baina badakigu ez dela horrela", erantsi du.
Lehen aldiz bikote homosexual batek parte hartuko du Ordiziako soka-dantzan. Ioritz Alvarez da bikoteko kideetako bat. Beren parte hartzeak jendartean hausnarketa eragitea nahiko luke
Mobilizazioa Andre Maria Zuriaren plazatik abiatu da, eta Arabako hiriburuan ibilbidea egin du, LGTBI+ pertsonen eskubideak errespetatzea aldarrikatzeko.
Harrotasun Egunaren ospakizunaren harira, gorroto diskurtsoen aurka borrokatzeko deia egin dute ehunka pertsonak ostiral honetan, Bizkaiko hiriburuko kale nagusiak zeharkatuz.
Kolektiboaren eskubideen eta berdintasunaren aldeko manifestazioa Donostiako Boulevardetik abiatu da, batukada erritmoan. Ibilbidean gorrotoaren diskurtsoen aurkako oihuak entzun dira.
Eskuin muturreko alderdien gorakadaren aurrean, eguneroko bizitzan eragina duten arlo guztietako neurri zehatzak "zehatz-mehatz" jasoko dituen araua eskatu dute; baliabide espezifikoekin eta egutegi zehatzarekin.
Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan, Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzan eta Gasteizko Udalean LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatu dituzte.
Aste honetan, LGTBIQ+ harrotasuna ospatzen ari gara! "Quédate" saioan ikusitako esperimentu sozialean LGTB komunitateko hiru kide pertsona adindunekin hizketan ibili dira. Zer gertuko da?
Argentinar zinemagileak Ohorezko Zinegoak Saria jaso du bart, zinema eta arte eszenikoen Bilboko LGTBIQ+ jaialdiaren inaugurazio galan. "Las mil y una" haren pelikula gaur erakutsiko du jaialdiak. (jatorrizko diskurtsoa, gaztelaniaz)
"Harro!" lemapean, hainbat pertsonaia ezagun izango ditugu gonbidatu "Piztu Telebista Deluxe" saioan aste honetan. Ez galdu, gaur 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak helegitea aurkeztu du Bilboko Udalean. Horren arabera, eraikitzen ari diren hotelaren fatxadako irtenguneak baimendutakoa baino luzeagoak dira eta Udalak solairu bat gehiago eraikitzeko baimena eman du.
Errezilgo Udalak zabaldutako informazioaren arabera, aurpegia estalita zeramaten hainbat nerabek Errezilgo bi gizonezko iraindu zituzten beren etxean bertan, eta ez da lehenengo aldia izan.
Oraindik ere milaka dira Espainiako Estatuan LGTBI pertsonek jasaten dituzten erasoak. Bost urtean 280.000 baino gehiago egin dituztela salatu du kolektiboaren federazioak. Harrotasun egunaren atarikoan, ospitaleetan haur intersexualei egiten zaizkien erasoez ohartarazi du Devi Yerga kriminologoak
Bilbao Bizkaia Harro, askatasun afektibo-sexuala eta genero-identitatekoa aldarrikatzen dituen ekitaldiaren 10. edizioa ekainaren 14tik 23ra egingo da. Programazioa jarduera kulturalek, artista emergentek eta aliantza berriek osatuko dute.
"Askotan pazientzia galtzen dugu, baita nik ere. Barkamena eskatzen dut atzoko eredu txarragatik", adierazi zuen Frantziskok jauregi apostolikoko leihotik angelusa otoitz egin baino lehen.
Aita santuak italierazko 'frocciagine' (marikoia) hitza erabili zuen maiatzaren 20an Italiako apezpikuekin izandako bileran, eta duela egun pare bat argitaratu zen Dagospia webgunean.