"Inoiz ez da hainbeste kolokan egon. Iazkoa inoizko urterik beroena izan zen eta hamarkada beroena. Gure mundua arriskuan dago ", ohartarazi du WWF erakundeak.
EITBren Primeran plataformak "Glaziarrak agurtzen" dokumental sorta estreinatuko du ostiral honetan, Glaziarren Munduko Egunarekin bat eginez; izan ere, adituen aurreikuspenen arabera, 2050. urterako ez da glaziarrik geratuko Pirinioetan, eta horretaz ohartaratzea helburu du saioak.
Gehiengo sinplez atera da aurrera autoen etiketa ekologikoa jartzera behartzen duen eta horren arabera errepide batzuetarako sarbidea galaraziko duen neurria. Hala ere, Biltzar tirabiratsua izan da, neurriaren aldeko zein aurkako ahots ugari entzun baitira.
ETB2ko "12 minutos" saioak Mercedes Maroto-Veler Edinburgoko Herriot-Watt Unibertsitateko ikertzaile gasteiztarra elkarrizketatu du. Trantsizio energetikoan eta deskarbonizazioan aditua da, eta energia mota ezberdinak uztartzearen alde egin du, tartean, nuklearra.
BC3ko ikertzailearekin aztertu dugu Donald Trumpek hartutako erabakia. Sanez De Murietak ez du uste Txina AEBko presidenteak hartuko bidetik jarraituko duenik.
Europako Batzordearen presidenteak lankidetza transatlantikoak eta deskarbonizazioak EBrentzat duten garrantzia azpimarratu du, Munduko Ekonomia Foroan.