Alarma egoera dekretuak funtsezko jardueratzat jo zituen Polizia, supermerkatuak, garbiketa lanak eta ehorztetxeak, besteak beste. Funtsezko langile horietako batzurekin izan gara, egun gogor horietan bizitakoa gogoratzen.
Bost urte bete dira konfinamendua hasi zenetik. Pandemiak etxean giltzapetu gintuen eta gure bizitzak asaldatu zituen. Kale hutsak, plaza mutuak, haur parke bakartiak… hauek dira euskal hiriburuetako irudi batzuk.
Pandemiak eragin sakona izan du memoria kolektiboan eta pertsonen osasun emozionalean. Konfinamendua hasi eta bost urtera, Ziortza Karranza psikologoak beldurraz, bakardadeaz eta garai hartako inpaktu emozionalaz hausnartu du.
Etxean konfinatuta geratzeko agindua ezustean harrapatu gintuen. Baina ez bakarrik kaleko jendea, baita orduko Jaurlaritza ere. Jaurlaritzak ez zuen une hartan haren berririk.
Pandemiak bizitzak erabat aldatu zituen, eta ordungo ohitura asko aldatu baziren ere, beste asko geratzeko iritsi ziren. Zumarragako Oñativia Farmaziako Ane Ayllon farmazialariak eta Donostiako Bideluze jatetxeko Alain Aranak covid-19ak euren sektorean zer eragin izan duen kontatu dute.
2020ko martxoaren 13an Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri zuen osasun-alerta ezarriko zuela koronabirusari aurre egiteko. Biharamunean, gaur bost urte, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma-egoera ezarri zuen. Horrek guztiak pertsonen eguneroko bizimodua nahas-mahas utzi zuen.
Bost urte dira mundu mailako pandemia deklaratu zela. Pandemiak eragindako zenbait portaera desagertu egin baziren ere, beste asko gure artean geratu dira. Gaur egun, adibidez, diru fisiko gutxiago erabiltzen dugu, edo maskarak ohiko produktua bihurtu dira askorentzat.
Manuel Ibañez otsailaren 29an hil zen Galdakaoko Ospitalean, eta handik ordu gutxira, Antonia emaztea hil zen. Mamen eta Toñi alabek egun haietan bizitakoa kontatu diote EITBri.
36.000 gaixo egon ziren Osakidetzako zentroetan ospitaleratuta covid-ak jota, eta horietako 3.000k zainketa intentsiboetako unitateetan bukatu zuten. Aitor eta Iker izan ziren hiltzetik gertu egon zirenetako bi. Rufinak, Txaroren amaginarrebak, ez zuen zorte bera izan.
Munduan ezagututako osasun krisi okerrena kudeatzea inoizko erronka zailena izan zen. Nekane Murga orduan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua zena eta Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilaria zena elkartu ditugu pandemian bizi izandakoaz hitz egiteko.
2020-2022 aldian sei olatu egon ziren, eta 800.000 kasu atzeman zituzten. 8.771 pertsonak galdu zuten bizia, eta 36.000 gaixo egon ziren Osakidetzako ospitaleen sarean ingresatuta.
Osasun sistema kolokan jarri zuen covidak: 8.771 pertsona hil ziren. Pandemiaren hasierako bi urteetan, 36.800 gaixo egon ziren ospitaleetan, eta 3.000 gaixo ZIUetan. Donostia Ospitalekoak gainezka egin zuen.
Helburua da COVID-19aren sintoma iraunkorrak eta horiek osasunean kalteak eragin dituzkietenei arreta indibidualizatua, integrala eta diziplina anitzekoa ematea eta bermatzea. Covid iraunkor konplexua eta larria duten pazienteak artatuko dituzte.
Neurologia zerbitzuaren mendean egongo da, baina diziplina anitzekoa izango da. Aurreikuspenen arabera, horrelako unitateak irekiko dira Gipuzkoan eta Araban ere.
Alberto Martinez Osasun sailburuak iragarri duenez, Neurologia alorraren baitan egongo da, baina "disziplina anitzekoa" izango da berez. Hilaren 26an hasiko dira gaixoak aurrez aurre artatzen. Aurrerago, Araban eta Gipuzkoan unitateak sortuko ditu Osasun Sailak.
Arnas infekzio akutuen tasa 505 kasukoa izan da 100.000 biztanleko azken astean, aurrekoa, ordea, 461ekoa izan zen. Nafarroan, aldiz, tasa 898 kasukoa izan da 100.000 biztanleko.
Gripeak eragindako ospitaleratzeak 100.000 biztanleko 3,2raino igo ziren 2024ko azken astean. Aurreko zazpi egunetan 1,9ko ospitaleratze tasa izan zen. Gripearen intzidentziari dagokionez, 100.000 biztanleko 33,8 kasukoa da.
Txertoa hatzen lehenak 60 urtetik gorako pertsonak, patologia kronikoak dituztenak, haurdun dauden emakumeak, osasun-profesionalak eta adineko egoitzetako erabiltzaileak izango dira. Txertoa hartzeko interesa dutenek Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituta har dezakete hitzordua.
Fiskaltzak, Osakidetzak eta Erizainen Elkargoak 7 urteko espetxe-zigorra eskatuko dute osasun-langilearentzat; akusazio partikularrak, berriz, 17 urtekoa eskatuko du.
Arriskuko eta 60 urtetik gorako herritarrek gaurtik aurrera eska dezakete hitzordua. Gainerako herritarrek azaroaren 4tik aurrera eskatu ahal izango dute. Haurrei, 20 hilabetetik aurrera, txertoa sudurretik emango zaie, injekzioaren ziztada saihesteko.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Gasteizko Sempervirens parkean biktima guztien omenez landatutako sekuoia gaztearen aurrean, "galdu dugunaz" hausnartu nahi izan du, baita "aurrera egitera bultzatu gintuena balioetsi ere".
Omicron aldaeraren mutazio bat da FLiRT izenekoa, eta azken hilabeteotan, AEBn zein Europako zenbait herrialdetan azkar ari da zabaltzen. Munduko Osasun Erakundeak jada farmazeutikei eskatu die txertoak aldaera berri horretara egokitzeko.
"Irailean Ministerioan agertu zen, hitzordurik gabe, ni ikustea eskatu zuen, materiala eskaini zezakeen enpresa bat zuela esan zidan, eta teknikariegana bidali nuen", azaldu du Osasun ministro ohiak. "Azken emaitza da ez zela ezer erosi, zero", esan du behin baino gehiagotan.
Gainera, Osasun ministro ohiak esan du behin bakarrik ikusi zuela Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkularia, Koldo Garcia, eta adierazi du "faltsua" dela Ministerioak legez kanpoko ustezko sarearen enpresa nagusiari erosi izana.
Covid iraunkorra duten pazienteek Covid Iraunkorraren Nazioarteko Egunean, martxoaren 15ean, ohartarazi dute "bakarrik" sentitzen direla, eta "lan- eta gizarte-egoera bereziki ahulean" daudela salatu dute.
Batzordea mugatuko da pandemian Garraio Ministerioko aholkulari ohia bitartekari zuten kontratu publikoetara eta polizia operazio horretatik erator daitezkeen beste kasuetara.
Bigarren astez jarraian arnas aparatuko birus kasuek behera egin ondoren hartu du erabakia Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Hala ere, maskara erabiltzeko gomendioari eusten dio.
Arnas birus kasuek behera egin dute bigarren astez jarraian Foru Erkidegoan. Horrenbestez, musukoa erabiltzea gomendioa izango da, baina ez halabeharrezkoa.
Gainera, Osakidetzaren azken txostenak, urtarrilaren 15etik 21era bitarteko asteari buruzkoak, adierazten du arnas infekzioen tasa 562,9 kasukoa izan dela 100.000 biztanleko (717,4/100.000 iragan astean).
'Science' aldizkariak kaleratutako ikerketaren arabera, gaixoek disfuntzioak dituzte proteina kopuruan, eta horren eraginez, euren erantzun immunologikoa ez da berdina. Aurkikuntzari esker, eritasun horren diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko gai izango direlakoan daude zientzialariak.
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzak epidemiologia zaintzarako duen zuzendariak, Euskadi Irratiko Faktorian azaldu digu, ez dela erraza aurreikustea arnas aparatuko gaitzek izango duten eboluzioa zein izango den.
Gehienetan, etxean trata daitezke arnas aparatuko gaixotasun horiek, baina ez beti. Noiz da gomendagarria larrialdietara joatea gripeagatik edo covidagatik? Erantzuna mediku batek eman digu.
Osasun Ministerioaren aginduaren ondoren, musukoak derrigorrezkoak dira gaurtik aurrera osasun-guneetan. Erabiltzaile gehienek ezagutzen zuten araua, eta musukoa jantzita joan dira medikuarengana.