Jaiak 2020

1 / 30 Hurrengoa
Sardinaren hiletak amaiera eman die Bilboko aratusteei

Sardinaren hiletak amaiera eman die Bilboko aratusteei

Farolin, Zaranbolas eta Jai Batzorde Mistoaren ordezkariak buru direla, musikari, bertsolari, dantzari eta zirkuko artisten segizioa izan da Sardinaren agurrean.

Maialen Irurita da Ziripoti bizia eman dion lehen emakumea

Maialen Irurita da Ziripoti bizia eman dion lehen emakumea

Lantzeko bizilagun gazte honek urteak zeramatzan Ziripoti bizia emateko asmoz, baina aurten arte ez da ausartu. Zoruaren kontrako kolpeen ondorioz lepoan agujetak dituen arren, Maialen "hunkituta" agertu da.

Momoxarroak atera dira Urdiainen kaleko arroparekin zihoazenak egurtzeko prest

Momoxarroak atera dira Urdiainen kaleko arroparekin zihoazenak egurtzeko prest

Momoxarroak dira Urdiaingo inauterietako pertsonaia nagusiak. Hiru egunez ospatzen dira ihauteak Sakanako herri honetan: larunbatean manta-eguna da pertsonaia nagusia, eta igandean eta asteartean momoxarroak ateratzen dira. Makilekin ibiltzen dira kaleetatik herritarren atzetik.

Ehunka iruindar batu dira Iruinkokoa festan, euskara eta kritika ardatz

Ehunka iruindar batu dira Iruinkokoa festan, euskara eta kritika ardatz

Duela sei urte jaio zen Iruinkokoa, kultur elkarteek elkarlanean sortutako festa. Koko beltzak eta koko zuriak ditu protagonista, eta horiekin batera dantzariak, bertsolariak eta musikariak ateratzen dira Alde Zaharreko kaleetara.

 

Dianarekin lehertu da Tolosan mozorroen festa handia

Dianarekin lehertu da Tolosan mozorroen festa handia

Tolosako Zaldunita eguna Dianarekin hasi da. Txarangak entzun orduko, bata, pijama eta txapinak jantzita atera dira kalera tolosarrak, eta horrekin lehertu da mozorroen festa handia.

Mozorro erakustaldia Arabako hiriburuan

Mozorro erakustaldia Arabako hiriburuan

Udalak (segurtasun eta zarata arrazoiak tarteko) parte-hartzaile kopurua mugatu badu ere, 7.000 gasteiztar inguru izan dira inauterietako desfilean.

Karrozen desfile ikusgarria Donostiako erdigunean

Karrozen desfile ikusgarria Donostiako erdigunean

Hotzari aurre eginez, milaka donostiar kalera atera dira larunbat honetan inauteriak ospatzera. Hiriaren erdiguneko kaleetan, desfile ikusgarria egin dute irudimen handiarekin egindako mozorro landuak erakutsiz.  

Aratuste giroan murgildu da Bilbo

Aratuste giroan murgildu da Bilbo

Kale Nagusiak argia, musika eta kolorea izan ditu protagonista larunbat arratsaldean konpartsen eta Bilboko kuadrillen desfileei esker.

Koloreak, musikak eta alaitasunak hartuko dituzte Euskadiko kaleak asteburu honetan

Koloreak, musikak eta alaitasunak hartuko dituzte Euskadiko kaleak asteburu honetan

Gasteizen, Bilbon eta Donostian desfile ikusgarriak egingo dituzte, larunbatean eta igandean, eta tolosarrek Zaldunita egunarekin batera zabalduko dituzte mozorroen kutxak igandean.
Mozorro festa, han-hemen

Mozorro festa, han-hemen

Euskal Herriko hainbat tokitan Inauteriak ospatzen ari dira larunbat honetan. Mozorro lehiaketak, desfileak eta ongi pasatzeko gogoa nagusitu dira denean.

Musikaz eta mozorroz jantzi dira EAEko hiriburuak, arratsaldeko desfileen atariko

Musikaz eta mozorroz jantzi dira EAEko hiriburuak, arratsaldeko desfileen atariko

Bilbon, Farolin eta Zaranbolas goizetik ibili dira kalean; Donostian, Momo jainkoak eta Eneko Goia alkateak boterea eskualdatu dute, eta Gasteizen, estreinakoz, pintoreen buruhandia atera da kalejiran.

Segurtasun sailburua Tolosako alkatearekin bildu da Inauterien atarian

Segurtasun sailburua Tolosako alkatearekin bildu da Inauterien atarian

Bingen Zupiriak nabarmendu du Ertzaintzak herritarren segurtasuna zainduko duela Tolosako inauterietan. "Ertzainek prebentzio-lanak eta berehala jarduteko lanak egingo dituzte, edozein motatako delituak saihesteko eta pertsonen segurtasuna une oro bermatzeko", gaineratu du.

Inudeak eta artzainak atera dira kalera Donostian, Kresala elkartearen eskutik

Inudeak eta artzainak atera dira kalera Donostian, Kresala elkartearen eskutik

200 lagunetik gora atera dira gaur. XIX. mendean artzainak menditik jaitsi eta hirian umeak zaintzen aritzen ziren inudeekin elkartzen zirenekoa gogoratu dute horrela.

Hungariatik heldutako kaldereroek desfilatu dute Donostian, inauterien atarian

Hungariatik heldutako kaldereroek desfilatu dute Donostian, inauterien atarian

Hungariatik etorri berri, Alde Zaharra hartu dute. Kazolak, zartaginak eta mailu txikiak eskuetan zituztela, tradizioak agindu bezala, Konstituzio plazan kanpamentua jarri, aho batez Sarriegiren doinuak abestu, dantzatu eta hiria alaitzen aritu dira.

Debako Saka ganadutegiak abelburu guztiak hil behar izan ditu, tuberkulosi agerraldi baten ondorioz

Debako Saka ganadutegiak abelburu guztiak hil behar izan ditu, tuberkulosi agerraldi baten ondorioz

Bere sare sozialetan zabaldutako ohar batean, "jai herrikoietara bideratutako abelburu bizien Euskadiko ganadutegi zaharrenak" adierazi duenez, "egoera honi ahalik eta jokaera sendo eta irmoenarekin aurre egin eta gure animaliek erakutsi diguten bideari jarraitzeko intentzio osoa" dute.
Urte amaiera ospatzen da gaur Asiako zenbait herrialdetan, Txinan, batez ere

Urte amaiera ospatzen da gaur Asiako zenbait herrialdetan, Txinan, batez ere

Txinako jai garrantzitsuena da. Txinatar jendeek familiarekin biltzeko bidaiatzen dute, eta joan-etorri masiboko egunak izaten dira.

Ia 5.000 umeren danborrek Donostia hartu dute Sarriegiko martxen doinuekin

Ia 5.000 umeren danborrek Donostia hartu dute Sarriegiko martxen doinuekin

38 ikastetxe eta elkartetako 45 konpainiatan antolatuta, Alderdi Ederren desfilatu dute, Ander Alustiza Amassorrain Ikastolako Danbor Nagusia buru izanda.

San Sebastian egunaren ospakizunak ez du etenik, danborren eta upelen erritmoa lagun

San Sebastian egunaren ospakizunak ez du etenik, danborren eta upelen erritmoa lagun

Gipuzkoako hiriburuko patroiaren egun handia ospatzen ari dira milaka donostiar. Danbor hotsak gauerdian hasi ziren, eta egun osoan zehar jarraituko dute hiriko txoko guztiak betzen.

Hasi da Azpeitian inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan duen danborrada

Hasi da Azpeitian inoiz baino parte-hartzaile gehiago izan duen danborrada

Donostian bezala, gauerdian lehertu da 24 ordu iraungo duen festa Azpeitian. Danbor hotsak inoiz baino ozenago entzun dira Azpeitian, festa hasierako danborradan 31 konpainiak eta 1.600 pertsonak parte hartu baitute. San Sebastian egunez, umeen danborrada 12:30ean hasiko da.

San Sebastian martxaren doinupean bandera igoz eman diote hasiera donostiarrek 24 orduko jaiari

San Sebastian martxaren doinupean bandera igoz eman diote hasiera donostiarrek 24 orduko jaiari

Gauerdian lehertu da festa Konstituzio Plazan. Aurten, 22.908 helduk eta 5.000 haurrek desfilatuko dute egun osoan zehar Donostiako kaleetan, danborra jo eta jo.

Danborren taupadak, urteko gaurik zirraragarrienaren zain

Danborren taupadak, urteko gaurik zirraragarrienaren zain

Milaka lagun ari dira urteko gau zirraragarrienetako bat prestatzen: San Sebastian bezpera. Ospakizun labur baina bizi honek kolorez eta alaitasunez beteko ditu Donostia, Azpeitia, Tafalla eta Lakuntzako plaza eta kaleak.
Zazpi danborrada berri, guztira 167, historiako San Sebastian egun jendetsuenean

Zazpi danborrada berri, guztira 167, "historiako San Sebastian egun jendetsuenean"

Eneko Goia Donostiako alkateak eta Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziak helduen danborrada aurkeztu dute udaletxean. Guztira, 22.736 pertsonek parte hartuko dute helduen danborradan.
Donostiako Danborradak kartel propioa du berriro, 43 urteren ondoren

Donostiako Danborradak kartel propioa du berriro, 43 urteren ondoren

'Donostiako Danborrada' da Joseba Larretxe diseinatzaile bidasotarrak egindako kartelak dakarren leloa, eta desfileetako pertsonaia nagusiak agertzen dira bertan.
Astotxo Eguna ospatu dute igande honetan Lazkaon

Astotxo Eguna ospatu dute igande honetan Lazkaon

150 lazkaotarrek hartu dute parte Bibliako pasartearen antzezlanean. Astoa da protagonista, Jesusen familiak asto gainean ihes egin zuelako. Aitzakia horrekin, Enkarterriko asto lehiaketa ere egiten da.

Iruñeak 2025eko sanferminetarako atzerako kontaketa hasi du Eskalerikaren lehen mailarekin

Iruñeak 2025eko sanferminetarako atzerako kontaketa hasi du Eskalerikaren lehen mailarekin

Eskalerikaren lehen maila Leire Ruiz Ganuza eta Txori Garcia Uriz aktoreen pregoiarekin igo dute, Udaletxe plazan. Ondoren, kalejira egin dute Antoniutti parkeraino, eta su piromusikalen erakustaldia izan da bertan.

Piroteknia Urtezahar gauean: debekua Donostian eta Iruñean, eta arduraz jokatzeko eskaera Bilbon eta Gasteizen

Piroteknia Urtezahar gauean: debekua Donostian eta Iruñean, eta arduraz jokatzeko eskaera Bilbon eta Gasteizen

Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuetan debekatuta dago kalean erabiltzea, Gasteizen urteko lehenengo ordu laurdenean baimenduta dago, eta Bilbon arduraz erabiltzeko eskatu dute.
Aurrerantzean ez da zezenketarik izango Karrantzako jaietan

Aurrerantzean ez da zezenketarik izango Karrantzako jaietan

Zezenketen gaineko herri galdeketa egin dute Karrantzan. 343 boto jaso ditu zezenketak kentzeko proposamenak ea 252 mantentzeak. Beraz, datorren urtetik aurrera, ez da zezenketarik izango herrian.
San Saturnino zaindariaren eguna ospatu dute Iruñean

San Saturnino zaindariaren eguna ospatu dute Iruñean

Udalbatza atera da, San Saturnino elizara joan eta Iruñeko patroi santuaren omenezko prozesiora joateko; hiriko alde zaharreko kale batzuk zeharkatu ditu, Erraldoi eta Buruhandien konpartsarekin batera.

Putxeren festa handia, Balmasedan

Putxeren festa handia, Balmasedan

Urriak 23 dituen honetan ospatzen dugu San Severino eguna, eta Balmasedako kaleetan babarrun usaina dago, bertako errezetarik tradizionalenak ekarrita. Goizean goizetik, ehunka kuadrilla sukalkia prestatzen dihardute, putxeren epeltasuna lagun.

Baionako bestak uztailaren 9tik 13ra egingo dira 2025ean

Baionako bestak uztailaren 9tik 13ra egingo dira 2025ean

Ferianteen eskariari erantzunez, Mont-de-Marsango eta Baionako gobernuek adostu dute bi bestak egun beretan ez izatea. 2026an, berriz, uztaileko hirugarren astean egingo dira festak Lapurdiko hiriburuan.
Kilometroak jaiarekin bat egin dute milaka euskaltzalek Azpeitian

Kilometroak jaiarekin bat egin dute milaka euskaltzalek Azpeitian

Lau gune prestatu dituzte, eta guztientzako moduko ekintzak eta ikuskizunak izango dira horietan egun osoan. Euskara, kulturartekotasuna, aniztasuna eta herrigintza izango dira aurtengoaren ardatzak. MAKUSIk bere txokoa izango du jaiaren barruan.
Arrasatearrak dotore jantzi dira Maritxu Kajoi ospatzeko

Arrasatearrak dotore jantzi dira Maritxu Kajoi ospatzeko

Maritxu Kajoi txikiteroen jaia da, 1977tik urtero urriko lehen ostiralean ospatzen dena. Ohitura da arropa dotorez janztea eta eskapulario bat zintzilik eramatea.

40. laia txapelketa egin dute Garesen

40. laia txapelketa egin dute Garesen

Udazken hasierako azoka eguna izan dute gaur Garesen, eta, horren baitan, laia txapelketa egin dute; 40. edizioa da aurtengoa. Garai batean nekazariek lurra goldatzeko erabiltzen zituzten laia parearen gainean egin dute korrika, karrika nagusiaren punta batetik bestera.

 

Aldapako San Fermin eguna ospatu dute iruindarrek

Aldapako San Fermin eguna ospatu dute iruindarrek

Ehunka iruindarrek hartu dute parte Alde Zaharrean egin duten ospakizunean. Erraldoi eta buruhandiak, La Pamplonesa eta Duguna dantza taldea ere izan dira bertan.

Oso baztertua sentitu naiz Alardeko nire konpainian

"Oso baztertua sentitu naiz Alardeko nire konpainian"

Hondarribiko gizonen Alardeak "baztertu" egin duela salatu du Jakes Txapartegi 15 urteko gazteak, Irungo Alarde parekidean parte hartzeagatik.
Ardiak Bardeara bidean jarri ditu Zarrakazteluko Transhumantziaren Jaiak

Ardiak Bardeara bidean jarri ditu Zarrakazteluko Transhumantziaren Jaiak

Pirinioetatik artaldeen etorrera ospatzen du Erdi Aroko tradizio honek, eta udazkenean eta neguan Bardean izango direla. Egun osorako jai egitaraua dute Zarrakaztelun: kalejira, azoka tradizionala eta musika, besteak beste.

Pertsona bat zauritu da Erriberrin, jaiak abiatzeko suziria lehertuta

Pertsona bat zauritu da Erriberrin, jaiak abiatzeko suziria lehertuta

Carlos Ardanaz alboko esklerosi amiotrofikoa duen gaixoak piztu du jaiak abiatzeko suziriaren metxa, baina bertan egin du eztanda, udaletxeko balkoian.

Euskal Jaien 100. urteurrena ospatuko dute astelehen honetan, Zarautzen

Euskal Jaien 100. urteurrena ospatuko dute astelehen honetan, Zarautzen

Euskal jaiek 100 urte betetzen dituzte aurten eta, horren harira, egitarau betea dute goizean goizetik: dantzariak, herri-kirolak eta bertsolariak, besteak beste. Mendeurrena ospatzeko ekitaldirik nabarmena euskal jaien inguruko argazki erakusketa bat izango da.

Gasteizek mugarriz mugarri egin ohi den ibilbidearekin hasi du Olarizu Eguna

Gasteizek mugarriz mugarri egin ohi den ibilbidearekin hasi du Olarizu Eguna

Maider Etxebarria alkatea buru duen Udalbatzak Gasteizko udalerria mugatzen duten 38 mugarriak bisitatuko ditu, 11 kilometroko ibilbidean, duela 500 urte baino gehiagoko ohitura administratiboari jarraituta.

Zapateroarekin Kale Nagusia jaitsita amaitu da Alarde gogoangarria

Zapateroarekin Kale Nagusia jaitsita amaitu da Alarde gogoangarria

Alardeek normaltasunez egin dute desfilea Hondarribiko egun handian, eta jaien historian lehen aldiz Kale Nagusian behera dantzan eta kantuan amaitu ahal izan du Jaizkibelek festa.
1 / 30 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen