Itziar Ituño aktoreak Ingot taldearekin Zeugaz diskoa atera du aurten. Abentura honetan, Itziarrek letra eta ahotsa jarri ditu azken diskoan. Azaroaren 23an Saharar Akanpalekuen aldeko kontzertua dute, Leioan.
Itziar Ituño aktore eta taldeko abeslariak Bizkaiko taldearen lehen diskoaren ingurukoak aletu dizkigu. Elkar argitaletxeak kaleratu du lana, CD formatuan eta biniloan.
Itziar Ituño pregoilariak eta Nagore Ugarte txupinerak Bilboko Aste Nagusian zehar bizitzen ari diren momentuei buruz hitz egin digute. Zein izan da orain arte bizi izandako unerik hunkigarriena?
Aste Nagusiko lehiaketa gastronomiko jendetsuenetako bat da. Aurten 375 tortilla aurkeztu dira. Gainera, agendak jardueraz beteta jarraitzen du, txikiek eta nagusiek jaietako laugarren egun honetan goza dezaten.
Itziar Ituño pregoilariak eta Nagore Ugarte txupinerak irrintzi batekin bukatu dute emozio handiko pregoia, eta txupina jaurti eta Marijaia Arriagako balkoira irtetearekin batera hasi da Bilboko Aste Nagusia.
Itziar Ituño da Fermin Muguruzak gehien miresten duen pertsonetako bat, izan ere, jazarpena jasan du berak bezala. Itziar Ituño, bestalde, Ferminen fan amorratua da eta abenduko kontzertuetan han izango dela berretsi dio.
Martxoaren 16an ziren obra han aurkeztekoak, baina PP eta VOX agintean dauden Udalak bere aldetik erabaki du egitarautik kentzea. Obran, besteak beste, Itziar Ituño aktoreak hartzen du parte. Agurtzane Intxaurraga, La Tarara obraren zuzendariak azaldu digu gertatu dena.
Horrela erantzun dio Sarek, besteak beste, BMWren kontzesionario batek hartutako erabakiari. Izan ere, Ituño publizitate kanpaina batetik kanpo utzi dute, manifestaziora joateagatik, arrazoituz ez direla ezein ideologia politikorekin lotzen.
Marcus Englert musikari alemaniarrak Itziar Ituñori abesti bat bidali zion elkarrekin alemanieraz abesteko. Abestia hain ederra iruditu zitzaionez, baiezkoa eman zion. Hortik abiatu eta sekulako ikuskizuna prestatu dute, gaur Lauchheim-eko Schloss Kapfenburg Gazteluko musika jaialdian estrenatzeko
Marcus Englert musikari alemaniarrak Itziar Ituñori abesti bat bidali zion elkarrekin alemanieraz abesteko. Abestia hain ederra iruditu zitzaionez, baiezkoa eman zion. Hortik abiatu eta sekulako ikuskizuna prestatu dute, gaur Lauchheim-eko Schloss Kapfenburg Gazteluko musika jaialdian estrenatzeko
Aurten sorginak izango dira Asteko protagonistak, eta bere kartel ofizialak ere gorazarre egiten die. Itziar Ituño aktoreak sorgina dual bat hezurmamitzen du, argitsua eta iluna, boteretsua eta bihozbera aldi berean.
Filma Silvia Muntek zuzendu du eta EITBren parte-hartzea du, eta beste emakume batzuei haurdunaldia duintasunez eteten laguntzen zien errenteriar emakumeen talde baten istorioa du kontagai.
"Hasieran, ezertaz ezagutzen ez nuen mozkor lerdetsu tipikoa zela pentsatu nuen, eta hiruko bat nahi nuen galdetzera hurbildu zitzaidan. Gero, dena atera zenean, bera izan zela konturatu nintzen ", ziurtatu du Basauriko aktoreak.
Silvia Munt "Las buenas compañías" filmatzen ari da, 70eko hamarkadan abortatze eskubidearen alde egindako borrokari buruz. Itziar Ituño eta Alicia Falcokek hartzen dute parte.
Silvia Muntek zuzenduko du filma, eta 70-80ko hamarkadetan emakumeen eskubideen eta abortu duinaren alde borrokan aritu zen Errenteriako (Gipuzkoa) emakume talde baten istorioa kontatzen du. Eusko Jaurlaritzak finantzatu du lana, eta EITBren partaidetza du.
Bihozkadei jarraituz, bi pertsonaia berezi aurkitu dituzte vikingek: Itziar Ituñok hezurmamitu duen iratxoen argazkilaria eta Kepa Errastik hezurmamitu duen pailazo serioa.
Ramon Agirre eta Itziar Ituño, ospe handiko bi aktore, euskararen zabalkundearen alde ari dira lanean. Eurekin izan gara Donostian, aurtengo lekukoa heldu aurretik.
Euskal mitologian murgildu da berriz arabar zuzendaria, bere bigarren film luzerako. Eneko Sagardoy eta Edurne Azkarate aktoreak ditu alboan horretarako.
Itziar Ituñok eta Emma Suarezek "Intimidad" telesaileko hainbat eszena filmatu dituzte arratsaldean ETBn. Bizitza pribatuaren eta publikoaren arteko muga du ardatz telesailak.
Itziar Ituño aktorea “Eztabaidan” saioan izan da. Kale Dor Kayiko ijito elkartearentzat abestu duen kantaz aritu da. Gainera, Kolonbiatik eta Brasildik mezuak bidali dizkiote, euskaraz.
Arkaitz Estiballesek idatzi eta Itziar Ituñok kantatu dute “Zatoz gure kerara” abestia, Kale Dor Kayiko elkarteari egindako kanta, Bizipoza ekimenaren baitan. “Biba Zuek!”en esperientziaz aritu dira.
Igor Legarreta zuzendariaren bigarren filma otsailaren 19an zen estreinatzekoa, baina, filmaren arduradunek esan digutenez, estreina atzeratzea erabaki dute.
Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea protagonistek eta Igor Legarreta zuzendariak otsailaren 19an estreinatzekoa den filmaren zertzelada zenbait eman dizkigute.
Hil zela 10 urte bete diren honetan, Mikel Urdangarin abeslariak eta Itziar Ituño aktoreak 'Habanera' abestiaren moldaketa eskaini diote Xabier Leteri, Plateruena Kafe Antzokitik, Gabon Zahar gauean.
Igor Legarreta zinemagilearen bigarren film luzeak Haizea Carneros gaztea, Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea ditu protagonista, eta otsailaren 19an iritsiko da zinema aretoetara.
Pandemiak ikus-entzunezkoen munduan izan duen eraginaz, euskal kulturaren egoeraz eta Durangoko Azokaz aritu da Itziar Ituño aktorea "Herriaren Taupada" erreportajean.
Xabi Ortuzar aktorea "La Casa de Papel" telesailean egin zuen lan Itziar Ituñorekin batera. Casting-a egin zuen eguna nolakoa izan zen azaldu eta sorte onerako duen amuleto bitxia erakutsi digu.
Horiez gain, Itziar Ituñok jaso du urteko pertsonaiaren saria, eta Berri Txarrak taldearentzat izan da urteko fenomenoaren garaikurra. Azkenik, Iñigo Muguruza omendu du Gazteak.
Imanol Rayo zuzendariaren bigarren film luzea da “Hil kanpaiak”, EiTBren parte-hartzea du eta Itziar Ituño, Eneko Sagardoy eta Yon Gonzalez dira protagonistak.
Basauriar aktore eta abeslariak 'Ez negar egin, gu elkarrekin' abestiaren bertsioa bidali digu. Gitarra eskuan, bertso eder hau sortu du ekimen solidarioarekin bat egiteko.
Itziar Ituño aktorea “Eztabaidan” saioan izan da. ETB1eko “Alardea” telesailaz, “Hil kanpaiak” filmaz eta etorkizuneko proiektuez aritu da. Mundu osoko jarraitzaileen mezuak jaso ditu platoan.
Iritsi da "Alardea" telesailaren amaiera. Gaur gauean, dena erabakiko da. Orain arte jarraitu baduzu, ezin duzu galdu azken atala, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.