PSE-EEren ordezkariak uste du koalizioak "antzerki moduko bat" egin duela Jaurlaritzaren aurrekontuen negoziazioan, "eskumenetatik harago" dauden kontuak mahai gainean jarriz.
Imanol Pradales lehendakaria Oihane Agirregoitia (EAJ), Idoia Mendia (PSE) eta Javier Zarzalejos (PP) europarlamentariekin bildu da Bruselara egin duen bisitaren bigarren egunean.
Espainiako Konstituzioa onartu duten 61 eurodiputatuen artean daude Idoia Mendia (PSOE), Pernando Barrena (EH Bildu) eta Oihane Agirregoitia (EAJ-PNV).
Europarako hautagai sozialistaren ustez, oso hauteskunde garrantzitsuak dira, asko dagoelako jokoan Europan. Horregatik, dei egin die herritarrei bozkatzera joateko.
Urkullu lehendakariak eta Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak bilera egin dute, Mendiak datozen Europako hauteskundeetarako PSOEren zerrendetan sartzeko erabakia hartu ondoren, egiteke dauden gaiak aztertzeko eta agur esateko.
Gaurdaino Lan eta Enplegu sailburu izandakoaren kargugabetzea argitaratu du EAEko agintaritzaren aldizkariak. Mendiak dimisioa eman du Europako hauteskundeetan PSOEren zerrendatan joateko. Javier Hurtado Turismo sailburuak hartuko ditu, bestalde, Lan eta Enplegu Saileko eginkizunak.
Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariari jakinarazi dio kargua utziko duela Europako hauteskundeetara aurkezteko. Javier Hurtado sailburuak bere gain hartuko ditu haren zereginak.
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaia Ajuria Enean izan da Idoia Mendiarekin eta Marisol Garmendiarekin, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin.
1976ko martxoaren 3an Gasteizen eraildako bost langileen aldeko lore-eskaintzan izan dira Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua eta Nerea Melgosa Justizia, Berdintasun eta Gizarte Politiketako sailburua. Eraildakoen memoria bizirik mantendu behar dela azpimarratu dute.
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak adierazi duenez, "gobernu plurala" osatu dute sozialistek eta jeltzaleek "askatasun, aurrerapen eta bizikidetasun gehiago arnasten duen herri plural batentzat".
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuaren arabera, migrazio eskumena ez da goizetik gauera eskualdatuko Kataluniara.
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, beste zeregin batzuetarako alderdiak esaten dionaren zain geldituko da.
Idoia Mendia bigarren lehendakariordearen ustez, 2023a "garrantzitsua" izan da sozialistentzat, eta nabarmendu du "eskubideetan aurrerabidea, ultraeskuina geldiarazi izana eta Pedro Sanchezen indarra direla hauteskunde autonomikoei aurre egiteko oinarririk onena, Eneko Anduezaren lidergoarekin".
Legebiltzarreko kontrol saioan, Mendia sailburuak langabezia datuak aztertu ditu. Urrian % 2,74 igo da langabezia Euskadin, bigarren hilabetez jarraian. Orain 2.920 langabe gehiago daude irailean baino, 109.645 guztira. Zifra hori, ordea, baxuena da 2008ko urritik.
Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburuaren ustez, Gipuzkoako Jasangarritasun diputatuak bere burua defendatzeko aukera izango du erraustegiaren kudeaketagatik ikertua izango den neurrian.
"Memoria politikak oso beharrezkoak dira oraindik eta lan handia dugu, batez ere, gazte eremuetan", adierazi du Idoia Mendiak Fernando Buesaren monolitoari eta hilobiari eginiko erasoen inguruan galdetuta.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, "datu historikoak" dira. Gaineratu duenez, legegintzaldia hasi zenetik 64.000 lanpostu sortu dira.
Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko V. Biltzarra abiatu da gaur Bilbon, eta irekiera-ekitaldian hitz egin du Lan eta Enplegu sailburuak. Langileen segurtasuna "eskubide bat" eta "lehiakortasunerako aukera bat" dela nabarmendu du.
Gobernu bileraren ondorengo prentsaurrekoan, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak eta Lan eta Enpleguko sailburuak esan du efemeride feministaren inguruan Emakundek aurkeztu duen proposamena 2025eko egutegia lantzerakoan hartuko dela kontuan.
Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak nabarmendu duenez, "mehatxuak mehatxu, Euskadi inoiz ikusi gabeko zifretan dago". "Gure enpresek proiektuekin jarraitzen dute, kontratatzen jarraitzen dute eta modu egonkorragoan egiten dute", gaineratu du Mendiak.
Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak aurreratu duenez, plan honek kudeaketa eraginkor eta efiziente bat ahalbidetuko du, langileen gaitasun guztiak aprobetxatuko dituena eta enpresentzat beharrezkoa den giza baliabide bakar bat galtzea saihestuko duena.
Idoia Mendiak iragarri duenez, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari lantalde bat sortzea proposatuko dio, astean lau lanegun soldata murriztu gabe eta ordu gehikuntzarik gabe abian jartzea ebaluatzeko.
Eusko Jaurlaritzak berrikuntza-talde bat sortzea proposatuko dio Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari. Talde horrek hiru gai aztertuko ditu: soldata jaitsierarik gabeko lau laneguneko astea, langileek enpresen erabaki estrategikoetan parte hartzea eta telelana.
2024ko martxoaren 8a jaieguna izatea proposatu zuen Idoia Mendia lehendakariordeak, eta Elkarrekin Podemosek Legebiltzarrera eraman du gaia. Taldeak, baina, ez dira ados jarri.
Idoia Mendia Lan eta Enpleguko sailburuak adierazi duenez, 2024ko lan-egutegiari buruzko espedienteak martxoaren 8a jaiegunen artean sartzeko proposamenari eusten dio, eta ekimen horri buruzko kritikarik ez duela ikusi esan du.
PSE-EEko idazkari nagusiak uste du Lan sailburuaren eskumena dela lan egutegia zehaztea. Horregatik, proposamenaren aurka daudenei euren jarrera publiko egitea eskatu die.
Jaurlaritzako Enplegu eta Lan sailburuaren iritziz, berdintasunaren auzian sentsibilizatzeko lagungarri izango litzateke egun hori jaiegun izatea. Hala, proposamena kontsulten ohiko prozeduran sartuko da.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, besteak beste, Enplegu eta Lan sailburuak gogoratu du espero baino langabezia-tasa hobearekin itxi zela 2022a, baina etorkizunari begira zuhurra izatea gomendatu du.
Patxi Lopez hunkitu batek Aresen "funtsezko" ekarpena nabarmendu du, "gaur egun Euskadin bizi ditugun askatasunez, adiskidetasunaz eta bakeaz gozatzeko". Urkulluk ere "oroitzapen hunkitua" izan du berarekin partekatu dituen bizipenengatik.
Besarkada eta dolumin adierazpen asko izan dira familia sozialista barruan. Militante xumeak eta alderdiko buruzagiak, denek eman nahi izan diote azken agurra. Beste alderdietako ordezkariak ere izan dira beilatokian, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Carlos Ituzgaiz PPko buruzagia, esaterako.
PSE-EEk, EAJk, EH Bilduk, Ahal Duguk eta PPk Euskadiko Alderdi Sozialistako buruzagi historikoaren figura nabarmendu dute. Eneko Anduezak, Idoia Mendiak, Patxi Lopezek eta Denis Itxasok ez ezik, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arnaldo Otegik ere gogora ekarri dute.
"Enpresen eta Lanbideren arteko lotura sendotu nahi dugu, baita horien arteko komunikazioa berehalakoa izatea ere. Estreinakoz, formakuntzarako eskubidea bermatuko dugu", nabarmendu du.
Lege berriak hobari ugari dakartza laguntza jasotzen duten 50.000 herritarrentzat. Datorren urtean % 8,5eko igoera izango du, eta 2024an inflazioaren adina.
Legebiltzarrean egindako balorazioan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak azpimarratu du sektore, lurralde eta batez ere emakumeen artean jaitsi dela langabezia.