Gipuzkoako autobus zerbitzuetan (Lurraldebus) Aste Santurako deitu zituzten sei greba egun ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek, apirilaren 16tik 22ra. Nolanahi ere, langileen ordezkariek adierazi dute aldarrikapenekin aurrera jarraituko dutela, eta, laster jakinarazituko dituztela mobilizazio berriak.
Apirilaren 24tik maiatzaren 31ra arteko tartean erregistratu dituzte lanuzteak, baina oraingoz, lehen hiru egunak baino ez dituzte deitu. Beste mota bateko protestak ere aurreikusi dituzte, gatazkari ikusgarritasuna emateko.
Kezka gero eta handiagoa da Basaurin eta Alonsotegin. Hirugarren eta azken greba egunean, sindikatuek ez dute aurrerapausorik ikusten Bridgestoneren etorkizuna bermatzeko eta 335 kaleratze saihesteko. Sindikatuek gogor salatu dute enpresaren jarrera.
ELA, LAB eta CGT sindikatuen hitzetan, lantegiko autoentzako kako edo garraiatzaile berria da horren arrazoi nagusia. "Esan dezakegu ISPLNko teknikariak harritu egin ziren fase batzuetan hartu behar ditugun postura behartu eta penagarriekin", ohartarazi dute.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak esan du sindikatuei helarazitako azken proposamenean "neurri zehatzak" planteatu dituela. Hala, "onartezina" deritzo greba deialdi berriari.
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzaren ustez, ez dago greba egiteko arrazoirik. Langile-batzordeak, ordea, bajak betetzea eta langileen kopurua handitzea eskatzen du.
ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek ez dute baztertzen udan mobilizazio gehiago egitea. Onartu dute, Aste Santurako lanuzteak deitzearen helburua "zarata gehiago" ateratzea dela, euren aldarriak entzun daitezen.
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek prentsaurrekoa deitu dute ostegunerako, eta bertan iragarriko dituzte hurrengo pausoak. Haizea Arbide Steilaseko ordezkariak aitortu duenez, "ez da baztertzen greba gehiago deitzea".
Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Urbiko lantegiaren sarreratik Arizgoiti plazan amaitzeko. Beste bi greba egunak apirilaren 11n eta 15ean izango dira.
Milaka irakasle kalera atera dira beste behin, zortzigarren greba egunean. Euren esanetan, jarraipena % 75ekoa izan da. Bien bitartean, Hezkuntza Sailak %48ra jaitsi du, eta negoziatzeko borondatea berretsi eta "lasaitasuna" eskatu du.
Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren eledunak esan du negoziazioak ez daudela etenda. Gasteizko Gobenuak akordiorako duen "borondatea irmoa" dela erantsi du, baina negoziazioek "lasaitasuna" eskatzen dutelako erabaki zuten atzoko bilera bertan behera uztea.
Zortzigarren greba egunean, LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek gaur goizean EAEko hiriburuetan manifestatzera deitu dituzte irakasleak, Hezkuntza Sailari lan-baldintzak hobetzeko eskatzeko.
Hezkuntza publikoko irakasleek Lakuako egoitzaren aurrean kanpatuta igaro dute gaua, 'Hitzarmen duina, orain' lelopean. Hitzarmena duela 15 urte iraungita dagoela salatu dute, eta Hezkuntza Sailari negoziatzera esertzeko deia egin diote.
Hezkuntza Sailak azaldu du zentro bakoitzaren baliabideak negoziazioen gakoetako bat direla, eta batzar teknikoetan baino, mahai negoziatzailean eztabaidatu behar direla. Bi aldeek astelehenean egin zuten azken bilera, eta luzea izanagatik, akordio gabe bukatu zen.
Sindikatuek, berriz, salatu dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko batzar teknikoa, eta departamentuko iturrietatik esan dute "negoziazioetako gai garrantzitsuenetako bat" jorratu behar zelako ez dela egin.
Bilboko Jesus Maria eta Jesuitinas eskola erlijiosoetako irakasleek greba mugagabea iragarri dute hilaren 18tik. Ikasle falta dela eta, batu egingo dira irailean, eta irakasleek lanpostuak bermatzea nahi dute. Ikasle asko klaserik gabe daude, eta familiek hezkuntza eskubidea bermatzea eskatu dute.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuaren esanetan, "benetan lehentasunak partekatzen baditugu, astelehenean greba bertan behera uzteko, mahaira itzultzeko eta hitz egiten jarraitzeko aukera izango da".
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek greban jarraitzeko "indarra" agertu dute. Nabarmendu dute Eusko Jaurlaritza "grebek" mugiarazten dutela eta "benetako negoziazioa" eskatu diote Hezkuntza Sailari.
Gaur Donostia aukeratu dute sindikatuek manifestazio nagusia egiteko, eta ehunka irakaslek hartu dituzte kaleak. Hezkuntza Sailak bihar eta astelehena artean mugimendurik egingo ez balu, datorren astean bi greba egun gehiago egingo dituzte.
Hezkuntza Sailaren arabera, lanuztearen jarraipena % 45ekoa izan da. Elkarrizketarako prestasuna agertu du Eusko Jaurlaritzak, baina eztabaida "benetan garrantzitsua den" horretara bideratzea eskatu du. Oraingoz ez da aurreikusi Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko bilerarik.
Sailari "benetako negoziazioa" eskatu diote sindikatuek, bart akordioa lortzeko bilera luzeak porrot egin ostean. Hezkuntza Sailak nabarmendu duenez, bestalde, "elkarrizketarako prestasuna bere horretan" du, baina eztabaida "benetan garrantzitsua den" horretara bideratzea eskatu du.
Hezkuntza Sailak akordiorako proposamenaren dokumentua kaleratu zuen atzo, bileraren aurretik. Negoziazio luzeen ostean, sindikatuek ez dute onartu, baina ez ez dute puntuz puntu erantzuteko astirik izan. Diotenez, proposatutakoa euren aldarrikapenetatik urrun dago.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuaren ustez, akordioa "oso albiste ona da", eta irakasleen sindikatuekin negoziatzen jarraitzen dutela adierazi du, datorren astetik aurrera bost greba-egunei eutsiko dien bakarra baita.
200 langile ditu lantegiak eta gehiengo zabalak babestu ditu mobilizazioak, "modu masiboan" bozkatu baitute horien alde, batzar batean. Ponpak eta balbulak fabrikatzen dituen lantegia gelditu egingo da martxoaren 24tik 28ra.
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek salatu dute enpresak barne garraioa kanpoko enpresa baten bidez azpikontratatzea erabaki duela, horretarako betse enpresari 13 langile utzita, legez kanpo.
ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek Hezkuntza Sailari eskatu diote hezkuntza publikoko irakasleen, sukaldaritzaren eta garbiketako beharginen lan-eskubideak hobetzeko.
LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek lanuztea deitu dute Nafarroako Gobernuari behargin publikoen lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. Argudiatu dute Foru Gobernua "blokeoa egiten eta utzikeriaz jarduten" ari dela negoziazioari heltzeko orduan.
Sindikatuek bertan behera utzi dute Renfen eta Adifen aurreikusitako greba gauerdian hasi baino lau ordu lehenago, Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioarekin akordio bat lortu ostean, negoziazioko iturriek igande honetan jakinarazi dutenez.
Nafarroako Medikuen Sindikatuak (SMN) ez du grebari buruzko "datu-gerran" sartu nahi. Aitzitik, arrazoiak nabarmendu dituzte berriz ere: "gehiegizko lankarga" eta "lan baldintzak hobetzeko beharra".
Nafarroan, medikuak grebara itzuli dira astelehen honetan, hobekuntzak eskatzeko eta lan-gainkarga salatzeko. Osasun Departamentuaren datuen arabera, jarraipena % 2koa izan da; izan ere, sindikatu bakar batek, Nafarroako Medikuen Sindikatuak, deitutako lanuztea da.
Alemaniako 13 aireportutan deitutako grebak, ordea, ez du eraginik izan Euskal Herriko gainerako aireportuetan (Biarritz, Donostia, Gasteiz eta Iruñea).
Lanuzteak aireportu hauetan izango du eragina: Munich, Stuttgart, Kolonia/Bonn, Düsseldorf, Dortmund, Hannover, Bremen, Hanburgo, Berlin-Brandenburgo, Leipzig-Halle eta Frankfurt. Imanol Pradales lehendakariak geldialdia egin behar zuen Alemanian, baina azkenean Zurichetik abiatu da AEBra.
Lanuzteak aireportu hauetan izango du eragina: Munich, Stuttgart, Kolonia/Bonn, Düsseldorf, Dortmund, Hannover, Bremen, Hanburgo, Berlin-Brandenburgo, Leipzig-Halle eta Frankfurt.
EAEko hezkuntza publikoko irakasleen grebak % 75eko jarraipena izan du Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuen arabera. Eusko Jaurlaritzak, berriz, % 48ra apaldu du jarraipenaren zenbatekoa.
Tolosaldekoko Mankomunitateak gatazkan esku-hartzea "positibotzat" jotzen badute ere, langileek uste dute ez dagoela "berme nahikorik" zor dizkieten soldatak kobratzeko epeei buruz.
Hiru hilabeteko epean, abendutik soldata kobratu gabe dauden langileen lansariak eguneratzea eta hiltegiak hornitzaileekin dituen zorrak kitatzea adostu dute Tolosaldeko eta Goierriko udalek. Horrekin batera, enpresak azken hilabeteetan egindako kudeaketa ekonomikoa aztertuko dute.
Hezkuntzak ordainsari-igoera proposatzen du tutoretzako, zikloaren koordinazioko eta departamentuko buruzagitzako funtzioak betetzen dituzten irakasleentzat, baita berrikuntzaz, aholkularitzaz eta orientazioaz arduratzen diren langileentzat ere.
Sindikatuek azken 13 urteetan kolektiboak galdutako erosahalmena berreskuratzea (% 23) eskatu dute hirugarren greba egunean, baita plantillak gaztetzeko, lan-kargak arintzeko ere, besteak beste.