Kongon gerrillak bortxatutako emakumeen bizipenak lehen lerrora ekarri ditu "Semillas de Kivu" dokumental laburrak. Larunbat gauean lortutakoa zazpigarren Goya da Miñambresentzat. Atzoko ospakizunen ostean, ETBrekin hitz egiteko tartea hartu du Bilbon duen estudioan.
Arantxa Echevarria zinemagileak zuzendutako "La infiltrada" filmak bi Goya sari irabazi ditu: film onenarena eta emakumezko aktore onenarena (Carolina Yuste). Talentuak adinik ez duela erakutsi du bilbotarrak; izan ere, 50 urterekin zuzendu zuen bere lehen film luzea.
Zinemagile bilbotarrak zuzendutako "La infiltrada" pelikulak film onenaren saria irabazi du, "El 47" lanarekin batera. Lehenengoz partekatu dute film onenaren Goya saria bi lanek.
Espainiako Zinema Akademiak Goya sarien 39. edizioaren banaketa ekitaldia ospatu du. Sariaren 39 edizioetan lehenengoz, bi pelikulak irabazi dute film onenaren saria, "ex aequo": El 47k eta La infiltrada Arantxa Echevarria bilbotarraren filmak.
Alberto Iglesias konpositore donostiarrak irabazi du Goya saria hamabigarren aldiz, oraingoan Pedro Almodovarrek zuzendutako "La habitación de al lado" filmaren musikagatik.
Ivan Miñambres portugaletetarrak film labur dokumental onenaren Goya saria irabazi du bere lantaldearekin batera, "Semillas de Kivu" lanagatik. Horretan, baliabide naturalak dauden eremuetan nagusi diren Kongoko talde gerrillarien indarkeria jasaten duten emakumeen errealitate gordina erakusten da.
Arantxa Echevarria bilbotarrak zuzendu duen filmak bi sari irabazi ditu, film onenarena eta emakumezko aktore onenarena. "Marco" filmak ere bi sari irabazi ditu, eta Alberto Iglesias konpositore donostiarrak hamabigarren Goya saria eraman du.
Urduritasunez eta egindako lanaz harro elkartu dira euskal izendatu gehienak EITBk antolatutako koktelean. Euskal zinemagintzak 33 izendapen jaso ditu, eta larunbat gau honetan emango dute jakitera Goya sarien palmares osoa.
Richard Gerek Nazioarteko Goya saria jasoko du larunbatean Granadan, pantaila handian debuta egin zuenetik 50 urte bete diren honetan. Gaur eskainitako prentsaurrekoan hitz gogorrak izan ditu Donald Trumpentzat.
Sagardoyrentzat bigarren Goya saria izango litzateke, oraingoa "Betiko gaua" pelikula zuzentzearren. Ion de Sosa lehenengo sariaren bila ari da "Mamantula" pelikulari esker.
Duela urte batzuk X sarean argitaratutako mezu arrazisten harira polemika piztu ostean, aktoreak esan du ez duela berriro hitz egingo, filmari kalterik ez egiteko.
Zinemaren Espainiako Akademiak Goya sariak banatzeko ekitaldia egingo du larunbatean, Granadan. Guztira, sarietarako 33 izendapen bildu dituzte euskal film eta profesionalek.
Fernando Velazquezek bi Goya sari irabazi ditzake larunbat honetan, "La Infiltrada" eta "Buffalo Kids" filmetan egindako lanagatik. Alberto Iglesias "The room next door" filmaren soinu-bandagatik izendatuta dago.
Urko Olazabal bilbotarra Aktore Nagusi Onenaren saria irabazteko hautagaia da, "Soy Nevenka" filmean egindako lanagatik. 2022an, Goya eta Feroz sariak eskuratu zituen bigarren mailako aktore gisa, "Maixabel" filmagatik.
Arantxa Echevarria zinemagile bilbotarra ("La Infiltrada") eta Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño ("Marco") zuzendari onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren sarirako izendatuta daude.
Otsailaren 8an Granadan banatuko diren Goya sarietarako izendatuak Madrilen bildu dira gaur arratsaldean. Edizio honetan, euskal zinemak 30 izendapen lortu ditu. Nabarmentzekoak dira "La Infiltrada" eta "Marco" filmek lortutako izendapenak.
Espainiako Zinema Akademiak Goya sarietarako izendatuen zerrenda iragarri du gaur. "Marco"k bost izendapen jaso ditu, eta "Betiko gaua" film laburra ere izendatuen artean dago otsailaren 8an Granadan banatuko dituzten sarietarako.
Hiru hamarkada daramatza zinemagintzan, eta hiru Goya sari eskuratu ditu bere jantzien diseinuan egindako lanagatik. Berak zuzendutako lehen zinta aurkeztu du Malagako Zinemaldian, "Tratamos demasiado bien a las mujeres", Carmen Machi eta Antonio de la Torre protagonista dituen lana.
"20.000 erle espezie"ren zuzendariak, Esti Urresolak, hitz hunkigarriak izan zituen saria jasotzean. Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi Ondarroako gaztea izan zuen gogoan, bai eta haren gurasoak ere. Gaur aitarekin egon nahi izan dugu filmaren arrakasta nola bizitzen ari diren jakiteko.
'20.000 especies de abejas' filmak 3 Goya lortu zituen. "Biba Zuek"en Estibaliz Urresola zuzendariarekin, Martxelo Rubio aktorearekin eta Lara Izagirre ekoizlearekin filmari buruz hitz egiteko aukera izan dugu.
"Garrantzitsuena zintzoa izatea eta bihotza ukitzea da", esan du Goya sarien banaketaren ostean. Horren lanak bi golardo eskuratu ditu: animaziozko film onenarena eta gidoi egokitu onenarena.
"20.000 especies de abejas" bere lehen pelikulagatik saritu dute zinemagile laudioarra. Zinta horrek beste bi golardo eskuratu ditu: antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena eta jatorrizko gidoi onenarena.
Estibaliz Urresolaren "20.000 especies de abejas" filmean egindako lanagatik saritu dute aktore gipuzkoarra. Sofia Otero protagonistaren eskutik jaso du golardoa.
J. A. Bayonaren "La sociedad de la nieve" filma Goya sarietan nagusitu da (12 golardo eskuratu ditu). Euskal zinemagintzak, berriz, zortzi sari bildu ditu, besteak beste, "20.000 especies de abejas"en hirurak eta "Robot dreams"en biak.
Juan Antonio Bayonaren filmaren nagusitasun erabatekoaz haratago (12 Goya sari irabazi ditu "La sociedad de la nieve"k), euskal ordezkariek zortzi sari bildu dituzte aurtengo galan; "20.000 especies de abejas"en hirurak eta "Robot dreams"en biak tartean.
Miren Arrieta aktoreak ahotsa jarri dio "El sueño de la sultana" Isabel Herguera donostiarraren filmari. Animaziozko film onenaren Goya sarirako izendatu dute.
EITBk Goyetan izendatuta dauden sei pelikulatan parte hartu du: "20.000 especies de abejas", "Cerrar los ojos", "Chinas", "Una vida no tan simple", "El sueño de la sultana" eta "La ermita". Euskal zinemagintzaren 150 ordezkari inguru bildu dira gaur Valladoliden, sari-banaketaren atarian.
Goyetan izendapenak lortu dituzten bi filmen ekoizleekin hitz egin dugu. Iker Ganuzak ("Una vida no tan simple") eta Lara Izagirrek ("20.000 especies de abejas") beren lanaren nondik norakoak aletu dizkigute.