Netflixeko telesailak hizpidea jarri du mundu osoko gurasoen artean. Ana Isabel Brezmes psikologoaren esanetan, gazteek erraz bereganatzen dituzte sareetako mezu biolentoak. Haiei begiratu, entzun eta hitz egitea gomendatzen die gurasoei.
Xantaia jasan zuen pertsonak Ertzaintzaren aurrean salatu zuen gaztearekin harremanetan jarri zela kontaktu-plataforma baten bidez, eta, argazki intimoak elkarrekin trukatu omen zituzten. Horren ondoren, xantaia hasi zen. 2.000 euro eskatzen zizkion bere irudiak ez zabaltzearen truke.
Terapiak gazte askoren babes lekuak dira. Ahulezia bezala ikusteari utzi eta alderdi emozionala gizarteko alderdi ezberdinetatik landu beharko litzateke, eskolan, kalean, erakundeetan... Osasun sistemari lanabes eta errekurtsoak eman behar zaizkio eta prebentzio neurriak ere funtsezkoak dira.
Konfinamendua bukatu zeneaz, bere burua okerrago ikusi zuen Aroak. Uda ondoren, klasean hasi eta ezin zuen barruan egon lau hormen artean, hainbeste ikaskiderekin batera urduritu egiten zen. Klasera joateari beldurra hartu zion. Haatik, psikologoak horri aurre egiten lagundu zion.
Bizkarrezurreko arazo bat izan zuen txikitan Garazik. Ebakuntza egin ondoren, medikuek apur bat argaltzeko gomendatu zioten eta hor egin zuen "klak" bere buruak. Argaltzen hasi eta jendeak itxura ona zuela esaten zion kaletik. Une horretan hasi zen bere gainbehera.
Europar Kontseiluak (27 estatuen buru guztien batzarra) eta Europako Parlamentuak akordioa lortu dute gidabaimenaren gaineko arauak berritzeko. Horren arabera, kamioilari izan nahi dutenek 17 urterekin atera ahal izango dute baimena, eta gidatzen hasi, lehen urtean, heldu batek lagunduta.
Laguntza jasotzeko eskaerak aurkezteko epea apirilaren 1ean irekiko da. Baldintzak betetzen dituzten 25 eta 29 urte arteko gazteek hilean 300 euroko laguntza jasoko dute, bi urtez, alokairua ordaintzeko edo etxea erosteko.
Torresek azaldu du erkidegoek martxoaren 31ra arteko epea dutela artatzen ari diren adingabeen kopurua zehazteko, eta, hortik aurrera, asmo horrekin deituko duten biltzar sektorialean egingo dutela banaketa.
Ohiko gaueko festaren alternatiba gisa hasi zen eta benetako fenomeno sozial bilakatu da. Arrasiketaren gorakadaren gakoak ulertzeko, Bizkaiko Ostalarien Elkartearen kudeatzaile Hector Sanchezekin eta Bilboleoko arduradun Pablo Jose Miguelekin hitz egin dugu.
Arrantza-jarduera erdira murriztu da 20 urtean. Beherakada horren atzean sektorearen gogortasuna dago, baina baita errentagarritasun falta ere; izan ere, lonjako prezioak apenas mugitu dira azken 20 urteotan. Honekin guztiarekin, sektorearen erreleboa zaila izaten ari da.
Bullyingarekin alderatuz, ziberjazarpena ez da eskola eremuan amaitzen. Zailagoa da identifikatzeko, nahiz eta pertsona gehiago jakitun izan, eta denboran luzatzen da.
Nola ordaintzen ari gara WhatsApp, TikTok eta tankera horretako doako plataformak? Telmo Lazkano adituaren hitzetan, produktu bat ordaintzen ez duzun unetik, zu bihurtzen zara produktua. Hala, hainbat teknika baliatzen dituzte pantailara itsatsita izateko: Logika algoritmoa eta Echo Chamber.
Gaur egun, nerabearen onarpen soziala oso lotuta dago jarraitzaile, like eta iruzkin kopuruarekin. Izugarrizko estres emozionala suposatzen du horrek, egunero elikatu beharrekoa, gainera. Garazik, Laurak eta Aroak gainditu dute dagoeneko onespen premia hori.
Naroa Martinez psikopedagogoa heriotza eta doluan aditua da. Tabu asko daude oraindik gai hauen inguruan. Bere hitzetan, mina partekatzea funtsezkoa da. Dolua pasa beharreko zerbait da, baina zama bakarrik ez eramateak min hori asko arindu dezake.
Dorleta Urretabizkaia, Ugaitz Amundarain, Ane Garmendia, Ibai Ugarte eta Gorka Rovira bildu ditugu erronka honetan. Nor iristen da beranduago grabaketara? Nork jartzen ditu ezizen gehiago? Nork erabiltzen du sakelakoa gehien? Horrelako galderei erantzun behar diete. Haien erantzunak ikusi nahi?
Ainhoa Azpitartek (Olatz) eta Ander Rovirak (Gorka) aldageletako giroaz hitz egin dute. Batetik, Larra ezberdin itzuli da, neskei sentimenduez hitz egitera animatuz. Mutilen kasuan, Eunatek egoera latzari egin behar dio aurre. Galder matxista hutsa da eta ez du entrenatzailea errespetatzen.
Laurari eskola-jazarpena egin zioten nerabezaroan. Bere burua zauritzen hasi zen, min emozionalari aurre egiteko modu bat zelako. Gerora etorri zen suizidio saiakera. Adituen arabera, beharrezkoa da ondoezari erreparatzea eta horren gainean hitz egitea.
Droga eta joko-menpekotasuna izan ditu Eneko Sagastumek. Urte askoan noraezean ibili ondoren, Arrasateko psikologo batek lagundu zion. Erruduntasun sentsazio handia izan du, bere inguruari eragin dion minagatik, batik bat. Eneko adoretsu dabil orain, bere istorioa kontatzeko prest.
Nerabeak trantsizio-garai betean bizi dira eta zaila izaten da askotan nahasmendua detektatzea. Umore aldaketa handiak, bat-batean asko argaltzea, isolatzea, interes falta, higiene falta… Horiek dira kontuan hartu beharreko hainbat adierazle.
"Zurrunbiloa" gazteen osasun mentala ardatz duen telesailaz aritu zaizkigu Aitziber Agirre Zurrunbiloa proiektuaren arduraduna eta Laura de la Iglesia gaztea. Agirrek nabarmendu duenez, etxeetan osasun mentalaz hitz egitea eta arazoez galdetzea ezinbestekoa da.
Kanpusa doakoa da, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, eta 14 eta 17 urte bitarteko Bizkaiko gazteei zuzenduta dago. Aukeratutako 20 ikasleek lehen mailako euskal artistekin ikasteko aukera izango dute apirilaren 21etik 26ra, Lauaxeta ikastolan.
Nerabezaroan hasten dira genero rolak oso modu espezifikoan eragiten identitatearen eraikuntzan. Mutilek, oro har, gorputzaren bidez ematen dituzte mezuak eta nesken kasuan, presio estetikoa nabarmena da. Heteropatriarkatuak efektu negatiboak ditu gazteen osasun fisiko eta mentalean.
Laura de la Iglesiak (eskola-jazarpena), Eneko Sagastumek (droga eta joko-menpekotasuna), Garazi Olaizolak (elikadura nahasmendua) eta Aroa Colasek (depresioa eta antsietatea) azaldu digute nerabezaroan, besteak beste, beldurra eta haserrearekin bizitakoa.
Lotsa, beldurra, haserrea, poza… Emozioak asko bizi-biziak dira eta nerabeek askotan ez dakite kudeatzen. Garuna oraindik garatzen dago eta, helduekin konparatuta, ezberdin funtzionatzen du. Gehienetan, arrakasta soziala lortzeko eta esperientzia berriak bizitzeko hartzen ditu erabakiak.
Euskadin gehien kontsumitzen droga marihuana bada ere, "tusi" edo "kokaina arrosa" deitutako drogaren kontsumoak gora egin du gazteen artean, aisialdian. Droga horrek duen eraginak Ertzaintza kezkatzen du.
Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu dutenez, ikaskide batzuek eta irakasle batek jaso dituzte mezuak. Itxuraz, ikasle batzuen ordenagailuak erabili dituzte, identitatea ordezkatuta, bidalketak egiteko. Salatzaileek zuzendaritzaren jarrera salatu dute, neurriak garaiz ez hartzeagatik.
Mugikorra ez da jostailu edo denborapasa soil bat. Garazi Olaizolak elikagai nahasmendua izan zuen eta sare sozialek kalte handia egin zioten. Terapiaren laguntzarekin, ordea, kaltegarriak ziren edukiak baztertu zituen, eta, orain, baliagarria zaio mugikorra.
Maider Garcia de Bikuña sexologoak dio nerabeek gizarteak markatutako estereotipoei heltzen dietela ziurtasun falta dutelako, bide propioa egitea zailagoa delako. Aroa Colasek (depresioa, antsietatea) eta Eneko Sagastumek (droga eta joko-menpekotasuna) gizartearen babes falta igarri dute noizbait.
Familiak berebiziko garrantzia du nerabearentzat, munduarekin izango duen harremana baldintzatzeraino. Eneko Sagastumeren (droga eta joko menpekotasuna) familia izan zen bere frustrazio eta presioen fokoa. Aitona zuen bidelagun bakarra. Laura de la Iglesiak (bullying) berriz, ama izan du alboan.
Lupak behatokiak egindako azterlan baten ondorio nagusietako bat da hori. 500 gazteri baino gehiagori hainbat gai sozial eta politikori buruz galdetu diete.
Programak aukera ematen die ikasle horiei 14 aholkularik gida ditzaten, eta hainbat gaitako adituekin harremanetan jartzeko aukera ematen die, beren potentzial guztia garatu dezaten.
Gaur-gaurkoz hiru bulego daude zabalik: Bilbon, Barakaldon eta Gasteizen. Dena dela, 18-30 urteko gazteek kontsultetarako euskarri digitala ere dute eskura: 646 109 126 WhatsApp telefono zenbakian, eta gaz.eus webgunean.
"Future Game" proiektuak EAEko gazteen osasun mentalari buruz egindako txostenaren arabera, 18-35 urteko gazteen % 24,1ek beren buruaz beste egiteko gogoa izan dute (18 eta 24 urte bitartekoen artean % 30ek), lautik bat bakarrik sentitzen da, eta, % 15, abandonatuta.
Ikasleek Filologia Hispanikoko irakaslearen bulegoan gertatutako izaera sexualeko erasoak azaltzen dituzte salaketetan. Lehenengo salaketa otsailaren 3an aurkeztu zen. Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak (GUET) asanblada irekia deitu du ostegunerako 13:00ean Letretako Fakultatean.
Mikelek 24 urte ditu, eta zinema-edizioan aritzen da Madrilen. Leok 20 urte ditu, eta Madrilen bizi da, irakasle-ikasketak egiten. Umetan egin zuten trantsizioa biek, eta prozesua nola bizi izan zuten kontatu digute ordutik 10 urte igaro direnean.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak emandako datuen arabera, Lanbide Heziketan % 30era jaisten da portzentajea, eta % 25era Bartxilergoan. Dena dela, ezein zentrok ez du erabilera librea baimentzen, eta uzten dutenek irakasleek gainbegiratuta uzten dute, helburu pedagogikoekin erabiltzeko.
Jendetza hurbildu da Bilboko Euskalduna Jauregira "Irabazi arte" telesailaren laugarren denboraldiaren aurrestreinaldira. Otsailaren 14an ikusi ahal izango da lehen atala Makusi plataforman eta astebete geroago ETB1en. Iruñean, Donostian eta Gasteizen ere egingo dituzte aurrestreinaldiak.
"Etxebizitza larrialdiari" aurre egiteko 12 neurri "ausart" aurkeztu ditu Espainiako gobernuburuak. Besteak beste, alokairu publikoa egiteko bi milioi metro koadro utziko dituzte Estatuko Etxebizitza Enpresaren esku, eta jabeak eta maizterrak babesteko berme publikoko sistema sortuko dute.
PSOEk "espekulatzaileentzako" etxebizitza politika egitea leporatu dio PPri, eta proposatzen dituzten neurriak "gezurra" eta "engainua" direla esan du, haientzat etxebizitza "negozioa eta ondasun espekulatiboa delako".
Beraien arteko harremanak iraun zuen bitarteko edertasunarekin geratuko dira Garazi eta Luken. Lagun handiak izango dira aurrerantzean, baina jada ez dira bikote izango. Hertzainak taldearen "Aitormena" kanta abestu diote elkarri.