Barne Ministerioak Israelgo Estatuari 15 milioi bala baino gehiago erostea erabaki du, Guardia Zibilarentzat. Antonio Maillo Izquierda Unidako buruzagiak PSOEri leporatu dio Sumarrekin koalizio Gobernuan "krisirik handiena" ireki izana.
Defentsa Zibileko lantaldeek gorpuak hondakin artetik ateratzeko eta errepideak garbitzeko erabiltzen zituzten makina horiek. Gazako Defentsa Zibilak salatu duenez, Israel "lan humanitariorako baliabideak suntsitzen ari da".
"Uste dut bahituak etxera ekar ditzakegula, amore eman gabe. Hori buruan daukadala jokatu dut orain arte. Misioa oraindik ez da amaitu, eta egiteko asmoa dut. Baina amore eman gabe", nabarmendu du larunbat gauean emititu duten aurrez grabatutako mezu batean.
Gaur hilabete bete da Netanyahuk su-etena hausteko agindua eman zuenetik, eta, denbora horretan, Israelgo armadak 1.700 pertsona inguru hil ditu, tartean haurrak eta emakumeak.
Beste eraso batzuetan, goizaldean, 40 pertsona inguru bizirik erre ditu Israelgo Armadak, tartean 17 haur eta lau emakume, lotan zeuden kanpin-dendak bonbardatuta. Israelek dio Hamaseko arma-kontrabandoko arduraduna eta Jihad Islamikoko beste kide "garrantzitsu" bat hil dituela.
Irabazlearen irudia Gazako 9 urteko haur batena da. Israelek 2024ko martxoan egindako eraso batean bi besoak galdu zituen eta Dohara eraman zuten tratamendua jasotzeko.
Hatzlacha erakunde israeldarrak 'Haaretz' egunkariarekin batera aurkeztutako informazio eskaerari erantzunez, Armadak azaldu du atxilotuen "milaka objektu" dituela, dirua barne.
Urtarrilaren erdialdean Israelek Hamasekin lortutako su-etena hautsi zuenetik, soldadu israeldarrek 1.600 pertsona baino gehiago hil dituzte, eta inbasioa hasi zenetik 51.000 hildako utzi dituzte.
Korrespontsalak Arantza Ruizekin izandako elkarrizketan nabarmendu duenez, Gazako ospitale batean igarotzen zituen goizak, eta haurrak etengabe heltzen ziren.
Harrera eraikinaren kontra egin du eraso, bi misil botata, eta guztiz suntsitu du. Gainera, sutea piztu da, eta larrialdien eremua, laborategia eta farmazia kaltetu ditu. Israelek esan du Hamasek base bat zuela ospitalean, baina ez du frogarik aurkeztu.
Gaixoak eta langileak ebakuatu behar izan dituzte, baina hondakinen artean pertsonen bila ibili dira. Misilek harrera eraikina suntsitu dute, eta larrialdien eremua, laborategia eta farmazia kaltetu.
Rafah hiria -gerra aurretik 270.000tik gora pertsona bizi ziren eta gaur egun ehunka baino ez dira geratzen- Gazako gainerako lekuetatik isolatuta geratu da iparraldetik (Jan Yunisen mugakidea) zein hegoaldetik, non Israelek Egiptorekin muga egiten duen Filadelfiako Korridorea kontrolatzen duen.
AEBko eta Irango ordezkariek errepublika islamiarraren programa nuklearrari buruzko negoziazio publikoak hasi dituzte berriro larunbat honetan, zazpi urteko urruntzearen ostean, Donald Trumpek 2018an Ekintza Integralerako Plan Bateratua bertan behera uztea erabaki ostean.
"Eremu asko hartu eta Israelgo Estatuko segurtasun eremuetara anexionatzen ari gara, Gaza txikiago eginez eta isolatuago utziz", baieztatu du Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak.
Palestinako Ilargi Gorriaren ahotan, erasoa "gerrako krimena da, eta agerian uzten du Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa behin eta berriz urratzen duen patroi arriskutsua".
Trumpek muga-zerga orokorrak iragarri zituenetik Etxe Zurian hartu duen lehen agintaria izango da. Bestalde, 50.000tik gora dira jada Israelek Gazan hildako pertsonak, eta greba deitu dute astelehenerako Zisjordanian.
Hungariako Kontsulatuaren aurrean elkartu dira, Netanyahuk berriki herri horretara egin baitu bisita. Euskal Herriko 120 hiri eta herritan protesta ekitaldiak iragarri dituzte apirilaren 8rako.
The New York Times egunkariak argitaratutako bideoan ikusten denez, paramedikuak uniforme islatzailez eta argia jarrita zihoazen, ez modu "susmagarrian", Israelek esan bezala. 5 minutu luzez, ilunpean, tiro hotsak entzuten dira etengabe, eta irudiak grabatzen ari den paramedikuaren otoitzak.
Ume bakoitzari balorazio klinikoa eta analitikoa egin dizkiote, baita tratamendua zehazteko beharrezko probak ere. Haurrek 13 urte inguru dituzte, eta horietako hiru ez dituzte ospitaleratu.
Munduko Elikagai Programak (WFP) Gazako Zerrendan dituen okindegi guztiak itxi dituela iragarri du, irin falta dela eta. Gainera, prezioek gora egin dute eta jada ez dago oinarrizko produkturik.
Dar Al-Arqam da oraingo honetan erasoa jasan duen eskola, desplazatutako milaka zibil hartzen dituena. Israelek 229 gutxienez errefuxiatu zentrori eraso die 2023ko urriaren 7tik. Azken egunean Armada sionistak 100 bat pertsona hil ditu.
Gaixotasun onkologikoren bat duten bost adingabe (1-13 urte artekoak) artatuko ditu Osakidetzak; hiru, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, eta bi, Donostiakoan.
Gaixoak, senitartekoak ondoan dituztela, harrera-etxeetan daude. Ostiralean ekingo diete tratamenduari, bostek Gurutzetako Ospitalean eta beste bostek Donostiakoan. Nafarroara ere gaur zen heltzekoa arreta behar duen beste adingabe gazatar bat.
Israelek gutxienez 22 pertsona hil ditu, tartean hainbat haur, Errefuxiatu Palestinarrentzako Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) klinika baten aurka egindako bonbardaketa batean, Jabalian, Zerrendako iparraldean.
Martxoaren 23an Palestinako Ilargi Gorriak eta Gazako Defentsa Zibilak 16 paramediku eta erreskatatzailerekin kontaktua galdu zuten Rafahn misio batera zihoazenean, eta horietako 15 hobi komunetik atera dituzte azken egunetan.
40.000 gazatar inguruk Rafah eremutik alde egin behar izan dute gaur, Gazako hegoaldean, Israelgo Armadak hiria eta inguruko eremuak bonbardatu baino lehen lekualdatzeko agindu berriak eman ostean.
Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Federazioak eta NBEk salatu dute Israelen eraso batean zauritutakoak artatzera joan zirela eta haiei ere eraso egin zietela. "Langile humanitarioek eta medikuek ez dute inoiz helburu izan behar", aldarrikatu dute.
Alderdi, sindikatu eta mugimendu sozialek adierazpen bat sinatu dute, nazioarteari Israelekin harreman komertzialak eta militarrak eteteko eskatuz, bakea lortzeko.
'No Other Land' zintan Masafer Yatta eskualdearen okupazioa eta Israel bertan egiten ari den txikizioa erakusten dira. Urtarrilean, dokumental onenaren Oscar saria jaso zuen lanak.
Hamasi bahituen egoerari buruzko informazio xehea ematea eskatzen zaio proposamenean, eta trukean, Israelgo Armadako soldaduak Gazako Zerrendatik alde egiten hasiko dira.
Bestalde, EBren Atzerri Politikako goi ordezkari Kaja Kallasek Israel eta Palestina bisitatuko ditu bihartik aurrera, eta bi herrialde horietako buruekin bilduko da Gazako sarraskiaz hitz egiteko eta su-etenaren nahiz laguntza humanitarioaren beharra azpimarratzeko.
Igande honetan, Al-Mawasiko eremu humanitariora joateko agindu die Israelek Rafahko gazatarrei. Kanpalekua, baina, gainezka dago, urik eta argindarrik gabe.