Gipuzkoako autobus zerbitzuetan (Lurraldebus) Aste Santurako deitu zituzten sei greba egun ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek, apirilaren 16tik 22ra. Nolanahi ere, langileen ordezkariek adierazi dute aldarrikapenekin aurrera jarraituko dutela, eta, laster jakinarazituko dituztela mobilizazio berriak.
Garraio Ministerioak Adifen bidez egingo du lanen eskaintza eta linearen "elektrifikazioan funtsezko urratsa" emango duela adierazi du. Bitartean, aurrera doaz Bizkaiko adarreko eta Bergarako lotuneko plataformetako lanak, baita trenbideak jartzeko proiektuak ere.
Autobusa Zumarragako tren geltokitik abiatuko da eta Beasain eta Ordiziako tren geltokietan (bietan autobusera igotzeko bakarrik) eta Tolosako Santa Klara komentuan (jaisteko bakarrik) geldialdiak egingo ditu.
Aurten hasi zen garraio publikoa 12 artekoentzat doakoa izaten; uztailetik aurrera, adin-tartea zabaldu, eta 14 urte artekoek ahal izango dute EAEko garraio publikoa debalde erabili. Era berean, gazteek % 50eko murrizketa izango dute abonu eta tituluetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuen artean egunean 42.000 joan-etorri egiten dira, astelehenetik ostiralera. Horien erdiak, Bilbo-Donostia artean mugitzen den jendeak egindakoak.
Etorkizun hurbilean mugikortasuna izango da gizartearen erronka nagusietako bat. Ander Gortazar arkitekto eta EHUko irakaslearen esanetan, garraio publikoak izan beharko du ardatza, ez baitaukagu leku fisikorik auto bana izateko.
Androidekin funtzionatzen duten telefonoetarako aplikazioa Bizkaiko garraio publiko guztietan erabil daiteke, Renfe, Bizkaia Zubia eta Portugaleteko txalupa eta aldiriko aparkalekuetan izan ezik.
Bizikleta pribatua gehiago erabiltzea da helburua, garraio publikoaren osagarria izan dadin. Datozen hilabeteetan Ansio eta Ibarbengoara hedatuko da ekimena, eta ondoren beste geltoki batzuk etorriko zaizkio atzetik, Bilboko batzuk, besteak beste.
Esan duenez, "ingurumen balio handiko lurrak dira, hidrogeologia oso konplexua dutenak". "Tartean, inguru karstikoak daude, eta, beraz, ez dakigu lotune hori oso bideragarria den", erantsi du.
Auzo-mugimenduak ohar batean azaldu duenez, tarte horretako lanak "2017ko abenduaren 18an esleitu ziren, hasiera batean, 53 milioiko zenbatekoan, eta tarte hori eraikitzeko egungo aurrekontua 140 milioikoa da".
Lurraldebusek 28,8 milioi bidaia erregistratu ditu (+ % 8,7), eta Euskotrenek, berriz, ia 54 milioi. Gainera, Lurraldebusek Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin lotuko dituen linea bat martxan jarriko du.
Orain arte, helmugara heltzeko lineaz aldatu behar zuten erabiltzaileek linea bakoitzaren bidaia ordaindu beharra zeukaten. Neurria Barik txartelei, joaneko bidaiei eta aldaketak 30 minuturen buruan egiten dituztenei aplikatuko zaie. Batez beste % 25 aurreztuko dutelakoan dago Aldundia.
Atotxako tren geltoki berriak Urumea aldeko zerbitzua berreskuratuko du astelehen honetan. Obra-fase berri horri esker, behin-behineko terminala, bidaiariak lurrazaleko nasetara banatuko dituen lurpeko behin betiko atarian integratu ahal izango da.
Renfek salatu duenez, "unitate bat margotzen" ari zen grafitigile talde batek bi bidaiariri eraso egin zien joan den ostiralean Ollargan geltokian, Bilboko aldirietako C3 linean. Halaber, Ertzaintzan salaketa jarriko duela iragarri du tren konpainiak, jasandako kalteengatik.
Subflubiala Ez! plataformak deituta, eta berrogeita hamar bat erakunderen babesarekin, manifestariek Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu diote "atzera egiteko", bi aldeak itsasadarraren azpitik lotzeko tunelaren proiektua bertan behera uzteko eta inbertsioak garraio publikora bideratzeko.
Orain arte, doakotasuna 0 urtetik 6ra bitartekoa zen; orain, 12 bete arte izango da. 130.000 adingabe inguruk eta haien familiek jasoko dituzte onurak.
Doan bidaiatzeko, ezinbestekoa izango da erabiltzaileek Mugi txartel pertsonalizatua izatea. Donostian, otsailaren 5ean hasiko dira neurria aplikatzen, arrazoi teknikoak direla eta.
Jon Nogales Mugikortasuneko diputatuak azaldu duenez, "beherapenek orain arte bezala jarraituko dute egoera argitzen den bitartean"; hau da, % 50eko deskontua BAT txartel anonimoekin eta % 62 eta % 72 artekoa BAT pertsonalizatuarekin.
Foru Aldundiak berretsi du otsailaren 20ra arte izango dela % 50eko deskontua lurraldeko garraio publikoan. Bestetik, 12 urtetik beherakoentzako doako txartela onartu dute.
Gipuzkoako Mugikortasun Departamentuak Agitax eta GipuzkoaTaxi gonbidatu ditu Garraioaren Lurralde Agintaritzarekin batera lan egitera, garraioko txartel birtuala martxan jarri eta taxiak Mugi sisteman sar daitezen.
Neurria otsailaren lehen astean jarriko da indarrean eta Barik pertsonalizatua beharko da. Bizkaiko Garraio Patzuergoan, Metro Bilbaon, Bizkaibusen, Renfen eta Bilbobusen bulegoetan eskatu daiteke.
Bizkaiko Garraio Partzuergoak jakinarazi du, halaber, abonuen % 50eko deskontua mantenduko dela urteko lehen seihilekoan, eta uztailetik aurrera % 40koa izango dela bidaia anitzeko abonuetan eta % 50ekoa 26 urtetik beherakoentzat.
Trenak ordu erdirik behin izango dira Urduña eta Bizkaiko hiriburuaren artean, eta 15 minutuz behin Laudiorakoak. Gainera, lanegunetan zortzi geldialdi bakarrik egingo dituen zerbitzu berri bat izango da martxan, eta horrek bidaia denbora nabarmen jaitsiko du.
Iazko abenduaren 23an adostu zuen Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa doakoa izatea. Horrek 130.400 umerengan izango du eragina.
Donostiako alkateak adierazi duenez, "2025 urte erabakigarria izango da Donostiaren etorkizuna definituko duten proiektuak gauzatzeko", eta zenbait arlo nabarmendu ditu, besteak beste, garraioa, jasangarritasuna, etxebizitza eta garapen teknologikoa.
Orain arte aplikatu izan den bezala, Espainiako Gobernuak bidaia-txartelaren kostuaren % 30 hartuko du bere gain, eta Nafarroakoak, gainerako % 20a, % 50eko deskontuak mantentzeko.
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren arabera, neurria "ez da hilabete batzuetarako kontua". Doakotasuna 15 urtera arte luzatzeari buruz —Espainiako Gobernuak atzo erabakitako neurria—, berriz, esan du dekretua aztertuko dutela.
Doakotasunaz gozatzeko, adingabeek txartel pertsonalizatua izan beharko dute, eta horren bidez baliozkotuko dituzte beren bidaiak, zero kostuan, neurria beren lurralde historikoan ezartzen den unetik aurrera.
Garraioari jarritako deskontuak 6 hilabetez luzatzea onartuko du Espainiako Gobernuak gaur, urteko azken ministroen kontseiluan. EAEko erakundeen ekarpenarekin, beherapena %50era helduko da.