Baltasar erregeak haur azpeitiarrei etxean laguntzeko eta eskolan jarrera arrazistarik ez onartzeko eskatu zien. Bideoak arrakasta handia izan du sare sozialetan azken orduotan.
Duela urte batzuk, Jorge Elizaldek, Elizalde gozotegiaren jabeak, Casa Salinas frankizia erosi zuen, errezeta-liburu osoa barne. Aurten, 1870eko errezeta bat erabiliz errege-opil bat egin dute. Opilak arrakasta handia izan du eta 1.000 inguru saldu dituzte.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan desfileak izan dira gaur arratsaldean, eta etxeko txikienentzat gozamena izan da Meltxor, Gaspar eta Baltasar hain gertutik ikustea.
Zeberion izan dira Iker, Klara eta Maria "SOS Gabon Kantak Arriskuan" saioan. Bertan, herritarren laguntzaz, 'Apalazio Zaldune' kanta berreskuratzea lortu dute. Gainera, Mariak eta Ikerrek bertsio berria ere egin dute. Gozatu!
Eskalerikaren lehen maila Leire Ruiz Ganuza eta Txori Garcia Uriz aktoreen pregoiarekin igo dute, Udaletxe plazan. Ondoren, kalejira egin dute Antoniutti parkeraino, eta su piromusikalen erakustaldia izan da bertan.
Badira egunero itsasoan bainua hartzen dutenak eta baita urte hasierako ohitura gisa hartu dutenak ere. Ura fresko xamarra egon arren, asko izan dira aurten ere uretara sartzen ausartu direnak.
Suziriak, petardoak, bengalak... ezinbestekoak dira etxe askotan urte berriari ongietorria egiteko. Hala ere, piroteknia aldatu egin da eta jada ez da hain zaratasua eta gero koloretsuagoa da.
'Apalazio Zaldune' kanta berreskuratzen saiatuko dira Klara, Maria eta Iker, Zeberion. Lortuko al dute? Ez galdu "SOS Gabon Kantak Arriskuan" saioa, gaur, 21:45ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
¡Lehendakariak Jose Antonio Agirreren idazmahaiaren aurrean emango du hitzaldia. "Erbestetik bere herrira urtez urte zuzentzen jarraitu zuen", goraipatu du Imanol Pradalesek sare sozialetan.
2024ko azken orduetan eta 2025eko lehenengoetan eguraldi antiziklonikoa izango da nagusi. Andoni Aizpururen arabera, Euskal Herri hegoldean behe-lainoa agertu liteke urtarrilaren 1eko lehen orduetan.
Afariak etxean familiarekin eta lagunekin, kotilioiak, landetxeren batean... Badirudi afari aurreko poteoa tradizio sakratu bilakatu dela. Kalera irten gara jendea entzuteko.
Gipuzkoako eta Nafarroako hiriburuetan debekatuta dago kalean erabiltzea, Gasteizen urteko lehenengo ordu laurdenean baimenduta dago, eta Bilbon arduraz erabiltzeko eskatu dute.
Gasteiz Gabon Zaharreko kanpaien hiriburua da. Abenduaren 31n, zatoz Gasteizko Plaza Berrira eta eman Urte Berriari ongietorria, zuzenean, Euskal Telebistarekin. Sorpresazko musika ekitaldi bat, su artifizialak, mahatsak, kotilioi poltsatxoa… "Kaixo 2025".
"Aingeru batek dio" abestia berreskuratu dute Arraioztarren laguntzaz. Iker Laurobak eta Maria Amolategik bertsio berria egin eta eskaini digute "SOS kantak arriskuan" saioan.
Mutil baten eskulturari besoa kendu diote; besteak, kalte handiak izan ditu buruan. Figurarik zaharrenetakoak dira, 60ko hamarkadan egindakoak, eta, hortaz, adierazi dute oso zaila izango dela lehengo itxura ematea.
9 gune ditu, eta urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik. 14 urtetik beherakoei zuzendutako atrakzioak eta jarduerak ditu. Egunero bi saio izango dira: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
Antolakuntzak Kontxako uretan egin ohi den bainuaren ordez lasterketa bat egitea erabaki du. Hala ere, ausart batzuk uretara sartu dira marmokei eta hotzari aurre eginez.
Izan ere, behin-behineko gobernuak gaur eta bihar jaiegunak izatea agindu du eta hori fede oneko keinutzat hartu dute askok. Hala ere, ziurgabetasunak nagusi izaten jarraitzen du herrialdean. Errespetuzko hitzak entzuten badira ere, kristauak eskubide galeraren beldur dira.
Desfileak Iruñeko erdiguneko kaleak zeharkatu ditu eta espaloiak jendez beteta egon dira. Txistulariek, gaita-jotzaileek, trikitilariek eta dantzariek parte hartu dute desfilean, baita Zubietako ioaldunek eta 200 animalia baino gehiagok ere.
Ez euriak ez haizeak ezin izan dute Olentzeroren eta Mari Domingiren ilusio eta magiarekin. Milaka haur donostiar kalera atera dira biak agurtzeko eta gaur gauerako opariak eskatzeko.
Eguraldiak lagundu ez arren, magiaz beteriko giroa nagusi izan da Gasteizko kaleetan Olentzero eta Mari Domingiren kalejiran. Milaka haur eta heldu bildu dira bi pertsonaiak ikustera, haiekin abestera eta ilusioz beteriko uneak partekatzera.
Gero eta gehiago dira egun hauetan sukaldean orduak eta orduak pasatzeko prest ez daudenak eta prestatutako platerak aukeratzen dituztenak. Sekulako gorakada bizi duen sektorea da.
Bilbo erdialdeko dendari familia batek bere bezero eta auzokoei eskerrak emateko duen modu polita. Harategiko bi alabek dotore kantuan euriari aurre eginez, eta bertatik igaro diren guztien irribarrea piztu dute.
Ilusioa eta poza izan dira protagonista gaur goizean Bilbon eta Gasteizen olentzero eta Mari Domingiri azken gutunak ematerako orduan. Etxeko txikienak zai zai daude zer opari ekarriko dieten.
Historiako Gabonik garestienak izango dira aurtengoak. Nolanahi ere, goiz osoan zehar azoka eta merkatuak bezeroz bete dira azken orduko erosketak egitera.
Prezipitazioak ezberdinak izango dira zonaldearen arabera, Gipuzkoan izango da euri gehien, eta Bizkaian eta Araban, berriz, urriagoak. Iparraldeko haizeak tenperatura freskoei eutsiko die, eta maximoak ez dira 13 ºC-tik gorakoak izango.
Olentzerok eta Mari Domingik milaka lagun agurtu dituzte gaur arratsaldean Bilbon, Kale Nagusian barrena egin duten kalejiran. Haur batzuek aukera aprobetxatu dute Olentzerori euren gutuna emateko.
Osakidetzari zuzendutako idatzi batean, elkarteak "murrizketa eta itxiera ugariak" salatu ditu. Facuak azaldu duenez, Jaurlaritzaren proposamena "zentro asko 20:00etan beharrean 17:00etan ixtea da, eta 17:00etan ixten zutenak 15:00etan ixtea".
Oihana Barrilaro Escapart Studioko diseinatzailearen arabera, Gabonetako kanpaina urteko garrantzitsuena da. Sasoi honetan, salmentek gorakada nabarmena izaten dute, eta urte zaila salbatzeko aukera giltzarri bihurtu da.
18:00etan Moyua Plazan hasiko da Kalejira, eta 20:15ean Arriaga plazan amaituko da. Aurten, berritasun gisa, Argiontziak zabalduko du desfilea "Galtzagorri Nagusia bizi den euskal tradizioaren farolak".
Ehunka lagun bildu dira arratsaldean Baionan, Mari Domingiri eta Olentzerori harrera egiteko. Urtero legez, itsasontziz heldu dira Lapurdiko hiriburura, eta "argia eta euskara" hedatu dituzte bertan.