Haur eta nerabeei arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak 15 urte bete ditu eta iazko apiriletik eguneko 24 ordutan eta urteko 365 egunetan dago zabalik.
Unai Aberasturi Datuen Babeserako Euskal Agintzaritzako kidearen hitzetan, 2023ko BIlboko Aste Nagusian"informazio sentibera publikatu zen eta konfidentzialtasun printzipioaren urraketa bat egon zen". Ikerketaren arabera, filtrazioa pertsona batek nahita egindakoa da, ez akats teknikoa.
2023ko Bilboko Aste Nagusian Ertzaintzak atxilotutako ia 80 pertsonaren argazki eta datuak filtratu izana egotzi dio Agintaritzak Ertzaintzari. Ikerketaren arabera, filtrazioa pertsona batek nahita egindakoa da, ez akats tekniko bat, eta gertaera oso larritzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak berotegi-efektuko gasak murrizteko helburuak gainditu ditu, eta inbertsio jasangarrietan 400 milioi baino gehiago mobilizatu ditu 2021 eta 2024 artean.
Bizkaiko hiriburuak denboraldi honetan jasoko duen jarraitzaile talde handiena izango da Rangersena. Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta Athleticek segurtasun dispositiboa prestatu dute, elkarrekin, zaleen arteko istiluak ekiditeko helburuarekin.
Eusko Jaurlaritzak sustatutako telelaguntza-zerbitzu publikoak erabiltzaileen errekorra ezarri du, eta Bilboko bulegoak handitu ditu, eskariaren hazkundeari erantzuteko.
AHTaren Nafarroa eta EAEren arteko lotuneaz galdetuta, Eneko Goia Donostiako alkateak berretsi du Eusko Jaurlaritzaren jarrera Ezkio-Itsasoko aukeraren aldekoa dela. PSE-EEren kritikei buruz, berriz, aditzera eman du "ezer ez egitea" dela nahi dutena, ez Ezkion ez Gasteizen.
Bizkaiko hiriburuak denboraldi honetan jasoko duen zaletu talde handiena izango da Rangersena. Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta Athleticek segurtasun dispositiboa prestatu dute elkarrekin, zaletuen arteko istiluak ekiditeko helburuarekin.
Garraio Ministerioak Adifen bidez egingo du lanen eskaintza eta linearen "elektrifikazioan funtsezko urratsa" emango duela adierazi du. Bitartean, aurrera doaz Bizkaiko adarreko eta Bergarako lotuneko plataformetako lanak, baita trenbideak jartzeko proiektuak ere.
Bingen Zupiria sailburuak Enplegu Plan bat iragarri du: eskaintza publiko berriak, barne-sustapenak eta Arkauteko Akademiaren inplikazio handiagoa aurreikusten dituzte, besteak beste.
Imanol Pradales lehendakariak alderdiekin egindako bilera-sorta izan dute mintzagai gaur, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren asteroko Gobernu Bileran. Maria Ubarretxena eledunak esan du "positiboa" izan zela erronda eta "adostasun handia" dagoela Industria Defendatzeko Taldearen "bide-orrian".
Sindikatuak kritikatu duenez, Osalan, "gaia argitu eta erantzukizunak eskatu" beharrean, "gertatutakoa ezkutatzen" saiatu zen. Gertatutakoak erantzukizun politikoak dituela uste du LABek, eta "formakuntzaren publifikazioa" eskatu du.
Mertxe Aizpurua koalizio subiranistak Kongresuan duen eledunak azaldu duenez, EH Bilduk baietz bozkatuko du ministroen kontseiluak onartutako neurri sortari dagokionez, eta EAEn ere halakoak babestuko dituela iragarri. Dena den, enpresen errotzea eta kaleratzeak saihestea jarriko du baldintza gisa.
Pello Otxandianok Imanol Pradales lehendakariarekin izandako bileraren balantze "positiboa" egin du. EH Bilduren bozeramaileak adierazi du beharrezkoa dela "politika publiko estrategikoetan ondo oinarritutako herri proiektu bat" garatzea, "epe laburretik harago" joango direnak.
Atzo, Imanol Pradales lehendakaria Ezkio-Itsasokoko aukeraren alde agertu ondoren, alkate sozialistak eskatu du "txosten teknikoen zain" egotea, ezer ziurtatu aurretik.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, muga-zergen gerrari aurre egiteko Espainiako Gobernuak onartutako 14 100 milioi euro horietatik % 11 "Euskadirentzat izango da".
Trumpek ezarritako muga-zergen ondorioz gehien kaltetutako EAEko industriei batez ere laguntza ematea proposatu dio Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak lehendakariari, hala nola, siderurgia, petrolio eta nekazal elikagai industriei.
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak neurri horiek zehaztu ditu: laguntzak jasotzen dituzten enpresen lanpostuak bermatzea, beste sektore batzuk babestea, ezkutu soziala eskaintzea, gastu militarrari uko egitea eta zor publikoa ez handitzea.
Dena den, Imanol Pradales lehendakariak argi du oraindik "erabakigarriak izango diren zenbait txosten" falta direla, eta, beraz, "aukera guztiak aztertu bbehar ditugu".
Bou Gipuzkoa arrantzontzia Matxitxakoko batailan borrokatu zen Gerra Zibilean. Erreplikak 2,70 metro luze eta 40 zentimetro zabal ditu, eta gaur inauguratu dute Donostiako portuan. Matxitxako Elkarteak, proiektuaren bultzatzaileak, Aranzadi eta erakundeen laguntza izan du.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak esan du sindikatuei helarazitako azken proposamenean "neurri zehatzak" planteatu dituela. Hala, "onartezina" deritzo greba deialdi berriari.
Maria Ubarretxena Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak espero du 2025. urtearen amaierarako Gernikako Estatutuan jasotako eskumenak Euskadiren esku egotea.
"Behin dekretua onartuta, erkidego guztiak ados jarri beharko dugu adin txikikoen banaketa nola egingo den erabakitzeko", adierazi du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Ustelkeriagatik zigortu zuten Arriola 'De Miguel auzia' argitzeko epaiketan. Orain egun batzuk, laguntza publikoen banaketak erabaki behar dituen batzorde bateko presidente izendatu dute. Imanol Pradales lehendakariaren arabera, lehiaketa publikoen barruko prozedura bete da.
Muga-zergen aurrean erantzuteko gaitasuna izan nahi du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, lehen kalkuluen arabera, EAEk 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten ditu AEBra.
Imanol Pradales lehendakariaren hitzetan, AEBen eta Europaren arteko "adostasun orekatu" bat lortzeko aprobetxatu behar da aukera. Ziurtatu du, Eusko Jaurlaritzak atzo iragarritako laguntza-sorta bere horretan mantenduko dutela. "Euskadik bere neurriak prest izan behar ditu", esan du.
Besteak beste, kontratazioa sustatzeko programak, langabezia-prestazioen osagarriak eta Asian eta Afrikan merkatu berriak bilatzeko laguntzak onartuko ditu Gobernuak.
Imanol Pradalesek azpimarratu du EAE "prest" dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri "batasunetik" aurre egiteko.
Muga-zergen aurrean erantzuteko gaitasuna izan nahi du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, lehen kalkuluen arabera, EAEko 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten dituzte AEBra.
Hainbat data aztertzen ari dira, besteak beste, urriaren 7a, 1936an lehen Eusko Jaurlaritza eratu zeneko urteurrena, eta urriaren 1a, urte berean Euskadiko lehen Autonomia Estatutua onartu zenekoa.
Traineruen Kluben Elkarteak eta Eusko Labelek elkar lotzen dituen akordioa berritu dute beste lau rtez. Ondorioz, Eusko labelek arraunaren gizonezkoen maila gorena babesten jarraituko du datozen lau denboraldietan.
CAF enpresaren Beasaingo plantan izan da goizean Imanol Pradales lehendakaria. Donald Trump AEBko presidenteak ezarritako muga-zergek eragindako egoera zaila dela aitortuta, mezu baikorra igorri nahi izan du bertatik. Europaren estrategiarekin bat egitea defendatu du.
Eusko Jaurlaritzaren lehen aurreikuspenen arabera, EAEko 1.040 enpresak 2.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egiten dituzte AEBra eta muga-zerga horiek 400 milioi euroko gainkostua ekarriko diete.
LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Confebaski edozein babes politiko, instituzional eta material kentzeko, diru publikoa eta onura fiskalak barne, baldin eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldata propioa (LGS) negoziatzera esertzen ez bada eta "bizkarroi" gisa jokatzen jarraitzen badu.
Imanol Pradales lehendakariak asteazkenean jakinaraziko ditu lehen neurri sortaren xehetasunak, Industriaren Defentsarako Taldeak egingo duen bileraren baitan. Horrez gain, datorren astelehenean bilera erronda egingo du talde politiko guztiekin, Vox izan ezik.
Imanol Pradales lehendakariak asteazkenean iragarriko ditu Trumpek iragarritako muga zergei aurre egiteko lehen neurriak, Industriaren Defentsarako Taldeak egingo duen bileraren baitan. Horrez gain, datorren astelehenean bilera erronda egingo du talde politiko guztiekin, Vox salbu.
2025-2030 Mugiment Ekintza Plana Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dute datozen egunetan, talde politikoen ekarpenak jaso eta horiekin plana indartzeko.