Alauda Ruiz de Azua bizkaitarrak zuzendutako "Querer" ekoizpenak urteko telesail onenaren saria eskuratu du. Nagore Aranburu azpeitiarrak, berriz, emakumezko aktore onenaren golardoa. EITBk ekoiztutako "Marco" eta "La infiltrada" pelikulak ere saritu dituzte.
Vicente gizon nagusi homosexualaren istorioa kontatzen du pelikulak. Adinekoen egoitza batean sartzen dutenean, bere izaera ezkutatzea erabakitzen du. Moriarti Produkzioak taldearen lan berria Kanarietan eta Euskadiko hainbat tokitan grabatzen ari dira, tartean Urduñan.
Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak proposatutako 98 hautagaien artean aukeratu du Jon Garañoren, Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren ekoiztetxea. Urtarrilaren 20an jasoko dute golardoa.
2025eko Urrezko Danborra jasoko dutela jakin berritan, pozarren topatu ditu EITBk ekoiztetxeko kideetako bi. Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu duenez, "Donostian bertan sortutako produktorak mundu guztira zabaldu du bere lana".
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Denbora tarte horretan, euskaraz soilik hitz egiten zen herri batean, euskaldunak gaizki ikusiak eta gutxiengo izatera nola pasatzen diren erakusten du pelikulak. Gaur 21:45ean, ETB1en.
Aurten 40 urte bete dituen Montxo Armendarizen filma ETB2n eta Josu Martinezen lana ETB1en emango dira. Horrez gain, Bilboko Euskalduna Jauregiko ekitaldi instituzionala zuzenean emango dute "Biba Zuek!" saioko kideek, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
Maider Etxebarria alkateak esan duenez, "guztiz tamalgarria da" Gotzaindegiak filmaketa baimendu ez izana. Elizbarrutiko bikario nagusiak, Carlos Garcia Llatak, berriz, "filmaketari betoa jarri izana erabat gezurtatu du".
Miren Gaztañaga aktoreak Irune pertsonaia gorpuzten du estreinatu berri den 'Azken Erromantikoak' filmean. Filmean iragana erromantizatuko du Irunek, bere bizitzaren alde gordinak ere ikusiko ditugu.
Miren Gaztañaga aktoreak bikain gorpuztu du David Perez Sañudoren filmeko pertsonaia nagusia, eta Irune nolakoa den azaldu digu. Zinemaldian estreinatu eta gero, ostiralean, azaroak 15, iritsiko da zinema aretoetara EITBren parte-hartzea duen filma.
Arriaga Antzokiak Zinebiren 66. edizioaren inaugurazio gala hartu du. Sei euskal film labur proiektatuko dira aurten Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren sail ofizialean.
Pablo Berger zinemagileak jaso zuen atzo, larunbata, Santurtziko Zine Jaialdiaren itxiera galan, 2024ko Serantes saria. David Perez Sañudo bilbotarrak jaso zuen EITB Euskal Pantailak saria, "El Rey de la Semana" izeneko lanari esker.
726.000 ordu baino gehiago ikusi ditugu doako streaming plataforman. 'Irati' urteko euskal filmik arrakastatsuenarekin ospatu dugu urteurrena; eta laster iritsiko da "Itsatsita berriz" ekoizpen propioa, Jon Plazaola eta Leire Martinez protagonista dituen fikzio musikala.
Ironiaz eta gordintasunez, Galder Gaztelu-Urrutiak gizarte eta klase ezberdintasunetan jarri du arreta berriro. Bere azken film luzearekin eztabaida eta hausnarketarako haria zabaldu nahi du. EITBren parte-hartzea du, eta hainbat eszena EITBko albistegietako platoetan filmatu dituzte.
Zinemaldiak egunero eskaintzen dizkigu berritasunak, eta gaurkoan azpimarratzekoa da Jon Garaño eta Aitor Arregiren azken filmaren aurkezpena. Arratsaldean ikusi ahal izango da Marco Donostiako Belodromoan, baina goizean protagonistekin egoteko aukera izan du ETBk.
Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien gidaritzapean egin du lan Eduard Fernández aktoreak 'Marco' filman. Euren pelikulaz hitz egin digu Jon Garañok zine zuzendariak "Biba Zuek!" saioan.
Pello Gutierrez Erreplika filmaren zuzendaria da eta Gora Bihotzak! saioan izan dugu gonbidatu. Zikuñagako Ama Birjina desagertu zen, eta horren ingurukoak azaltzen ditu bere lanean.
Naia Laka Zortzitik infinitura dokumentalaren zuzendaria Gora Bihotzak! saioan izan dugu. Benito Ansola zinemagilearen bizitza jasotzen du Lakaren lanak. Zinemiran estreinatu dute.
Esti Urresola zine zuzendariak emango dio Zinemira Saria Elena Iruretari, Euskal Zinemaren Galan. Gala hasi aurretik, alfonbra gorrian, elkarrizketatu dugu Biba Zuek! saioan.
Hondar ahoak telesailaren jarraipena prestatzen ari dira. Zeru ahoak du izena eta lau atal izango ditu. Koldo Almandoz zinemagile donostiarra da zuzendaria, Mirian Fernandez Pascal ekoizlea eta Nagore Aranburu aktore protagonista. Biba Zuek! saioa filmazioan egon da.
Bellas Artes telesailaren bigarren denboraldia estreinatuko dela iragarri digu Koldo Olabarri aktoreak. Telesail horretan lanean nola hasi zen ekarri du gogora aktore gazteak.
Zenbat titulu emango dira aurtengo edizioan? Zenbat metroko luzera du belodromoko pantailak, Zinemaldiko handienak? Zenbat Donostia sari banatu dira orain arte?
Akademikoek 'Segundo Premio' filma aukeratu dute Oscar sarietan Espainiako Estatua ordezkatzeko Nazioarteko Film Onenaren kategorian. Sari banaketaren 97. edizioa 2025eko martxoaren 3an izango da.
Josemi Ibarretxeren alabak eta Nere Falaganek zuzendutako Esto no es Hollywood dokumentala aukeratu dute Zinemiran lehiatzeko. Ibarretxek hautaketa-prozesua nolakoa izan zen kontatu du.
Apiril eta abuztu arteko hilabeteak lanpeturik igarotzen dituzte Zinemaldiko hautesle batzordeko kideek. 500 eta 600 pelikula ikusten dituzte egunean, Amaia Serrulla, Filmen eta Dokumentazioaren saileko kudeatzailearen arabera.
EITBk presentzia handiagoa izango du aurtengo Zinemaldian; izan ere, babesle ofizia izango da. Horrekin lotuta, hainbat ekitaldi egongo dira: Euskal Zinemaren Gala, EITB gala edo 'Go!azen' fenomenoa, besteak beste.
Egunotan esku artean dituen lanen berri emateaz gainera, Erroma Klasikoan oinarritutako serieaz aritu da, hara eta norekin: Anthony Hopkinsekin. Dioenez, izugarrizko ikaskuntza izan da mota horretako produkzio handi batean aritzea, batez ere horretarako hautatua izatea aurreikusten ez zuenean.
Heriotza duina aldarrikatzen duen zinta horrek Tilda Swinton eta Julianne Moore ditu protagonista, eta 17 minutuko txalo zaparrada jaso zuen Veneziako zinemaldian estreinatu zutenean.
Erabat arrakastatsua izan zen atzo iluntzean Veneziako Zinemaldian, Marco filmaren lehen proiekzioa. Txaloak eta kritika onak izan dira nagusi. Adituen artean bereziki goraipatu dute Eduard Fernandez protagonistaren lana. Lasaitua hartu dute Aitor Arregik eta Jon Garañok lehen erreakzioak ikusita.
Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien 'Marco' filmak txalo zaparrada jaso du Veneziako Mostran, ostiral arratsaldeko estreinaldian. Orizzonti sailean lehiatuko da eta arratsaldean eman dute aurrenekoz, ikusmin handiaren erdian.
EITBren partaidetza duten hiru film ikusi ahal izango dira: ‘Marco’ Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendua, Andrea Jaurrietaren ‘Nina’ eta David Perez Sañudoren ‘Azken Erromantikoak’. Elena Iruretak jasoko du Zinemira Saria, bere ibilbidearen aintzatespen gisa.
Irailaren 20tik 28ra izango da 'Made in Spain' saila. 'Tiempo de silencio y destrucción' eta 'Mucha mierda' filmen estreinaldiek emango diote hasiera eta amaiera sailari.
Datorren irailaren 7ra arte, mundu osotik joandako zinema-izarrak eta zinemazaleak elkartuko dira kanalen hirian, askok Almodovarren eta Jokerren arteko lehia gisa ikusi duten edizioan. Hasiera ekitaldian Sigourney Weaver aktoreak Urrezko Lehoia jasoko du, bere ibilbide osoaren sari gisa.
Ane, 40 urteko emakumea, etxean loreak jasotzen hasiko da; ezagutzen ez duen norbaitek bidaltzen dizkio, nor izango ote da? Ez galdu "Loreak", gaur gauean, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus atalean.
Zinemaldiak hautatutako hamahiru pelikuletatik bederatzi Frantziako jaialditik etorriko dira. Jon Garañok eta Aitor Arregik "Marco" ekarriko dute Veneziatik Belodromora.
Horrela, Montxo Armendarizen filmak saila inauguratuko du irailaren 21ean. Jane Campion, Bigas Luna, Jose Antonio Nieves Conde, Tseng Chuang-Hsiang eta Niki de Saint Phalleren pelikulak ere eskainiko dituzte Klasikoak sailean.
Astelehenean, abuztuak 5, jarriko dituzte salgai sarrerak, 11:30etik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Donostia Kulturaren web orrian.
Pablo Agüero zinemagile argentinarrak Zugarramurdiko sorginkeriaren istorioa kontatzen du lan honetan. Bost Goya saridun pelikula da. Ez galdu euskal zinearekin hitzordua, 22:30ean.