Euskal Musika

1 / 30 Hurrengoa
'Palma eder bat' abestia gaurkotu dute Iker Laurobak eta Maria Amolategik

'Palma eder bat' abestia gaurkotu dute Iker Laurobak eta Maria Amolategik

1904an, Eibarko musika banden lehiaketa irabazi zuen Konstantzia bandak. Sari gisa, palma eder bat eraman zuen Donibanera. Gertaera horri buruzkoa da, hain justu, 'Palma eder bat' abestia. Kanta gaurkotu eta ontzi baten gainean abestu digute Iker Laurobak eta Maria Amolategik bertsio modernoa.

7.049 txanda betetzeko boluntario bila ari da Hatortxu Rock jaialdia

7.049 txanda betetzeko boluntario bila ari da Hatortxu Rock jaialdia

Lakuntzan egindako agerraldian, uztailaren 24tik 27ra bertan ospatuko den azken jaialdirako laguntzaileak eskatu dituzte. 30. edizioarekin emango diote amaiera musika eta elkartasuna uztartzen dituen jaialdiari.
''Sold out egin ezean badirudi zure obrak ez duela zentzurik (...), hasiberrien bidea gabiltza zailtzen''

''Sold out egin ezean badirudi zure obrak ez duela zentzurik (...), hasiberrien bidea gabiltza zailtzen''

Tabernetan kontzertu intimoak ematetik agertoki handiak betetzeraino iritsi da Izaro. Bere hitzetan, asko merkantilizatu da musika, eta, ondorioz, badirudi norbere balioa saldutakoaren araberakoa da. Ez dago konforme ikuspuntu horrekin, eta haren ustez, hasiberriei ez die inolako mesederik egiten.

Crystal Fighters taldeak eta Pello Reparazek (Zetak) amaiera bikaina eman diote ZEIDFEST Gaztea festari

Crystal Fighters taldeak eta Pello Reparazek (Zetak) amaiera bikaina eman diote ZEIDFEST Gaztea festari

Laugarren edizio honetan, milaka lagun bildu dira Bizkaia Arenan, BECen, euskal kultura eta musika uztartzen dituen egun osoko festaz gozatzera.

BECeko zorua dardarka jarri dute milaka musikazalek ZEIDFEST Gaztearen lehen orduetan

BECeko zorua dardarka jarri dute milaka musikazalek ZEIDFEST Gaztearen lehen orduetan

Martxan da ZEIDFEST Gaztea 2025 jaialdia. Betagarri taldeak eman dio hasiera eguerdian jaialdiari, eta haren ostean aritu dira Sorotan Beleko kideak. Giro paregabea izan da BECen eguerditik, eta jendetza bertaratu da egun osoko egitarauaz gozatzera.

Gari: ''Kantuek beste zirrara bat sortzen dute oraingo entzunaldian''

Gari: ''Kantuek beste zirrara bat sortzen dute oraingo entzunaldian''

Garik bakarkako bere lehen diskoaren soinua eta moldaketak gaurkotu eta ahotsak berriz grabatu ditu, gaur argitaratu duen 1995eko lanaren bertsio zaharberrituan (Elkar, 2025). Musikariarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

'Don Simon Zamakola' Dimako kanta gaurkotu dute Maria Amolategik eta Iker Laurobak

'Don Simon Zamakola' Dimako kanta gaurkotu dute Maria Amolategik eta Iker Laurobak

Baltzolako San Lorentzo baselizaren alboko larrean jo dute Iker Laurobak eta Maria Amolategik 'Don Simon Zamakola' abesti herrikoiaren bertsio modernoa. Entzun nahi al duzu?

Chill Mafiaren Agur eta Ohore kontzertua zuzenean emango dute PRIMERAN eta GUAU plataformek

Chill Mafiaren "Agur eta Ohore" kontzertua zuzenean emango dute PRIMERAN eta GUAU plataformek

Martxoaren 28an hamar orduko jai izugarria egingo dute BEC!-en, eta EITBk zuzenean emango du, 23:00etatik aurrera. Lagun eta kolaboratzaile talde zabalarekin batera arituko dira taula gainean.
Etxeko sofan dantzan aritu dira ''Piztu Telebista''ko lagunak ETSren zuzeneko kontzertuarekin

Etxeko sofan dantzan aritu dira ''Piztu Telebista''ko lagunak ETSren zuzeneko kontzertuarekin

Hainbat lagunek bezala, etxelko egongelatik jarraitu dute sofakideek ETSren zuzeneko kontzertua, telebistan eman baitute. Argi dago Iñigo Etxezarretaren eta lagunen ikuskizunak BECen zeuden lagunak ez ezik, etxekoak ere dantzan jarri eta hunkitu zituela.

Juan Mari Beltran musikariak jaso du Manuel Lekuona saria

Juan Mari Beltran musikariak jaso du Manuel Lekuona saria

Ekitaldia Oiartzunen izan da eta Ana Urkiza elkartearen presidentek eman dio saria, musika ondare tradizionala berreskuratzen eta zabaltzen egindako lana eskertzeko. Beltranek 50 urte baino gehiago eman ditu musikaren alorrean, besteak beste, desagertzear zeuden instrumentuak berpizten.

ETSk beste kontzertu bat iragarri du Bartzelonan, Madrilerako sarrerak hiru orduan agortu ondoren

ETSk beste kontzertu bat iragarri du Bartzelonan, Madrilerako sarrerak hiru orduan agortu ondoren

Horrela, En Tol Sarmientok Bartzelonako Palau Sant Jordira eramango du "Bihotzen Konkista" 2026ko apirilaren 11n. Sarrerak gaur 10:00etatik izango dituzte salgai Madrilgo aurresalmentarako izena eman zutenek; publiko orokorrak ere asteartean erosi ahal izango ditu, 12:00etatik aurrera.
Iñigo Etxezarreta (ETS): ''Opor batzuk hartu, eta gero kantu berriak konposatzen hasteko gogoa daukat''

Iñigo Etxezarreta (ETS): ''Opor batzuk hartu, eta gero kantu berriak konposatzen hasteko gogoa daukat''

BECeko azken kontzertuaren biharamunean, ETBrekin bildu da Iñigo Etxezarreta ETSko abeslaria, 20. urteurrenak utzi dizkion sentsazioei buruz hitz egiteko eta etorkizuna nola ikusten duen azaltzeko. Beharrezkoa du atseden pixkat bat, baina ondoren erronka berriei ekiteko gogotsu dago.

Euskal herrietako jaiei gorazarre eginez ospatu du ETSk 20. urteurrena, atseden hartu aurretik

Euskal herrietako jaiei gorazarre eginez ospatu du ETSk 20. urteurrena, atseden hartu aurretik

45.000 lagun bildu ditu hiru egunez En tol Sarmiento talde arabarrak BECen, taldearen 20 urteotako ibilbidean ereserki bihurtu dituen abestiez gozatzeko. Larunbateko kontzertua 336.000 ikus-entzulek jarraitu dute, gainera, ETB2n.
ETS taldeak agertokiei agur esan die 2026ra arte, BECen izandako azken kontzertu hunkigarri batekin

ETS taldeak agertokiei agur esan die 2026ra arte, BECen izandako azken kontzertu hunkigarri batekin

Bere 20. urteurrena ospatzeko azken kontzertua eskaini du bart talde arabarrak. 2026an Madrilen izango den kontzerturako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, martxoaren 24an.

ETS taldeak jai herrikoia antolatu du bere azken kontzertuaren aurretik

ETS taldeak jai herrikoia antolatu du bere azken kontzertuaren aurretik

Arabako taldea herriko jaietan jotzen hasi zen. BECeko pabiloi bat herriko plaza gisa apaindu dute, eta Puro Relajo taldeak emanaldia egin du agertoki gainean. Jai baten osagai guztiekin gozatzeko aukera eman diete zaleei: DJak, buruhandiak, aizkolariak…

Hirugarren eta azken kontzertua eskainiko du ETS taldeak gaur gauean

Hirugarren eta azken kontzertua eskainiko du ETS taldeak gaur gauean

Zuzenean izango da ikusgai ETB2 katean, eitb.eus-en eta PRIMERAN eta GUAU plaformetan. Hitzordua aitzakia ederra izan da aspaldian elkar ikusi gabe zeuden artista askok elkarrekin bat egiteko, oihal atzean ETBk ikusi ahal izan duenez.

ØDEI: ''Nire esentzia nire errima bakoitzean dago''

ØDEI: ''Nire esentzia nire errima bakoitzean dago''

"Goizegi hiltzeko" bigarren diskoa argitaratu du ØDEI raperoak gaur, ostiralarekin, eta Atabal Biarrizko aretoan aurkeztuko du gauean, zuzenean. Iurre Bidegainek elkarrizketa egin dio, estudioan, EITBko Albistegietarako.

EITBk zuzenean emango du ETSren larunbateko kontzertua ETB2n, eitb.eus-en, PRIMERANen eta GUAUn

EITBk zuzenean emango du ETSren larunbateko kontzertua ETB2n, eitb.eus-en, PRIMERANen eta GUAUn

Emanaldia 21:30ean abiatuko da, lantalde eta baliabide tekniko zabal baten eskutik: 30 profesional baino gehiago eta 18 kamera. Lehen aldiz EITBk zuzeneko musika kontzertu bat emango du 4K-n, HBBTV bitartez. Aurretik, astean zehar, EITBren hedabideek taldearen ibilbidearen errepasoa egingo dute.
Iñigo Etxezarreta: ''Asteburu honetan aurreko larunbatean gertatu ez ziren pare bat gauza gertatuko dira''

Iñigo Etxezarreta: ''Asteburu honetan aurreko larunbatean gertatu ez ziren pare bat gauza gertatuko dira''

Joan den larunbatean BEC!-en emandako lehen kontzertuaren ondoren, asteburu honetan ETSk bere urteurren festa hirukoitzarekin jarraituko du eta EITBk hirugarren kontzertua emango du, zuzenean. Gogoratu, larunbatean, martxoak 22, 21:30ean, ETB2n, eitb.eus-en, eta PRIMERAN eta GUAU plataformetan.

''ETS. 20 urte zure eskutik'' kontzertua, larunbatean, ETB2n eta eitb.eus atarian

''ETS. 20 urte zure eskutik'' kontzertua, larunbatean, ETB2n eta eitb.eus atarian

En Tol Sarmiento taldeak larunbatean eskainiko du hogei urteko ibilbidea ospatzeko egingo duen kontzertua. Zuzenean ikusteko aukera izango duzu, 21:40tik aurrera, ETB2n, eitb.eus atarian eta Primeran eta Guau plataformetan. 

''Plaza Zaharreko dama gaztiak'' kantaren bertsio berritua, Maria Amolategiren eta Iker Laurobaren eskutik

''Plaza Zaharreko dama gaztiak'' kantaren bertsio berritua, Maria Amolategiren eta Iker Laurobaren eskutik

Tolosan izan da "SOS Kantak Arriskuan" saioko hirukotea "Plaza Zaharreko dama gaztiak" abestia berreskuratzen; inauterietan jotzen dute kanta txistulariek. Astero bezala, haren bertsio berritua eskaini digute Maria Amolategik eta Iker Laurobak.

ZEIDFEST Gaztea 2025: euskal kultura eta musika ospatzeko jaialdia

ZEIDFEST Gaztea 2025: euskal kultura eta musika ospatzeko jaialdia

Euskal musika eszenaren erreferente bihurtu den jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 5ean egingo da BEC!-en, eta musikarekiko, euskararekiko eta kultur aniztasunarekiko duen konpromisoa sendotu du horrela. Asteazken honetan egin da aurkezpena, EITBren Bilboko egoitzan.
''Neronek ikusi dut'' abestiaren bertsio berria egin dute Maria Amolategik eta Iker Laurobak

''Neronek ikusi dut'' abestiaren bertsio berria egin dute Maria Amolategik eta Iker Laurobak

''Neronek ikusi dut'' Zugarramurdiko kanta herrikoia berreskuratu dute bertako herritarren laguntzaz. Iker Laurobak eta Maria Amolategik abestiaren bertsio berria egin dute.

Musikarekin lotzen du sukaldaritza Javi Riverok: ''Egun bakoitza bizi dut kontzertu bat balitz bezala''

Musikarekin lotzen du sukaldaritza Javi Riverok: ''Egun bakoitza bizi dut kontzertu bat balitz bezala''

Lain musika taldeko baxu jotzailea izan zen Javi Rivero. Bezero bat sartzen den unea kontzertu baten introa jotzearekin alderatzen du. Amak ere musika jartzen zuen kozinatzen zegoela, eta hori zoriontasunarekin lotzen du Javik. Haren omenez jarri zion izena Michelin izarra duen Ama jatetxeari.

Fernando Velazquez eta Alberto Iglesias, bi euskal musikagile Goyetara begira

Fernando Velazquez eta Alberto Iglesias, bi euskal musikagile Goyetara begira

Fernando Velazquezek bi Goya sari irabazi ditzake larunbat honetan, "La Infiltrada" eta "Buffalo Kids" filmetan egindako lanagatik. Alberto Iglesias "The room next door" filmaren soinu-bandagatik izendatuta dago.

8.000 pertsona baino gehiago bildu dira Esne Beltzaren agur-kontzertu erraldoian

8.000 pertsona baino gehiago bildu dira Esne Beltzaren agur-kontzertu erraldoian

Muguruza, Gozategi, Lamari, La Pegatina eta beste hainbat talde eta artista ezagun izan dira agertoki gainean, Esne Beltzaren 18 urteko ibilbideari urrezko amaiera ematen. Kontzertua oso-osorik izango da ikusgai laster ETB1eko "Oholtzan" saioan.

Esne Beltzak festa erraldoia egingo du agur-kontzertuan, gonbidatu bereziz inguratuta

Esne Beltzak festa erraldoia egingo du agur-kontzertuan, gonbidatu bereziz inguratuta

18 urteko ibilbidearen ostean, Esne Beltza taldeak azken kontzertua emango du larunbat gauean Bilbao Arenan. Esne Beltza amaitu bada ere, musika munduan jarraitzeko asmoa du taldeko buruak, Xabi Solanok.

Doctor Deseok kabaret kutsuko ikuskizuna eman du Arriaga Antzokian, Aiora Renteria lagun zuela

Doctor Deseok kabaret kutsuko ikuskizuna eman du Arriaga Antzokian, Aiora Renteria lagun zuela

Hainbat antzoki-emaldirekin itxi du taldeak "Suavemente me mata con su canción" izeneko bira. Bilbon eman dituen bi kontzertuetako bigarrena izango da larunbat honetan, Arriaga Antzokian berriro ere.

 

 

Luken eta Garazi behin betiko bananduko dira, ''Aitormena'' kanta abestuz

Luken eta Garazi behin betiko bananduko dira, ''Aitormena'' kanta abestuz

Beraien arteko harremanak iraun zuen bitarteko edertasunarekin geratuko dira Garazi eta Luken. Lagun handiak izango dira aurrerantzean, baina jada ez dira bikote izango. Hertzainak taldearen "Aitormena" kanta abestu diote elkarri.

Euskal artistak prekarietatean aritzen direla jakin arren, ze garrantzia ematen zaio horri?

Euskal artistak prekarietatean aritzen direla jakin arren, ze garrantzia ematen zaio horri?

Arantxa Urretabizkaia idazlea, Ibil Bedi musika taldeko Ibai Osinaga eta Lanartea elkarteko Amagoia Gurrutxaga elkartu ditugu Faktoria-n euskal artistak biltzen dituen elkarteak egindako inkestaren emaitzak oinarri hartuta. Ezinbestekotzat jo dute lan baldintzak duintzea.
Emozioak bor-bor sofakideen artean, Betizu taldea 20 urteren ondoren oholtza gainean berriz ikustean

Emozioak bor-bor sofakideen artean, Betizu taldea 20 urteren ondoren oholtza gainean berriz ikustean

Belaunaldi oso baten ametsa egia bilakatu da. Taula gainera itzuli da Betizu taldea 20 urteren ondoren, eta sofakideek gozatu ederra hartu dute haien kantak abesten eta garai hartako oroitzapenak gogora ekarrita.

Brigade Loco: ''Eten''

Brigade Loco: ''Eten''

"Bide baten esanahia" otsailaren 21ean kaleratuko duen diskoaren, taldearen hirugarren lanaren, aurrerapena da "Eten". Ostiralean, "Eten" bera eta taldearen hiru bideoklip berri proiektatuko dituzte, Bergarako Seminarixoan, eta otsailaren 7an bira abiatuko dute, Londresen.

Donostiako Ilunben amaituko du Zetakek 'Mitoaroa' ikuskizuna irailaren 6an

Donostiako Ilunben amaituko du Zetakek 'Mitoaroa' ikuskizuna irailaren 6an

Urtarrilaren 3an eta 4an Iruñean 30.000 lagun bildu eta gero, Euskal Herriko inauterietako pertsonaia guztiak elkartuz, azken topaketa iragarri du Pello Reparazek oholtzan. Astearte honetan, 10:00etan, jarriko dira sarrerak salgai. 275.000 lagunek jarraitu zuten larunbateko kontzertua ETB2n.
Zetak-en 'Mitoaroa'-ren backstage-a ikuskizun bat da bere horretan

Zetak-en 'Mitoaroa'-ren backstage-a ikuskizun bat da bere horretan

Azken orduko konponketak, horko kapela, hango makila, dena bere tokian, kantari-dantzariak beroketak egiten... baina beti dago sabela goxatzeko tartetxoa. Galtza bete lan dute artezleek, 150 parte-hartzailetik gora baitira oholtzan, den-dena zehatz-mehatz antolatuta. Adi denok, hastera doa.

Iruñeko Nafarroa Arena txiki gelditu da Zetak taldearen 'Mitoaroa' ikuskizunerako

Iruñeko Nafarroa Arena txiki gelditu da Zetak taldearen 'Mitoaroa' ikuskizunerako

Zetak taldeak zur eta lur utzi ditu bertan bildutako 15.000 lagunak. Gaur lehen saioa izan da, eta larunbatean ere izango da 'Mitoaroa' ikusteko aukera. Orduan, etxetik ere zuzen-zuzenean ikusteko aukera izanen da, 22:00etan, ETB2n eta Primeran plataforman.

Kartzelan egotearen ondorioekin haserre, ''Beste Zerbait'' abestu du Anerrek

Kartzelan egotearen ondorioekin haserre, ''Beste Zerbait'' abestu du Anerrek

Zaintza programa batekin atera zen Aner Kartzelatik. Orain, lan bila dabil, baina curriculumak bidali arren, ez du erantzunik jasotzen. Iraganeko ekintzen ondorioekin haserre eta etsita, J Martinaren "Beste Zerbait" abestu du.

'Apalazio Zaldune' kantaren bertsioa egin dute Maria Amolategik eta Iker Laurobak

'Apalazio Zaldune' kantaren bertsioa egin dute Maria Amolategik eta Iker Laurobak

Zeberion izan dira Iker, Klara eta Maria "SOS Gabon Kantak Arriskuan" saioan. Bertan, herritarren laguntzaz, 'Apalazio Zaldune' kanta berreskuratzea lortu dute. Gainera, Mariak eta Ikerrek bertsio berria ere egin dute. Gozatu!

Zetak motorrak berotzen hasi da Nafarroa Arenan bi kontzertu eskaintzeko

Zetak motorrak berotzen hasi da Nafarroa Arenan bi kontzertu eskaintzeko

"Mito Aroa" izenburupean, Zetakek bi kontzertu emango ditu, eta horietako bat zuzenean jarraitu ahal izango da ETB2n eta Primeran plataforman, larunbatean, 22:00etan.

2025ak, hitzorduak luze

2025ak, hitzorduak luze

Kontzertuak, diskoak, filmak, bertsoak, antzezlanak, liburuak, erakusketak… Aurtengo agenda zuria zitaz betetzeko materiala ugari izango da hasi berri dugun urtean.  
Piztu Telebista, Biba 2025 gala berezia eta kanpaikadak Gasteiztik, 2025ari ongietorria egiteko ETB1en

"Piztu Telebista", "Biba 2025" gala berezia eta kanpaikadak Gasteiztik, 2025ari ongietorria egiteko ETB1en

Gabon zahar gauean ezagutuko ditugu "Piztu Telebista" saioko sofakide berriak, 21:45ean hasiko den emanaldi berezian. Kanpaikaden aurretik eta ondoren, "Biba 2025" gala ikusgarria izango da ETB1en; eta 23:40ean, berriz, kanpaikadak, zuzenean Gasteiztik.
1 / 30 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen