12:00etan hasi da elurra Larra-Belaguako iraupeneko eski estazioan. Alerta laranja dago inguru horretan elurragatik, eta alarma gorrira igaroko da 18:00etan. Nafarroako Pirinioetan 24 orduan 40 zentimetro elur pilatzea aurreikusten dute iragarpenek.
Hainbat espediziotako materiala bildu, eta erakusgai jarri dute Azpeitiko Esklaben Komentuan. Lortutako dirua mendiarekin zerikusia duten gaietara bideratuko dela azaldu du Txikonek.
Larunbat goizean, 8:45etik aurrera, Gorbeia Suzien mendi lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Ostegun honetan egin dute aurkezpena, eta maila handiko korrikalariek parte hartzea espero da.
Kremailera trenaren historia eta bitxikeriak ezagutu ditugu Jenofa Zubiri komunikazio arduradunarekin eta tontorrean topatu dugun Kaiola bentako arduradun Dani Irazokirekin
Araitz du izena eta Aralar ugatzaren bizitoki natural bilakatu dela erakusten du. Gipuzkoako Foru Aldundiak espezie hau berreskuratzeko egitasmoaren ondorio da.
Araizko kablearen historia berreskuratuz, begiralekua inauguratu dute Zezelainen, mailoetara begira. Azalpenak eman ostean, belarra moztu, buxiak egin eta kabletik bota dute, 60ko hamarkadan desagertutako teknika erabiliz. Memoriari eustea eta bisitariei ezagutzera ematea du helburu guneak.
Ainhize Belar 18 urteko eskalatzaile gazteak markak hautsi ditu: 9a+ mailako bidea irekitzea lortu du, "Iñi Ameriketan" igota (Baltzola). Atxondoko kirolariak zer-nolako esperientzia bizi izan duen azaldu du.
Naturarekiko errespetuz osoz, basoan bizirauteko teknikak eta jakingarriak ezagutarazten dituzte Basque Bushcraft Society-ko Asier Errastik eta Egoitz Salsamendik. Talde honetako kideek maiz egiten dituzte egonaldiak mendian. Oraingoan, sua egiteko gomendioak eman dizkigute.
Klima aldaketa aztertzeko zentroan ikertzen du Ekonomiaren Historian doktoreak. Besteak beste, muturreko tenperaturek animaliei nola eragiten dieten ikertu du, eta hori mendian praktikan jartzea erabaki zuen orain dela hiru urte.
Joan den asteburuan Ehunmilak mendi-lasterketa jokatu zuten, eta gogorra izan arren, ibilbideak eskaintzen dituen bista pribilejiatuak nabarmendu dituzte hainbat parte hartzailek.
Jose Javier Echandik, Erronkaribarko Batzorde Nagusiko Presidenteak, Garden begiztatutako hartzari buruz hitz egin digu. Ezbeharrik izan ez bazen ere, Josék ziurtatu digunez, "17 ardi hil ditu Anso inguruan eta lau eraso Izaba inguruan"
Mendian bizitzen jakitea, mendian bizi ahal izateko beharrezko direnak ezagutzea da bushcraft-a. Basque Bushcraft Society elkarteko bi kiderekin hitz egin dugu "Amarauna" saioan.
Ordiziarra Skyrunner World Series zirkuituko lidertzan da eta hori da aurtengo bere helburu nagusia. Bere lehen Zegama-Aizkorrin ere bosgarren postua lortu zuen, eta, larunbatean, ekainaren 15ean, Madeiran Euskal Selekzioarekin egongo da.
Parke naturalen ezaugarriez, bereziki Gipuzkoan daudenez, aritu gara Koldobike Olabiderekin, Gipuzkoako Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendariarekin.
Euskal Herrian 12 parke natural ditugu eta haietan babestutako hainbat animaliak eta landarek dute bizitokia. Hauen habitataren zainketak, artzaintzaren eta abeltzaintzaren beharrekin uztartzen dira leku hauetan.
Eskalatzaile, korrikalari, himalayista... pare bat dozena mendizaleren bizipen, pasadizo eta oroitzapenak txirikordatu ditu Aretxabaletak bere azken liburuan.
Gemma Arenas eta Miguel Heras korrikalariek irabazi zuten aurtengo Domusa Teknik mendi-lasterketa, Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama arteko ibilbidean. Mayi Mugikak eta Oihana Azkorbebeitiak osatu zuten nesken podiuma; gizonezkoena, berriz, Alvaro Ramosek eta Goar Lopetegik.
Hildakoa Javier Mugarra da, 66 urteko zamudiotarra, eskaladan eta alpinismoan eskarmentu handikoa. Eguerdian erorikoa izan du. Erreskate taldeak bertaratu dira, eta biktima artatu dute, baina ezin izan dute haren bizitza salbatu.
Eguerdian izan du istripua 66 urteko zamudioarrak. Esperientzia handiko eskalatzaile eta alpinista eta Bilboko udaleko suhiltzaile ohia; Piriniotan, Alpeetan eta mundu osoko mendi garaietan espezidio ugaritan parte hartu zuen, eta Euskal Herriko nahiz Espainiako goi-mendietako irakasle aritua zen.
Azken orduetako elurteen ondorioz, euskal mendi anitz zurituta esnatu dira gaur, eta horren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaile batzuk. Hona hemen euren argazkietako adibide batzuk.
Azaroan ospatuko da Mariren Kobak Trail lasterketa. 90 km inguruko lasterketan, kobak topatu behar dituzte parte hartzaileek, baina ibilbidea markatu gabe dago. Orientazio mapak eskaintzen dizkiete, eta 15 minutu dituzte mapok interpretatzeko. Bidean, pertsonaia mitologikoekin egingo dute topo.
Elur-kota mila metrotik behera kokatu da asteburuan zehar, eta ohiko lekuak zuritu ditu. Jende andana joan da elurraz gozatzera. Elurrak, baina, arazo txikiak eragin ditu errepideetan.
Pagasarri, Zaldiaran edo Gorbeia dira urte berrian gehien bisitatzen diren mendietako batzuk, eta, ohiturari jarraiki, urtea naturarekin harremanetan hastea aukeratu dute hainbat euskal herritarrek.
Etiketa Berdea zer den azaldu digu Gotzon Idirin korrikalariak. Izan ere, mendi lasterketek hartu duten norabidearekin kezkatuta, egoera bideratzeko dekalogoa, manifestu bat, sortu dute.
Elur maila 1.000 metroan kokatu da larunbateko lehen orduetan, eta, beraz, mailarik altuenetan denboraldiko lehen elurtea bota du. Irudi hauek Aitor Agirrezabal Alustizak bidali dizkigu, Txindokitik.
Aurten 'Ehunmilak' lasterketa irabazi zuen Uxue Fraile kirolariak. 29 orduz, 175 bat kilometro egin zituen oinez eta korrika. Horrelako lasterketa bat nola prestatu eta aldez aurretik zer jan behar den azaldu digu korrikalariak.
11:45 aldera jaso dute abisua 112 zerbitzuan. Zumarragako futbol zelaira eraman dute helikpteroz emakumea eta handik Zumarragako Ospitalera, anbulantziaz.
Gorbeako parke naturalean dagoen aterpea ezagutu dugu Yoli Martinen eta Joseba Elorrietaren eskutik. Aterpearen historia kontatu digute, baita gaur egun nola funtzionatzen duten ere.
Iristeko zaila den zonalde batean erori da gizona, hortaz, erreskate taldeak helikopteroa erabili behar izan du. Larrialdietarako zerbitzuek grabatutako irudiak.