Ehunka dira gaur gaurkoz, tasa ordaindu, gestio guztiak egin eta esperoan daudenak. Eta orain prozesuarekin zerotik hasi behar dute berriz ere, ostiralean gorenak, eskumena Euskadira eskualdatzea eragozten duen erabakia eman ostean. Dayana eta Lasteniaren kasua da hori.
Guztira, osasun-profesionalen aurkako 1.176 eraso zenbatu zituzten; horietatik 283, fisikoak eta 893, hitzezkoak. Osakidetzaren ustez, salatutako erasoen kopuruak gora egin du osasun profesionalak kontzientziatuago daudelako.
Amaia Mayorrek, Osakidetzan ordezkari gehien dituen sindikatuaren bozeramaileak, esan du Osasun Mahaiak ituna egitea espero duela, eta ondoren "agintariei" egokituko zaiela gauzatzea. (JATORRIZKOA GAZTELERAZ)
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak mediku faltari aurre egiteko hainbat neurri proposatuko dizkio: Lehen Arretan borondatezko erretiroa 72 urtera atzeratzea, lanpostu espezializatuak handitzea edota atzerriko tituluak homologatzea.
Azterketa honetan lortutako notaren arabera, eurek aukeratutako prestakuntza espezializatua eskuratu ahal izango dute. 765 pertsona aurkeztu dira EAEn eta 559 Nafarroan. Osakidetzak 566 plaza eskaintzen ditu eta Osasunbideak 196. Estatu espainiar osoan, 11.943 plaza esleituko dira.
Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariaren arabera, aurten gripea "atzeratu" da, baina aurtengo intzidentzia eta aurreko urteetakoak "antzekoak" dira. Lehen Arretan eta ospitaleetan ari da nabaritzen gehien, baina larritasun gehiegirik gabe egoerari aurre egitea espero du Osakidetzak.
Osasun Ministerioaren arabera, 22 eta 29 urte artean beharko dira EBko ratiora iristeko. Espainian 345.969 erizain daude, eta horietatik % 85,5 emakumeak dira. Gainera, hamarretik lauk hamar urte barru lana uzteko asmoa dute, eta % 17k bi urteren buruan utzi nahi omen dute.
Arnas infekzio akutuen tasa 505 kasukoa izan da 100.000 biztanleko azken astean, aurrekoa, ordea, 461ekoa izan zen. Nafarroan, aldiz, tasa 898 kasukoa izan da 100.000 biztanleko.
OMEren arabera, gaixotasun kardiobaskularrek 17,9 milioi pertsonaren heriotza eragiten dituzte urtero, mundu osoko heriotzen % 32, gutxi gorabehera. EAEn, adibidez, iaz 5.662 pertsona hil ziren gaixotasun horien ondorioz.
10.000 emakumeko 3,81 emagin daude EAEn, Europako batez bestekoa 9,1ekoa izan arren. "Zergatik udan erditzen diren emakumeek ezin dute erditu ondorengo talderik eta edoskitze talderik izan? Eskubideak ez dira urtaroen araberakoak", salatu dute kolektiboaren ordezkariek.
Salburuako osasun zentroko Minaren Unitatean 768 gaixo artatu dituzte lehenbiziko urtean. Osakidetzaren helburua da esperientzia pilotu hori, arian-arian, Lehen Mailako Arretako sare osora zabaltzea.
45.000 langile baino gehiago daude botoa ematera deituta 355 ordezkari aukeratzeko, aurreko hauteskundeetan baino 39 gehiago. Gaur egun, SATSE erizainen sindikatuak eta ELAk ordezkarien ia erdiak dituzte sektorean, % 48,1.
Satse sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute Donostiako Ospitaleko atarian. Amaia Mayor Satseren idazkari nagusiaren hitzetan, "lanpostuen artean aukeratzeko langileen eskubidea urratzen dute" Osakidetzaren LEParen egungo oinarriek.
Erietxeko 10 unitatetan pantailak jarri dituzte Erizaintza geletan, eta hartara, osasun langileek ebakuntza izan duten gaixoen minaren maila egiazta dezakete, modu azkar eta errazean. Sistemari esker, mina neurtzen zaien pazienteen kopurua igo da eta, hortaz, hobetu egin dute emandako arreta.
Oso hunkituta hitz egin du Iker Galartzak bere gaixotasunaz, "Hamaika Entzuteko" saioan. Legionella bakterioak infekzioa eragin zion. 9 egun egin zituen koman, 20 ZIUn eta hilabete baino gehiago ospitalean. Oso eskertuta dago artatu duten osasun-langileekin eta Gure Zirkuko familiarekin.
Alberto Martinez Osasun sailburuak azaldu duenez, eragileek egindako ekarpenekin 1.000 orrialdeko dokumentua dute, eta espero dute asteazkenean horren inguruko "akordio komuna" lortzea.
Bi ordu pasa iraun duen bileran, 264 orriko lan zirriborroa jarri du mahai gainean Alberto Martinez Osasun sailburuak. Osasun sistemaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko oinarriak zehazten hasteko abiapuntua izan nahi du dokumentuak, eta eragile guztien ekarpenekin osatu nahi da.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Euskadiko Osasunaren etorkizunari begira oinarriak eta metodologia ezartzeko lehen hartu-emana da bilera, eta hainbat alderdi politikok, gizarte-eragilek, elkargo profesionalek, unibertsitatek eta sindikatuk parte hartuko dute, ELAk izan ezik.
Osasun elkargoen ordezkaritza zabal batekin batzartu dira gaur lehendakaria eta Osasun sailburua. Bilera bukatuta, Farmazialarien eta Fisioterapeuten Elkargoak osasun ituna adosteko prest azaldu dira. Erizainen Elkargoak proposamena aztertzeke duela esan du, eta medikuenak ez du iritzirik eman.
Imanol Pradales lehendakaria, Alberto Martinez Osasun sailburuarekin batera, Euskadiko Medikuen, Farmazialarien, Fisioterapeuten eta Erizainen elkargo ofizialetako arduradunekin bildu da Ajuria Enean.
Amaia Mayor SATSE Erizainen Sindikatuko idazkari nagusiak eskerrak eman dizkie Pradales lehendakariari eta Osasun sailburuari, sindikatua bilera-sortara gonbidatzeagatik.
Greba egunak % 80tik gorako jarraipena izan du, SATSE sindikatuak jakitera eman duenez. Halaber, gaurko ezarri dituzten gutxieneko zerbitzuei esker, erditze unitateetan "ohi baino emagin gehiago" daudela deitoratu du. Osasun Sailaren arabera, aldiz, grebaren jarraipena % 26,75ekoa izan da.
Bizkaiko emaginak mobilizatu egin dira azken asteetan jasaten duten egoera salatzeko, eta, hainbatetan, Osakidetzari eskatu diote epe laburreko konponbideak adosteko, uda honetan kalitatezko arreta eman ahal izateko.
Satse sindikatuaren arabera, belaunaldien arteko errelebo faltak eta plaza kopuru eskasak emaginaren eta erabiltzailearen arteko ratio "desegokia kronizatzen dute".
Astearte honetan hiru urte beteko dira Espainiako Estatuan eutanasia arautzen duen legea onartu zenetik. Heriotza duinerako laguntza-eskaerak urtez urte handitzen joan dira. Jasotako 121 horietatik 85 gauzatu dira.
Epaileak zehaztu duenez, ikertuak "404 adingaberi txertoa ukatu zien", 2021eko otsailetik 2022ko irailera arte, Kabiezeseko osasun-zentroko pediatria-eremuan. Ebazpena ez da irmoa, eta haren aurka helegitea aurkez daiteke.
Proposamena SATSE erizainen sindikatuak bakarrik onartu du. Bestalde, ELAk, LABek eta CCOOk kritikatu dute Osakidetzak langile falta konpontzeko egitasmorik gabe jarraitzen duela. Salatu dutenez, zuzendaritzak proposatzen duen neurri bakarra aparteko ordu gehiago egitea da.
Gero eta lantalde murritzagoa dela diote, "eta gaizki kudeatua". Gainera, Santiagon zuzeneko arreta itxi izanak zerbitzua "ezegonkortu" eta "okertu" du. Salatu dutenez, behar diren bitartekorik gabe langileek ezin dute lana behar bezala egin, ezta herritarrek merezi duten arreta eskaini ere.
ELA eta CCOO sindikatuek salatu dutenez, langileen "lan-karga gehitzen" eta herritarrei "zerbitzua murrizten" jarraitzen da, "Lehen Mailako Arretaren gabeziei aurre egiteko" planik gabe.
Ministerioaren asmoa litzateke 14 eta 22 urte bitarteko gazte guztiei, haien errenta-maila edozein izanda ere, preserbatiboak beren osasun-txartelean kargatzea, farmazietan hartu ahal izan ditzaten.
Satse erizainen sindikatuaren kalkuluen arabera, profesional horien % 85 emakumeak dira. Salatzen dutenez, ez dagokien kalifikazio profesionalean urteak daramatzaten profesionalak dira, eta ezin dute kristalezko sabaia hautsi kudeaketa-postu altuetan sartzeko eta ekipoak eta proiektuak gidatzeko.
Aurretiazko borondateen 50.000 dokumentu daude erregistratuta Euskadin. Azken urtean % 40 egin du gora sinatutako dokumentu kopuruak; 9.000 izen-emate, guztira.
Leioako campusean eta Iruñekoan izango dira probak, eta Medikuntzako ikasleak ez ezik, besteak beste, Erizaintzakoak, Farmaziakoak eta Psikologiakoak ere aurkeztuko dira.
Ostiralean Laudioko EAGan bihotzekoak jota gizon bat hil izanaz ESK sindikatuak egindako salaketa abiapuntu hartu du OPA Herri Plataformak, eta "egoera honek inflexio-puntua izan behar" duela nabarmendu du.
Ospitaleetan eta anbulategietan maskara derrigorrezko jotzea aztertuko dute gaur Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluan. Hego Euskal Herrian, gomendioa da, oraingoz.
Arnas infekzioen gorakadaren ondorioz, osasun-zentroetan musukoen erabilera derrigortzeko eskatuko die Osasun Ministerioak autonomia erkidegoei astelehenean egingo duten Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluan.
EAEko eta Nafarroako zaintza epidemiologikoari buruzko datuek erakusten dute kasu kopuruak gora egiten jarraitzen duela. Osasun-erakundeek higiene-neurriak hartzea eta musukoa erabiltzea gomendatzen dute.