Lurdes Pascual sexu-erasoagatik kondenatutako gizonaren abokatuak azaldu duenez, aldeek itxitako akordioari esker, 6 urtez espetxean egon beharrean, 7 urtez Estatutik kanporatuko dute.
Nafarroako Lurralde Auzitegiak 18 urteko espetxe zigorra ezarri dio iaz Uharteko jaietan bederatzi adin txikikori sexu erasoak egin zizkion gizona, eta aldeek hala adostuta, espetxealdiaren ordez, kanporatze zigorra bete beharko du; 9 urtez ezingo da Estatu espainiarrean egon.
31 urteko espetxe zigorra eskatu dute 2024ko irailean hainbat neskatori sexu erasoak egin zizkien barraketako langile horrentzat. "Lizunkeriaz" jokatu izana egotzi diote auzpietuari.
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduko bi ekintzaileak "euskararentzako justizia" eskatuz pintaketak egiteagatik epaitu behar zituzten. 1.500 euroko isuna ezarri diete biei.
Valentziako GOIDIaren kudeaketa ikertzen ari den Catarrojako epailearen aurrean hitz egin du Salome Pradas Barne kontseilari ohiak, eta bere abokatuaren galderei soilik erantzun die.
Joan den martxoan, Anagrama argitaletxeak 'sine die' bertan behera utzi zuen Jose Breton auziari buruz Luisge Martinek idatzitako 'El odio' liburuaren banaketa. Bi seme-alabak hiltzeagatik kondenatuta dago Breton, eta liburu horretan krimena egin izana aitortu du, lehen aldiz.
Epailearen arabera, "arrazoizko zalantzak" daude salatzaileak Glass pubean izandako lesioen jatorriaren inguruan. Atezainak eta bezeroak eztabaida izan zuten eta azken horrek lesio arinak izan zituen.
Epaileak berriro ireki du auzia, irudiek gezurtatu egiten dutelako Ertzaintzaren bertsioa. Zabartek salatzen du foam pilotakada batek zauritu eta ondoren Ertzain batek jo egin zuela.
Bezero batek 2006an Kutxabankekin izenpetutako mailegu bat da bertan behera geratu dena. Orain, finantza erakundeak itzuli egin beharko dio kontratua sinatu zenetik "hileroko kuoten bidez ordaindutako guztia".
Lau urteko espetxea (horietako bi bakarrik bete beharko ditu), 100.000 euroko isuna eta kargu publikoan aritzeko bost urteko berehalako inhabilitazioa ezarri dizkiote Frantziako eskuin muturraren buruari. Horrenbestez, ezingo du hautagai izan 2027ko hauteskunde presidentzialetan.
Akusatuaren defentsak egindako eskaera baztertu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren 3. Sekzioak. Argudiatu duenez, gizonaren balizko ihesa eta biktimak birbiktimizatzea saihestu nahi du.
Kargu publikoetan jarduteko berehalako inhabilitazioa ezarri diote Frantziako eskuin muturreko buruzagiari, Europako Parlamentuko dirua euren alderdia finantzatzeko erabiltzeagatik. Epaiak kolokan utzi du bere etorkizun politikoa.
2004 eta 2016 urte artean diru-publikoa bide gabe erabiltzea egotzita eseri ziren auzipetuen aulkian Le Pen eta Bilgune Nazionala alderdiko beste 26 kide. Iazko irailean egin zen epaiketa, eta gaur ezagutuko da ebazpena.
Espainiako Gobernuko ministroak Andaluzian emandako mitin batean lotsagarritzat jo du "gaur egun, oraindik, biktima baten testigantza zalantzan jartzea eta errugabetasun presuntzioa pertsona boteretsu bat salatzera ausartzen diren emakume gazte eta ausarten testigantzaren aurretik dagoela esatea".
2024ko martxoaren 5ean Anoeta inguruetan, Txapeldunen Ligako partida baten atarian izandako istiluetan, Ertzaintzak botatako jaurtigai batek larri zauritu zuen realzalea. Donostiako epaitegi batera deklaratzera joan behar du apirilaren 7an, auzia argitze aldera.
Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna eskatu du Nicolas Sarkozy presidente ohiaren aurka, Muamar Gadafi Libiako diktadorearekin 2007ko hauteskunde-kanpainaren ustezko finantziazio irregularraren harira sinatutako "ustelkeria-ituna" dela eta.
Sexu-abusuak egiteagatik dozenaka salaketa jaso ditu azken urteetan Depardieuk, eta epaitzen duten lehena da gaurkoa. 76 urteko frantziar aktoreak akusazio guztiak ukatu ditu.
Inork ez daki, baina, aktorea epaiketara joango den, eta bi biktimen lekukotzei aurre egingo dien, ala urrian gertatu zen bezala epaiketa atzeratu beharko duten. 'Les volets verts' pelikularen filmaketan Depardieurekin lan egin zuten bi emakume dira salatzaileak.
"Ez zeukan aukera hori ematen zion beste testuinguru posiblerik", azpimarratu du biktimen abokatuak azken txostena auzitegian aurkeztu duenean. Joan den astetik Gipuzkoako Auzitegiko Hirugarren Sekzioan egin duten epaiketaren hamargarren eta azken saioa izan da gaurkoa.
Akusatuak salaketa guztiak ukatu ditu, baina onartu du horietako batekin (16 edo 17 urte zituenean) "portaera sexuala" birritan izan zuela, "maiteminduta" baitzegoen, eta "baimendua" eta "elkarren arteko adostasunez" izan zela ziurtatu du.
Gaur egin da hainbat ikasleri sexu-erasoak egitea egotzita Hondarribiko surf monitore baten aurkako epaiketaren bosgarren jardunaldia, jendaurreko entzunaldian lehena. Epaiketa astelehenetik ari da egiten Gipuzkoako Auzitegian.
Fiskalak diskotekako atezain horren "ibilbideaz" hitz egin du, eta adierazi du auzipetuak dituen aurrekari guztiak lesio-delituekin dutela zerikusia. Bere ustez, horrek agerian uzten du akusatua ez dela "pertsona baketsua".
Tentsio handieneko unea Agustina Cosachov psikiatra iritsi denean bizi izan da. "Hiltzailea" eta "ez dugu ahaztuko egindakoa" oihukatu diote. Leopoldo Luque neurokirurgialariaren eta Matias Morla abokatu ohi eta Maradonaren ordezkariaren aurkako oihuak ere entzun dira.
Epailearen autoaren arabera, urriaren 29an Es-Alert sistemaren bidez 20:11n herritarrei bidalitako abisua "berandu eta okerra" izan zen, Cecopi bileraren deialdia "atzerapen handiz egin zen" eta erabakiak "are atzerapen handiagoz hartu ziren".
Gipuzkoako Fiskaltzak 85 urteko kartzela zigorra eskatuko du: 84 urteko zigorra 16 urtez azpiko adingabeen aurkako 11 deliturengatik eta urtebeteko zigorra haur pornografiako edukiak izateagatik.
Hilaren 11n hasi eta 12an amaituko da epaiketa, Nafarroako Lurralde Auzitegian. 2022ko azaroaren 17an gertatu ziren erasoak, 20:00ak aldera, Arga ibaiaren inguruan.
Auzitegi Goreneko magistratuek ebatzi dute, epaitegietara iritsitako kasu bati dagokionez, estatutuetan ez zela espresuki debekatzen pisuak turismo xedeetarako erabiltzea, eta, beraz, arrazoia higiezinaren jabeari ematen diote, eta ez jabekideen erkidegoari.
Galdera horren erantzun bila, epaiketa abiatuko da gaur, Bartzelonan. 23 urteko neska batek egindako eutanasia eskaria gelditzeko eskatu zuen haren familiak, eta auzitara iritsi da gaia.
Auzitegi Gorenaren Zigor Arloko Salak 2024ko uztailean emandako jurisprudentzia-doktrinari jarraitzea "juridikoki derrigorrezkoa" dela uste du Nafarroako Auzitegiak. Orduan, Angel Bozari zigorra 15 urtetik 14ra jasitea onartu zuen 'Soilik bai da bai' legeak ekarritako aldaketak tarteko.
Epaileak probatutzat eman du gutxienez 50 alditan elkartu zela Lopez adin txikikoarekin, eta horietan "sexu-izaerako jokabide ugari" izan zituela entrenatzaileak. Gainera, probatutzat jo da gero eta sarriago egiten zizkiola erasoak, eta gero eta bortziagoak zirela.
Joël Le Scouarnec Frantziako mendebaldeko hainbat klinika pribatutan eta ospitale publikotan aritu zen lanean. Gaur Vannes hiriko Morbihango Krimen Auzitegiaren aurrean adierazi duenez, orain badaki "zauri horiek ezabaezinak eta konponezinak direla".
Ogasunari ustez egindako iruzurra epaitzeko auzian, Alberto Gonzalez Amador Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekideak ez du epailearen aurrean deklaratu nahi izan. Epaitegietatik irtendakoan, Gonzalez Amadorrek kolpe txikia hartu du buruan, kameralari baten aurka talka eginda.
Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak egindako eskaera aintzat hartu du Leopoldo Puente epaileak. Kriminalitate zantzuak daudela-eta eskatu ditu behin-behineko neurriak fiskalak; PPren akusazio popularrak (gainerako sei akusazioak koordinatzen ditu) bat egin du eskaera horrekin.
Gipuzkoako Auzitegiak ebatzi du eskolako jantokiak menu beganoa ez emateak ez dituela alaben oinarrizko eskubideak urratzen. Familiak ez du baztertzen epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztea.
9 jardunaldi, hogei bat lekuko eta kontrako bi bertsio egon dira. Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiak uko egin dio azken hitza erabiltzeari, eta Vilda, Luque eta Riveraren defentsek, berriz, ukatu egin dute hertsapenik izan izana.
Azken txostenean, Olga Tubauk bi froga ditu absoluzio tesiaren oinarri: Rubialesek jokalariari "musu txiki bat" eskatu ziola baieztatu zuen ezpainen irakurketaren froga periziala eta partidaren ostean jokalariek ateratako bideo bat.