Adolfo Rey Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioaren (FVEM, gazteleraz) zuzendariaren hitzetan, nagusi den "ziurgabetasuna"ren eraginez, enpresak inbertsioak "geldiarazten edo atzeratzen" ari dira, zer gerta zain. AEB laugarren merkatua da sektore horrentzat.
Sam Altman OpenAIko zuzendari exekutiboak pribatuan iritziak eskatu ditu oraindik lehen faseetan dagoen proiektuari buruz. Ez dago argi konpainiak sare soziala aplikazio independente gisa abiarazteko edo ChatGPTn barneratzeko asmoa duen.
BSHko Europako enpresa batzordeko bi ordezkari Ezkirotzen izan dira gaur, multinazionaleko 18.000 langileren izenan elkartasuna adierazteko. Zuzendaritzak iragarri zuenez, ekainean itxiko dute Nafarroko planta.
ELA, LAB eta CGT sindikatuen hitzetan, lantegiko autoentzako kako edo garraiatzaile berria da horren arrazoi nagusia. "Esan dezakegu ISPLNko teknikariak harritu egin ziren fase batzuetan hartu behar ditugun postura behartu eta penagarriekin", ohartarazi dute.
Imanol Pradalesek azpimarratu du EAE "prest" dagoela egoera horri aurre egiteko, eta dei egin die Euskal Autonomia Erkidegoko eragile guztiei egoera horri "batasunetik" aurre egiteko.
CAF enpresaren Beasaingo plantan izan da goizean Imanol Pradales lehendakaria. Donald Trump AEBko presidenteak ezarritako muga-zergek eragindako egoera zaila dela aitortuta, mezu baikorra igorri nahi izan du bertatik. Europaren estrategiarekin bat egitea defendatu du.
Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroak azaldu duenez, egitasmoaren helburua "konfiantzazko" mezua helaraztea da, eta "erabakiak hartzeko orduan buru hotz mantentzea" eskatu du.
Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Urbiko lantegiaren sarreratik Arizgoiti plazan amaitzeko. Beste bi greba egunak apirilaren 11n eta 15ean izango dira.
Tamara Yague Confebasken presidentearen hitzetan, Europak "erantzun azkar eta bateratua" izan behar du, eta Euskadik Europar Batasunak hartutako erabakiekin bat egin beharko du.
Ainize Gastakak nabarmendu duenez, Guardian enpresa ixteak eta 171 langile kaleratzeak "herriari eta eskualde osoari" kalte egin dietela. Hori dela eta, gaineratu du "Aiaraldea suspertzeko proiektu berritzaileak" funtsezkoak direla.
Asteartean, bestalde, hitzordu monografikoa egingo du Gobernu Kontseiluak, Trumpen erabakiak euskal industrian izango dituen ondorioak mahai gainean jartzeko.
Onaindia enpresa zabarkeriaz jardun duen ikertuko ote den galdetuta, Gasteizko Segurtasun zinegotziak erantzun du "jarduera mota hori Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen ingurumen-adierazpen batean araututa" dagoela, eta, beraz, "haiek zehaztu beharko dituzte" inguruabarrok.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren arabera, behin 116 milioi euroko isunaren nondik norakoak ezagututa, hurrengo pausoa bankuekin negoziatzea izango da.
08:00etatik eskatu daitezke laguntzak, Energiaren Euskal Erakundearen web orriaren bidez. Programak 5 milioi euroko hasierako inbertsioa izango du, 2.000 auto eta furgoneta inguru ordezkatzeko helburuarekin.
Belgikako Dumarey talde inbertitzaileak hartu du erabakia. Sunsundegui hartzekodunen konkurtsoan dago azarotik, eta konkurtso-administraziopean abendutik. Beharginei aldi baterako lan-erregulazioa aplikatzen ari zaie.
Tren ekoizleak 107,9 milioi euro galdu zituen 2024an, Renfek Avril trenaren eskaera bat atzerapenarekin emateagatik ezarri dion 116 milioiko zehapena ordaindu ondoren.
Hala ere, enpresa gehienek, % 40k, kalte arina edo ondoriorik ez izatea espero dute. Agroindustria, automobilgintza eta produktu metalikoen fabrikazioa dira kalterik handiena izango duten sektoreak.
Industria sailburuak ibilgailuak erosteko laguntza sorta berri bat iragarri du. Hala, programak 5 milioi euroko hasierako inbertsioa izango du, 2.000 auto eta furgoneta ordezkatzeko helburuarekin. Dirulaguntzak apirilaren 1etik aurrera eskatu ahal izango dira.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak uste du "auto elektrikoaren aldeko apustuak" ez dituela aurreikusitako emaitzak eman, eta beste formula batzuk bilatzearen alde egin du, "0 isurien helburuari uko egin gabe". "Neutraltasun teknologikoa da bidea", esan du.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Zornotzan egin ditu adierazpenok, Acicae klusterrak antolatutako jardunaldi batean. "Gure etorkizuna gure eskuetan jartzera behartzen gaitu Trumpek", esan du.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Anton Arriola Kutxabanken presidenteak egindako adierazpenek sortutako polemika izan du hizpide. Izan ere, Arriolak esan zuen zaila dela atzerritik Euskal Herrira talentua erakartzea, euskara dela eta.
Manifestu bateratu batean, elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.
40 bat erakunde batu dira plataforma "apolitiko" batean, helburu oso zehatzak lortze aldera: Abiadura handiko korridore nafarra lehenbailen planifikatu eta eginkaritu dadin ahaleginak egitea, eta Nafarroako Gobernuari babes osoa ematea Espainiako Gobernuari hori eskatzeko orduan.
Lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia akordiorik gabe amaitu da. Enpresa-batzordean ordezkaritza duten sindikatuen zerbitzu juridikoak prozesu osoa auzitara eramatea aztertzen ari dira.
2030erako dago aurreikusita, Arabako teknologia parkean egongo da eta 500 lanpostu sortuko ditu. Biomedikuntzan puntakoa izango da, eta zientzialarien etxea izatea nahi dute.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak adierazi duenez, akordioa "albiste bikaina da enpresarentzat, langileentzat, Zumaiarentzat, Gipuzkoarentzat eta Euskadiko industria eta ekonomiarentzat".
Lehendakaria astelehenetik dago Washingtonen, AEBra egin duen lehen bidaia ofizialean, eta astearte honetan sektore aeroespazialeko enpresekin eta Basque Trade & Investment (BTI) elkartearen ordezkariekin batzartu da.
Imanol Pradales lehendakaria Washingtonen da Estatu Batuetara egin duen lehen bidaia ofizialean. Gaur sektore aerospazialeko enpresekin eta Basque Trade & Investmenten ordezkariekin bildu da.
SNCB Belgikako tren zerbitzuak Gipuzkoako konpainia aukeratu du aukera nagusi gisa tren flota berria fabrikatzeko. Belgikako Gobernuak justifikatu egin du SNCBk CAF aukeratu izana, nahiz eta Alstomek eskaintza merkeagoa aurkeztu.
Bartzelonan egiten ari diren Mobile World Congressen, Espainiako Estatua euskal enpresan sartzea Europaren autonomia estrategikoa bilatzeko helburuan kokatu du Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako ministroak.
Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi finantza erakundek finantza aliantza publiko-pribatua osatu dute gaur legegintzaldi honetan 4.000 milioi euro mobilizatuta EAEren eraldaketa ekonomiko eta industrialean laguntzeko. Imanol Pradales lehendakariak esan du aliantza hori "herri apostu sendoa" dela
Sarrerak 669,2 milioi eurokoak izan dira, inoizko onenak eta aurreko ekitaldikoak baino % 2,5 handiagoak. Zuzendarien oinarrizko soldatak % 11 igo dira eta langileenak % 2,2 jaitsi.