Elurrak zuritu ditu Euskal Herriko hainbat mendi eta bazter, eta Neguko Bidezaintza Plana abiatu dute Euskalmetek elurra eta izotza aurreikusi baititu 500 metrotik gora. Arreta eskatzen da Arabako mendateetan, baina denak daude irekita.
Euskadin, abisu horia ezarri dute gaurko elurragatik, eta biharko eta etzirako izotzagatik barnealdean. Nafarroan ere zuritu du, eta elur maila 600-800 metroren bueltan kokatu da.
Xabi Casadok iragarri duenez, tenperatura hotzak espero ditugu astebururako Euskal Herrian. "10 ºC-tik behera izango gara lurralde osoan", adierazi du, eta, "horrez gain, izotza orokortua izan da barnealde guztian eguneko lehen orduetan", gaineratu du.
Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariaren hitzetan, "Euskalmeten iragarpenaren arabera, ez da arazo handirik espero trafikoan", baina "errepidean elurra edo izotza badago, ohiko gomendioak kontuan izatea", eskatu du.
Ostiralean elurra bota dezake 600-800 metrotan eta larunbaterako elur maila 500-700 metrotara jaitsiko da. Hori dela eta, Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du elurragatik bi egun hauetarako. Igandean elur mailak berriro ere gora egingo du.
Tenperatura maximoak 7-11 gradu artean izango dira astelehenera arte, eta elur-kota 600-800 metro inguruan egon daiteke asteburuan. Hori dela eta, abisu horia indarrean izango da elurragatik, ostiralean eta larunbatean, EAEn.
Juan del Campo eta Aingeru Garai bizkaitarrek 23. eta 29. postuan amaitu dute Munduko Eski Txapelketako Eslalom proba, Saalbachen (Austria). Loic Meillard eskiatzaile suitzarra izan da garailea.
Ostiraleko 21:00etatik larunbateko 09:00ak arte abisua egon da indarrean elurragatik, eta errepide sarean kontuz gidatzeko deia egin du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Bernedoko mendatea ibilgailu guztientzat itxi dute. Azazetakoa kamioientzat itxi dute eta autoek kateak edo neguko pneumatikoak behar dituzte, eta Opakuan kateak beharrezkoak dira. Altuben eta Herreran, berriz, arretaz gidatzeko gomendatu dute.
Abisu horia 21:00etan sartuko da indarrean EAEn, eta larunbateko 09:00ak arte egongo da aktibo. Horren harira, Gasteizko Udalak Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea jarriko du martxan. Pirinioei dagokienez, ia egun guztia (09:00-24:00) egongo dira abisupean, larunbateko 05:00ak arte.
New Orleans hiriak (Louisiana, AEB), klima subtropikaleko eremu batean kokatua, negu leun eta uda epelak izaten ditu. Gaur, ordea, kaleak elurtuta zituela esnatu da. Hirian ez da horrelako fenomeno meteorologikorik erregistratu 2009tik.
Larrien zauritutako bi neskak zainketa intentsiboetan daude oraindik. Dagoeneko hainbat ikerketa abian dira Canal Royako erremonte horretan zerk huts egin zuen argitzeko. Eski-estazioak ziurtatu duenez, instalazioak indarrean zituen baimenak, eta azterketa guztiak eginda.
18 urteko bi neska dira larri zauritutakoak. Hala ere, larrialdia ez da lehen unean zirudien bezain larria izan. Anbulantziek eta helikopteroek zauritu gehienak ebakuatu dituzte, berrogei inguru.
Aragoiko Gobernua eta Astungo eski-estazioa istripuaren arrazoiak ezagutzeko zain daude. Txosten teknikoen zain, zaurituak erreskatatzeko eta lekualdatzeko protokoloek ongi funtzionatu dutela eta larrialdi-zerbitzuek "lan aparta" egin dutela azpimarratu dute.
Lagunekin eskiatzen harrapatu du Andoni Amadoz Euskadi Irratiko kazetaria Astungo eski-estazioan izandako istripuak. Horren esanetan, jendea "hegan egiten atera da teleaulkitik".
Gutxienez 30 pertsona zauritu dira, horietatik bederatzi oso larri eta zortzi larri. Eski-estazioa itxi egin dute, eta anbulantziak eta helikopteroak lanean ari dira.
Andoni Aizpururen ustez, klima aldaketak eragiten du gero eta elur gutxiago botatzea. Aire-masen tenperatura altuagoa denez, elurra egitea zailagoa da. "Horrek ez du esan nahi elurra berriro egingo ez duenik, baina gero eta gutxiago egingo du", adierazi du Aizpuruk.
Duela lau hamarkada, Donostia bi astez egon zen elurrarpean eta izoztuta, -10 graduko tenperaturekin. Euskal Herrian pasa den mendean jazotako elurte eta hotzaldi handienetakoa izan zen.
Asteburuan Erresuma Batuan izandako elurteek arazoak eragiten jarraitzen dute, batez ere Manchesterreko aireportuan. Ingalaterra erdialdean, 140 uholde-alerta daude indarrean elurra urtzen hasi da eta.
60 milioi pertsona baino gehiago daude alertan Kansasen, Missourin, Illinoisen eta Kentuckyn, besteak beste, eta ehunka istripu izan dira errepideetan. Argindar etenaldiak ere izan dira aipatu estatuetan eta Texasen.
Estazioak iraupen-eskirako 17 kilometro ditu, eta elur-erraketetarako 6,5 kilometroko zirkuitu balizatua. 17.000 lagun pasatu ziren iaz Erronkariko estazio honetatik.
Gaur are gehiago jaitsiko dira termometroak, eta ez dute inon 10 ºC-ko langa gaindituko. Tenperatura minimoei dagokienez, baxuak izango dira barnealdean: Gasteizen eta Iruñean 0 ºC-ren bueltan izango dira, eta hotzenak egunaren amaieran erregistratuko dira.
EAEko barnealdea eta Nafarroako Pirinioak abisupean egongo dira elurteengatik. Tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, eta minimoak apenas helduko dira 0 °C-ra Gasteizen edo Iruñean. Hala, izotza egingo du Araban eta Nafarroan.
Abisu laranja asteleheneko 12:00ak arte egongo da indarrean. Araban eta Nafarroan, astelehen osoan zehar abisu horiak izango dura dira euriteengatik eta elurragatik. Iparraldeko mendialdeetan, elurra egiteko arrisku handia dago.
Larunbat honetan, lehen elur malutak erori dira, eta gogotik bota du gau partean. Asteburu osoan zehar, elurra kentzeko 64 makina izan dira lanean Nafarroako errepide-sarean.
Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du Eusko Jaurlaritzak EAEn, "jarraipen eta informazio fasean", eta Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 64 makina aktibatu ditu datozen orduetarako, Belaguako portua ixteaz gain.
12:00etan hasi da elurra Larra-Belaguako iraupeneko eski estazioan. Alerta laranja dago inguru horretan elurragatik, eta alarma gorrira igaroko da 18:00etan. Nafarroako Pirinioetan 24 orduan 40 zentimetro elur pilatzea aurreikusten dute iragarpenek.
Abisu hori eta laranjak indarrean izango dira larunbatean hasi eta, gutxienez, igande gauerdira arte, euri, haize, uholde eta elur arriskuagatik. Baionako Udalak, esaterako, gabon jaietako egitarauko hainbat ekitaldi bertan behera utzi ditu, prebentzio-neurri gisa.
Eskiatzaileen esku utzi dituzte lurrak nekazariek eta abeltzainek. Mendiak zuriz estalita daude, baina pistak, momentuz, itxita: abendurako irekitzea espero dute.