Avilako Udalak "larrialdi-egoera" ezarri du, hiriburuaren hegoaldeko eremu handi bat ur azpian dagoelako. Adaja eta Chico ibaiek gainezka egin dute garajeak, etxabeak, negozioak, kaleak, errepideak eta ondasun publikoak estaliz.
Suhiltzaileek emakume bat erreskatatu behar izan dute Lorcan, ibilgailu barruan harrapatuta geratu ostean. Herriko Udalak mezu bat argitaratu du bere sare sozialetan herritarrei etxetik ez ateratzeko gomendioa emanez.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak ezarri ditu euriagatik, haizeagatik eta olatuengatik, eta azken fenomeno hori dela eta alerta laranja ezarri dute.
Andoni Aizpururen esanetan, Ivo borraska bihar Euskal Herrira izugarri gerturatuko da eta negu beteko eguraldia utziko digu. Euria, haize-ufada indartsuak eta olatu handiak izango dira eguneko protagonistak. Ostiraletik aurrera, berriz, eguraldiak hobera egingo du.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat tokitan 60 litro pilatu daitezke metro koadroko 24 orduan, eta 100 km/h-tik gorako haize boladak izango dira Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneetan.
Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du nabigazio arriskuagatik, egun osorako. Halaber, abisu horia indarrean dago 100 km/h-tik gorako ufadak izango baitira Bizkaian eta Gipuzkoan.
Haizea pitin bat baretuko da, eta euriak bustiko du eguna. Asteartean, berriz, hoztera egingo du aroak, eta elur-kota dezente jaitsiko da (1.000 metro ingururaino).
Iluntzera arte, 190 gertakari jazo dira: 7 Araban, 123 Bizkaian eta 60 Gipuzkoan; gehienak, haize-boladek eragindakoak. Adarrak, zuhaitzak eta objektuak erori dira errepideetara.
Gipuzkoan, abisua horia izango da, eta Nafarroan eta Iparraldean abisu horiak eta laranjak tartekatuko dira, zonaldearen eta orduaren arabera. Araban eta Bizkaian eskola-kirola bertan behera geratu da.
Asteburuan gurera iritsiko den Herminia borraska sortzen ari da oraindik. Atlantikoa zeharkatu ondoren, ziklogenei leherkorra igandean iritsiko da Euskal Herrira, oso haize zakarrarekin.
Eguna zaila izaten ari da Bilboko Aireportuan, Eowyn depresioa eragiten ari den haize-bolada bortitzen ondorioz. Hainbat hegaldi desbideratu dituzte eta beste batzuk bertan behera geratu dira. Lurreratzea lortu duten bidaiek lurreratzean tentsio eta beldurra sentitu dutela aitortu dute.
P3 Orion Estatu Batuetako hegazkin militar bat da. Duela 50 urte diseinatu zen, itsaspekoak detektatzeko. Lau motor ditu eta urakanaren begira iristeko gai den benetako portento bat da.
Irlanda eta Erresuma Batuko zenbait eremu astintzen ari den denborale gogorra dela eta, eskolak eta errepideak itxi dituzte, transbordadoreak bertan behera geratu dira eta hegaldiak atzeratu dituzte.
Duela lau hamarkada, Donostia bi astez egon zen elurrarpean eta izoztuta, -10 graduko tenperaturekin. Euskal Herrian pasa den mendean jazotako elurte eta hotzaldi handienetakoa izan zen.
60 milioi pertsona baino gehiago daude alertan Kansasen, Missourin, Illinoisen eta Kentuckyn, besteak beste, eta ehunka istripu izan dira errepideetan. Argindar etenaldiak ere izan dira aipatu estatuetan eta Texasen.
14 lagun hil ziren bertan duela bi hilabete. Horien omenez, minutu bateko isilunea egin dute, eta boluntario gisa aritu direnak ere izan dituzte gogoan.
320.000 biztanle bizi dira Mayotte uharteetan, eta Paristik 8.000 kilometrora daude, Madagaskartik gertu. Orduko 220 kilometroko abiadura harrapatu duten haizeteak izan dira bertan.
Alerta laranja ezarri dute euriteengatik euskal kostaldean, eta kateak behar dira Herrerako mendatean elurraren ondorioz. Nafarroan, Iruñeko ibaiak zaintzen ari dira uholde arriskuagatik, eta Pirinioak alerta gorrian daude elurragatik. Iparraldean ere, alerta laranja ezarri dute arrazoi beragatik.
Arrisku gehien duten eremuak Corralillos, Parque Runa, Igeriketa eta Magdalena dira. Gainera, ibai ertzetatik gertu ez paseatzea gomendatzen da, badaezpada.
Erabakia "larrialdi, meteorologia eta tokiko agintarien debekuaren ondoren hartu da, eta segurtasuna beste edozein kontsiderazioren gainetik lehenesteko beharrari erantzuten dio", gaineratu dute.
Caetano ekaitzak Frantziako 58 departamendu alerta egoeran jarri ditu elurragatik eta izotzagatik. Urtaroko lehen elur malutak erori dira gaur Parisen.
Haizeari dagokion abisu horiari beste abisu bat gehituko zaio gaur arratsaldeko 18:00etan, nabigaziorako arriskuagatik, eta ostiral eguerdira arte egongo da indarrean.
Kalte handiagoak saihesteko asteazkenetik herritarrak ohartarazita, Espainiako Estatuak 15 egunetan astindu duen bigarren borraska aldentzen ari da hildakorik utzi gabe, baina milaka pertsona etxetik kanpo daude oraindik, eta Valentzian garbiketa lanak moteldu ditu.
10:00etatik eta egun osoan, euri-jasengatik abisu gorria (muturreko arriskua) dago indarrean Malagako Axarquia eta Costa del Sol eta Guadalhorce eskualdeetan
Euriteek El Ejido, Vicar, Roquetas de Mar, Almeria hiriburua eta Balanegra udalerriak kaltetu dituzte gehien, eta, ondorioz, etxebizitzak, dendak eta sotoak urpean geratu dira. Bide-sarean ere arazoak izan dira.
Goialdeko depresio honek gurean ez du euri askorik utziko, baina Mediterraneo inguruan asko bota dezake. "Hala ere, ez dugu uste duela bi astekoa gertatuko denik", adierazi du Andoni Aizpuruk.
Nafarroako Neguko Bidezaintza Plana apirilaren 30era arte egongo da indarrean, baina eguraldiaren arabera aldaketak egin ahal izango dira. Foru Gobernuak herritarrei gogorarazi die garrantzitsua dela agintarien gomendio eta aginduei kasu egitea.