Bilbo

1 / 30 Hurrengoa
'Hamaika andra zurigorri' pelikula-dokumentala, Athleticeko emakumeen historian zehar bidaia

'Hamaika andra zurigorri' pelikula-dokumentala, Athleticeko emakumeen historian zehar bidaia

Abian da Bilbon Women's Football Week ekimena, emakumezkoen futbola ardatz duen egitarau berezia. Horren baitan, 'Hamaika andra zurigorri' pelikula-dokumentala eskaini dute.

Endesa Ligako 24. jardunaldiko 10 jokaldirik onenak

Endesa Ligako 24. jardunaldiko 10 jokaldirik onenak

Bideo honetan, 2024-2025 Endesa Ligako 24. jardunaldiko jokaldirik onenak bildu ditugu, horien artean Bakoniako Samanic (9.) eta Howard (8.) jokalariek egindakoak, eta Bilbao Basketeko Melvin Pantzarrek egindakoa (7ª).

UEFAk 34.000 euroko zigorra jarri dio Athletici, Erromaren aurkako partida egunean gertatutakoagatik

UEFAk 34.000 euroko zigorra jarri dio Athletici, Erromaren aurkako partida egunean gertatutakoagatik

Bilbotarrek bi zigor jaso dituzte; bat, 30.000 eurokoa, San Mamesen inguruan bengalak eta objektuak botatzeagatik, eta bestea, 4.000 eurokoa, Erromako zaleen irteerako eskailerak blokeatzeagatik.
Euskal Herriko 101 herritan independentziaren aldeko mozioak aurkeztu ditu herri-mugimendu batek

Euskal Herriko 101 herritan independentziaren aldeko mozioak aurkeztu ditu herri-mugimendu batek

Durangon etzi eztabaidatuko dute, eta Gasteizen, apirilaren 16an. Ehun izeneko mugimendu independentistaren ekimena da, iazko maiatzean Plentziako Udalak onartutako mozioa aurkeztu zuenarena. Mugimendua bertan behera utzi dute, baina horren aurretik, aldarria beste herri batzuetara ireki nahi dute.
Garaipen garrantzitsua lortu du Surne Bilbao Basketek Covirán Granadaren aurka (91-88)

Garaipen garrantzitsua lortu du Surne Bilbao Basketek Covirán Granadaren aurka (91-88)

Melwin Pantzar eta Thijs de Ridder bikoteak taldearen permanentzia bideratu du, bilbotarrek Miribillan andaluziarren aurka lortutako garaipenarekin.

Urdaibai eta Portugalete nagusitu dira Bilboko estropadan

Urdaibai eta Portugalete nagusitu dira Bilboko estropadan

Gizonezkoetan Bermeo nagusitu da Bilboko estropadan, 21 minutu eta 16 segundoan egin ditu lanak. Donostiarrak bigarren egin du, zortzi segundora, eta Santurtzi hirugarren. Emakumezkoetan, Portugalete izan da onena, 21 minutu eta 49 segundo eginda. Minutu erdi atera dio Deustu bigarren sailkatuak.

Loteriaren lehen saria tokatu zaiola enteratu da zuzenean emakume bat, ETB elkarrizketatzen zegoela

Loteriaren lehen saria tokatu zaiola enteratu da zuzenean emakume bat, ETB elkarrizketatzen zegoela

Elkarrizketatzen ari zirela, emakumea konturatu da 130.000 euro egokitu zaizkiola bere lehengusuarekin erositako duen dezimo batean. Jarraian, bere lehengusua telefonoz deitu du, albiste ona helarazteko.

Aitaren Eguneko Loteriaren lehen sariak 28 milioi utzi ditu Bilbon

Aitaren Eguneko Loteriaren lehen sariak 28 milioi utzi ditu Bilbon

Autonomia kaleko 21. zenbakiko administrazioak 02769 zenbakiaren 10 serie saldu ditu; dezimo bakoitzak 130.000 euroko saria jaso du. Gainera, 15 milioi euroko sari berezia ere banatu du, hirugarren serieko bigarren frakzioari dagokiona.
Hirugarren eta azken kontzertua eskainiko du ETS taldeak gaur gauean

Hirugarren eta azken kontzertua eskainiko du ETS taldeak gaur gauean

Zuzenean ikusgai izango da ETB2 katean, eitb.eus-en, PRIMERAN eta GUAU plaformetan. Hitzordu horiek aitzakia ederra izan da aspaldian elkar ikusten ez zuten artistek bat egiteko, backstage-an ETBk ikusi ahal izan duenez.

BBVAk ''arma-industriaren finantzaketan duen parte-hartzea'' salatu dute Bilbon

BBVAk ''arma-industriaren finantzaketan duen parte-hartzea'' salatu dute Bilbon

BBVAren Bilboko egoitzaren aurrean ekintza bat burutu du KEM-MOC talde antimilitaristak, "Airbus, Thales eta General Dynamics bezalako erraldoiak eta Espainiako Indra eta Sidenor finantzatzeari esker, banketxeak inoizko mozkin handienak lortu dituela" salatzeko.

Bi gazte atxilotu dituzte Bilbon, beste bati behin eta berriz eraso egitea leporatuta

Borroka batean biktima kolpatu dute atxilotuek eta, lurrera erori denean, eraso egiten jarraitu dute. Zauritua ospitalera eraman dute, eta ustezko erasotzaileei lesio delitua egotzi diete.
Mila persona inguruk ''sistema kolonialari su ematea'' eskatu dute Bilbon

Mila persona inguruk ''sistema kolonialari su ematea'' eskatu dute Bilbon

Mila bat pertsonak parte hartu dute ostiral honetan Bilboko Arrazakeriaren Aurkako 21M Asanbladak deitutako manifestazioan. Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira egin da manifestazio hau.

Desgaitasuna dutenentzako pala eta pilota eskola berria abiatuko da larunbatean Bilboko Esperantza frontoian

Desgaitasuna dutenentzako pala eta pilota eskola berria abiatuko da larunbatean Bilboko Esperantza frontoian

Ekimen berritzaile honen bultzatzaileek nabarmendu dutenez, udal instalazioaren "komunikazio bikainei eta irisgarritasunari esker", Esperantzako udal frontoia "leku ezin hobea" da eskola hori abian jartzeko.
Horrelakoa da San Mamesen jokatuko den Europa Ligako finalaren iragarkia

Horrelakoa da San Mamesen jokatuko den Europa Ligako finalaren iragarkia

Maiatzaren 21ean Europa Ligako finala jokatuko da San Mamesen. Hau da Bilbon jokatuko den final handia iragartzeko iragarkia, 'Bizi beharreko finala' kanpainaren barruan.

Bilbon jokatuko den Europa Ligako finala ''errespetuz'' bizitzeko deia egin dute erakundeek

Bilbon jokatuko den Europa Ligako finala ''errespetuz'' bizitzeko deia egin dute erakundeek

Bigarren urtez jarraian, Europako futbol lehiaketa bateko finala jokatuko da Bilbon. Iaz, emakumezkoen Txapeldunen Ligako finala San Mamesen jokatu zen, eta aurten, berriz, gizonezkoen Europa Ligako finalaren txanda izango da, maiatzaren 21ean.

Bilbon jokatuko den Europa Ligako finala errespetuz eta harrotasunez bizitzeko deia egin dute erakundeek

Bilbon jokatuko den Europa Ligako finala "errespetuz eta harrotasunez" bizitzeko deia egin dute erakundeek

Bi hilabete barru San Mamesen jokatuko den nazioarteko kirol ekitaldiaren harira, 'Bizi beharreko finala' kanpaina aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak.
Haize bolada gogorrek dozenaka gorabehera eragin dituzte Euskal Herrian

Haize bolada gogorrek dozenaka gorabehera eragin dituzte Euskal Herrian

Hego haizeak 133 km/h-ko ufadak utzi ditu gaur goizean Euskal Herrian eta, ondorioz, hogei hegaldi bertan behera geratu dira Bilboko aireportuan.

Bartzelona-Osasuna partida martxoaren 27an jokatuko dutela berretsi dute; Athletic-Osasuna, hilaren 30ean

Bartzelona-Osasuna partida martxoaren 27an jokatuko dutela berretsi dute; Athletic-Osasuna, hilaren 30ean

Espainiako Futbol Federazioak baieztatu du, ostegunean, EA Sports Ligako 27. Jardunaldiko Bartzelona-Osasuna atzeratutako partida martxoaren 27an jokatuko dutela, ostegunez; ondorioz, 29. jardunaldiko Athletic-Osasuna derbia hilaren 30ean izango da, igandez, ez 28an.
Agirrezabala: ''Athleticekin Europan jokatzea berezia da, Europa Ligak ilusioa eragiten dio taldeari''

Agirrezabala: ''Athleticekin Europan jokatzea berezia da, Europa Ligak ilusioa eragiten dio taldeari''

EITB Mediak Julen Agirrezabala elkarrizketatu du, Lezaman. Athleticeko atezainak taldeak orain arte egindako lanaz hitz egin du, bera zein sasoi puntutan dagoen kontatu digu, eta zuri-gorriek denboraldi amaierara arte dituzten helburuetaz mintzatu da.

Bilbao BBK Live jaialdiak kartela itxi du Damiano David eta Sparksekin

Bilbao BBK Live jaialdiak kartela itxi du Damiano David eta Sparksekin

Italiarrak, Måneskin taldeko kantariak, larunbatean joko du, Kylie Minogue buru izango den egunean; osteguneko talde eta artista nagusiak Pulp, Kaytranada eta Michael Kiwanuka izango dira, eta ostiralekoak Raye, Bad Gyal eta Amaia.
Horrelakoa izango da Bilboko suhiltzaileen parke berria

Horrelakoa izango da Bilboko suhiltzaileen parke berria

Udal instalazio berria Ibarrekolandan kokatuko da, Morgan kalearen eta Canal pasealekuaren artean, 2028 urtearen hasieran prest egongo da eta 13.528.004,50 euroko aurrekontua izango du.

Emakumeentzat soilik den Euskal Herriko lehen hostelak ateak ireki ditu Bilbon

Emakumeentzat soilik den Euskal Herriko lehen hostelak ateak ireki ditu Bilbon

Lamia BBK Women Hostela, turistentzat ez ezik, zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeentzat ere bada. Turismoa eta gizarte-ekintza lotzen dituen proiektua da.

Sutea izan da Bilboko Tenderia kaleko osagarrien denda batean

Sutea izan da Bilboko Tenderia kaleko osagarrien denda batean

Dendako fokuek sabaiko egur zati bat erre dute. Suhiltzaileen lan azkarrak kalte handiagoak ekidin ditu, inguruan eraikin askok egurrezko egitura baitute.

Espedientea zabaldu diote Athletici, Erromaren aurkako San Mameseko partidan izandako istiluengatik

Espedientea zabaldu diote Athletici, Erromaren aurkako San Mameseko partidan izandako istiluengatik

Hain zuzen ere, UEFAk zehapen-espedientea zabaldu dio Bilboko klubari hilaren 13an jokatutako partidarekin lotuta San Mamesetik kanpo izandako istiluengatik, eta Erromako zaleek ebakuazio bideak okupatzeagatik.
Women's Football Week, datorren astean Bilbon

Women's Football Week, datorren astean Bilbon

Emakumeen futbola eta kirola ardatz hartuta, hainbat ekimen antolatu dituzte Bizkaiko hiriburuan. Besteak beste, martxoaren 27an, ostegunez, San Mamesen ekitaldi jendetsua egingo dute.

Edwin, Bilboko suteko heroia: ''Ezin izan nuen emakumea salbatu itotzen nengoelako''

Edwin, Bilboko suteko heroia: ''Ezin izan nuen emakumea salbatu itotzen nengoelako''

Edwin, duela 17 urte Bilbon bizi den 47 urteko hondurastarra, heroi bihurtu da astelehenean Bilbon izandako sutean gizon bat erreskatatu ostean. Pentsatu gabe jokatu zuela onartzen du, baina penatuta dago emakumea ezin izan zuelako salbatu.

Repsol Gidak Mungiako Bakea, Donostiako Narru eta Hondarribiko Laia saritu ditu bina Eguzkirekin

Repsol Gidak Mungiako Bakea, Donostiako Narru eta Hondarribiko Laia saritu ditu bina Eguzkirekin

Gainera, zortzi euskal jatetxe estreinatu dira Eguzki bakarrarekin: Muka (Donostia), Iriarte (Berrobi) eta Casa Camara (Pasaia) gipuzkoarrak; Amaren (Bilbo) eta Mendi Goikoa Bekoa (Atxondo) bizkaitarrak; Karmine (Gasteiz) arabarra; eta El Choko de Remigio (Tutera) eta Koku (Iruñea) nafarrak.
Basauri, Etxebarri eta Bilbo batzen dituen bidegorria inauguratu dute

Basauri, Etxebarri eta Bilbo batzen dituen bidegorria inauguratu dute

Bidegorri berriak 1,09 kilometroko luzera du. Aurreikuspenen arabera, lanegun bakoitzean 2100 txirrindulari eta oinezko inguruk egin ahal izango dute ibilbidea.

Emakume bat hil da eta gizon bat larri zauritu da Bilboko Labayru kalean izandako sutean

Emakume bat hil da eta gizon bat larri zauritu da Bilboko Labayru kalean izandako sutean

Su hartu duen etxebizitzako bizilagunak dira biak. Hamar pertsona gehiago artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute, eta zazpi, ospitaleetara eraman dituzte. 08:02an jaso dute abisua-larrialdi zerbitzuek, eta badirudi sua bigarren solairura iritsi dela.
73 urteko emakume bat hil da Bilboko Labayru kaleko etxebizitza batean izandako sutean

73 urteko emakume bat hil da Bilboko Labayru kaleko etxebizitza batean izandako sutean

Beste hamaika pertsona zauritu dira 08:00etan Labayru kaleko egurrezko eraikin bateko lehen solairuan piztu den sutean. Sei solairuko eraikinaren egiturak ez du kalterik izan, eta bizilagunak beren etxeetara itzuli ahal izango dira.

Donta Hallek sartu du Endesa Ligako 23. jardunaldiko saskiratze onena

Donta Hallek sartu du Endesa Ligako 23. jardunaldiko saskiratze onena

2024-2025 Endesa Ligako 23. jardunaldiak jokaldi ikusgarriak utzi dizkigu, eta bideo honetan bldu ditugu hamar onenak. Baskoniako Donta Hallek hiru jokaldi ditu onenen artean, onena barne. Pantzar, Bilbao Basketeko jokalariaren saskiratzea rankingeko 4. postuan ageri da.

EH Bildu Confebaskekin bildu da, eragile ekonomiko eta sindikatuekin egindako bilera sortaren barruan

EH Bildu Confebaskekin bildu da, eragile ekonomiko eta sindikatuekin egindako bilera sortaren barruan

Pello Otxandiano EH Bilduren burua Eusko Legebiltzarrean, Nerea Kortajarena programa idazkaria eta Legebiltzarreko bozeramailea eta Ander Goikoetxea legebiltzarkidea eta industria arduraduna izan dira batzarrean, koalizioaren partetik.

''Herritar batek furgonetatik eskailera bat atera eta sutan zegoen etxetik gizona ateratzen lagundu du''

''Herritar batek furgonetatik eskailera bat atera eta sutan zegoen etxetik gizona ateratzen lagundu du''

Labayru kaleko sutearen lekuko izandako bizilagunek azaldu dutenez, erreskatatutako gizonaren emazteak mugikortasuna murriztuta zeukan eta, horren ondorioz, ezin izan da bere kabuz hortik atera. 73 urteko emakume hori, azkenean, hil egin da.

Eraikinaren azpiegitura ongi dago eta auzokideak euren etxeetara itzuli ahalko dira, Aburtoren esanetan

Eraikinaren azpiegitura ongi dago eta auzokideak euren etxeetara itzuli ahalko dira, Aburtoren esanetan

Lehenengo solairuan bizi zen 73 urteko emakume bat hil da, sutearen ondorioz. Bilboko alkateak azaldu duenez, lehenengo eta bigarren solairuko bizilagunek izan ezik, gainerakoek etxera bueltatuko dira gaur bertan.

Aburto: ''Bilbo, gehienbat, tentsionatutako eremu izendatuko dugu''

Aburto: ''Bilbo, gehienbat, tentsionatutako eremu izendatuko dugu''

Bilboko alkateak nabarmendu duenez, apirilean zehar mugatutako eremua zein izango litzatekeen iragartzeko lanean ari dira.

Sute ikusgarria Bilboko Labairu kaleko eraikin batean

Sute ikusgarria Bilboko Labairu kaleko eraikin batean

Pertsona bat artatu behar izan dute Bizkaiko hiriburuko Labairu kaleko 28 zenbakian gertatu den sute batean, lehen pisuan hain zuzen ere.

Tenerifek Bilbao Basketen 25. urteurreneko festa zapuztu du (65-75)

Tenerifek Bilbao Basketen 25. urteurreneko festa zapuztu du (65-75)

Laguna Tenerifek Endesa Ligako bigarren postua sendotu du Surne Bilbao Basketen aurka (65-75) etxetik kanpo lortutako garaipen sendo batekin, euskal klubaren 25. urteurreneko festa mingostuz.

Unai Simon: ''Hiru puntu hauek garrantzitsuak dira gure helburuak betetzeko''

Unai Simon: ''Hiru puntu hauek garrantzitsuak dira gure helburuak betetzeko''

Athleticek garaipena lortu du Sevillaren aurka (0-1) igande honetan Sanchez Pizjuanen jokatu den EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan. Nylandek gelditu egin du Vesgak jaurtitako penaltia, baina azken minutuetan Yerayk garaipenaren gola sartu du.

Yerayk Vesgak huts egindako penaltia konpentsatu du eta garaipena eman dio Athletici Sevillaren aurka (0-1)

Yerayk Vesgak huts egindako penaltia konpentsatu du eta garaipena eman dio Athletici Sevillaren aurka (0-1)

Nylandek gelditu egin du Vesgak jaurtitako penaltia, baina Yerayk garaipenaren gola sartu du azken minutuetan.
Sara Fantova bilbotarraren ''Jone, batzuetan'' filma, Malagako Jaialdiko sail ofizialean lehian

Sara Fantova bilbotarraren ''Jone, batzuetan'' filma, Malagako Jaialdiko sail ofizialean lehian

Jone izeneko Kaskagorriko konpartsera baten gorabeherak kontatzen ditu filmak. Bilboko Aste Nagusian lehen aldiz maiteminduko da Olgarekin. Aldi berean, aitari diagnostikatu dioten parkinsonari egin beharko dio aurre. EITBren partaidetza duen ekoizpen hori irailean iritsiko da zinema aretoetara.

1 / 30 Hurrengoa

  • 3 Ene Kantak

    3 Ene Kantak

    3 Ene Kantak saioari buruzko webgune berezia.

1:35

Minutuz minutu

Zorrotzaurreko obrak, EiTBko teilatutik ikusita time lapse formatuan

Time lapse honen bidez, Zorrotzaurren egiten ari diren uhartearen obrak minutuz minutu jarraitzeko aukera izango da, obrak hasi zirenetik gaur egunera arte. EiTBko kameraren irudiak.

2:15

Minutuz minutu

Zorrotzaurreko obrak, time lapse formatuan Bilboko Itsas Museotik ikusita

Time lapse honen bidez, Zorrotzaurren egiten ari diren uhartearen obrak minutuz minutu jarraitzeko aukera izango da, obrak hasi zirenetik gaur egunera arte. Itsas Museoko kameraren irudiak.

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen