Benito Lertxundi abeslari oriotarrari esker ona emanez itxi dute Landako. Hainbat musikari eta sortzailek jarri diote ahotsa Lertxundiren abesti ezagunari, areto nagusian, bertan zeuden bisitariak kantura batuz.
Musikagintzan egindako bidea amaitutzat emango zuela iragarri duenetik lehenengo elkarrizketa eskaini digu oriotarrak. Aitortu duenez, pandemia garaiko etxeratzetik ez zeukan oholtzara itzultzeko gogorik, eta erabakia gauzatu izanarekin "oso ondo" sentitzen da orain.
Aitorpen hori egin dio Benito Lertxundik Amaia Artetxe EITBko kultura arduradunari. Erreportaje honetan bere hitzak eta berarekin kontzertuetan lanean aritu diren bi kideren hitzak jaso dituzte, Lertxundiren musikaz lagunduta.
Benito Lertxundik euskal kulturari egin dion ekarpena azpimarratu dute Jon Maia bertsolariak eta Joxemari Iriondo eta Joseina Etxeberria kazetariek. Oriotarraren moduko artista gutxi egon direla uste dute.
Orioko Bardoak “Gernika zuzenean” zuzeneko diskoa argitaratuko du, 2023ko azaroaren 11n Gernikako Jai-Alai pilotalekuan egindako kontzertua oinarri hartuta. Lertxundik amaiera eman dio 60 urteko kantagintzari.
Oriotar musikariak "Gernika zuzenean" zuzeneko diskoa argitaratu du. Lan horren berri emateko prentsaurrekoan, kantagintzan egindako 60 urteko bidea itxitzat eman duela iragarri du.
Orioko Bardoak, euskal musikagintza eta herri kultura modernoen zutabe nagusietako batek, kantaldiak egiteari eta diskoak argitaratzeari utziko diola iragarri du, 82 urterekin. Haren ahotsaren oihartzuna funtsezko elementua da euskal jendartearen gogo-muinetan.
Mikel Markez musikaria eta Pako Aristi idazlea "Plazer bat izan duk, Benito" liburuaren egileak izan dira. Abeslariaren esanetan, "liburua ez da Lertxundiren biografia bat, hainbat gairen inguruko gure pentsamenduen bilduma baizik".
Imanol eta Iratz Urkizu gonbidatu ditu "Biba Zuek!" saioak ostiral honetan, eta "Mirotzak" Benito Lertxundiren abestia kantatu dute zuzenean. Ikus ezazu!
Gaur bete dira ehun urte Mixel Labeguerie jaio zela. Euskal kantugintza berriaren erreferente izan zenaz aritu gara Benito Lertxundirekin Euskadi Irratiko Faktoria saioan
Beretzako ezinbestekoak diren hiru abesti aurkeztu dizkigu Andekak 'Gure Kasa'n. Benito Lertxundi, Silvio Rodriguez eta Luciano Pavarottiren abestiak aukeratu ditu.
Kostako herrietan oso arrunta da jendeak ezizenak edo familien izenak izatea. Zarautzen ezizen bereziak aurkitu ditu Onintza Enbeitak eta horiek aipatzen ditu 80ko hamarkadan sortutako abesti batek.
Benito Lertxundik musikatu zituen 1901ean Orion balea bat nola arrantzatu zuten kontatzen duten bertsoak. Balea harrapatu zuen patroi haietako baten biloba da Santi Manterola.
Belaunaldi ezberdinetako Orioko bi patroi batu ditu Onintza Enbeitak: Santi Manterola, 23 urterekin patroi izandakoa eta Nadeth Agirre Orioko emakumezkoen txalupako oraingo patroia.
Martin Lizasok Orioko elizan jotzen zuen organoa eta haurtzaroko zoriontasuna organo haren doinuarekin lotzen du Benito Lertxundik, hain zuzen ere. Xabier Lizaso, Martinen semearekin izan da Onintza.
Imanol Urbietaren lagun mina izan zen Josu Txapartegi Txapas.Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako irakasle izandakoa, egunero han jarraitzen du umeekin abesten eta pianoa irakasten.
7 urte zituela kantua ikasten hasi zen Intza Unanue Olatz Zugastirekin, Benito Lertxundiren andrea. 14 urte zituenean Benito Lertxundirekin hasi zen zuzenekoak egiten.
Benitoren hainbat abesti herrikoi bilakatu dira. Horren bi adibide dira "Erribera" eta "Bizkaia Maite", eta Benito Lertxundik horien inguruan hitz egin du Onintza Enbeitarekin.
Ospakizun gau batez hartutako erabakiaz egindako kantuak eman dio izenburua Benito Lertxundiren berriari.
Barruan, ametsetan entzundako kantua eta beste hamar.
ETB1ek eta eitb.eus-ek 'Gure doinuak' saio berria eskainiko dute laster. Benito Lertxundirekin kotxe batean solasean ikusiko dugu Onintza Enbeita. Nora eramango ote du euskal kantaria?
Benito Lertxundiren etxera joan da ‘Ahoz Aho’, ‘Ospakizun gauean’ diskoari buruz aritzeko. Bakeaz, euskaraz, kulturaz eta musikak emandakoaz aritu da Lertxundi, Ilaski Serranorekin.
Benito Lertxundi abeslariaren etxean izan da Ilaski Serrano 'Ospakizun gauean' kaleratu berri duen diskoak gordetzen dituen kantu eta sekretuez galdetzera. Ez galdu 'Ahoz Aho', 18:00etan.
Zarautzera jo du Iban Garcia youtuberrak Benito Lertxundik hantxe eman behar duen kontzertura. 'Gure Kasa' saiorako gonbidapena eramateko misioa zeukan. Lortu ote du?
Benito Lertxundik Jose Angel Irigaray poetaren hitzekin sortutako kantu mitikoaren bertsioa egin du Hibai Etxebarriak. Gernikako Lizeo antzokian grabatuta dago, Ander Garcia eta Carlos Sagi lagun.
Trantsiziozko programazioa prestatu dute Bilboko antzokian urteko azken lauhilekorako, Emilio Sagik kargua utzi eta gero Calixto Bieito zuzendari artistiko berriak 2017rako egingo baitu bere lehena.
Lertxundik abestuta askotan entzun dugun 'Oi ama Eskual Herri goxua' kantaren jatorrian murgildu da 'Tumatxak'. Maialen Arzallusek, Maialen Velardek eta Mattin Saldiasek honen bertsioa egin dute.
Donostiako kaleetan harrapatu ditu kantaria eta kazetaria 'Zuek hor!!' saioak. Kontzertuen kontzeptuari buelta osoa eman behar dio kantariak disko berriarekin.
Jaialdiaren kariaz, Estela de Carlotto Maiatzaren Plazako Amamak taldeko preseidentearen hitzaldia eta Benito Lertxundi eta Banda Bassottiren kontzertuak egongo dira, azaroaren 10etik 14ra.