Gasteizko Olarizuko zelaietan Arabako ikastolen aldeko jaia hartuko dute ekainaren 15an, ''Etengabe'' lelopean. 2025ko jaialdiaren edizioan bildutako dirua Bastidako ikastolara bideratuko dute.
Nafarroako Erriberan alerta laranja ezarri dute beroagatik eta termometroak 40 graduren bueltan ibiliko dira. Arabako Errioxan ere abisu horia ezarri du Segurtasun sailak.
Bastidan Osakidetzak udarako egindako murrizketen aurka, elkarretaratzea egin dute Udalak berak deituta eta murrizketak ez aplikatzea eskatu dute. Udan gainera biztanle kopurua zazpi aldiz biderkatzen dela diote, eta hala ere, neguan baino mediku bat gutxiago izaten dutela.
Oihana Etxebarrieta EH Bilduko hauteskunde-kanpainako batzordeko bozeramailearen esanetan, Bastidako zentsura mozioak aurrera egingo duela espero dute, "eskuina eta eskuin muturra paretik kentzeko"; "bestela ez genuke aurkeztuko”, gaineratu du Egun on Euskadi saioan egindako elkarrizketan.
EH Bilduk uste du zentsura mozioa aurkezteko unea iritsi dela, herritarren gehiengoak —"bai zinegotzi kopurua (5-4) zein boto portzentajea (% 48,73 - % 46,85) aintzat hartuta"— "PPren politika kontserbadoreei ateak ixten dizkion" udal gobernu plural eta aurrerakoi bat nahi duelako, .
PPren gobernuari bide emateko EAJk Alkatetzarako hautagairik ez aurkeztea erabaki ostean, hiru zinegotziek alderdi jeltzalea uztea erabaki zuten. Lasa Bai plataforma berriak udalerria osatzen duten bi herrien izenekin jokatzen du: Bastida eta Buradon Gatzaga.
Kalte nagusiak Gasteizen eta Arabako Lautadan utzi ditu, baina harri-jasak Gaubean, Añanan, Kuartangon eta Izkiko Parke Naturalaren magalean, Arraia-Maeztun eta Apilaizen ere bota zuen.
EAJk alkategairik ez aurkezteko EBBtik jasotako aginduaren aurrean alderdiarekiko loturak hautsi dituzte hiru zinegotzi jeltzaleek. Edu Barinaga zerrendaburuak dimisioa eman ostean, gainerako zinegotziek ezinezko zuten beste alkategairik aurkeztea.
Daniel Garcia popularra Bastidako alkate izendatu dute, alkategaia aurkezteari EAJk uko egin ostean. Hautagai jeltzalea babesteko prest azaldu zen EH Bildu. Bestalde, 300 bat biztanle dituen Mañueta udalerrian ere PPko alkate bat izango dute.
EAJko zuzendaritzarekin desadostasunak izan ostean etorri da erabakia. EAJk larunbateko saioan alkategairik aurkeztuko ez balu, PPko Daniel Garcia izango litzateke alkate.
Alderdi jeltzaleko hautagaiak Bastidan uko egin dio bere aktari, EAJk alkatetzarako ez aurkezteko eskatu ostean. Hortaz, alderdi jeltzaleko hautagairik aurkeztu ezean,PPk eskura izango luke Bastidako Udala.
Usansolon, Gernikan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Arabako Errioxako Bastidan eta Guardian, adibidez, berezitasun ugariko hauteskundeak izango dira gaurkoak; jakin ezazu zergatik bideo honetan.
Artola 6-1 aurreratu da baina Elezkanok 7-7 berdintzea lortu du. Hortik aurrera bizkaitarra nagusitu da uneoro markagailuan. Azkenean, 22-19 nagusitu da Elezkano eta final-laurdenetako ligaxkan izango da.
Elordik eta Elezkano II.ak ordezkatuko dituzte. Asteburuan, final zortzirenak jokatuko dituzte, Lekeition, Bastidan, Ezkarain eta Tolosan; jarraian, final laurdenetako ligaxka hasiko da, eta jardunaldi bakoitzean hainbat atsedenaldi egongo dira. Finala ekainaren 4rako dago aurreikusita, Bilbon.
Itzuliko lehen etapa espero bezala joan da: 3 txirrindulariz osatutako ihesaldi bat egon da, baina irabazlea esprintean erabaki da. Ethan Hayter izan da indartsuena Bastidako helmugan eta 2023ko Itzuliko lehen liderra da.
Bideo honetan, 2023ko Itzuliari hasiera eman dion etapako unerik zirraragarrienak ikusi ahal izango dituzu. Tropela Gasteiz eta Bastida artean aritu da lanean.
Jon Barrenetxea Caja Rural taldeko txirrindulariak mendiko maillota bereganatu du Itzulian, 1. etapa jokatu ostean, eta hura ahalik eta gehien soinean izaten saiatukoi dela aurreratu du.
Txomin Juaristi (Euskaltel Eskadi) markinarra etapako ihesaldi nagusian izan da, eta mendiko saria lortzen saiatu den arren, ezin izan du halakorik lortu azkenerako.
Txirrindularien lasterketak trafiko eta tranbia etenak eragingo ditu gaur Gasteizen. Datozen egunetan, honetan izango dira trafikoan gorabeherak: Nafarroan (asteartea), Errenterian (asteazkena), Bizkaiko Ezkerraldeko hainbat herritan (osteguna), Zornotzan (ostirala) eta Eibarren (larunbata).
Lasterketaren lehen egunean, tropela Araban izango da. Baliteke haize bizia ibiltzea, eta horrek txirrindularien jardunean eragina izatea; hartara, adi-adi izan beharko dira.
2023ko Itzulia apirilaren 3tik 8ra artean jokatuko da, eta etapa guztiak ikusgai izango dituzu eitb.eus-en eta ETB1en. Luxuzko parte-hartzea izango du lasterketako 62. edizioak.
Ostegunean aurkeztu dute ofizialki 2023ko Euskal Herriko Itzulia, eta, besteak beste, Jonas Vingegaard 2022ko Frantziako Tourraren irabazlea, Martinez 2022ko Itzuliaren irabazle, Pello Bilbao, Mikel Landa, David Gaudu, Simon Yates, Ion Izagirre eta Enric Mas arituko dira bertan.
Txirrindulariek 992,5 kilometro bete beharko dituzte Gasteiztik abiatu eta, sei etaparen ostean, Eibarren amaituko den lasterketan. Ez da erlojupekorik izango, eta ibilbidean zehar 26 mendate izango dituzte zain, horietako zazpi azken jardunaldian.
Bastidako Udalean egin den omenaldia bideo honekin hasi da. Bertan, biktimen gorpuzkiak berreskuratzeko sustatzaile eta senide batzuek gertatutakoa kontatzen dute, baita 1980an egindako desobiratzeak beraientzat eta haien familientzat zer eragin zuen ere.
1980an haren gorpuzkiak hobitik atera zituzten eta San Vicente de la Sonsierrako hilerrian lurperatu. Gaur, EAEko erakundeek totem bat jarri dute biktimen izenekin, haien omenez.
Bastidan, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ari dira ospatzen milaka lagun igande honetan. Sei gunetan banatuta, egitarau zabal zabala dute bertaratu direnek. Baina gaurkoa aldarrikapenerako eguna ere bada.
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioaren arabera, Bastidan egingo duten Euskal Eskola Publikoaren jaiak Arabako Errioxako ikastetxe publikoen errealitatea ikusarazteko balioko du, "hiriburuetatik urrun eta nekazal eremuan".
Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute ekainaren 5ean Bastidan. Lurdes Imaz EHIGEren koordinatzaileak Eskola Publikoak aldarrikatzeko beharra azpimarratu du, hezkuntza publikoa indartu eta kalitatezko hezkuntzaren alde egiteko.
4. gunean (Toloño) izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. "3 Ene Kantak" emanaldia eskainiko du EITBk 13:30ean, eta Antxus maskotarekin argazkiak egin ahalko dituzte haurrek. EITB Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren babesle da beste behin ere.
Lankidetza hitzarmena berritu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Arkaitz Aburto Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko presidenteak. EITB Bastidan izango da ekainaren 5an, Euskal Eskola Publikoaren jaian, haur eta gaztetxoentzako edukiekin.
Saxoa jotzen topatu du Zuhaitzek Javi, San Gines parkean. Estilo guztietako kantak jotzeko gai da, eta parkean egiten duten "La batalla del Vino" jaiaren berri eman digu, Anarekin batera.