Astearte honetan abiatu da Arabako Probintzia Auzitegian gizonaren aurkako epaiketa. 2022ko maiatzean zazpi egunez emakumea lonja batean bahitu eta behin eta berriz bortxatzea leporatzen diote, ordurako urruntze agindua zuen gizonari, eta fiskaltzak 26 urteko kartzela zigorra eskatzen du.
Astearte honetan epaituko dute gizona, Arabako Probintzia Auzitegian. Fiskaltzak 26 urteko espetxe-zigorra eskatu du akusatuarentzat, 8 delitu egotzita.
"La Caverna. Diario del secuestro de un enpresario vasco" liburuan, Jesus Guiberten bahiketaz egiten duen narrazioaren pasarteak azaldu ditu Euskadi Irratiko Faktorian, bere seme eta Deustuko unibertsitateko errektore ohiak. Jose Maria Guibertek urtetan isilean egon den narratiba osatu du.
Nuseirateko errefuxiatuen kanpalekuaren kontra egin ditu eraso gehienak. Israelgo Armadak abiatutako operazioan, Hamasek bahitutako lau pertsona erreskatatu dituzte. Abbasek NBEko Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilkura eskatu du "sarraskia" izan ostean.
Erreskatatuak urriaren 7an bahitu zituen Hamasek, Nova musika jaialdian, Israelgo Armadak emandako informazioaren arabera. Laurak osasun egoera onean daude, eta Ramat Gan hiriko Tel HaShomer auzoko ospitalera eraman dituzte artatzera.
Umeak bahitu, zatitu eta haien gorpuzkiekin ukenduak egiten omen zituen. XIX. mende amaierako Katalunian jaiotako emakumearen bizitza eta profil kriminologikoa aztertu digu Devi Yerga Amarauna saioko kriminologoak.
AEB, Egipto eta Qatarren ustez, egitasmoak "alde guztien eskaerak" jasotzen ditu eta "berehalako lasaitasuna" ekarriko luke. Eskuin muturreko alderdiek erantzun dute Gobernua utziko dutela onartuz gero.
120.000 pertsonak su-eten plana onartzeko eskatu diote Netanyahuri. Mobilizazioen amaieran, istiluak izan dira manifestarien eta Israelgo Indar Armatuetako kideen artean.
Epaimahaiaren ustez, emakumeak jaioberria bahitzeko "plan antolatua" jarraitu zuen, egoeraren "kontziente" zela. Ez du frogatutzat jo, ordea, haurtxoa abandonatu zuenik. Besteak beste, ahalmen psikikoen "urritasun arina" izatearen aringarria onartu diote. Defentsak helegitea iragarri du.
"Eremu horietan geratzen direnek arriskuan jartzen dituzte euren familiak eta euren burua", ohartarazi dute militarrek. NBEko agentziek jakinarazi dute bihar, igandea, elikagairik gabe geratuko direla.
Kairon esan ditu hitzok, Israelen eta Hamasen arteko su-eten akordioa lortzeko negoziazioen bultzada betean. Netanyahuk horrela erantzun die Hamasek balizko akordio baterako ezinbesteko baldintza gisa liskarrak behin betiko amaitzea jarri duela dioten informazioei erantzunez.
Gaur goizean, Blinken Netanyahurekin bildu da Israelen eta Hamasen arteko su-etena bultzatzeko. Bi politikariek bilera pribatua egin dute Jerusalemgo lehen ministroaren bulegoan.
64 eta 46 urteko bi gizon dira. Batek dio 202 egun daramatzala bahituta; beraz, grabazioa egunotakoa dela ondoriozta daiteke. Biek ere su-etena eta lehenbailehen askatu ditzaten ahal den guztia egiteko eskatu diote Israelgo Gobernuari.
Hamar urte igaro dira jihadistek 276 neska bahitu zituztela Nigeriako ipar-ekialdeko eskola batean, Chibok herrixkan. Oroitzapen hark hunkitzen jarraitzen du Nigeriako gizartea, herrialdean bahiketa masiboak areagotzen diren bitartean.
Armatutako gizon talde batek 280 haur baino gehiago bahitu ditu Nigeriako ipar-mendebaldeko ikastetxe batean. Erreskatea eskatzeko asmoz egiten diren bahiketa masiboak arazo larria dira herrialde osoan, Afrikako herri populatuenetako batean.
Nazioarteko presioak gero eta garbiakoak diren arren, Israelgo lehen ministroak Rafah-n sartuko direla baieztatu du, Gazako Zerrendan indarrez desplazatutako ehunka mila palestinarren azken babeslekuan.
Hamasek aske utzi zuen egunean, berriro jaio zela kontatu digu Gabriela Leimberg-ek. Talde islamistak eta Israelek azaroan adostutako su-etenari esker Zerrendatik atera ziren 100 pertsonetako bat da.
113 egun dira Gazan gatazka piztu zela, eta 26.400 palestinarretik gora hil dituzte jada. Hagako ebazpenak ez du ondoriorik ekarri; izan ere, Israelen erasoak gogortu egin dira Gazako hegoaldean. Mikel Ayestaran lankideak horren inguruan galdetu dio Israeleko Kanpo Gaietarako bozeramaileari.
Bi hilabeteko etenaldi hori "Gazan dauden bahitu guztiak askatzearen truke izango litzateke", berri agentziek zabaldu duetenez. Igandean bertan Hamasen su-eten proposamenari ezezkoa eman zion Netanyahuk.
Urriaren 7tik hona 24.448 palestinar hil dira Israelgo armadaren erasoen ondorioz Gazako Zerrendan. Izan ere, azken orduotan 163 pertsona hil dituztela jakinarazi du gaur Gazako Osasun Ministerioak.
Gazako operazio militarrak bertan behera uzteko, bahituak askatzeko eta palestinarren auziari aurre egiteko eskatu du gaur Frantzisko aita santuak, bere urteroko Gabonetako mezuan.
Hiru faseko plan bateko lehen puntua litzateke hori, amaieran lortzeko gerra erabat etetea, bi aldeen artean presoak eta bahituak trukatzeko akordio integral bat erdiestea eta Israel Gazatik erretiratzea. Elkarrizketak Kairon ari dira egiten.
Senideak askatatzeko berehalako egitasmo bat eskatzen dute, geroz eta gehiago baitira hilik iristen diren bahituak. Israelgo agintarien arabera, 112 dira Hamasen esku jarraitzen duten bahituak.
"Akordioaren bere zatia ez betetzea" leporatu dio Israelek Hamasi, eta emakume guztiak askatzeko eskatu dio, su-etena berriro eztabaidatu aurretik. Hamasek dio emakume eta haur guztiak entregatu dituela, eta Israelek eskatzen dituen ama eta haurrak Israelen bonbardaketen ondorioz hil zirela.
Israelek 50 palestinar gehitu ditu kartzelatik atera daitezkeenen zerrendara, tartean Ahed Tamimi ekintzailea. Orain arte, Hamasek 60 israeldar askatu ditu, baita beste 21 atzerritar ere.
Astelehen honetan, Hamasek beste 11 bahitu israeldar askatu ditu. Bestalde, Israelek beste 30 palestinar aske utziko ditu datozen orduetan. Etenaldia hasi zenetik, 39 israeldar, 19 atzerritar eta 117 palestinar aske utzi dituzte, NBEren arabera.
Zerrenda aztertzen ari omen dira, baina oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman. Urriaren 7an izandako erasoaldian bahitu zituzten hamaika lagunen izenak daude zerrenda horretan.
Hamasek 17 lagun askatu ditu eta Israelek 39 preso, adin txikikoak denak. Egiptok eta Qatarrek, Israelen eta Hamasen arteko su-etenaren bitartekariek, azaldu dute bi aldeek "erantzun positiboa" eman diotela su-etena beste lau egunez "baldintza berberetan" luzatzeko proposamenari.
Israelek 39 preso palestinar askatu ditu igande honetan, Hamasekin egindako akordioaren baitan, eta Hamasek aurretik bahituta zituen 14 israeldar eta hiru thailandiar askatu ditu. Hala, arrakastaz eta gorabeherarik gabe joan da trukearen eta su-etenaren hirugarren eguna.
Atzerapen horrek kolokan jarri du su-etena. Azkenik, Israelek 39 preso palestinar askatu ditu, eta, trukean, bahituta zituen 13 israeldar eta lau thailandar aske utzi ditu Hamasek. Irudietan, askatutako thailandarrak, Israelgo ospitale baterako bidean.
Bonbarik gabeko bigarren eguna izan dute gaur Gazan. Hamasek bahituen trukea atzeratzea erabaki du, Israelek ez omen duelako bere osotasunean bete su-etenaren akordioa. Israelek, berriz, gauerdira arteko epea eman die bahituak aske uzteko. Azkenean, lehenago utzi dituzte aske.