Arrasate

1 / 30 Hurrengoa
Gesalatz bisitatuko dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, igandean, ''Herri Txiki'' saioan

Gesalatz bisitatuko dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, igandean, ''Herri Txiki'' saioan

Nafarroa aldera egingo dute bisita Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik aste honetan. Gesalatz eta bertako herritarrak ezagutuko ditugu beraiekin batera. Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Trentzak eta mototsak egiten dizkie Marijosek bere behorrei

Trentzak eta mototsak egiten dizkie Marijosek bere behorrei

Egunero ematen die jaten Marijosek Beltza, Gau eta Elur behorrei. Berak ez du psikologorik behar. Triste dagoenean, haiengana joan eta hitz egiten die, eta horrek poztasun handia ematen dio Marijoseri. Ez dago terapia hobeagorik!

Bikain moldatzen da Rosita Alexari aginduak ematen, baina ez ditu ''Imotxo eta Belotxo'' ezagutzen

Bikain moldatzen da Rosita Alexari aginduak ematen, baina ez ditu ''Imotxo eta Belotxo'' ezagutzen

Alexa erabiltzen abila da Rosita. Arrate irratia jartzea eskatzen dio sarri. Zein eguraldi egingo duen jakiteko edo errezeta berriak ezagutzeko ere erabiltzen du. Pagadi ere saiatu da galderak egiten, eta euskal trikitilariak ez dituela ezagutzen ohartu dira biak.

Kolagenoa eta kaltzioa gosaritan, 90 urterekin osasuntsu egoteko sekretua

Kolagenoa eta kaltzioa gosaritan, 90 urterekin osasuntsu egoteko sekretua

Villajoyosako sendalari batek bizkarrean zuen mina kendu eta zer gosaldu gomendatu zion Bittorri: oloa eta soja esnea kolagenoa eta kaltzioarekin nahastuta.Zaporez ez dago hain gozoa, baina osasuntsu egoten laguntzen omen dio. Hori da duen sasoia hori 90 urterekin!

Aztiriko bazterrak nahasten ibiliko dira igandean Miren Nogales eta Mikel Pagadi

Aztiriko bazterrak nahasten ibiliko dira igandean Miren Nogales eta Mikel Pagadi

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioa Aztirian izango da aste honetan. Gabiriako auzoa da Aztiria, eta bertako bizilagunekin topo egingo dute Nogalesek eta Pagadik. Igandean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

''Cachupin'', Pipaon herriko txingar gaineko dantza

''Cachupin'', Pipaon herriko txingar gaineko dantza

"Cachupin" dantza 1800 urte inguruko ohitura bat da. Pipaongo batzuek Argentinara emigratu zuten eta oporretara hona etorri ziren batean, herritarrak parrillada batera gonbidatu zituzten. Jan edanaren ondoren dantza etorri zen, eta ordutik txingarren gainean egiten den dantza bitxi hau ezagutu dugu.

Arrisku-kirol zaleentzat dira Lagraneko jaiak!

Arrisku-kirol zaleentzat dira Lagraneko jaiak!

Rebekarekin Lagraneko zenbait ohitura bizi ditu Pagadik. Elizako eskailerak korrika batean jaitsi, herriko askan sartu eta San Bartolome egunean sobratzen diren "txoripanak" nora botatzen dituzten kontatu dio.

50.000 erle eraman behar ditu Mirenek autoan?

50.000 erle eraman behar ditu Mirenek autoan?

Mirenek Villaverden Oskar ezagutu du. Familiaren etxea da berea eta herrian "Gabriel jaunaren palazioa" izenez ezagutzen dute. Bere birraitona zen Gabriel, eta hark erleekiko zuen afizioarekin jarraitzen du Oskarrek. Villaverdetik Errioxa aldera eramaten ditu negua pasatzera.

Lagran bisitatuko dute igandean ''Herri Txiki, Infernu Handi''n

Lagran bisitatuko dute igandean ''Herri Txiki, Infernu Handi''n

Lagraneko (Araba) bazterrak nahastuko dituzte Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik aste honetan. Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bela apurtu zaio Iñigori Miren patroiaren zuzendaritzapean arraunean zebilela

Bela apurtu zaio Iñigori Miren patroiaren zuzendaritzapean arraunean zebilela

Ababor eta istribor hitzak nahastu dituen arren, bikain aritu da Miren Nogales patroi lanetan. Arraunean ere ibili da Iñigoren txalupan, baina nekatu egin da. Bela jarri dio orduan Iñigok, baina istripu txiki bat izan dute. Eskerrak Iñigo itsas-salbamenduko koordinatzailea dela!

Sardexkarekin txirlak nola hartzen diren erakutsi digu Miren Artetak

Sardexkarekin txirlak nola hartzen diren erakutsi digu Miren Artetak

Txikitatik batu izan ditu txirlak Miren Artetak itsasertzean. Duela urte batzuk debekatu zuten, baina Mirenek noizbehinka batu ditu, eta non gordetzen zituen azaldu dio Miren Nogalesi. Umore biziko emakumea da Miren edo "Sakito". Barrezka dio Anasagasti erara orrazten duela ilea euria denean.

Kirola egiten duen bitartean geografia ikasten du 82 urteko Marilok

Kirola egiten duen bitartean geografia ikasten du 82 urteko Marilok

Munduko mapa aurrean duela egiten du gimnasia Marilok. Herrialdeak eta hiriburuak ikasten ditu buruz, bizikleta gainean! Aspertu egiten da bestela!

Sukarrietako inguruak ezagutuko dituzte gure deabruek igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi''n

Sukarrietako inguruak ezagutuko dituzte gure deabruek igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi''n

Txalupan ibili, txirlak batu, abestu... Sukarrietan ez dute aspertzeko aukerarik izango Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek. Igande honetan, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Altzagak bidesaria behar du!

Altzagak bidesaria behar du!

Herri txikia da Altzaga baina trafiko handikoa. Bidesaria jarriko balu, diru pixka bat bilduko lukeela esaten du Nagorek. Zer uste dute bertatik igarotzen diren gidariek?

''Txapel jaurtiketaren'' munduko errekorra du Altzagako biztanle batek

''Txapel jaurtiketaren'' munduko errekorra du Altzagako biztanle batek

Pedro Marik "txapel jaurtiketaren" munduko errekorra du, ETB2ko "Esta es mi gente" saioan lortu zuen. Pagadi txapela jaurtitzen jarriko du Pedro Marik, nola aritu da?

Kakaz beteriko eskorga eta haizea, konbinazio txarra

Kakaz beteriko eskorga eta haizea, konbinazio txarra

Mirenek Izaskun ezagutu du. Berea Altzagako azken etxea da eta paketeak ez omen zaizkio iristen baina isunak berriz bai. Adore handiko emakumea da Izaskun eta baserrian animalia piloa ditu. Mirenek lagundu egin dio lan horiek egiten, baina zailtasun batzuk izan ditu...

Altzaga bisitatuko dute igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Altzaga bisitatuko dute igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Altzagako bazterrak nahastuko dituzte Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik aste honetan. Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Sudur-txilibitua, masaje-adarra eta beste hainbat instrumentu bitxi erakutsi dizkio Matxalenek Mireni

Sudur-txilibitua, masaje-adarra eta beste hainbat instrumentu bitxi erakutsi dizkio Matxalenek Mireni

Matxalen bateria-jotzailea da. Hernia de Hiato eta Las lentejas punk taldeetan aritu da, eta orain Iaiaiai irrintzi taldean dago. Zenbait instrumentu bitxi erakutsi dizkio Mireni: txirrina duen txistua, sudurrarekin jotzen den txilibitua, adarra eta erradiografiadun panderoa, besteak beste.

Luiaondoko bandera eta ''La Familia Cabrales'' telesaila, Aimar 16 urteko gaztearen proposamenak

Luiaondoko bandera eta ''La Familia Cabrales'' telesaila, Aimar 16 urteko gaztearen proposamenak

Luiaondoko bandera ez ofiziala diseinatu zuen Aimarrek 11 urte zituela. Orain, 16 urterekin, onartzeko eskaera egin dio Aldundiari. Komikizale amorratua, buruan darabilen beste proiektu bat erakutsi dio Mireni: "La Familia Cabrales" telesaila, euskal simpsondarrak, egitea proposatu behar dio ETBri.

Maitasuna eta ziklogenesia, biak topatu zituen itsasoan Eli itsas-kapitainak

Maitasuna eta ziklogenesia, biak topatu zituen itsasoan Eli itsas-kapitainak

Ardura handiko lana da ontzi-kapitainarena. Irlandatik Huelvara bidean ziklogenesia topatu zuten behin, eta motorra hondatu zitzaien. Elik tripulazio osoa lasaitzea lortu zuen, eta, behin Huelvara iritsita, makinistak konpondu zuen motorra, gerora senarra izango zenak, hain justu.

Luiaondo ezagutuko dute deabruek igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Luiaondo ezagutuko dute deabruek igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Badiote Luiaondotik (Aiara, Araba) joaten dena beti itzultzen dela herrira. Hala izango ote da? Miren eta Pagadi bertan geldituko al dira? Ez galdu saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Azucar Morenoren 'Bandido' abestiaren play-backa egin dute Mirenek eta Zuriñek

Azucar Morenoren 'Bandido' abestiaren play-backa egin dute Mirenek eta Zuriñek

Zuriñe Zeanurin bizi den euskaldun berria da. Monologoetan eta antzerkietan parte hartzen du, baina baita jaietako play-back txapelketan ere. Etxera gonbidatu du Miren, eta mikrofonoak aurrean jarrita, Azucar Morenoren 'Bandido' kantaren play-backa egin dute, soineko eta peluka beltzak jantzita.

Zapiari lau korapilo egin eta segan, asfalto gainean

Zapiari lau korapilo egin eta segan, asfalto gainean

75 urte ditu Pabik eta, oraindik, sega txapelketetan dihardu. 2024an Leaburun irabazitakoa da da azken txapela. Bere teknika eta sekretu guztiak erakutsi dizkio Pagadiri, biek ala biek, zapia buruan jarrita, eta korapiloak ondo lotuta!

Laugarrez elkartu zirenean musu eman zioten elkarri Josefinak eta Enrikek; gero, abadearenera, kofesatzera!

Laugarrez elkartu zirenean musu eman zioten elkarri Josefinak eta Enrikek; gero, abadearenera, kofesatzera!

Josefina Igorrekoa da eta Zeanurira ezkondu zen, Enrike senarrarekin. Berak eskatu omen zion ezkontzeko, zazpi urtez elkarrekin ibili ostean. Garai haiek gogora ekarri ditu Josefinak, baita lehen musua ere. Apaizarengana konfesatzera joan omen zen Enrike!

''Alozo'', ''hatakotzat'' eta ''txuzo''. Zein hizkuntza hitz egiten dute Zeanurin?

''Alozo'', ''hatakotzat'' eta ''txuzo''. Zein hizkuntza hitz egiten dute Zeanurin?

Bibiñe, energiaz beteriko emakumea, ezagutu du Mirenek. Zeanuriko hizkera ezagutuko du berarekin, baita amarengandik jasotako hainbat esaera zahar eta kontu ere.

 

Irratia gau osoan piztuta eta petardoak birritan. Hori da Enrike artzainaren sistema, Gorbeian otsoak uxatzeko

Irratia gau osoan piztuta eta petardoak birritan. Hori da Enrike artzainaren sistema, Gorbeian otsoak uxatzeko

Pagadik ardiak kortaraino gidatzen lagundu dio Enrikeri. 81 urte ditu Enrikek eta 10 zituenetik da artzaina Gorbeian. Otsoak ardiak zauritu dizkio eta, hori ekiditeko, hainbat metodo bururatu zaizkio: gauean irratia piztuta izatea eta goizaldean, bi aldiz, petardoak botatzea.

Zeanuri bisitatuko dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, igandean, ''Herri Txiki'' saioan

Zeanuri bisitatuko dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, igandean, ''Herri Txiki'' saioan

Bizkaia aldera egingo dute bisita Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik aste honetan. Zeanuri eta bertako herritarrak ezagutuko ditugu beraiekin batera. Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Harrizulatzaileen taldean sartuko al da Miren?

Harrizulatzaileen taldean sartuko al da Miren?

Trapagaranen Mirenek Koldo harrietan zuloak egiten harrapatu du eta bera ere praktikatzen saiatuko da. Baina nondik dator herri kirol hau? Eta zer ote da "laugarren zatia"?

'La Potra Salvaje' trikitiarekin jo du Jagobak Paloma San Basilioren gainean

'La Potra Salvaje' trikitiarekin jo du Jagobak Paloma San Basilioren gainean

Mirenek zaldi zuri baten gainean trikitia jotzen duen gazte bat ezagutu du Trapagaranen: Jagoba. Bere trikitiaren historia kontatu dio Mireni.

Trapagaran bisitatuko dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, igandean, ''Herri Txiki'' saioan

Trapagaran bisitatuko dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, igandean, ''Herri Txiki'' saioan

Bizkaiko bazterrak nahastuko dituzte Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik aste honetan, eta Trapagaran eta bertako herritarrak ezagutuko ditugu beraiekin batera. Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Lortuko ote dute Alaznek eta Mirenek plaza osoa zeharkatzea traktoreari tiraka?

Lortuko ote dute Alaznek eta Mirenek plaza osoa zeharkatzea traktoreari tiraka?

Goiazko festak apartak dira, Alazneren hitzetan. Ekintzetako bat traktore igoera da, erronka ederra, 900 kiloko traktorea plazan gora eta behera eraman behar dute. Lortuko al dute Alaznek eta Mirenek ibilgailutzarra mugitzea?

Camelot, Sinatra eta Nissan: Hazitarakoen katalogotik zezena aukeratzen lagundu dio Pagadik Fideli

Camelot, Sinatra eta Nissan: Hazitarakoen katalogotik zezena aukeratzen lagundu dio Pagadik Fideli

Buzoa jantzita, behiak jezten irakatsi dio Fidel abeltzainak Pagadiri. Hori bai, lehenbizi errapeak garbitu dizkiete. Ondoren, hazitarako zezenen katalogoari begira aritu dira biak, bat aukeratu eta hazia erosteko.

Seat Leon autoa kanperizatu du Oierrek parrandetan lasai lo edo... auskalo zer egiteko!

Seat Leon autoa kanperizatu du Oierrek parrandetan lasai lo edo... auskalo zer egiteko!

Biziki gustatzen zaio abiadura Oierri. Geroz eta zaldi gehiago, orduan eta hobeto. Wallapop aplikazioan erosi ditu karta, motorra eta patrola. Egunerokoan, Seat Leon autoa darabil, eta parrandetan bertan egiten du lo, camper ibilgailua balitz bezala. Beste edozer suertatzen bada, askoz hobeto!

Goiatz bisitatuko dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, igandean, ''Herri Txiki'' saioan

Goiatz bisitatuko dute Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik, igandean, ''Herri Txiki'' saioan

Gipuzkoa erdi-erdira egingo dute bisita Miren Nogalesek eta Mikel Pagadik aste honetan. Goiatz eta bertako herritarrak ezagutuko ditugu beraiekin batera. Ez ezazu galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Puiun ez dago zezensuzkorik, zezen freskagarria baizik!

Puiun ez dago zezensuzkorik, zezen freskagarria baizik!

Aezensuzkoa aldapan gora eta behera arrastaka eramateaz gogaituta, zezen freskagarriaren ideia hau otu zitzaion gazte talde bati 2005ean. Kanpotik zezen itxura du eta barrutik quad bat da, jendearen atzetik arin mugitu ahal izateko. Mireni asko gustatu zaio asmakizuna eta parte hartu du festan!

 

Koldoren mozorro eta asmakizun originalak jantzi eta probatu ditu Pagadik

Koldoren mozorro eta asmakizun originalak jantzi eta probatu ditu Pagadik

Irudimen handia du Koldok. Elektronika ikasketak egin zituen eta bere mozorro eta asmakizunek argiak eta beste hainbat efektu dituzte. Farola, radarra, zankoak, goitibeherak... Zer ez ote du asmatu elorriarrak?

Zer da ''La Fernanda''? Baratzea ala futbol-zelaia?

Zer da ''La Fernanda''? Baratzea ala futbol-zelaia?

Nekaneren hitzetan, amaginarrebaren omenez jarri zioten baratzeari "La Fernanda" izena. Txakurretatik babesteko, inguruan futbol zelaietan ohikoak diren publizitate hesiak jarri dizkiote. Birziklatzearen aldekoak dira!

Autoarekin aldapak igotzeko duen beldurrari aurre egiten lagunduko ote dio Pagadik Ainhoari?

Autoarekin aldapak igotzeko duen beldurrari aurre egiten lagunduko ote dio Pagadik Ainhoari?

Aldapaz beteta dago Puiu. Eta ez edonolako aldapak! Bermuta hartzera gonbidatu du Ainhoak Pagadi, eta autoa hartu dute herrian barrena mugitzeko. Baina arazo bat du Ainhoak. Beldur handia ematen dio malda handiko aldapak autoz igotzeak.

Otsoaren pixa, azeriak uxatzeko!!!

Otsoaren pixa, azeriak uxatzeko!!!

Euskal Herriko eta Andaluziako kulturak uztartu ditu Lerele etxean Ikerrek. Bikotea Almeriakoa da eta elkarrekin bizi dira Puiun, animalia askorekin batera. Azeriek animalia gaixoei eraso egiten diete, baina badu Ikerrek erremedio ezin hobea: otsoaren pixa, % 100.

Puiu bisitatuko dute igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Puiu bisitatuko dute igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Nafarroako Puiu herrira joango dira igandean Miren Nogales eta Mikel Pagadi. Ez galdu "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

1
 
kargatzen