A-15 eta N1 errepideen arteko loturarako lanek 43 milioi euroko kostua izango dute, datorren urtean hasiko dira eta 2027rako amaituta egotea aurreikusten da.
Jatorri eta kultura aniztasuna oinarri hartuta, herrigintzaz gogoeta egin dute bertan bildutako 500 lagunek. Kanpotik datozen herritarrak Sortuk duen nazio proiektuaren parte egin nahi dituzte.
Hamar ibilgailuren arteko istripu batek hiru zauritu utzi ditu 14:25 aldera N-I errepidean, Andoain parean. Bestalde, txapazko bi istripu ia aldi berean gertatu dira 14:20ak aldera, eta auto-ilarak sortu dira BI-634n, Bilborako noranzkoan.
"Hurrengo urteetan immigrazioaren fenomenoari emango diogun erantzunak egingo gaitu herri gisa", ohartarazi du Xabi Iraolak Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egindako aurkezpenean.
Donostialdeko 10 udalerritako 118 taxiek asteburu, jaiegun bezpera eta udan jardun ahalko dute hiriburuan, eta Donostiako 308 taxiek herri horietan ere egin ahalko dute lan.
Ondorengo udalerrietako taxiek lan egin ahal izango dute Gipuzkoako hiriburuan: Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnieta. Donostian zerbitzuak dituen arazoak konpontzea da helburua.
Joan den larunbatean, Andoaingo (Gipuzkoa) Xalo loteria-administrazioan baliozkotutako txartel batek 2.948.239 euroko saria lortu zuen Bonolotoaren zozketan.
Irungo Jaizubia inguruan, adibidez, uholdeak izan dira, eta hainbat ibilgailuri eragin diete. Arratsaldeko itsasgorarekin batera, ur-putzuak sortu dira kostaldeko hainbat tokitan.
Azken orduotako euriteen ondorioz, ibaien emariak nabarmen egin du gora. Datozen orduetan euria egiten jarraitzea espero da, baina intentsitate gutxiagorekin.
A-15ean, hiru pertsona zauritu dira, bost ibilgailuren arteko istripuan. N-1ean, lau kilometrorainoko auto ilarak sortu dira, hainbat ibilgailuk talka egin baitute. Halaber, bi txapa kolpe gertatu dira AP-8 autobidean, Zestoan eta Zarautzen.
Ostiral goizaldeko hirurak aldera egin zioten eraso, Andoaingo Ubilluts gasolindegitik gertu. Biktimak gertatutakoren berri eman zion Ertzaintzari. Kolpe ugari eman zizkioten aurpegian.
Biktima osasun zentro batean artatu behar izan zuten. Atxilotuek 20 eta 35 urte bitartean dituzte, eta ertzain-etxean daude, epailearen aurrera eramateko zain.
Lasterketaren 43. ekitaldia larunbatean izango da jokoan, eta EITBk zuzenean emango du, 14:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en bidez. 2024ko Donostiako Klasikoaren berritasun nagusia izango da Pilotegirako igoera; azken kilometroetan egingo dute, eta % 27rainoko maldak ditu mendate horrek.
1976ko zubi bat birgaitzeko iazko udan egindako obrei berrekingo zaie. Trafiko gutxien dagoen urteko asteetarako programatuta egon arren, "unean uneko auto pilaketak aurreikusten dira".
Igandean, zeruak hodeitsu jarraituko badu ere, tarteka ostarteak irekiko dira. Kantauri isurialdean giroa lasaia izango da eta Mediterraneo isurialdean, aldiz, ezegonkortasun apur batekin jarraituko dugu.
Kantabriako Gobernuko suhiltzaileek eta mendiko langileek 59 urteko andoaindar bat eta bere txakurra erreskatatu dituzte Pas ibaian, Puente Viesgo parean. Animalia erori da lehenbizi, eta gizona erori da ondoren, erreskatatzen saiatu denean, eta uretatik irten ezinik geratu dira biak.
Trafikoan eragin handiena A-1 eta A-15 errepideetan izaten ari da, Villabona eta Andoain artean, Irungo noranzkoan, baita N-121-A errepidean ere, Irun inguruan.
22:00etatik 06:00ak arte egongo da itxita errepidea, eta ibilgailuak GI-2130 errepidetik joan beharko dira Berastegitik Tolosaraino, eta bertan N-1a hartu.
Andoaingo PSE-EEk antolatutako ekitaldian, frankismoaren aurkako militante sozialista historikoa omendu dute. Jose Luis Lopez de Lacalle 2000. urtean tirokatu zuen ETAk, etxeko atarian, egunkaria erostetik zetorrenean.
Zaurituak, horietako bat larri, Donostiako eta Tolosako ospitaleetara eraman dituzte. Dirudienez, errepidea irristakor zegoen, txingorra egin duelako bertan.
Oria ibaiaren arroan, Lasarteko eta Alegiko estazioak maila gorrira iritsi dira, eta ibaiaren inguruko zenbait gune urak hartu ditu. Arratsaldean egoerak hobera egingo duela uste dute adituek.
Furgoneta batek istripua izan du eta gidaria zauritu egin da, nahiz eta ez duten ospitalera eraman beharrik izan. Bi errei itxi behar izan dituzte eta auto-ilarak Lasarteraino iritsi dira une batean. 22:00ak aurretik konpondu da egoera.
Gipuzkoako baserritar talde batek protesta deitu du gaurko, lehen sektorearen defentsan. Andoaindik Donostiarainoko bidea egiten ari dira, N-1etik, traktoreekin eta horrek ilarak sortu ditu.
Andoaindik eta Zarauztik abiatuta, traktore-martxa egin dute Donostiaraino. Batez ere, baserritar gazteek hartu dute parte protestan. Euren kasa antolatu dute mobilizazioa, sindikatuen babesik gabe. Baserria bizirik nahi bada, erakundeen eta gizarte osoaren babesa ezinbestekoak direla esan dute.
Gipuzkoako baserritar talde batek (siglarik gabe eta sindikatuekin adostu gabe) mobilizatzeko deia egin du astelehenerako, "lehen sektore duin baten alde". Euskal Herriko gainerako lurraldeetan egin den moduan, Gipuzkoan ere errepideak hartuko dituzte. 07:00etan bildu dira Andoainen.
EHNEk eta ENBAk martxoaren 1etik aurrera hasiko dute "mobilizazioen egutegi propioa". Aldi berean, baserritar talde batek mobilizazioa deitu du astelehen goizerako.
Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, Galdakaoko Gandasegi eta Urreta eta Andoaingo Ondarreta zentroak daude kaltetuen artean. Bietan Ausolan enpresaren esku dago zerbitzua. Lezo Herri Eskolan eta Mungiako Legarda ikastetxean ere atzeman dira intsektuak.
Tolosan hiru ibilgailuk talka egin dute, eta 5 kilometrorainoko ilarak eragin ditu istripu horrek, nahiz eta dagoeneko trafikoa bere onera itzuli den. Elgoibarren ere ireki dute itxita egon den erreia.