Ameriketako Estatu Batuak

1 / 30 Hurrengoa
Bizpalau oilo sei hilabeterako, 500 dolarren truke

Bizpalau oilo sei hilabeterako, 500 dolarren truke

2022ko amaieraz geroztik, arrautzen prezioak gora egin du etengabe AEBn. Egun dozena bat batez beste 8 dolarrean dago salgai. Hegazti horien alokairua eskaintzen duten Rent the Chicken bezalako enpresek bezero kopuruaren gorakada sumatu dute.

Trumpen Administrazioak behin-behineko baimena kenduko die milioi erdi migratzaileri

Trumpen Administrazioak behin-behineko baimena kenduko die milioi erdi migratzaileri

Martxoaren 25ean jakinaraziko diete neurria Kubatik, Nikaraguatik, Haititik eta Venezuelatik AEBra hegazkinez joateko baimena jaso zuten 532.000 herritarri.
Trumpek terroristatzat jo ditu Teslaren aurkako erasoak egiten dituztenak

Trumpek "terroristatzat" jo ditu Teslaren aurkako erasoak egiten dituztenak

"Agian El Salvadorko espetxeetara" eramango dituztela esan du AEBko presidenteak. Aste honetan, erasoak izan dira Teslaren kontzesionarioetan, Las Vegasen eta Kansas Cityn. Bestalde, Vancouverko Auto Erakustazokak Tesla ekitalditik kanpo utzi du, segurtasun arrazoiengatik.
EBk muga-zergen aurkako neurrien aplikazioa atzeratu du AEBekin negoziatzeko

EBk muga-zergen aurkako neurrien aplikazioa atzeratu du AEBekin negoziatzeko

Horrela, Europako Batzordeak lehenengo neurrien aplikazioa apirilaren erdialdera arte atzeratzea erabaki du. Bestalde, EBZk ohartarazi du muga-zergek eta horien aurkako errepresaliek hazkundea murriztu eta inflazioa igo dezaketela.
Boston Celtics 6.100 milioi dolarren truke erosi dute, AEBn inoizko zenbatekorik handiena ordainduta

Boston Celtics 6.100 milioi dolarren truke erosi dute, AEBn inoizko zenbatekorik handiena ordainduta

Bill Chisholm enpresariak akordioa itxi du Grousbeck familiarekin, alegia, frankiziaren jabeekin, horretako gehiengoaren partizipazioa erosteko.
Erreserba Federalak interes-tasak mantendu ditu bigarren aldiz, eta ziurgabetasuna areagotu dela ohartarazi du

Erreserba Federalak interes-tasak mantendu ditu bigarren aldiz, eta ziurgabetasuna areagotu dela ohartarazi du

Era berean, aurreikusitako hazkundea % 2,1etik % 1,7ra jaitsi du 2025ean, Donald Trumpen gerra komertziala dela-eta.
Zelenskirekin hitz egin ostean, Ukrainari buruzko elkarrizketak bide onetik doazela esan du Trumpek

Zelenskirekin hitz egin ostean, Ukrainari buruzko elkarrizketak "bide onetik" doazela esan du Trumpek

"Zelenski presidentearekin telefonoz elkarrizketa bikaina izan berri dut", idatzi du AEBko agintariak bere sare sozialean. Ukrainako presidenteak urte honetarako "bake iraunkorra" lortzea espero duela adierazi du deiaren ondotik.
Trump eta Putin telefonoz mintzatu dira eta adostu dute su-etena azpiegituretan abiatzea

Trump eta Putin telefonoz mintzatu dira eta adostu dute su-etena azpiegituretan abiatzea

Kremlinek iragarri duenez, asteazken honetan Ukrainarekin 350 gerrako preso trukatu egingo dituzte. Hala ere, Putinek eskatu du Ukrainari atzerriko laguntza militarra eta inteligentzia informazioa erabat etetea.
AEBk ontzat eman du Gazan su-etena haustea

AEBk ontzat eman du Gazan su-etena haustea

Joan den urtarrilaren 19an Hamasekin adostutako menia hautsi eta, gutxienez, 322 palestinar hil ditu Israelek bart, Gazako Zerrendan egindako erasoetan.
Trumpek gaur hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

Trumpek gaur hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

"Uste dut ados egongo dela. Benetan sinesten dut. Uste dut nahiko ondo ezagutzen dudala eta ados egongo dela", esan du AEBko presidenteak.
Logura zuen Joe Bidenek emandako indultuak baliogabeak direla esan du orain Trumpek

"Logura zuen" Joe Bidenek emandako indultuak "baliogabeak" direla esan du orain Trumpek

"Logura zuen Joe Bidenek Matoi Politikoen Batzordeari eta beste askori emandako indultuak baliogabetzat jo ditut, ondoriorik gabe, boligrafo automatiko batek sinatu zituelako", idatzi du AEBko presidenteak sare sozialetan.
Bi astronauta Lurrera itzuliko dira asteartean, Nazioarteko Espazio Estazioan ia 10 hilabete eman ostean

Bi astronauta Lurrera itzuliko dira asteartean, Nazioarteko Espazio Estazioan ia 10 hilabete eman ostean

Asteartean, Boeingen gidatutako lehen misio bi astronautak itzultzea espero da. Nazioarteko Espazio Estaziora joan ziren, baina ezin izan zuten ontzi horretan Lurrera itzuli. Ondorioz, bederatzi hilabete baino gehiago eman dituzte espazioan, Lurrera noiz itzultzeok zain.

AEBk 200 preso venezuelar baino gehiago deportatu ditu El Salvadorrera, lege polemiko bat erabilita

AEBk 200 preso venezuelar baino gehiago deportatu ditu El Salvadorrera, lege polemiko bat erabilita

Tren de Aragua Venezuelako talde kriminaleko ustezko kideak dira deportatu dituztenak. Trukean, El Salvadorrek 6 milioi dolar jasoko ditu AEBko Gobernutik, preso horiek urtebetez bere kartzeletan edukitzeagatik.
Gutxienez 37 hildako izan dira AEBn, hegoaldea eta erdialdea astindu dituzten tornadoen ondorioz

Gutxienez 37 hildako izan dira AEBn, hegoaldea eta erdialdea astindu dituzten tornadoen ondorioz

Kalteak sekulakoak dira, tornadoek herri osoak suntsitu dituztelako. Gutxienez 200.000 lagun argindarrik gabe daude. Hainbat estatutan alarma egoera ezarri dute, 100 km/h-ko tornado gehiago espero dituztelako.

AEBek 200 ustezko kriminal venezuelar baino gehiago kanporatu dituzte, El Salvadorreko espetxeetara bidalita

AEBek 200 ustezko kriminal venezuelar baino gehiago kanporatu dituzte, El Salvadorreko espetxeetara bidalita

1798ko gerra-lege horrek migratzaile irregularrak azkar deportatzea ahalbidetzen du, erakunde terroristetako kide direlakoan. II. Mundu Gerraz geroztik ez zen araudi hori erabiltzen.

Trumpek bihar hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

Trumpek bihar hitz egingo du Putinekin, eta Ukrainarekin su-eten akordioa onartzea espero du

"Uste dut ados egongo dela. Benetan sinesten dut. Uste dut nahiko ondo ezagutzen dudala eta ados egongo dela ", esan du AEBetako presidenteak.
Huthiek 18 misil eta drone jaurtiz erantzun diote AEBk Yemenen aurka egindako erasoari

Huthiek 18 misil eta drone jaurtiz erantzun diote AEBk Yemenen aurka egindako erasoari

Operazio militarra abiatu dute hegazkin-ontzi estatubatuar baten eta horren gerraontzien aurka Itsaso Gorriaren iparraldean, bart AEBk Yemenen aurka egindako erasoari erantzuteko.
Irango Guardia Iraultzaileak ohartarazi du Iranen aurkako erasoei erantzungo diela, Trumpek abisua eman ostean

Irango Guardia Iraultzaileak ohartarazi du Iranen aurkako erasoei erantzungo diela, Trumpek abisua eman ostean

Donald Trumpek Yemengo huthien aurkako erasoa agindu zuen larunbatean, eta talde xiita horri babesa emateari uzteko eskatu zion Teherani. Hezbollahk eta milizia palestinarrek elkartasuna adierazi diete huthiei, eta erasoak gaitzetsi dituzte.
Trumpek zazpi agentzia federal desegiteko agindua sinatu du

Trumpek zazpi agentzia federal desegiteko agindua sinatu du

Tartean daude komunikabide batzuk kudeatzen dituena, lan gatazketan bitartekari lanak egiten dituena eta Etxerik Gabeko Pertsonen Erakunde arteko Kontseilua.
Trumpek huthien aurkako eraso erabakigarria iragarri du eta Irani babesa eteteko eskatu dio

Trumpek huthien aurkako eraso "erabakigarria" iragarri du eta Irani babesa eteteko eskatu dio

Gutxienez 31 zibil hil eta 101 zauritu ditu AEBk larunbat honetan matxino xiita huthien aurka egindako erasoetan, Sanan, Yemengo hiriburuan.
Jonathan Powell, Ukraina eta AEBren arteko bitartekari

Jonathan Powell, Ukraina eta AEBren arteko bitartekari

Keir Starmer Britainia Handiko lehen ministroa zubi-lana egiten ari da Europa-Ukraina eta Estatu Batuen artean. Protagonismo handia hartu du eta Segurtasun gaietarako Starmerren aholkularia dago protagonismo horren atzean, Jonathan Powell, hain zuzen. 

AEBk eta Israelek Sudanera, Somaliara eta Somalilandiara bidali nahi dituzte Gazako palestinarrak

AEBk eta Israelek Sudanera, Somaliara eta Somalilandiara bidali nahi dituzte Gazako palestinarrak

Hala ere, Sudango agintariek dagoeneko uko egin diote Washingtonen eta Tel Aviven proposamenari. Somaliako eta Somalilandiako ordezkariek, aldiz, ez dute egitasmo polemikoari buruzko negoziazioen berririk.
Kanadako lehen ministro berriak dio Kanada AEBko 51. estatua izan daitekeela esatea ''erokeria'' dela

Kanadako lehen ministro berriak dio Kanada AEBko 51. estatua izan daitekeela esatea ''erokeria'' dela

Mark Carney ekonomialaria Kanadako hogeita laugarren lehen ministroa bihurtu da, Justin Trudeauren ordez, Ottawako zeremonia batean kargua agindu ondoren. Ekitaldiaren ostean adierazi duenez, Kanada ez da "inoiz, inola ere, Estatu Batuetako parte izango".

Kursken dauden soldadu ukrainarrek amore ematea jarri du baldintza gisa Putinek su-etena sinatzeko

Kursken dauden soldadu ukrainarrek amore ematea jarri du baldintza gisa Putinek su-etena sinatzeko

Ordu batzuk lehenago, Trumpek iragarri du Putinekin izandako elkarrizketak "oso onak eta emankorrak" izan direla, eta "gerra izugarri eta odoltsu hau amaitzeko aukera oso ona" dagoela.
Pradales: ''AEBn dagoen zaratatik harago, estatubatuar gehienek Mendebaldeko betiko balioetan sinesten dute''

Pradales: ''AEBn dagoen zaratatik harago, estatubatuar gehienek Mendebaldeko betiko balioetan sinesten dute''

Lehendakariak nabarmendu du AEBra egin duen bidaia ofizialean elkarrizketa berriak izan dituelal, eta Euskadirentzat oso garrantzitsua den lehen eskuko inormazio politiko eta ekonomikoa jaso duela. "Aukerak daude, eta aprobetxatu behar ditugu", azpimarratu du.

Trumpen muga-zergak zertan diren ulertzeko gida

Trumpen muga-zergak zertan diren ulertzeko gida

Donald Trump AEBko presidenteak muga-zerga politiken arloan neurri ugari iragarri dutu azken egunotan, iragarri ondoren zuzendu edo zehaztuak batzuk. Iragarpen horiek herrialde eta bloke ekonomiko kaltetuen erantzun-oldea eragin du.
Trumpek EBko ardoari eta beste edari alkoholiko batzuei % 200eko muga-zerga jartzeko mehatxua egin du

Trumpek EBko ardoari eta beste edari alkoholiko batzuei % 200eko muga-zerga jartzeko mehatxua egin du

AEBko presidenteak EBri leporatu dio mundu mailako entitate fiskal eta arantzelario erasokor eta kaltegarrienetako bat izatea.
Pradales lehendakariak AEBetara egindako bidaia IBMk New Yorken duen egoitza bisitatuz amaitu du

Pradales lehendakariak AEBetara egindako bidaia IBMk New Yorken duen egoitza bisitatuz amaitu du

Eusko Jaurlaritzak eta IBM enpresak System Two ordenagailu kuantikoa, Europako prozesadore indartsuena duen IBMren lehen ordenagailu kuantikoa, urte honen amaieran Donostian instalatuko dutela iragarri dute New Yorken.

Imanol Pradales: ''IBMren Quantum System Two ordenagailuak aukera paregabeak ekarriko dizkigu''

Imanol Pradales: ''IBMren Quantum System Two ordenagailuak aukera paregabeak ekarriko dizkigu''

Lehendakariak IBMren New Yorkeko egoitza bisitatuz itxi du Estatu Batuetarako bidaia ofiziala. Pradalesek enpresa estatubatuarrak Donostiaren eta Euskadiren alde egin duen apustua eskertu du, eta "irudikatu ere egin ezin ditzakegun aukerak ekarriko ditu".

Lehendakariak IBM enpresa bisitatuko du, Donostian jarriko duten ordenagailu kuantikoa gertutik ezagutzeko

Lehendakariak IBM enpresa bisitatuko du, Donostian jarriko duten ordenagailu kuantikoa gertutik ezagutzeko

IBM enpresaren berrikuntza laborategian, New Yorken, amaituko da Pradalesen Estatu Batuetarako bidaia. Urtea amaitu aurretik multinazionalak Donostian jarriko duen ordenagailu kuantikoaren inguruko bilera izango dute, Euskadik eta Gipuzkoak Teknologia kuantikoarek in duten konpromeisoa berretsiz.

Lehendakaria, New Yorkeko Euskal Etxean: Estatu Batuetan gure antenak izatea nahi dugu

Lehendakaria, New Yorkeko Euskal Etxean: "Estatu Batuetan gure antenak izatea nahi dugu"

Lehendakariak omenaldia egin die Estatu Batuetako hiria etxe bihurtu zuten euskal herritarrei: "Zubiak behar ditugu, ez harresiak", azpimarratu du.
AEBko ordezkaritza bat Moskura joan da su-eten egitasmoa Errusiako agintariei aurkeztera

AEBko ordezkaritza bat Moskura joan da su-eten egitasmoa Errusiako agintariei aurkeztera

Su-eten proposamenari buruz Moskuren aldetik "mezu positiboak" jaso dituela esan du Trumpek, baina "mezu positibo batek ez du ezer esan nahi. Oso egoera larrian gaude. Egoerak Hirugarren Mundu Gerra ekar lezake", erantsi du.
EBk AEBko muga-zergei emandako erantzunaren gakoak: bi fase eta produktuen bi zerrenda

EBk AEBko muga-zergei emandako erantzunaren gakoak: bi fase eta produktuen bi zerrenda

Europako Batzordeak esan du "kontu handiz neurtu" duela bere erantzuna, eta bi fasetan iritsiko dela, Washingtonekin irtenbide negoziatu bat bilatzen jarraitzen duen bitartean.
Errusiak gatazkaren arrazoi sakonei heldu nahi die Ukrainarekin bakea adosteko

Errusiak gatazkaren "arrazoi sakonei" heldu nahi die Ukrainarekin bakea adosteko

Sergey Lavrov Errusiako Atzerri ministroak kritikatu duenez, Europako estatuak Ukrainan "bake indarrak zabaltzearekin tematuta daude”. "Hori ez da gerrari amaiera emateko behar dena", ohartarazi du.
Lehendakaria Solomon Guggenheim museoko ordezkariekin elkartuko da arratsaldean

Lehendakaria Solomon Guggenheim museoko ordezkariekin elkartuko da arratsaldean

Washingtoneko bilera politikoak bukatuta, Imanol Pradales New Yorken da dagoeneko. Lehendakaria Guggenheim Fundazioako New Yorkeko ordezkariekin elkartuko da arratsaldean; Mren Arzalluz eta Juan Ignacio Vidarte ere bertan egongo dira.

Hauek dira AEBren muga-zerga orokorrek gehien kaltetutako Euskadiko produktuak: ardoa, kontserbak eta esnekiak

Hauek dira AEBren muga-zerga orokorrek gehien kaltetutako Euskadiko produktuak: ardoa, kontserbak eta esnekiak

Elikagaien eta edarien sektorea bakarrik aintzat hartuta, ardoa da, alde handiarekin, Euskadik Estatu Batuetara gehien esportatzen duen produktua, eta soilik iaz 35,5 milioi eurora iritsi ziren esportazioak.
EBk iragarri du AEBko produktuen gainean 26.000 milioi euroko kostua izango dituzten neurriak ezarriko dituela

EBk iragarri du AEBko produktuen gainean 26.000 milioi euroko kostua izango dituzten neurriak ezarriko dituela

Gaur sartu dira indarrean Estatu Batuek Europako altzairuari eta aluminioari jarritako % 25eko muga-zergak. EBren iritzian, "bidegabeak" dira zerga horiek, eta erantzuna egingo du.
Lankidetza formula berriak aldarrikatu ditu lehendakariak, Trumpen administrazioak sortutako zarataren aurrean

Lankidetza formula berriak aldarrikatu ditu lehendakariak, Trumpen administrazioak sortutako zarataren aurrean

George Washington Unibertsitateko ikasle, arduradun eta adituekin partekatu du Pradales Lehendakariak Atlantikoaren bi aldeetan demokrazia hobea lortzeko gogoeta.
Jaurlaritzak Washingtonen ordezkaritza iraunkorra izango duela iragarri du Pradales lehendakariak

Jaurlaritzak Washingtonen ordezkaritza iraunkorra izango duela iragarri du Pradales lehendakariak

Ziurgabetasunak baldintzatutako nazioarteko testuinguru honetan, Imanol Pradalesek uste du Euskadik bere presentzia areagotu behar duela Estatu Batuetan, Europan zuzenean eragiten dutelako Washingtonen hartzen diren erabakiek.

Pradalesen ustez, AEBrekiko loturak sendotu behar dira, muga-zergen mehatxua izan arren

Pradalesen ustez, AEBrekiko loturak sendotu behar dira, "muga-zergen mehatxua" izan arren

Lehendakaria astelehenetik dago Washingtonen, AEBra egin duen lehen bidaia ofizialean, eta astearte honetan sektore aeroespazialeko enpresekin eta Basque Trade & Investment (BTI) elkartearen ordezkariekin batzartu da.
1 / 30 Hurrengoa

    Bisitatuena

    1
     
    kargatzen