Inork ez daki, baina, aktorea epaiketara joango den, eta bi biktimen lekukotzei aurre egingo dien, ala urrian gertatu zen bezala epaiketa atzeratu beharko duten. 'Les volets verts' pelikularen filmaketan Depardieurekin lan egin zuten bi emakume dira salatzaileak.
Dorleta Urretabizkaia, Ugaitz Amundarain, Ane Garmendia, Ibai Ugarte eta Gorka Rovira bildu ditugu erronka honetan. Nor iristen da beranduago grabaketara? Nork jartzen ditu ezizen gehiago? Nork erabiltzen du sakelakoa gehien? Horrelako galderei erantzun behar diete. Haien erantzunak ikusi nahi?
Komediak lagundu dio Aitziber Garmendiari bizitzako oztopoak gainditzen. Bikotekide ohiak bere buruaz beste egin zuen eta suizidioaren gaia bistaratu behar dela dio. Barrea terapeutikoa izan da berarentzat. Lotsatia eta zorrotza da bere buruarekin, baina badoa hori zuzentzen terapeutaren laguntzaz .
Hackman (95 urte) eta Arakawa (63 urte) hilda aurkitu zituzten, bien txakurretako batekin batera, Santa Fen (Mexiko Berria) zuten etxean, eta oraindik ez dute zehaztu zergatik hil zen.
95 urteko Hackman aktore estatubatuarra izan zen, eta bi Oscar sari irabazi zituen, besteak beste, "The French Connection" eta "Unforgiven" pelikuletan egindako lanagatik.
Argi du Ramon Agirre aktoreak euskal zinema euskaraz egindakoa dela, eta loraldiaz hitz egiten denean, erratuta gabiltzala. Erakundeek bultzatu behar dute, eta zinemaren institutu batek urteko produkzio kopuru bat adostu beharko luke. Lanean euskarari ematen dio lehentasuna.
Arkaitz Gartziandia aktorea da eta bere ibilbideari buruz hitz egin digu. Txikitan piztu zitzaion aktorea izateko grina. Aktore lana nolakoa den azaldu digu, eta eszenatokiaren atzean dagoena ere nolakoa den erakutsi.
Urko Olazabal bilbotarra Aktore Nagusi Onenaren saria irabazteko hautagaia da, "Soy Nevenka" filmean egindako lanagatik. 2022an, Goya eta Feroz sariak eskuratu zituen bigarren mailako aktore gisa, "Maixabel" filmagatik.
Botere abusua jasatean ez du erreakzionatu Tessa Andonegi aktoreak. Duela gutxi ekoizle batek musukatu zuen baimenik gabe, eta gauza bera gertatu zitzaion 1994an, Valentzian, aktore ezagun batekin. Blokeatuta geratu zen, eta ez zaio bidezkoa iruditzen alerta egoera horretan bizi behar izatea.
Jon Plazaolaren hitzetan, berak ezer arrarorik sumatu duenean erraz eman izan du ezezkoa. Horrek pentsarazi dio pribilegiozko posizio bat duela. Kamera aurrean azaltzea berarentzat askoz errazagoa dela aitortu du. Horregatik, hain justu, salaketei sinesgarritasuna ematea ezinbestekoa da bere ustez.
Arabar zuzendaria bere hirugarren film luzea errodatzen hasi da, euskaraz. Zazpi astez izango dira lan horretan, Euskal Herriko hainbat tokitan, eta gaurkoan Elorrion izan dira. XVII. mendean girotuta dago pelikula eta euskal mitologia izango du ardatz.
Gure Zirkuak zabalduko du 2025eko Txotx denboraldia Alorrenea sagardotegitik, eta Iker Galartza "Biba Zuek!" saioan izan da horri buruz hitz egiten. Udan izandako gaixotasun larriaz, Gure Zirkuaz eta bere ibilbideaz ere aritu da aktore eta pailazoa.
Bart Urrezko Globoak banatzeko gala egin da, Oscar Sarien atarikoa. Jacques Audiarden Emilia Pérez filma izan da irabazle nagusia, 4 sari eskuratu baititu; The Brutalist pelikulak, berriz, 3 irabazi ditu.
Aitziber Garmendiak azaldu du Madrilen Telmo Iruretarekin lanean egon zenean haren Grindr ligatzeko aplikazioan berak idazten zuela Telmok ezin duelako, eta asko dibertitu zela. Aitortu du Laura Pausini asko gustatzen zitzaiola umetan eta harekin ikasi zuela lehen kanta gaztelaniaz.
Pirritx (Aiora Zulaika), Porrotx (Joxe Mari Agirretxe) eta Marimotots (Mertxe Rodriguez) "Gora Bihotzak!" saioan izan dira Aitziber Garmendiarekin batera. Umorea gai serioez hitz egiteko erabiltzen dute, eta hortaz eta aktore eta pailazoek arteko ezberdintasunez aritu dira.
Zehazki, 10 izendapen jaso ditu, ondoren zerrendan agertzen dira 'The Brutalist', 7rekin, eta 'Conclave' drama eklesiastikoa. Bestalde, Carmen Berzatto sukaldariaren istorioa, 'The Bear' telesaila, telebistako izendapenen buruan dago.
Euskararen lurraldera iristen diren herritar etorri-berriei harrera linguistikoa ondo egitea ezinbestekoa da, hizkuntza biziberritzeko. Gaiaren garrantzia azpimarratu dute Laura Penagos aktore kolonbiarrak eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusiak.
Ane Gabarain aktorea "Hamaika Entzuteko" saioan izan da Klaudio Landarekin telebistako eta zinemako bere ibilbideaz, sariez eta azkenaldiko arrakastaz hitz egiten. Dioenez, bera beti izan da oso langilea, eta 40 urte baino gehiagoko ibilbidearen ostean, oraindik asko dauka hobetzeko.
The Short Test galdetegi eroa egin die Aitzol Atutxak Urko Olazabal aktoreari eta Josune Arakistain Süne musikariari. Zer nahiago du Olazabalek: bere Goya saria itzultzea ala Athleticek bere azken Errege Kopa itzultzea? Eta Sünek: "Aldapan gora" desagertzea ala jendeak hori bakarrik gogoratzea?
Mikel Elizegik galdetuta, Urko Olazabal aktoreak esan du maite duela esaten diola Alexa laguntzaile birtualari, egunero gauza politak esaten dizkiola, eta gauzekin obsesionatzeko ohitura duela onartu du.
Jon Plazaola aktore eta umoregile urretxuarrak kontatu digu Fox tabernako zerbitzaria zela, eta bertan egin zuela lehen bakarrizketa. Handik Kuxkuxeroak ETB1eko kamera ezkutuko saiora egin zuen jauzi, eta hortik aurrera telebistako hainbat saio, telesail, antzezlan, bakarrizketa eta film egin ditu.
'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' izeneko obra berak idatzi eta zuzendu du, eta endredo eta gezurrei buruzko komedia tragiko gisa definitzen du. Oholtzan, hiru aktore: Telmo Irureta, Aitziber Garmendia (edo Candela Solé) eta Karmele Aranburu.
Artea antzezlana taularatzen ari dira Asier Hormaza, Ramon Agirre eta Joseba Apaolaza. Aitzakia hori baliatuta, joko dibertigarri bat proposatu diete. Horrez gain, Sara Cozarren mezu bati erantzunez, gazte garaiko kontuak ekarri dituzte gogora.
Euskal Herriko antzoki eta aretoez galdetu diote Joseba Apaolaza aktoreari "Gora Bihotzak!" saioan. Dioenez, badago bat bere garaian nobedadea zena, baina gero… Hori bai, argi du zer gustatzen zaion: Bilboko Arriagako chaise-longue edo etzaulkia.
Oso hunkituta hitz egin du Iker Galartzak bere gaixotasunaz, "Hamaika Entzuteko" saioan. Legionella bakterioak infekzioa eragin zion. 9 egun egin zituen koman, 20 ZIUn eta hilabete baino gehiago ospitalean. Oso eskertuta dago artatu duten osasun-langileekin eta Gure Zirkuko familiarekin.
'Erreka Mari' antzezlana iaz aurkeztu zuen Andoainen Egoitz Sanchezek, eta bere autobiografian oinarrituta egon arren, guztiz fikzioa da. Azaroaren 2an eta 3an Donostiako Antzoki Zaharrean egongo da ikusgai.
Garazi Urkola Go!azeneko aktoreak zeliakia du, baina 13-14 urte izan arte ez zuen diagnostikorik izan; beherako pila bat eta buruko min handiak izaten hasi zen, eta pisu asko galdu zuen. Glutena jateari utzitakoan berriz jaio zen; hasieratik nabaritu zituen hobekuntzak.
Zinemaldiak egunero eskaintzen dizkigu berritasunak, eta gaurkoan azpimarratzekoa da Jon Garaño eta Aitor Arregiren azken filmaren aurkezpena. Arratsaldean ikusi ahal izango da Marco Donostiako Belodromoan, baina goizean protagonistekin egoteko aukera izan du ETBk.
Marga Altolaguirre aktorea, ekoizlea, bikoizlea eta antzerkigilea da. M.A StudioLab aktoreak formatzeko gunea zuzentzen du, eta "Biba Zuek!" saioan aktoreen formakuntzaz mintzatu da.
1952an hasi eta sei hamarkadatik gorako ibilbide luzean, era guztietako roletan egin zuen lan, trebetasun miresgarriaz, eta komediarako duen graziagatik izan zen bereziki ezaguna.
Bellas Artes telesailaren bigarren denboraldia estreinatuko dela iragarri digu Koldo Olabarri aktoreak. Telesail horretan lanean nola hasi zen ekarri du gogora aktore gazteak.
Ainhoa Artetxe aktorearekin batera, Bilbora gerturatu da Ainhoa Etxebarria, tortilla gozo bat gosaltzera: tipularekin, apur bat gordin, paregabea. Bitartean, sekretu ugari partekatu dizkigute, gazta tarta bat jan aurretik. Gora "domekeoa".
Erabat arrakastatsua izan zen atzo iluntzean Veneziako Zinemaldian, Marco filmaren lehen proiekzioa. Txaloak eta kritika onak izan dira nagusi. Adituen artean bereziki goraipatu dute Eduard Fernandez protagonistaren lana. Lasaitua hartu dute Aitor Arregik eta Jon Garañok lehen erreakzioak ikusita.
Biktimak bi sexu-eraso egin zizkiola salatu zuen 2018an, baina salaketa artxibatu egin zuen epaileak. Aktorearen etxeko segurtasun kamerek sexu erasoak grabatu zituztela jakin ondotik, bigarren salaketa aurkeztu zuen 2020an.
Irailaren 27an izango da hitzordua, 18:30ean, eta telesail arrakastatsuaren 11. denboraldiko lehen atala ikusi ahal izango da. Denboraldi berria udazkenean iritsiko da.