EAJren buruak baina, bai ukatu du Eneko Anduezak AHTa dela eta komunikabideen aurrean esandakoa; Estebanek azaldu du Anduezak ez ziola lehendakariari bileran kargurik hartu.
AHTaren Nafarroa eta EAEren arteko lotuneaz galdetuta, Eneko Goia Donostiako alkateak berretsi du Eusko Jaurlaritzaren jarrera Ezkio-Itsasoko aukeraren aldekoa dela. PSE-EEren kritikei buruz, berriz, aditzera eman du "ezer ez egitea" dela nahi dutena, ez Ezkion ez Gasteizen.
Garraio Ministerioak Adifen bidez egingo du lanen lizitazioa eta adierazi du linearen "elektrifikazioan funtsezko urratsa" emango duela. Bitartean, aurrera doaz Bizkaiko adarreko eta Bergarako lotuneko plataformetako lanak, baita trenbideak jartzeko proiektuak ere.
Joseba Diez Antxustegik gogorarazi du EAJk AHTaren inguruan duen jarrera militantziak onartutako ponentziak finkatzen duela, ez lurraldekako iritziak. "EAJk jarrera bakarra du", dio, eta txosten tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoak amaitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Eneko Anduezak Donald Trumpek eragindako muga-zergen krisiaren aurrean euskal enpresak defendatzeko neurriei buruz hitz egiteko lehendakariaren eta alderdien arteko erronda batean gai hau atera izana kritikatu du Joseba Diez Antxustegik.
Eneko Anduezak Pradalesen hitzak zuzendu ditu, eta koalizio Gobernuak hartutako erabaki ofiziala defendatzeko eskatu dio. Gaineratu du Garraio Ministerioaren txostenak erabakiko duela azkenean zein izango den aukerarik hoberena.
Dena den, Imanol Pradales lehendakariak argi du oraindik "erabakigarriak izango diren zenbait txosten" falta direla, eta, beraz, "aukera guztiak aztertu bbehar ditugu".
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko loturaren inguruko polemika itxi dute Donostiako alkateak eta Arabako ahaldun nagusiak. Dena dela, bere iritziari eusten diola berretsi du Goiak. Gonzalezek, berriz, uko egin dio ika-mikaren inguruan hitz egiteari.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Javier Hurtado Arabako sozialisten idazkari nagusi berriak esan duenez, Ministerioak agindutako azken txostenen zain daude, horietan oinarrituta hartuko dute "erabakirik onena", eta "lehenbailehen" izatea espero duela.
"Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jarritako helegiteak" aztertzeko eskatu dio alderdi jeltzaleak Espainiako Gobernuari, EAJren IX. Batzar Nagusian adostutako txosten batean jasota geratu denez.
"Ez da posible oraindik Europarekin loturarik ez izatea abiadura handiko trenbide bidez. Onartezina da", adierazi du Pradales lehendakariak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak Iruñean urtero egiten duen batzarraren osteko prentsaurrekoan.
40 bat erakunde batu dira plataforma "apolitiko" batean, helburu oso zehatzak lortze aldera: Abiadura handiko korridore nafarra lehenbailen planifikatu eta eginkaritu dadin ahaleginak egitea, eta Nafarroako Gobernuari babes osoa ematea Espainiako Gobernuari hori eskatzeko orduan.
Donostiako alkateak "berekoitzat" jo du Arabako ahaldun nagusia, AHTa Nafarroarekin Gasteizen bidez lotzea aldarrikatzeagatik, Ezkio-Itsasoko aukeraren kaltetan, eta Gonzalezek "errespetua" eskatu dio Goiari.
Araba Buru Batzarraren presidentea Radio Vitorian izan da elkarrizketa batean, eta adierazi du AHTaren ibilbidearena "herri ikuspegia behar duen erabakia" dela.
Hala ere, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak zehaztu duenez, bideragarritasun funtzionalari eta ustiapenari buruzko azterlanaren arabera, Gasteizko konexioa "bideragarriagoa da, ustiapenaren gaitasunari eta fidagarritasunari dagokienez".
Esan duenez, "ingurumen balio handiko lurrak dira, hidrogeologia oso konplexua dutenak". "Tartean, inguru karstikoak daude, eta, beraz, ez dakigu lotune hori oso bideragarria den", erantsi du.
Dokumentua apirilaren 30eko osoko bilkurara eramango dute, Gipuzkoako enpresa-sarearen jarrera islatzeko, lurraldearen etorkizunerako "erabakigarria" den ebazpen baten aurrean.
PSE-EEren idazkari nagusiaren ustez, "erantzukizun falta" dira Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak gai horren gainean esandakoak, eta aitortu du alderdikide "guztiei belarritik tiratu" diela egindako adierazpenengatik.
Gipuzkoako ahaldun nagusia "kezkatuta" agertu da azken egunotan egindako adierazpenen aurrean. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskatu dute erabaki bat hartzeko txosten teknikoei itxarotea.
Atzo, Ramon Alzorriz PSNren eledunak Ezkioko aukera baztertu ondoren, Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren Garapenerako kontseilariak esan du ezer ez dagoela erabakita eta txosten tekniko guztiak izan arte, aukera guztiak zabalik daudela, baita Ezkiokoa ere.
Ramon Alzorriz sozialista nafarren bozeramaileak esan du Ezkio-Itsasoko aukera ez dela "bideragarria ez fisikoki, ez ingurugiro aldetik, ez ekonomikoki".
Pancorbo eta Ameyugo Burgosko udalerrien arteko zatia da lizitatu dutena, orografia tarteko, egiten zailenetakoa. Gainerako zatiak 2025ean zehar lizitatuko dituzte.
Dozenaka lagun manifestatu dira Nafarroako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren makroproiektuaren aurka, eta AHTko lanetako langileek dituzten lan-baldintzak salatu dituzte.
Espainiako Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu-idazkariak azpimarratu duenez, Gasteiz eta Burgos arteko lotunea "gakoa" izango da Euskadi eta Madril arteko lotura "ahalik eta azkarren" egiteko.
Apostolos Tzitzikostas Garraio komisarioarekin eta Teresa Ribera Europako Batzordeko presidenteordearekin ere bildu da lehendakaria. Besteak beste, Hendaia eta Akize artean abiadura handiko trena bultzatzeko bilera antolatzeko konpromisoa hartu du.
Ribabellosan bilduta, AHTaren proiektua gelditzeko eskatu dute. Salatu dutenez, erakundeek entzungor egin diote helarazi zieten "konponbide erreal eta teknikoki bideragarriaren" proposamenari, "trafiko mistorako eta abiadura handirako tren publiko eta sozial" baten proiktua jasotzen duena.
Astelehen honetan jarduera berreskuratuz gero, Foruzaingoari deituko dio Udalak lanak geldi ditzan. Stop AHT Zundaketak plataformak bi elkarretaratze deitu ditu egun horretarako.
Horien hitzetan, bai Europako Parlamentuan eta baita Europako Batzordearekin izandako bileretan ere "erantzun oso ona" jaso dute PSOEko, PPko, Sumarreko eta EH Bilduko europarlamentarien aldetik.
Jose Antonio Santano Estatuko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko idazkariak azaldu duenez, erabakia ez da 2025aren hasieran hartuko. Altsasu-Iruñea tartea, berriz, "askoz azkarrago" joango dela jakinarazi du.
Elkarretaratzea egin dute Iruñean, Sustrai Erakuntza Fundazioak deituta, eta 500 pertsonak eta eragilek baino gehiagok sinatutako testua irakurri dute. Besteak beste, argudio ekonomikoak, sozialak, lurralde kohesioari lotutakoak eta energetikoak eman dituzte euren eskaera oinarritzeko.
Susana Garcia Mugikortasun Jasangarriko sailburuak zehaztu duenez, datorren asteazkenerako deitu dute EAEko Garraio Agintaritza, eta hara eramango du 12 urte bete arte garraioa doakoa izateko proposamena.
"Aurreko gobernuen utzikeriak desabantaila argian utzi gaitu komunikazioen arloan", adierazi du Nafarroako presidenteak. EAErekiko loturari buruz galdetuta, Chivitek esan du txosten teknikoari itxarotea beharezkoa dela hiru gobernuen artean erabaki bat hartzeko.
Espainiako Gobernuak 146 milioi euroko inbertsioa onartu du Arkautiko lotunea egiteko. Jaurlaritzak aurreratuko du dirua, eta ondoren kobratuko dio Estatuari. Horrez gain, Adifek beste 34,7 milioi euroko lanak hartuko ditu bere gain gune horretan.
Abiadura Handiko Trenaren Arkautiko lotura Jaurlaritzak egingo du eta gero Espainiako Gobernuari kobratuko dio. Bi gobernuen arteko akordioa lanak bizkortzeko helburuz egin da eta Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaleak adierazi du azarorako espero duela bere gain hartzea ardura hori.