14:20

Zinema

Jaialdiak

"Indarkeriaren oi(h)artzunak" filma saritu dute Malagako zinema jaialdian

N. V. | EITB Media

Dokumental onenaren Zilarrezko Biznaga irabazi du Ander Iriarteren eta Amaia Merinoren lanak, 'Afirmando los derechos de las mujeres' sailean.  

  • Filmeko lantaldea, saria jasotzen

    Filmeko lantaldea, saria jasotzen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Indarkeriaren oi(h)artzunak" Ander Iriarteren eta Amaia Merinoren filmak Afirmando los Derechos de las Mujeres ("emakumeen eskubideak berresten") ataleko dokumental onenaren Zilarrezko Biznaga irabazi du gaur, asteazkenarekin, Malagako zinema jaialdian.

ETAk bere familia bahitu, Estatuak aita torturapean hil eta 40 urtera, Tamara Muruetagoienak egiaren bilaketa nekaezina egiten du eta aurrez aurre, familiaren tragedia kontatu, EITBren parte-hartzea du filmean: iraultza-zerga, ETAk 17 egunez bahitu izana, familiaren desegituratzea, Estatuaren jazarpena, presio politikoa, epaiketa, gurasoen atxiloketa, torturak, hilketa... Baina baita bere bidea ere, egia jakitekoa, aitortzarakoa eta elkarrizketa erabiltzekoa gatazkak konpontzeko tresna nagusi gisa.

Adur Larrea marrazkilariaren lana da filmaren osagai nagusietako bat, eta film luze onenaren saria irabazi zuen iazko apirilean, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian.

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen