Zinema
Britainiar zinemaren sariak
EITB Media
Bi filmek urrezko launa maskara irabazi dituzte, baina aita santuen gaineko pelikulak eraman du film onenaren saria britainiar zinemaren sarien 78. edizioan.
Conclave aita santuen gaineko dramak irabazi du film onenaren saria Bafta Erresuma Batuko zinemaren sarien 78. edizioan, bart Londresen egin duten galan. Edward Bergerrek zuzendu duen filmak lau sari irabazi ditu, The brutalistek beste; azken horrek sari nagusietako bi erdietsi ditu, gizonezko aktore protagonista onenarena (Adrien Brody) eta zuzendari onenarena (Brady Corbet).
Bi urte geroago, Edward Bergerrek 2023an All Quiet on the Western Front gerrako filmaren lortutako balentria berdindu du Conclaverekin, film onenaren saria bereganatzea.
Orduan ez bezala, baina, Bergerrek ez du sari bikoitza lortu, zuzendaritza onenaren Bafta saria Brady Corbetek (The brutalist) eraman baitu; gidoi egokitu onenaren eta editatzen onenaren sariak ere eraman ditu The brutalistek.
Emakumezko aktore onenaren saria Mikel Madisonentzat izan da, Anora filmean egindako lanagatik.
Emilia Pérezek, bestalde, bi maskara lortu ditu, ingelesa ez den hizkunta bateko pelikula onenarena eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena, Zoe Saldañari esker.
A Real Painek, Wickedek eta Dune: Part 2k bina sari irabazi dituzte, arlo teknikoetan; Wallace and Gromitek animazio arlokoak irabazi ditu.
The substsance beldurrezko film goreak sari bat irabazi du, Kneecap irlandar filmak bezala; debut onenaren saria lortu du gaelikoz kantatzen duten Belfasteko rap talde bati buruzko film frenetikoak. A complete unknown Bob Dylani buruzko biopica esku hutsiko joan da, sei ataletan izendatuta bazegoen ere.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa