12:10

Oscarrak 2020

97. edizioa

"Marco" Oscarretarako bidean jarri du Espainiako Zinema Akademiak

N. V. | EITB Media

Espainiako Zinema Akademiak hiru film aukeratu ditu atzerriko film onenaren Oscar sarirako zein aurkeztuko duen ebazteko, "La estrella azul", "Segundo premio" eta "Marco" bera. Irailaren 18an iragarriko dute zein den behin betiko hautagaia.

  • Eduard Fernandez aktorea, ''Marco'' filman. Argazkia: David Herranz.

    Eduard Fernandez aktorea, "Marco" filman. Argazkia: David Herranz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Marco" Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma da Espainiako Akademiak Oscar sarietara bidaltzeko aukeratu dituen hiru lanetako bat. Moriartitarrek Veneziako zinemaldiko Orizzonti sailean estreinatu berri duten filmaren, La estrella azulen (Javier Macipe) eta Segundo premioren (Iaski Lacuesta) artean aukeratu beharko dute Espainiako Akademiako kideek orain, bozketan, Hollywoodeko Akademiaren sarietarako behin betiko hautagaia zein izango den ebazteko.

Irailaren 18an iragarriko dute hautagaia, eta ikuskizun izango da oraindik Hollywoodeko Akademiak sail horretako azken izendatuen artean aukeratzen ote duen.

Loreak, Handia eta La trinchera infinita Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren filmak ere aukeratu zituen bere garaian Espainiako Akademiak, hiruko aurretiko aukeraketan, eta "Loreak" eta "La trinchera infinita" Espainiako Akademiaren behin betiko hautagaiak ere izan ziren, baina, azkenean, batek ere ez zuen lortu Hollywoodeko Akademiaren izendatuen artean egotea.

1997an, Bihotzondoko sekretuak Montxo Armendarizen flima Oscarretako hautagai izan zen, atzerriko film onenaren atalean.

Marco, EITBren parte-hartzea duen filma, benetako gertakari batean oinarrituta dago: Enric Marco inoiz existitu ez zen deportatua izan zen, iritzi publikoaren eta familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso hartu zutela. Karismatikoa eta sinesgarria, Marco Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente izatera iritsi zen, eta, bertan, bere ustezko ausardiagatik eta sufrimenduagatik nabarmendu zen. Egun batean, historialari batek haren kontakizuna erabat faltsua dela jakitera eman arte.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena