19:30

kultura

2026ko apirilaren 11n

ETSk beste kontzertu bat iragarri du Bartzelonan, Madrilerako sarrerak hiru orduan agortu ondoren

EITB Media

Horrela, En Tol Sarmientok Bartzelonako Palau Sant Jordira eramango du "Bihotzen Konkista" 2026ko apirilaren 11n. Sarrerak gaur 10:00etatik izango dituzte salgai Madrilgo aurresalmentarako izena eman zutenek; publiko orokorrak ere asteartean erosi ahal izango ditu, 12:00etatik aurrera.

  • ETSk Barakaldoko BECen emandako kontzertua. Irudia: EITB

    ETSk Barakaldoko BECen emandako kontzertua. Irudia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ETS musika taldeak bere Bihotzen Konkista Bartzelonara eramango du. Kontzertua 2026ko apirilaren 11n izango da, Palau Sant Jordin. Last Tourrek iragarri duenez, sarrerak gaur 10:00etatik izango dituzte salgai Madrilgo aurresalmentarako izena eman zutenek; publiko orokorrak ere asteartean erosi ahal izango ditu, 12:00etatik aurrera.

Bertsolariak, abesbatzak, txarangak, dantza talde tradizionalak eta kolaborazio bereziak izango dira ikuskizunean, euskal kulturaren eta identitatearen ospakizun handia izango da.

Last Tourrek nabarmendu duenez, En Tol Sarmientok "historia egin du berriz ere", oraingoan Madrilgo Movistar Arenako bere debutean sarrerak agortuz, salgai jarri eta hiu ordu baino gutxiagoan guztiak salduta. Euskal talde batek Madrilgo Movistar Arena oso-osorik beteko duen lehen aldia da, konpainiak azpimarratu duenez.

Gainera, ETS plataforma digitaletan gehien erreproduzitzen den euskarazko taldea da, eta etengabe hazten ari den komunitatea du, Last Tourrek erantsi duenez.

Hiru egunez Bizkaia Arena (BEC) bete eta 45.000 pertsona bildu ostean, ETSk beste urrats bat eman du: 2026ko apirilaren 25ean Movistar Arenan Madrilen kontzertua iragarri eta sarrera guzti-guztiak saldu ditu, eta, are, beste kontzertu bat iragarri du 2026ko apirilaren 11n, Bartzelonako Palau Sant Jordin.

 

Iruzkinak

    • Bisitatuena

      1
       
      kargatzen